"Euskal Herrian dagoen kontraesan nagusia arazo nazionala da"


1989ko urtarrilaren 15ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Felix Bergarari elkarrizketa
Felix Bergara, Euskal Herriko Apaiz Koordinakundeko partaidea:
"Euskal Herrian dagoen kontraesan nagusia arazo nazionala da"
Felix Bergara, eibartarra, 58 urte, Eibarko Azitain auzoko parrokoa aspaldi honetan. Gaztetan fabrikan ibilia, 24 urte zituela seminariora sartu zen eliza lanetan hasteko asmoz. Giza Zientzietan lizentziatua, bere sorreratik Euskal Herriko Apaiz Koordinakundeko partaide dugu. Koordinakundearen historiaz orohar eta azken txostenaz zehazki mintzatu zaigu segidako lerrootan.
ARGIA.– Euskal Herriko Apaiz Koordinakundeak ba al du ofizialtasunik Elizaren barnean?
FELIX BERGARA.– Ez dugu inoiz ofizialtasunik eduki, lege zibil aldetik ez gara onartuak, eliza ofizialean ere ez, horregatik ez gaude legeztatuak, baina 76.aren ekainaren 8an Euskal Herri osoko –Iparraldeko nahiz Hegoaldeko–apaiz multzo handi batek Iruñean egin genuen asanblada batetan hasi ginen lanean. Gure gutxieneko oinarriak ipini genituen eta gure lanak nondik nora joan behar zuten zehaztu. Urte hartan, martxoaren 3an, Gasteizen suertatu ziren 5 hilketak erreferentziaz hartuz, gutun bat, 1055 apaizek sinatutakoa, idatzi genien apaiz guztiei, gertaturikoaren larritasuna aztertzeko asmoz.
Eskuarki okasio puntualetan biltzen ginen soilik, herrialde mailan eta, orduan koordinakunde antzeko baten beharra ikusi genuen, koordinakunde iraunkor baten beharra alegia. Hiru hilabetetako lanen ondorioz proiektu bat aurkeztu eta lehen aipaturiko Iruñeko biltzar horretan oneritzia eman zitzaion.
A.–Zein da, Koordinakunde bezala, duzuen helburua?
F.B.– Gure helburua pastorala da. Gu apaizak gara eta pastoral ebangelizatzaile bat egitea nahi dugu gure Herrian. Eta gure Herria den bezala hartuz, Iparraldea eta Hegoaldea hartuz; horregatik beti azterketa politiko, sozialak, ekonomiko eta kulturalak egin behar izaten ditugu.
A.–Zuen Koordinakunde honek zein pisu du Euskal Herriko apaizgoaren artean?
F.B.–Herrialdeetako bileretara joaten garenak 130en bat apaiz izango gara baina gero ere begiko eta laguntzaile gahiago dugu. Jubilaturik dauden apaizak kontaturik gabe, hau da, pastoral lanetan dihardutenetatik hamarreko bat gara.
A.–Eliza jerarkizatuarekin zein nolako harremanak dituzue?
F.B.–Ofizialki onartzen ez bagaituzte ere, talde gisa gotzai guztiengana jo izan dugu. Adibide gisa, preso eta errefuxiatuen egoera tamalgarria zela, hauen senide eta lagunekin joan ginen eliza ofizialak arazo honi ekiteko erakunderen bat sortu behar zuela eskatuz. Gotzai guztiengana banan bana joan ginen eta gure eskakizuna idatziz eman genuen arren, ez genuen inolako erantzunik jaso. Bagaudela badakite, baina ez dugu tokirik egitura ofizialetan.
Horrek ez du esanahi eliza paralelo bat edo garenik. Gu eliza ofizialaren barne gaude, gure artean irakaskuntzan dabilenak badaude ere, gehinok parrokietan egiten dugu lan, jendearekin. Horregatik, jendea hurbiletik sentitzen dugunez, elkartasun izpiritua oso zabaldua dago gure artean, betidanik; 70. urtean 300en bat apizek sinatutako eskutitz bat azaldu zelako zigortuak izan ziren, Gerrate ostean, eta aurretik ere, apaiz euskaldunek gertutik ezagutzen zuten errealitatea eta solidaritateak lehentasuna zuen.
A.– Zuek hor zaudeten bezala, elizaren barnean beste korronte definiturik ba al dago?
- F.B.– Momentuz ez ditugu ezagutzen. Lagun gisa eta, hainbat talde biltzen da baina ez dago gu bezala antolatua. Lehenago frankismo garalan eta postfrankismoan ere, "Hermandad sacerdotal española" zegoen, horrek bazuen Euskal Herrian talde bat, Estatu espainiarreko egituretan murgildua noski, baina oso zaharrak ziren eta egun ez dugu honelako besterik ezagutzen.
A.–Apaiz bezala bakoitzak bere parrokian jendearekin beste kontakto moeta bat mantentzen saiatzen al da?
