Josu Ortuonto: "Telebistarik inpartzialena eta objetiboena da ETB"


1988ko azaroaren 06an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Josu Ortuondori elkarrizketa.

Josu Ortuonto: "Telebistarik inpartzialena eta objetiboena da ETB"
40 urteko deustuarra dugu Josu Ortuondo. Banco de Vizcayako zuzendariorde eta EAJko Euzkadi Buru Batzar-eko partaide izan zen, iazko Apirilean Gorordok utzitako postua betetzera deitu zuten arte. Urte t'erdi darama, beraz, Eusko Irrati Telebistaren zuzendaritza orokorrean. Bilboko Euskadi Irratiko aretoetan lotu genuen elkarrizketa. Gazteleraz aritu ginen, euskara ikasten dihardun arren oraingoz solasaldia euskaraz barutzeko gai ez dela adierazi bait zigun.
GALDERA: Zein da, EITBren zuzendaritza orokorraren ikuspegitik, ETBrentzat telebista eredu egokiena?
ERANTZUNA: ETBren ereduak Euskadiren errealitateari egokitzen zaiona izan behar du. Euskadiren errealitatea aldakorra da, prozesu dinamikoa da, beraz, ETBren ereduak dinamikoa izan behar du, eta gainera euskal gizartearen islada izan. ETBren helburua euskal proiektu kulturalaren eraiketan laguntzea da. Hori da diferentzia. Baina ETBk ez du definitu behar euskal proiektu kulturala zein den, hori gizarteak esan behar du, euskal gizarteak. Gizartea proiektu kultural horretara hel dadin behar den tresna eta bitartekoa izan behar du ETBk. Proiektu kultural horrek gurea, modernoa, partizipatiboa, solidarioa, euskara integratzen duena eta gizartea integratzen duena izan behar du. Hori da ETBren iparra.
GALDERA: Gauza bat da asmoez hitzegitea eta bestea errealitateaz... Telebista kulturalean baino ez al da telebista komertzialean bilakatu ETB?
ERANTZUNA: ETB gaur egun Estatuan daudenen artean serioena da, hau da, kulturalena, programazio sozial gehiena duena... Izan ere, ETB funtsezko bi zutabetan oinarritzen da: bat, zerbitzu publikoa dela, eta bi, Euskadiko eta Euskadirentzako telebista dela. Besterik badirudi ere, Estatuko beste telebistekin eta Europako gehienekin konparatuz, ETB da zerbitzu publiko izatearen funtzioa ondoen betetzen duena. Kontua da telebistak ezin duela erabat serioa, erabat kulturala izan. Telebista aspergarrian bilakatzeko arriskua izango luke. Orduan oreka bilatu behar da, programazioaren osagai publiko eta sozialaren eta audientzi maila igoeraziko duen programazioaren arteko oreka hain zuzen. Munduko telebista guztiak dabiltza oreka horren bila, eta gure kasuan programazio sozialaren portzentaia beste inongo telebistetan baino handiagoa da.
GALDERA: Berlusconi-rekin sinaturiko akordioak ez al du bestelako joera adierazten?
ERANTZUNA: Euskal proiektu kulturalaz hitzegin dudanean berau euskal gizarteak definitu behar duela esaten nuen, eta gizarteak proiektu kultural modernoa nahi du, solidarioa, propioa, integratzailea, euskara integratzen duena... Zentzu honetan, gure hizkuntza baliogarria izango da baldin eta hizkuntza moderno eta pragrnatikoan bilakatzen badugu. Euskarak kiroletarako, telesailetarako, lehiaketetarako eta abar balio behar du, gizarte moderno batek behar duen guztirako alegia. Akordio honen arabera Berlusconi-k programa modernoz hornituko gaitu, eta programarik onenak, munduan egiten direnetarik garrantzitsuenak izango dira geinera. Euskadik munduaren gorengo lekuan egon behar du eta euskarak munduko gorengo lekuan dauden programa horietarako baliogarria izan behar du. Bestalde, Berlusconi-k eskuratuko digun programazioa ez da % 10era ere helduko.
GALDERA: Akordio horrek arlo komertziala ere ukitzen du, ezta?
ERANTZUNA: Hori da guretzat garrantzitsuena. Akordio honen arabera Berlusconi-ri instituzionala ez den publizitate guztiaren esklusibotasuna ematen diogu. Egun lortzen ditugun irabaziak bikoiztu edo hirukoiztu egiten dituzten sarrerak ziurtatzen dizkigu Berlusconi-k, eta hori ona da euskal telebistarentzat, irabazi horiek programa hobeak egiten inbertitu ahal izango bait ditugu.
GALDERA: Telebista pribatuak nahiko hurbil ditugu, eta kanpoko hainbat telebista ikusteko aukera izango dugu laister. Nola ikusten duzu aldaketa hauen eraginez telebista munduak ezagutuko duen egoera berria?
ERANTZUNA: Bai, egoera berriaren ondorioz, telebista pribatu estatal berriez gain, kanpoko kanalen konpetentzia ere jasango dugu. Aurkezten zaigun panorama kezkagarria da beraz. Zein izan daiteke, honen aurrean, ETBren irteera? Kontu berberera itzultzen gara... Aipaturiko bi zutabeetan oinarritu behar gara, hau da, zerbitzu publikoa eta Euskadikoa eta Euskadirentzat. Eta horregatik bereizi behar gara. Euskadiko berririk onena eman behar dugu, euskal hiritarrek duten komunikabiderik hurbilena izan behar dugu, euskal gizarteak behar duen komunikabidea alegia. Hori lortzen badugu, hemengo berriak, hemengo kultura ETBn isladatzea lortzen badugu, izango dugu espazioa etorkizunean. Egia da gaztelerazko emisio piloa jasoko dugula, baina euskarazko saio bakarrak gureak izango dira. Tamalez, gaur egun gure komunitatean mundu guztiak ez daki euskaraz oraindik, baina mundu guztia euskalduna den egunean ETB-1 eta ETB-2 euskaraz ipiniko ditugu. Baina gaur egun, tamalez, ezin dugu urrats hori eman.
GALDERA: ETB-2 aipatu duzu. Bigarren kanale honek lehenengoa jaten duela adierazi izan da, errekurtso, audientzi, aurrekontu eta abarren aldetik... Zein da zure eritzia?
ERANTZUNA: ETBk bi beso ditu bere betebeharra betetzeko, bata ETB-1 da eta bestea ETB-2. Gorputz bereko besoak dira, adimen bakarrez zuzenduak, eta beren asmoa euskaldun diren eta ez diren guztiak proiektu kultural bakarrean besarkatzea da. Euskal proiektu kulturala bakarra da, ez bi. ETB-1 eta ETB-2k ez dituzte mezu desberdinak, mezu berberak dituzte, berberak, eta hori da behar duguna. Koherentzia izan behar dute bere programazioetan. ETB-2rentzat ez da eskeintzen errekurtso gehiago, ez da gehiago gastatzen. ETB-1ek du lehentasuna, zalantza barik. Euskaraz zailagoa da gauzak egitea, euskararen esparrua mugatuagoa baita. Funtsezkoa da euskararen eremuan, non gauzak zailagoak diren, ahalegin gehiago egitea.
GALDERA: Nola banatzen dira, arlo honetan, EITBko aurrekontuak?
ERANTZUNA: Datu adierazgarri bat emango dizut: ETBk 1988an gastu arrunterako zuen aurrekontua 5.100 miloi pezetetakoa zen, eta horietarik ETB-2rentzat 1.200 miloi ziren.
GALDERA: Baina bestalde ETB-1eko errekurtsoak ETB-2rako ere erabiltzen dira, informatiboetan eta abar...
ERANTZUNA: Beno, ekipamendua bai. Egia esan konpartitu egiten da, orduan, zenbat erabiltzen da ETB-lentzat eta zenbat ETB-2rentzat? Lehenengoz, datu batzuk: ETB-lek zazpi orduko emanaldia du egunero eta ETB-2k, aldiz, bost ordukoa. ETB-lek, beraz, gehiago erabiltzen du ekipamendua bigarren kanalak baino. Gure ahaleginak ETB-1ean jartzen segitzen dugu, eta horregatik krititarik jaso dugu. Kirol emanaldiak bigarren kanalean zergatik eskeintzen ez genituen galdetu zidaten prentsaurreko batean. ETB komunikabide sakrifitatuena dela erantzun nuen, izan ere, ETB euskeragatik sakrifikatzen da beste inor ez bezala.
GALDERA: ETB-2 eratu zenean ETB-1en emisio sare erretserba bete zuen, hau da, kanal batek beharrezko duen erretserbako emisio sarerik gabe utzi zuen bigarren kanalak ETB-1. Konpondu al da arazo hori?
ERANTZUNA: Egia esan, ETB-2 martxan jarri zenean ETB-1en bigarren sarea erabili zuela onartu behar da, hau da, lehenengo kanala erretserbarik gabe utzi zen. Kontua da bizitza honetan gauzak une politiko egokia suertatzen denean egin behar direla... erabaki inportantea, garrantzi handikoa zen Euskadirentzat, eta erabakia hartu egin zen. Egia da horrek ETB-1entzat arrisku bat suposatzen zuela, akats tekniko baten aurrean erretserba aproposik gabe geratu bait zitekeen. Gaur egun oraindik Euskal Telebistaren sarearen azpiegitura ehuneko ehunean hornitu gabe dago, baina transmisore nagusiek denek dute bere erretserba. 1989an dena erretserbako sareaz hornituko da.
GALDERA: Telebista ereduaz mintzatu gara hasieran, eredu linguistikoari buruz hitzegin dezagun orain. Ahozko euskara batuaren faltan badirudi ETBn bakoitzak bere modura ahozkatzen duela...
ERANTZUNA: Noski... ETBk euskal proiektu kulturala definitu behar ez duen bezala, ETBk ez du esan behar telebistako euskararen eredu linguistikoa zein den. Nire ustez euskararen estamentuak badaude, Euskaltzaindia, Hizkuntz Politikarako Idazkaritza, Euskararen Kontseilu Aholkularia... eta beste kolektibo batzuk. Nire ustetan komunikabideetan zein euskara erabili beharko litzatekeen definitu beharko litzaioke Euskal Telebistari. Dena den, ETBk aurrepausu handiak eman ditu arlo honetan. Alde batetik, Euskal Telebistek komunikabideetarato eredu linguistikoa definituko lukeen ikerketa bat finantziatzea proposatu dio Euskararen Kontseilu Aholkulariari. Bestaldetik, aurten ipini ditugu martxan zuzentsaile linguistiko eta kontrol linguistikoak.
GALDERA: EITBko zuzendari orokor zaren neurrian euskal irrati publikoen arduradun nagusi ere bazara. Azkenaldian gaurkotasuna hartu eta eztabaidak piztu dituen arazoa Euskadi Irratiak Uhin Ertainean hasitako emisioena izan da. Nola dago orain gai hori?
ERANTZUNA: Arazoa normalizatzen ez den artean, komenigarriena honi buruz ez hitzegitea da. Berriro azpimarkatzen dut Uhin Ertainerako ditugun ekipamenduen froga teknikoak baino ez direla. Kontua da 1983an EITB-k Uhin Ertainean emititu ahal izateko frekuentzien eskakizuna luzatu ziola Madrilgo gobernuari. Ordutik 5 urte baino gehiago pasa dira, Madrilek ez du erantzunik eman baina duela hile batzuk frekuentzia horietariko bat Radio Nacional-i eman zaio, eta Radiocadena-ri beste bat. Aukerak isten ari zaizkigula konturatzen gara, frekuentziak murriztuz bait doaz... Orduan, 1985. urtetik EITBk Uhin Ertainerako emisoreak erosteko aurrekontuak dituenez, Eusko Jaurlaritzak emisio-dorre batzuk eraiki ditu, eta dena jarrita izan duenean, ekipamendu horien froga teknikoak egitera pasa da. Dena den, ez dira emisio normalizatuak, ekipoak frogatzea baino ez da, eta badaezpada frekuentzia hartzea.
GALDERA: PNV eta PSOEren arteko hitzarmenak ukituko zuen noski Euskal Telebista ere. Aldaketa nabarmenik ikusten al duzu EITBren zuzendaritza orokorretik? Nabaritzen al da alderdi sozialistaren pisurik EITBren gestioan?
ERANTZUNA: Ez. Desberdina izan daiteke... nire ustez Gorordo zegoenean egiten zena eta orain egiten denaren artean bada desberdintasunik, Gorordo eta biok desberdinak garelako, eta ez hori bakarrik, baizik eta arlo desberdinen buru bezala ere pertsona desberdinak daudelako. Ikuspegi horretatik, kuestio humanoegatik bakarrik, zerbait aldatu da...
GALDERA: Eta kuestio politikoegatik?
ERANTZUNA: Ez, kuestio politikoegatik inola ere ez. Izan ere, gobernuko hitzarmena gobernuko hitzarmena baino ez da. Eusko Irrati Telebistan ez dago inolako hitzarmenik sozialistekin. Are gehiago, sozialistek sarritan esan dute ez dutela ETBren gestioaren erantzunkizunik beregain hartzen.
GALDERA: ETB PNVren telebista dela esan ohi dute beste alderdi politikoek...
ERANTZUNA: Nire ustez telebistarik inpartzialena eta objetiboena da ETB. Partikularismorik gabe eta objetibitatez ETBren emanaldiak segitzea besterik ez dago. Gure telebistan alderdi baten zein besteen berriak ateratzen dira, notizia den hori ateratzen da, alderdi bateko politikoek bezala hartzen dute parte bestekoek... Hau da, behari objetibo eta inpartzial batek ezin du esan ETB alderdiko telebista denik, ez da gutxiagorik ere. Gainera akatsa izango litzatekeela iruditzen zait, alderdiko telebista bat egitea akatsa litzateke.
I.MURUA
38-41


Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Zuzendariak
Gaiez\Komunikabid\Elkarteak\EITB
Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\EAJ
Pertsonaiaz\ORTUONDO1
Egileez\MURUA2\Komunikabid


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude