Andres Urrutia: "Zuzenbidearen munduan, euskarari dagokionean, boluntarismoa da nagusi"


1988ko azaroaren 27an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Andres Urrutiari elkarrizketa.

Andres Urrutia: "Zuzenbidearen munduan, euskarari dagokionean, boluntarismoa da nagusi"
Andres Urrutia Ondarruko notarioa dugu, notaritza lanak euskaraz egiten hasi zen lehenengoa bera. Zuzenbide Hiztegiaren sortzaileetarikoa izaki, Deustun ematen ditu klaseak egun, Justizi Administrazioaren arlo garrantzitsu honetan buru-belarri sartuta dabilelarik. Bere eguneroko lanetik abiatuta, euskarak hainbat premia nozitzen dituen gizarte esparru honek bizi duen egoera, egin dena, egin daitekeena, eta egin beharrekoak aztertzen saiatu gara segidako lerrootan, aurrera begirako zenbait hipotesi landuz bidenabar. Ondarruko bulegoan hartu gaitu eskuzabalik.
GALDERA: Ze egoeratan aurkitzen da euskara juridikoa? Ze arazo bizi ditu egun?
ERANTZUNA: Arazoa 'teknoletoarena' litzateke. Bakoitza bere aldetik dabil. Jaurlaritzak eredu bat dauka, diputazio bakoitzak bestea, eta UZEI eta ELHUYARek hirugarren bat darabilte. Inongo babes ofizialik ez duten ereduak dira gainera. Zer gertatzen da orduan? Jurista batek, hitz errezena erabiltzeko, laupabost ordain dauzkala euskaraz. Hori, teoria mailan, teoria juridikoan alegia, erabilgarria izan daiteke maila batean, baina eguneroko praktika juridikoan ez dago zer eginik.
Gobernutik datozkigun itzulpenak kasu, oso zailak dira, euskarazko mundu juridikoa sortzeko oso gaitzak. Diputaziotik datozenak biguinagoak dira, baina erdal mundutik datorren jurista batentzat horrek testuok gogorrak dira ere. Ze horien irensteko behar da formazio bat guk ez daukaguna, guk beti erdaraz jorratu bait ditugu gure ezagutzak.
Euskara juridikoaren aldetik, lehenengo normalizazioa, hizkuntza berarena da. Ez dakit nork bultzatu behar duen hori, komisio batek, jurista elkarte batek... Hor dago UZEIren eskema, zeinaren arabera osatu genuen Zuzenbide Hiztegia, batetik, juristak, eta bestetik, linguistak elkarrekin lanean.
Hor dago katalunyarren eredua bestalde. Zentralizazio bat lortu dute bertan, ereduak oro finkatuta. Honek galdera bat sortarazten dit: zer da sistimarik hoberena, zentralismoa (katalunyarrena) hala aniztasuna(keria), gurearen modura? Nere iritziz argi dago erantzuna.
GALDERA: Begibistakoa da Madrilek ez dituela epaitegiak euskaldundu nahi. Gasteizko Jaurlaritzak?
ERANTZUNA: Nere ustez ez. Estatu osorako judikatura bakarra dagoen neurrian, hemen egiten dena euskaldundu nahi izanez gero euskaldundu daiteke, baina beti Madrileko administrazioarekin batera. Honek ukatzen badu euskalduntze prozesu hau, latz izango luke Jaurlaritzak hori lortzeko. Horra hor datu bat: Tribunal Constitucionalak esana dauka euskaldunizazio hori akordioz egin behar dela, baina ez du jartzen ez eperik ez sistemarik.
Dena dela eman dira pausuak. Erregistro zibiletaraho zabaldu zen lege bat bere garaian zera ziona: "los documentos que se otorgen enpleando lenguas autonómicas deberán ir acompañados de traducción para tener entrada en el registro civil". Konstituzioaren aurka doana erabat, ze euskera hizkuntza ofiziala bada, euskara hutsez egin bait daitezke paperak. Aldatu beharrean aurkitu ziren legea. Halere, hainbat erregistrotan, ez da deusik aldatu oraindik. Batzutan ez da onartzen aurkezteko eskubidea bera, eta onartzen denetan ere, normalean, erdaraz inskribatzen dira dokumentuak.
GALDERA: Batere mugitzen al zarete notarioak egoera honen aurrean?
ERANTZUNA: Ez dago mogimendurik eta ez dut uste egongo denik. Nik uste, Hego Euskal Herrian, zazpi edo zortzi garela notario euskaldunak, eta horietako roiloetan sartuta bi edo hiru soilik.
Mundu juridiko publikoaren aurrean badago mundu juridiko pribatu bat (gurea), eta mundu juridiko pribatu horretan euskerak zeozer esan behar du, gure esku dago, eta horretan behintzat ahelegin bat egin beharko litzateke. Begira, milaka eta milaka kontratu burutzen dira Euskal Herrian urtean zehar. Neri gustatuko litzaidake jakitea zenbat egiten diren euskaraz. Hor ez dago legislasio berezi baten beharra, Espainiako kode merkantilak aspalditik esaten du "las obligaciones son válidas cualquiera que sea el idioma en el que se concluyen". Badaude harremanak euskara hutsez burutzeko gauza direnak eta bere horretan uzten direnak hain zuzen. Administrazioak badu Hizkuntz plangintza bat gauzatzeko boterea, edo ardura motorra izateko, baina horretaz aparte bada iniziatiba bat horrek gauzak ere euskaraz egin daitezen, eta oso kuriosoa da, ez da sekula holakorik planteatzen. Neri, notaritza honetan, tipo batek bakarrik eskatu dit testamentua euskeraz egitea. Eta Ondarruan gaude, %80a euskalduna dela. Eta ostera, ahozko kontsulta gehienak, euskaraz egiten ditut.
Hori da kontua, jendeak ez du eskatzen, presio sozialik ez dago. Zenbat elkarte antolatzen dira gure herri txikietan? Horietarik zenbatek egiten dituzte estatutuak euskara hutsez? Eusko Jaurlaritzaren esku dauden erregistroetan euskara hutsez inskribatu daiteke aizu!.
GALDERA: Zer jarrera dute juezek euskararekiko?
ERANTZUNA: Ezezkorra da? Kontrakoa da? Beno, kasu gehienetan ez da izango kontratoa. Kontrakoa ez izate horrek zer esan nahi du? Gauza bat da tolerantzia, oso erraza, baina nik uste dut euskararen normalizazioak eskatzen duena tolerantzia baino piskat haruntzago kokatu beharra, promoziorako bidean jartzea hain zuzen. Gauza bat da eskubideak edukitzea tribunal baten aurrean euskaraz egiteko, eta beste bat, juezak norberaren hizkuntza ulertzeko eskubidea edukitzea, eta hori, zenbait kasutan, adibidez penaletan, oso inportantea izan liteke. Hori Estatutuan agertzen da, zera "será de mérito preferente el conocimiento del euskara para la promoción de magistrados, juez, secretarios". Ez dakit, gero, praktikan erabiltzen den hala ez.
GALDERA: Eta abokatuek?
ERANTZUNA: Abokatuena da dudarik gabe talde haundiena. Nik uste dut, Bilboko Kolegioan nahiko jarrera positiboak egon direla, Donostikoan ere, behintzat mogimendu bat egon da, zenbait dokumentu euskaratzeko eskatuz. Magistratura laboralean hainbat eta hainbat prozedura euskaraz aurrera eroatea lortu dute gainera. Halere erroetatik eutsi behar zaio kontu honi; lortzen bada fakultateen bidez abokatuek karrera bukatzen dutenean beren iharduera profesionalean euskaraz aritzeko gauza izatea hori aurrepasu ikaragarria litzateke. Oso inportantea da nere iduriz beraz, euskararen presentzia fakultateetan. Momentu honetan irakaslegoa falta da... badaude halako zailtasun batzuk, baina nik uste dut bidean gabiltzala.
GALDERA: Euskarazko zuzenbide propioa posible ikusten duzu?
ERANTZUNA: Guk sekulan ez dugu eduki euskerazko zuzenbide propiorik. Zuzenbide Forala ere erdalduna izan da. Zer egin da honen aurrean? Erdarazko zuzenbidea itzuli. Baina nola itzuli da? Itzulpen diferenteak daude-ta Bizkaian eta Gipuzkoan... Noizko etorriko da euskarazko testu bateratu hori? Utopikoa dela? Baina hasi beharra dago. Itzulpena behar-beharrezkoa da, gaurko egoeran ez daukagu beste irtenbiderik behintzat, baina nik uste dut, halere, itzulpenetik haruntzago joan behar dela zerbait.
Momentu honetan bestalde, marko politiko-juridito famatu honetan, ez dago gure zuzenbide propioa sortzeko posibilitaterik, ez dago, ze zuzenbide autonomikoa deritzoten hori autonomikoa izango da, eta Nafarroakoa ere autonomikoa izango da, baina kontzeptualizazioaren aldetik, zuzenbide hori espainiarra da. Eta beste gauza bat esango dizuet: probableki ez dauka beste erremediorik. Gaurko munduan, zuzenbidea, batasun bidean doa. Itzulpena egitea baino ez da geratzen beraz, baina itzulpenak baliagarriak izan behar dute. Gaur eta orain, zenbat abokatu, juez eta notariok erabiltzen dute euskarazko testua? Gutxik oso.
GALDERA: Ze kostako litzateke mundu juridiko publikoa delakoa euskalduntzea?
ERANTZUNA: Nere ustez, Administrazioa euskalduntzeko prozesua latza izango da. 20 urtetako epea beharko du gutxienez. Mundu honetan gainera, beste arazo bat dago: betidanik funtzionario direnak zer nolako oztopoak jarriko dituzte horren aurrean? Eusto Jaurlaritzak noraino heldu nahi dio afera honi? Funtzionariek behintzat ez badute bereganatzen asuntu hau guzti honek porrot egingo du. Gero, honetaz aparte, oso garrantziskoa izango da guzti honen desarroilatzeko sortzen den euskara ereduaren funtzionaltasuna.
GALDERA: Zu Aholku Batzordean ere sarturik zabiltza. Batere kasurik egiten al zaio zuek kontseilatutakoari?
ERANTZUNA: Hasteko esan Legearen Garapenerako batzorde bat sortu dela Aholku Batzordearen baitan. Bertan, euskera juridikoaren batasunaren kontu horretan dihardugu batipat, denok batera jokatzeko behar horren jorratzen. Hor badago ezintasun bat, euskera juridikoa ez bait da batere erreza, eta hau honela ezinbestekoa deritzogu formazio arloa harreta bereziz planifikatzea. Jurista euskaldunak sortzen baditugu, heurek izango dira gero erreibindikazio hori aurrera eramango dutenak, prestuenak eta interesatuenak.
Hor badugu eskuartean beste projektu bat, garai batean E.K.B. desarroilatzen jardun zena, euskarekiko eskubideen gida-liburua hain zuzen. Gertatzen dena da, hori egiteko momentuan, topa dugula, zoritxarrea hela zorionez, Euskal Herri saindu edo madarikatu hau zatituta dagoela hiruzpalau legislaziotan: batetik, Iparraldekoa; bestetik, Nafarroakoa, eta azkenez Komunitate Autonomoarena, eta ondorioz, galdera bera hiru edo lau modu desberdinetan erantzun daiteke.
Azken batean, zuzenbide munduan, euskararen aldetik, boluntarismo hutsean gabiltza. Euskal kulturan ja orokorki bolurantismo moduan bagabiltza zuzenbide munduan are gehiago. Eta boluntarismo hortik irtetzeko giltza unibertsitatea litzateke ezbairik gabe. Nahi badugu euskera normalizatu, egingo da erabileraren erabileraz, ekinaren ekinean. Guk ez badugu posibilitaterik tresna hori erabiltzeko, beti itzulpenaren bidetik jarduten bagara... Saiatu al da inor Parlamentuan lege projektu bat euskera hutsez egiten? Hori batzuentzat utopia hutsa litzateke, eta probableki hala da, ze guk ezin dugu eskatu, esate baterako, %24a soilik euskalduna izaki, gauzak orain eta gaur horrela izatea, baina inork egin al du ahalegintxo hori?
J.J. PETRIKORENA
38-41


GaiezGizarteaJustizia
PertsonaiazURRUTIA1
EgileezPETRIKOREN1Gizartea

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Eguneraketa berriak daude