Koldo Izagirre: "Gaztelaniaren zubitik Ez Goaz Lehorretik Lehorrera; Erdian Putzu Bat Daukagu‘’


1988ko abenduaren 18an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Koldo Izagirre idazleari elkarrizketa

Koldo Izagirre: "Gaztelaniaren zubitik Ez Goaz Lehorretik Lehorrera; Erdian Putzu Bat Daukagu''
Velez de Mendizabalek Euskal Idazleen Elkarteko lehendakaritza lan arazoengatik utzi behar izan zuela-eta, Koldo Izagirrek bete zuen Galeusca-ko ihardunaldietan idazkariaren behin behineko lekua. Galizar eta kataluniar idazkariei eginiko galdera berberak luzatu genizkion.
ARCIA.–Zer dute amankomunean hiru literaturok?
IZAGIRRE.–Hiru literaturok badute oinarri berdin bat; alegia ez hizkuntza berean baina bai hizkera berean idatziak direla. Hain desberdinak izanik ere hirurak, badute amankomuntasun handia, aspalditik datorrena eta oraindik urtetan iraungo duena. Antza dute elkarrengana, asmo, ezintasun eta borroka linguistiko paretsu baten daudelako Estatu berdinaren menpe gaudenez gero. Eta elkarrenganako solidaritate beharra dago, literario eta linguistikoa, Estatuak inposatzen dizkigun muga eta murrizketen aurka.
Topaketa hauetan gai jeneriko bat hartu genuen: erreformak zer ekarri duen literatura bakoitzean. Alde batetik, nolabaiteko instituzionalizatze batek mezenazgoa ekarri du (bekak, lehiaketak, subentzioak); beste alde batetik, zatiketa territoriala katalunyaren kasuan, adibidez, bi estatutan zatitua eta hegoaldean hiru komunitatetan, euskaldunen tankeratsu; Galizian, ez arazo espreski territoriala, baina galego batuaren moldatzeko Xuntaren proposamen eta lusitano zaleen arteko auzira lotuak–; eta egoeraren aurrean azken hamar urteotan gertatutako literaturaren garapena aztertu da jeneroka.
A.–Solasaldi antzuetan besterik ez geratzeko arriskurik ez duzu somatzen?
1.–Urtero antologia liburu bat argitaratuko da, aurten antologia poetikoa egin den gisara. Halaber, aldizkari bat ere martxan jarri nahi da, hizkuntza bakoitzean egindako literaturaren berri elkarri eman eta informazio zerbitzu eta zirkuito bilaka dadin–argitaletxe askok eskertuko dutena–. Eta bestalde ere, hiru hizkuntzen larteko urteko obrarik onanaren literatur sari internazionala sortuko da, zeina automatikoki beste bi hizkuntzetara itzulia izango den.
Inoiz hiru hizkuntzatan argitaratu den liburu bakar bat argitaratu izana urrats adierazgarria gertatu da aurtengoan, batik bat gaztelaniaren zubia etetzeko. Gaztelaniaren zubitik ez goaz lehorretik lehorrera; erdian putzu bat daukagu. Eta, lehenik eta behin, gutxienik, egoera zapaldu berdinean gauden literaturon arteko berri jakin behar dugu.
55


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakIZAGIRRE1
PertsonaiazIZAGIRRE1

Azkenak
Euskadi nazioa da

2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.

Euskalduna naizen aldetik,... [+]


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Landaguneen despopulazioa
Perotx oinetxea birgaitu, Nafarroako Urraul Goiti biziberritzeko

Nafarroako landa gune asko daude despopulazio arrisku larrian eta horietako bat da Urraul Goiti Pirinioaurreko bailara. Hango Adoain herrian biztanle bakarra bizi da iraunkorki eta 93 urte ditu. Han da ere Perotx oinetxe zaharra eta berau birgaitzeko herri ekimena abiarazi dute.


Tunisiatik Gazara abiaturiko ‘Al Soumoud’ auto-karabana geldiarazi dute Libiako Sirte hirian

Asteartean pasa zuten Tunisia eta Libiaren arteko muga, ondotik Egiptora sartu eta bertatik Gazara heltzeko asmoz. Berez, Libiako autoritateen babesa jasota du ekimenak, eta jarrera horri segika bidea berriz irekitzea galdetu diete poliziei antolatzaileek.


Israelen erasoaren aurrean, Iranek mendekua iragarri du eta 100 bat dronerekin erantzun du

Israelek Iranen aurka orain arte egindako aire eraso gogorrena egin du ostiral goizaldean, Leon operazioa-rekin. Erasoan, Israelgo Armadako 200 bat gerra hegazkinek hartu dute parte eta kalte handiak eragin dituzte Iraneko nuklear programa garatzeko eta misil balistikoak... [+]


Bilboko San Frantziskon ertzainek egindako eraso bat ikertzen ari da Segurtasun Saila

Erasoa Bilboko kale horretako ile apaindegi batean egin zuten maiatzean. Erasoa grabatua izan zen eta auzokideek salatu zuten.


Agus Gorbea, Gazako martxatik deportatua
“Martxak ezin badu aurrera egin, beste alternatiba batzuk jarriko dituzte martxan; zerbait egingo dute ziur”

Gazarako Martxara bidean, Kairoko aireportuan atxilotu zituzten euskal herritarren artean dago Agus Gorbea, eta momentuz deportatu duten bakarra izan da. Euskal Herrira bidean dagoela erantzun ditu ARGIAren galderak.


2025-06-13 | Irutxuloko Hitza
Palestinaren aldeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian

Palestinako herria pairatzen ari den genozidioa salatzeko bi eguneko baraualdia egingo du Argituz elkarteak Donostian asteburu honetan, larunbatean eta igandean. Garibai kaleko 19. zenbakian egingo dute elkartasun ekintza.


Israel gosea arma gisa erabiltzen ari dela salatu du Nazio Batuen Batzar Orokorrak

Espainiako Estatuak eta Palestinak bultzatuta, 146 herrialdek alde bozkatu dute, 12k kontra eta 19 abstenitu dira. Ebazpenak Gazako sarraskia eta Israelen hedapena Zisjordanian salatu ditu eta nazioarteko ebazpen judizialak betetzea eskatu.


Zer egin Lemoizko zentral nuklearragaz?

1984an, Lemoizko zentral nuklearrak bere ateak betirako itxi zituen, konpondu gabeko urteetako gatazka eta zauriak atzean utzita; zentralaren azpiegitura ia berdin mantendu da, eta gertatutakoa, isilpean iraun du. Orain, tokikoek hainbat proiektu proposatu dituzte Basorda kalako... [+]


2025-06-13 | Ahotsa.info
Euskararen Defentsarako Sarea
“Bidegabea da euskara lanpostu publikoetan ez baloratzea”

Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]


Melisa Pérez, Kairon atxilotua
“Debekatu egin omen dute Gazara martxa, baina guk aurrera jarraituko dugu”

Egiptoko Gobernuak Israelen presioei men egin eta ehunka pertsona atxilotu ditu, Gazara egitekoa den martxa gelditu nahian. Hala ere, milaka lagunek martxari hasiera emateko prest jarraitzen dute, Israelen blokeoa apurtu eta genozidioa gelditzeko presioa egin asmoz. Melisa... [+]


Eguneraketa berriak daude