F.B.–Gure parrokietan pastoral ofiziala egin beharra dugu, bataioak, mezak eta hiletak eman, ezkontzak, haurrei dotrina... baina, jakina, koordinakundekoak garenok edukin ideologi koak azaltzerakoan eta hausnarketak egiterakoan zentzu kritikoago batez ematen ditugu.
Kontakto aldetik, objetiboki kristauak direnak nahiz subjetiboki ez sentitu, hauekin apaizak kontaktoak dauzka, eta batez ere, herri mogimenduen bitartez, presoak direla, edo euskaren ingurukoak direla, edo feministak direla, edo drogaren kontrako erakundeak direla... Hor bakoitzak bere kontaktoak dauzka.
Guzti hau gure jarrera publikoetan ikus daiteke, eta aurten, gabonetan, errepresioari buruz egin dugu bat eta iaz, pazkoan, negoziaketari buruzkoa egin genuen bestea. Orain hiru urte, gogorkeriari buruz egin genuen beste bat.
A.– Askapen Teologia euskal erara posible al da?
F.B.–Bai, eta edozein herritan, African, Asian... Hegoamerikan jaio da, han egoera sozio-ekonomiko berezia dute, gosea eta badago baina egun egoera berriak dakusatzate zeren han ere herri txiki zapalduak esistitzen dira. Askapen Teologiatik hori konpondu nahian dabiltza, hala ere, gure arazoa bestelakoa da, zeren herri arazoa dugu eta klase edo sozial arazoa nahasturik ere bai. Euskal Herrian dagoen kontraesan nagusia arazo nazionala da, Herri bezala, izaera kolektiboari ikututzen dion arazoa; hor koketzen dira, gero, arazo ekonomikoak edo kapitalismoa, kultura...
Honela, Askapen Teologiak zapalduak, pobreak eta baztertuak dauden lekuetan tokia izango du, batez ere, Teologia hau praxi askatzaile batetatik hasten bait da, zapalduen protagonismoa onartua eta bultzatua. Eta hau Euskal Herria, herri zatitua, zapaldua ikusten dugu, nahiz Europan onartu nahi ez izan. Gure teologia Europarako paradigma bezalako bat izan daiteke.
A.–Galdera zuzena, denak Herri Batasunakoak zarete?
F.B.–Ez. Gure artean denetarik dago, eta egia esan askotan ETAren esku teologikoa garela, Herri Batasunakoak garela eta, adierazi zaigu eta ez da egia. Edonorentzako ateak zabalduak ditugu eta horretarako ez dago ideologia zehatz bati jarraitu beharrik. Gehienok Herri Batasunatik kanpo gaude baina bere lerro orokorrak eta beste erradikalenak ere onartzen ditugu, baina onarpen kritiko batetik. Kritika denei egiten diegu, HBri, EAJri, EA eta EEri.
Gu abertzale gara, eta abertzale bagara ebanjelioaren bidetik, profetismo bidetik, ez dugu uste garbi jokatzea denik alderdi batekoa izatea. Baina honekin batera, eliza ofizialean dauden apaizak zein talde politiko bultzatzen duten galdetu beharko genuke, hemen denok gaude posizionatuak, bai gu eta bai denok, era batetara edo bestera. Hemen denok egiten dugu politika; Setienek eta gotzaiek beren politika egiten dute; Jesukristok politika egiten zuen eta akusazio politiko bategatik eraman zuten gurutzera. Ebanjelio predikatzen bada ondorio politiko batzu –eta ekonomiko eta sozialak ere bai– dituelako da.
A.– Gabonetako dokumentuan gazteriaren egoeraz mintzo zineten. Egungo gazteria urrundu egin da elizatik.
F.B.–Bai, eta asko. Nik esango nuke eliza ofizialaren planteamendu askotatik. Sekularizazio bat badagoela aitortzen dugu eta hori neurri batetan ez da txarra. Kontzilioak berak aitortu zuen munduak bere baloreak badituela.
Justizia eta benetako pakearen atzetik dabilena, eta bere herriarekiko konpromezu sakonak hartzen dituenak... horren bizitzan jaungoikoa azaltzen da, jaungoikoaren izpiritua alegia. Ebanjelioa ez da kristauen patrimonio bat, humanidade osoarena baizik. Eliza ofiziala hor dago eta erakunde bat da; baina gero fededunen elkartea dago, eliza eta bere ardatza Jesus askatzailea da.
LUIS FERNANDEZ
"Gure teologia Europarako paradigma bezelako bat izan daiteke".
Felix Bergarak dionez "gu abertzale gara ebanjelioaren bidetik, eta horratio ez dugu uste garbi jokatzea denik alderdi batekoa izatea
42-43
"


GaiezGizarteaErlijioaEliza katolBesteak
PertsonaiazBERGARA1
EgileezFERNANDEZ3Gizartea

Azkenak
Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude