Ernesto Telleria: "Ez Da Ofiziorik Egiten Bi Artetik Behin Pelikula Bat Errodalaz"


1988ko abenduaren 04an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ernesto Telleria, "Eskorpioa" filmearen zuzendariari elkarrizketa

Eibarren Estreinatu Da «Eskorpioa» Filmea: Herri Txiki Bateko Biztanleak Eta Arrotza
Ernesto Telleria: "Ez Da Ofiziorik Egiten Bi Artetik Behin Pelikula Bat Errodalaz"
Ernesto Telleria eibartarraren lehen filme luzea, "Eskorpioa", joan den astean estreinatu zen Eibarren, bertako zine-klubak antolatutako ihardunaldi batzuren barruan. Baztango bazterretan, Zubietan errodatutako umore beltzezko pelikula honen zuzendaria mintzo zaigu estrenuaren ondoren.
"Filme honek zuzendari berrien pelikulen arazo guztiak izan behar ditu, hau da, pelikulan, esan nahi duzun hainbeste gauza sartzen duzunez, gero bukaeran, literatur obra baten kasuaren antzera, ezin duzu filmea esaldi batetan laburbildu", aitortu digu Ernesto Telleriak, «Eskorpioa» filmearen zuzendariak, euskarazko estreinua amaitutakoan.
Gehienbat, Baztango bazterretan, eta Zubietan errodatua, Rafael Castellanoren ideia batetan oinarritua, eta aurrekontu laburrarekin egina, Ernesto Telleriaren lehen luzemetrala honek mendi aldeko herri txiki baten biztanleen jokabideen islada eskeintzen du, herrira ailegatzen den arrotz baten presentziak bitartekaturik. Francois Beuakelaers, arrotza, Jean Claude Boiullaud, alkatea, Agnes Chateau, Klara Badiola, Mikel Garmendia, Antonio Resines, Rogelio Ibanez, Felipe Barandiaran, Txema Blasco, eta Jordi Dauder dira aktore nagusiak. Musika Bixen te Martinez jarri du.
Umore beltzeko komedia
Hasteran, ideia batekin filme bat egitea planteatzen duzunean, ideia batekin zoaz baina gauzak eta gauzak sartzen hasten zara. Hor ikasten dut lehen pelikularen arazo orokorra; hori da behintzat montaia bukatu zenean atera nuen inpresioa, esan digu Ernesto Telleriak filmearen mezua apur batetan deslabazatua agertzen dela komentatu diogunean.
Lehenengo muntaia bi ordutekoa zen, eta, jakina, bi ordutako pelikula euskaldun bat egitea, daukagun merkatuarekin, astakeria bat da.
Orduan hasten zara mozten eta mozten, historia ulergarria izan dadin saiatuz, eta gauza pilo bat gelditzen da bukaeran"
ARGIA.–Esatebaterako, pertsonaia nagusiaren alde alektiboa zintzilik gelditzen da egiaztatzeko.
E.TELLERIA.–Ez zitzaigun interesatzen hainbeste pertsonaiaren historia bera. Pertsonaia honen moduko pertsona bat agertzen denean zer gertatzen den interesatzen zitzaigun gehiago. Nahiz eta pertsonaia pantailan denboraren ehuneko laurogeita hamarrean presente egon, gauzak gertatuz doazkio, jendea gaineratzen zaio, leku batetan dagoen bakoitzean baten bat datorkio zerbaitekin. Jendea bera baino gehiago interesatzen zitzaigun, bera bere inguruan gerta daitezkeen historien katalizadorea da. Asmotan, gero ez dakit horrela izango den pelikulan, ez baitaukat momentu honetan inolako perspektibarik pelikula juzkatzeko. Niretzat pelikula komedia bat da, baina ez komedia amerikarraren antzekoa. Oso umore beltza da, oso.
A.–Zure inguruaren oso ikuspegi beltza daukazulako ote?
E.T.–Izan daiteke, nahi argi azaltzen dela uste dut.
A.–Neurri batetan, despiadatua iruditzen zait.
E.T.–Liteke. Nik momentu honetan ez daukat perspektibarik esateko despiadatua naizen ala ez. Pelikula batetan, gidoi bat egiteko paper batetan idazten dena baino askoz gehiago ateratzen da. Aktoreak zuzendu eta egoeran sartzeko orduan oso kasu kuriosoak suertatu zaizkit. Abididez, azkenengo eskenan, apaizak andrari begiratu, eskuak igurtzi eta irrifarre egiten duenean, hori ez zegoen gidoian. Eskena bakoitzean aktoreen eta ekipoaren animoak eragiten du.
«Ez dut zine naturalista egin nahi»
A.–Bestalde, elementu batzuk, bi metro lur azpitik petroleoa aurkitzeak kasu, berosimilitudea jartzen dute zalantzan.
E.T.–Nik uste dut berosimila dela kontatzen ari den historiarako eta kontatzen ari den tonuan. Hau da, nik edo zinegileen gehiengoak zinema egiten dugunean ez dugu egiten akta notarialak egiaztatzeko. Nik Estatu Batuetan egin banu, seguru asko James Dean-ekin bezala «Gigantes» filmean, hau da, petroleo dorre izugarri batekin, kriston lurrikarekin eta abar. Baina Euskadin zaude.
A.–Petroleoa ateratzearen ideia bera aipatzen nuen nik.
E.T.–Hasieran, Rata Castellanok bidali zuen lehen sinoptsia oso serioa zen. Hain serioa, niri ez zidala balio, drama tipiko espainiarrean jausten garelako. Pelikula espainiar bat egitea ez zitzaidan interesatzen. Orduan, western-aren nahiko topikoa erabili genuen, arrotza, bakartia, egunkariaren pertsonaia... petroleoa aurkitzea ere. Izan ere, petroleoa perforadora batez aurkitzea ez da plastikoki lurretik sortzen den zurrutada bezain polita. Bigarrenik, ezin nuen jokatu bi pertsonaien artean interesatzen zitzaizkidan harremanekin, hau da, herriko tontua –azkenean hain tontua ez dena– eta protagonistaren artekoekin.
A.–Kasu horretan, herriarena den ala ez den zerbait aurkitzea planteatzen da.
E.T.–Bai. Izan ere, tabernan dagoen elkarrizketan nahiko argi gelditzen da, nik uste. Batek "petroleo hori ez zen inoiz gurea izango" esaldia dionean. Nik uste dut, ideologikoki oso argi ditudan zenbait gauza daudela. Gero, berosimilitudearekin jolasteko baimena hartzen dut. Eta hori zinema amerikarretik ikasi dut, pelikuietatik ehuneko 90a ez da berosimila. Ez zait inporta, jendeak sinistu egiten ditu. Ez dut zinema errealistarik egin nahi, ezta naturalistarik. Pertsonaiekin jolastea eta beraiekin dibertitzea nahiago dut.
Aurrekontu laburrez
A.–Pelikula honek demostratzen du presupuesto txikiekin lan egitea posiblea dela?
E.T.–Herri honetako zuzendariei gelditzen zaigun irtenbide bakarra presupuesto txikiekin lan egitea da. Nik aldizkari batetan irakurritako filme espainiarren takila indizeak gogoratzen ditut. Gure pelikula batek 80-100 milioi pezetako kostoa izan dezake, orduan ez daukagu gaitasuna kosto horiek amortizatzeko, hau da, edo Gobernuak zinema egiteko diru-laguntza haina ematen digu eta euskadin bakarrik banatu (inork atsegin ez duena, zeren zerbait egiten duzunean ahalik eta jende gehiagok ikus dezan baita) edo bestela ezer. Nik uste beharrezkoa dela presupuesto txikiekin zinema egitea, zeren pelikula batek izan dezakeen ikusle kopurua 200.000takoa izan daitekeen, eta ikusle horiekin eta laguntzarekin juxtu juxtu ailegatzen zara 90-100 miliotako pelikula bat kubritzera. 200 miliotako pelikulak planteiatzea zorakeria iruditzen zait.
A.–Beraz, nola ikusten duzu etorkizuna?
E.T.–Nik nahiko beltza ikusten dut etorkizuna. Zine-zuzendari bat egiten da metroak errodatzen, hau zinema ofizio bat da. Bi urtetan pelikula bat errodatzen baduzu, ezin da izan. Herri honetan behar dena, telebista bat izanda, bera dramatikoak produzitzen hastea da. Bideoan izan arren. Bi urtetan pelikula bat eginez zuzendari batek ez du ofiziorik egiten. Ford edo Hitchcock bezalako zinegileak genioak izatera ailegatu baziren pelikula mordo bat egin zutelako da. Ford-ek 90 pelikula errodatu zituen. Beste erabatetara lan egiten zuten.
Azkenean, telebistarako zinema egiten amaituko dugu. Zinema, gela ilun batetako amankomontasuna eta bakartuna gisa ulertuta desagertzera doa. Gelak gero eta txikiagoak egiten dira. Zinema eliteko gauza bat izaten amaituko da, multizine serie baten espezializazioa ematen ari da, non intelektualki funtzionatzen duten pelikulak eskeintzen diren. Eta, bestalde produkzio erraldoi amerikarrak gero eta gutxiago dira. Honekin ez da 'pelikula' amaituko, amaituko dena pantaila handiaren aurreko amankomuntasun hori da. Irudia ez da desagertuko, alderantziz, gero eta demanda gehiago dago. Baina zinematik gustatzen zaidana zera da: mila pertsona inguruan eta ni bakarrik pantailaren aurrean.
PELLO URZELAI
"Eskorpioa" filmeko eszena bat.
60-61


GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
GaiezKulturainemauzendariakTELLERIA2
PertsonaiazTELLERIA2
EgileezURZELAI1Kultura

Azkenak
Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Teknologia
“Bestea”

Bestea”-k gogaituta du gizateria, duena kenduko dio, duena eraldatuko du, kutsatuko du... “Bestea”-k definitzen gaitu... baina “bestea” denok izan gaitezke.

Egun, nor da “bestea”? Nork seinalatzen du izan behar ez dena?

Zapalduen... [+]


Itsas hondoen ustiapena: zientzialariak alarma jotzen, baina moratoriarik ez zerumugan

60 bat estatu eta gobernu buru elkartu dira Nizan (Frantziako Estatua) Ozeanoei buruzko Nazio Batuen Konferentziaren kari. Donald Trumpek itsas hondoen esplorazio eta erauzketa komertziala baimendu eta TMC enpresa kanadarrarekin tratua bideratu berri duen honetan –baita... [+]


Salbuespenak

Hainbeste jainko, arima, teontzi… beren izatea frogatu ezinik, eta jendeak ez ditu sinesten zientziak, kazetaritzak… ahal bezala, baina geure espezieaz harro egoteko moduan, frogatutakoak. Batzuek Lurra laua dela diote, eta debekatuta dagoela Antartikara... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Sodomia zigortua

Ascension uhartea, 1725eko maiatzaren 5a. “Holandar ontziteriako komandantearen eta kapitainen aginduz, ni, Leendert Hasenbosch, uharte bakartu honetan lehorreratu naute, nire zorigaitzerako”.  

Herbeheretar marinela, 1695ean Hagan jaioa, Ekialdeko... [+]


Eguneraketa berriak daude