Futbola ingelesez entenditzen duen ‘mister’a


1989ko urtarrilaren 08an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Howard Kendall, Athletic-eko entrenatzaileari elkarrizketa

Howard Kendal1, Athletic-eko entrenatzailea
Futbola ingelesez entenditzen duen 'mister'a
Munduko futbol entrenatzaile onenetarikoaren ospeaz etorri zen Howard Kendall Bilboko Athletic-era. Everton taldea zazpi urteren buruan Ingalaterrako talde indartsuenetarikoan bihurtu zuelarik, Clementek Bilbon utzitako lekua betetzera deitu zuten Kendall, eta joan den denboraldian nahiko ondo ibili baziren ere, aurtengoan gauzak okertu dira, eta taldearen krisiaz hitzegiten da behin eta berriro.
1987-88 denboraldiaren hasieran taldea errotik berritu behar zela nabarmena zen: Javier Clemente entrenatzaileak ez ezik ordurarte funtsezkoak ziren zenbait jokalarik ere taldea utzi zuen. Gutxik egin zuen talde berri haren aldeko aposturik.
«Taldeak arazo asko zituen», hasi zaigu Kendall, «jokalari askok utzi zuen taldea, ni etorri aurretik batzuk, ni etorri ondoren besteek. Ia hutsetik hasteko egoera zen hura, esate batera, defentsa goitik behera aldatu zen, Urkiaga, Goikoetxea, Lizeranzu eta De la Fuentek taldea utzi bait zuten».
Garai txarrak
Joan den denboraldia, hala ere, arrakastatsua izan zen, hain talde gazte eta berria izanik UEFArako txartela eskuratu bait zuten. 1988-89 denboraldiaren hasiera ere ez zen batere txarra izan, laupabost aste 'leader' izan zirelarik. Gero etorriko ziren komeriak.
«Denboraldiaren hasierako hamaikakotik hiru lesionaturik daude, Ander Garitano, Joseba Agirre eta Patxi Salinas alegia, eta hauek ordezkatzea ez da batere erraza. Jendeak aitzakitzak jotzen du lesionatuez kexatzen garenean... Talde guztiek dituzte lesionatuak, baina funtsezkoak diren jokalariak lesionatzen badira, emaitzetan, halabeharrez, hori nabaritu egiten da».
Taldearen krisiaz galdegin diogunean gustoko ez duen hitza dela nabaritu zaio bere erantzunean:
«krisia...hitz maitagarria, maitatzen dut hitz hori... Hau ez da krisia, lan pixkat eginaz emaitzak hobetuko ditugula espero dut».
Askok 'krisi garala' deitzen duten honen punturik larriena, beharbada, Turinen jazotakoa da, bertan Howard Kendall-ek Athletic utziko zuelako zurrumurrua hedatu bait zen. Han gertaturikoa argitzeko eskatu diogu entrenatzaile ingelesari.
«Ni Ingalaterrara eramaten salatzera datorren inor etorri dadin ezin dut galerazi Harro sentitzen naiz ingelesek ni euren taldeetara joan nadin nahi badute. Athletic Ingalaterrara joan zen ni hona ekartzeko. Orain berdina da. Zoritxarrez, partidu garrantzitsu bat baino lehenxeago ohartu ziren kazetariak Newcastleko presidentea Bilbon izan zela. Erabakia berehala hartzera bultzatu ninduten eta, jakina, Athletic-en geratzea erabaki nuen».
Bilbon geratzea erabaki zuen baina noiz arte, ezin jakin. Kontratuaren arabera 1990eko Ekainera arte segi beharko luke, baina ez dirudi bere asmoak horiek direnik.
«Denboraldiaren bukaerarte segi nahi nuke, ezer gertatzen ez bada behintzat. Klaba gustokoa dut, jendea benetan portatu da nirekin, lanerako baldintzak apartekoak dira...».
Euskal futbola
Athletic-a eta bere inguruko arazoez gain Kendall-ek ondo ezagutzen dituen futbolera jokatzeko modu desberdinez hitzegin nahi izan dugu. Gustora heldu dio gaiari eta, euskal talde baten entrenatzaileari dagokion legez, toki onean uzten du euskal futbola.
«Bilboko, Euskal Herriko futbolzaleek ingelesen futbol jakituria apreziatzen dute. Ingeles futbola oso positiboa da, oso zuzen jokatzen dute. Baloi luzeekin jokatzen da eta baloia ez da luzaroan oinetan mantentzen presioa etengabea baita..
Bere eritziz, euskal eta espainiar futbolen artean dagoen aldea nabarmena da.
«Espainiarrek makal jokatzen dute, defentsan pase asio eginez, baloia oinetan luzaroan mantenduz... Euskal taldeek, ingelesek bezala, futbol positiboagoa eta erasetzaileagoa egiten dute. ..
Erritmo biziko jokua, beraz, Euskal Herrian nahiz Ingalaterran egiten dena.
Ezaugarri horietako futbolak joku biolento bihurtzeko arriskuaz galdetu diogunean beste maila bateko biolentziaz hitzegin digu.
«Bada biolentziarik, baina arazoa zelaitik kanpokoa da batipat, zaletuen arteko biolentzia hain zuzen, baina hori ez da futbolaren arazoa, gizartearena baizik. Jendeak gogor egiten du lan astean zehar eta, nire ustetan, zenbait frantaziarentzat irteera bat behar du».
Garrantzi handia ematen dio euskal taldeek daramaten politikari, kanpoko jokalaririk ez ekartzearen sistemari alegia.
«Hona etorri aurretik nekien kanpoko jokalariak fitxatu gabe funtzionatzen zutela, eta sistema ona da, zalantzarik ez. Familia handi bat bezala da, eta esan daiteke Athletic-ak famili horren futbola errepresentatzen duela».
Erreala eta Osasuna
Athletic-a, ordea, ez da euskal talde bakarra, estatu mailako lehen mailan baditugu, izan ere, Osasuna eta Erreala. Lehenengoa ez zaio laket aurkako bezala, izan ere, bera entrenatzaile denetik nafartarren aurkako partidu guztiak galdu bait ditu Athletic-ek.
«Talde berezia dela uste dut, jokalariek taldearenganako atxekimendu eta pasio bizia dutela dirudi Joketzera joateko leku oso zaila da El Sadar, eta partiduetan apartekoa giroa izaten da Iruñean».
Talde donostiarrari buruz mintzatzean, joan den denboraldikoa aurtengoa baino hobea iruditzen zaiola adierazi digu.
«Errealak galera handia izan du aurten aldegin duten jobalariak funtsezkoak bait ziren taldearentzat. Oso zaila izango da Begiristein, Lopez Recarte eta Bakero bezalaho jobalariak ordezketzea. Erreala, gure antzera, ez debil oso ondo ligan, baina UEFAn benetan emaitza onak izan ditu».
Britainia Handia nazioarte mailan selekzio nazional desberdinek ordezkatzen dutela gogoraerazi dugu elkarrizketaren amaieran, hau da, Eskozia, Ingalaterra, Gales eta Ifar Irlandako taldeek selekzio nazional gisa jokatzen dutela Eurokopa, Mundu Txapelketa zein beste txapelketa internazionaletan. Euskadiko selekzioari buruz galdetzeko profitatu dugu hizketaldia.
«Ez nuke detailetan sartu nahi Esan dezakedana zera da, Euskal Herriko jokalariekin selekzio oso oso ona osatu daitekeela».
I.MURUA
"Harro sentitzen naiz ingelesek ni euren taldeetara joan nadin nahi badute".
Howard Kendall partidu baten erdian.
42-43


GaiezKirolaFutbolaEntrenatzai
GaiezKirolaFutbolaTaldeakAthletic Cl
PertsonaiazKENDALL1

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude