Alfonso Barasoain "Liverpool en jokua egiten saiatu naiz Eibar taldean"


1988ko maiatzaren 22an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Alfonso Barasoainekin elkarrizketan.
Alfonso Barasoainen izena askotxori ezezagun egingo bazaio ere, Eibar futbol taldea bigarren B mailatik Ara igotzea, hogeitamalau urtetako mungiar honen lorpena izan da. Bilbon Telefonikan lan egin arren, berak aitortu digun legez, pentsamendua beti futbolean duen entrenatzailea dugu. Egiten duena ongi egiten saiatzen den langile honen asmo handiena, eliteko euskal futbolariak emango lituzkeen eskola baten ardura bere gain egatea litzateke.
Alfonso Barasoain "Liverpool en jokua egiten saiatu naiz Eibar taldean"
GALDERA: Guk dakigunez behintzat, Alfonso Barasoain entrenatzaile baino lehen futbolaria izan genuen, eta ez nolanahiko mailakoa ere.
ERANTZUNA: Ni 'Aurrera de Ondarroa'ko jubeniletan hasi nintzen; bi urtez aritu ondoren, Athletic-eko jubeniletan beste bi urtez egon nintzen. Gernikan lau urtez jokatu eta berriro ere Ondarrura, hirugarren mailara. Azkenean Gernikara bueltatu eta lesio bi izan nituen: batean matrail hezurra hautsi nuen eta bestean Akiles-eko tendoia eten zitzaidan. Aurrelari eta futbolari lanak hogeitasei urtez utzi behar izan nituen.
Baina hogeitazazpi urtez jubeniletako entrenatzaile karneta atera nuen, hogeitazortzirekin errejionalekoa eta hogeitabederatzirekin nazionala.
GALDERA: Beraz, bai futbolari eta bai entrenatzaile gisa beti apurka-apurka, baina beti goraka.
ERANTZUNA: Bai. Niri futbola gustatzen zait eta mundu honetan jarraitzekotan entrenatzaile izan behar nuen. Honela, Zornotzan hasi eta lau urtez jardun nintzen, handik Barakaldora eta gero, aurreko denboraldian, Eibarra etorri nintzen.
GALDERA: Orduan hirugarren mailatik bigarrenerako saltoa nabarituko zenuen.
ERANTZUNA: Bai, batez ere iazko urtean. Estatu osoan talde bakarra egin zen eta tartean Granada, Lérida, Tenerife... ekipo onak zeuden. Bestela, hirugarren mailan zaudelarik, orain ekipo bat ikusi, hurrengoan bestea eta horrela denak dituzu ezagun. Bigarrenean, ordea, nahiz lagunak eta begiraleak leku askotan izan, jokatu arte aurkakoa nolakoa denez dakizu.
GALDERA: Eibarrek fitxatzen zaitu eta zer nolako baldintzak edota eskabideak egiten dizkizu?
ERANTZUNA: Hor helburu bi izan ziren: bata, kopako hirugarren kanporaketara iristea, eta gu bostgarrenera iritsi ginen, eta bestea, kategoriari eustea, eta guk seigarren postua lortu genuen.
GALDERA: Aurten berriz, kategoriaz igotzea eskatzen zitzaizun. Nolatan hori?
ERANTZUNA: Planteamendua xinplea da. Iaz maila honetan, estatu osoan talde bakarra zegoela gu seigarren geratu ginen, talde horretatik lauk igo egin zuten eta aurtengo denboraldian sistema aldatu eta lehengo taldetik lauren bat bakarrik geratu ginen, beste guztiak tertzerakoak ziren. Beraz, derrigorrez igo behar genuen mailaz.
GALDERA: Baina errefuertzoak emango zizkizuten.
ERANTZUNA: Aldaketa batzu izan ziren. Lau mutil joan zitzaizkigun, denak maila hobeago batetara eta hori ona da. Jokalariak beti gora egin beharra deuka. Fitxaje berriak egin genituen, gazteagoak eta espenentzia gutxikoak, baina oso ondo portatu dira.
GALDERA: Beti entzun ohi izan da Eibar inguruko Bartzelona edo Real Madrid bat izan dela...
ERANTZUNA: Lehen hirugarren mailan bai, begiratu eta Gipuzkoako onenak hartzen genituen, baina orduan beherantz promozionatzen zuten. Orain kategoria honetan jende gehiago dabil begiratzaile lanetan eta Eibarren jokatuz gero, gorantz promoziona dezake.
Iaz hogeitabi futbol talde ginen eta guk, diru kontuari begiratzen badiogu, genituen berrogei milioiez, hamazazpigarren postuan geunden. Gehienak berrogeitamar eta ehun milioietako aurrekontuetin mugitzen ziren. Baina dirua ez da guztia.
GALDERA: Eibar taldeari lotuz, talde orekatua, ahulezia gutxikoa dugu.
ERANTZUNA: Aurten oso orekatua egon da. Golegile handienak izan gara, gol gutxien jaso dugunak, kanpoan puntu gehien lortu dugunak: Gehiago izan liteke eskatu.
GALDERA: Hala ere, ez zenuten denboraraldia oso ongi hasi, negatiboekin ere jokatzen hasi zineten.
ERANTZUNA: Ongi jokatzen genuen. Kanpoan hiru partidu seaidan bat eta zero galdu genituen eta taldea apur bat behera joan zen. Gero etxean partiduren bat galtzen baduzu...
GALDERA: Nolako lana egin behar du orduan entrenatzaileak?
ERANTZUNA: Entrenatzailearen lana oso garrantzitsua da. Nik, emaitzek hasieran lagunduko zutelakoan, epe luzera begira prestu nuen denboraldia baina gaizki hasi ginenez, hilabete aurreratu nuen prestakuntza fisikoa. Hamabost egunetan taldea bizkortu eta 'esnatu' zen. Bestetik, jokalariei konfidantza erakutsi behar nien. Bagenekien talde ona genuela eta horize azaldu behar zitzaien; berba eta berba eginez, zergatik ginen onak esplikatuz, jokalaria motibatu behar nuen. Emaitzak ezin hobeak egin ziren.
GALDERA: Baina emaitzak txarrak izanez gero, entrenatzailea kalera.
ERANTZUNA: Hori normala da. Taldearen ardura entrenatzaileak dauka eta, niretzat, talde batetan inportanteena entrenatzailea da. Baina, bai, entrenatzailea botatzea errazena da. Hemen kirol kultura eza handia dago. Inglaterran adibidez, kasu askotan, entrenatzaileak sei urtetako kontratoa dauka, edota hamarrekoa. Emaitzak onak ala txarrak izan, zu ona bazara ona zara. Baina entrenatzaile ona izan arren ilusioa galtzen baduzu, akabo; jokalariek ez dute batere jokatuko.
GALDERA: Non ikasi dituzu zuk entrenatzaile kontuak?
ERANTZUNA: Ni asko estudiatu dut. Irakurle ona naiz, beti hemendik eta handik ibili naiz apunteak hartuz, gaur Zubietan, bihar Lezaman. Beti ikusten eta ikasten. Egiten dudana ondo egitea gustatzen zait eta, gustora egiten dut. Apurka-apurka zoaz gauzak ikasten eta guztia gero eta errazago egiten duzu.
Gero ere, Frantzian egon naiz ikasten eta Liverpool-en ere hamar egunez egon nintzen, bideoak grabatzen eta apunteak hartzen. Honetan Toshack-ek asko lagundu zidan, kontaktoak egiten eta.
GALDERA: Zer ikusi duzu han, hemen ikusi ez duzuna. Edo zer ikasi duzu han, hemen ikasi ez duzuna?
ERANTZUNA: Han futbola zelan bizitzen den ikustera joan nintzen. Taktikak eta metodoak berdintsuak dira leku gehienetan baina futbola bizitzeko era, mentalitatea, oso desberdina da. Ni saiatu naiz hango filosofia Eibarren sartzen. Han lehiaketa izpiritua izugarria da; astean zehar, entrenamenduetan jendea lasai dabil, ez da presio handiegirik sartzen baina partidu eguna datorrenean jokalaria aldatu egiten da, sikologikoki batez ere. Duen guztia futbol zelaian uzten du.
Ingeles joku hau bai Athletic-ek, Errealak eta Osasunak egiten saiatzen dira, gure mentalitateagatik. Diferenteak gara, beste errespontsabilitate bat dugu. Disziplina handikoak gara.
GALDERA: Hemen entrenatzaile onak ditugu, entrenatzaile harrobi ederra...
ERANTZUNA: Clemente, Azkargorta, Aranguren, Maguregi... euskalduna beti serioa izan da. Hor badaude entrenatzaile oso onak, guk baino gehiago jakingo dutenak, ziur aski, baina batere fundamentorik gabekoak. Entrenatzaile euskaldun bat dagoen talde batetan seriotasuna eta disziplina izango dira nagusi.
GALDERA: Nola ikusten duzu zeure burua futbol munduaren barnean?
ERANTZUNA: Niri futbola ikaragarri gustatzen zait. Niretzat pertsona batek gustora egin behar du lan, ni gura dut izan bonbero, bada pozik nago eta dirua irabazten badut hobeto. Nire kasuan, futbolean lan egin nahi dut, bederetzi, hamar ordu, behar direnak, baina futbolean. Nire bokazioa futbola da.
GALDERA: Orduan nola moldatzen zara Telefonika eta futbolarekin?
ERANTZUNA: Ni Telefonikan zazpi ordu t'erdi sartzen ditut baina nire pentsamendua futbolean izaten da. Askotan pentsatzen dut, 'ni hemen zazpi orduz, kanpo futbol batetan egon beharko nuen...', baina orain arte bulegoan egon behar.
GALDERA: Nola ikusten duzu egungo futbolaren egitura?
ERANTZUNA: Futbolean oraindik gauza asko dago egiteko. Euskal Herrian falta zaigun gauzetariko bat futbol eskola bat da. Egin liteke baina ez dago horretarako kezkarik. Nik badut horretarako nire proiektua eta nire asmo handiena futbol eskola batetako ardura nire gain egotea litzateke.
Lezaman, Zubietan, Iruñean zerbait ere egiten da baina Euskal Herrian jokalari on izan zitezkeen asko galtzen da.
GALDERA: Lehen aipatu duzu dirua ez dela dena futbolean. Hortxe dugu Hernani taldea eta bere emaitzak.
ERANTZUNA: Hemani bezalako talde batek, duen kanpo futbol eskas horrekin, dirurik gabe eta emaitza on horiek lortzeko zerbait egin du. Hor badute zerbait buruan, gauza berriak egiten ari dira, lan asko. Mailaz igotzeko gauza berriak egin behar dira. Ez da nahiko ondokoek egiten dutena kopiatzea. Hernanin inbestigazio lana egongo da: hau ikusi, bestea praktikatu...
GALDERA: Oraintxe bertan esan duzu gauza berriak egin behar direla. Zer berrikuntzak egin dituzu hemengo futbolean?
ERANTZUNA: Zaila da gauza zehatzak aipatzea. Prestakuntza fisikoan adibidez, organiko edo aerobiko erresistentzia lortzeko bi sistima bazeuden, nik beste batzu praktikatu ditut. Zertarako? Jokalariak ez aspertzeko, monotonian ez erortzeko. Gauza berriak errebistetan topatu eta Eibar taldeari molda erazi, taldeari hobekien komeni zaizkion aldaketekin noski. Gero ere, erresistentzi inbiduala egiten dugu, ez dugu talde osoa arrapaladaka ipintzen. Hori ez da ona, banan bana egin behar da. Bestalde, mugimendu bat lortzeko gimnasia ariketa desberdin ugari egiten dugu. Guztia jokalaria motibatzeko.
Teknika eta sikologian gauza bera, aldaketa eta aniztasuna. Sikologiari dagokionez, gehien irakurtzen dudan liburua Santiago Cocaren liburua bat da, hor azaltzen direnak, nire erara Eibarren aplikatzen saiatu naiz.
Entrenamendu inbisiblea, hau da, zer jan, zenbat lo egin... guzti hori kontrolatua izatea nahi izan dut eta gutxitan egiten da inguru hauetan.
GALDERA: Azkenik Eibar Futbol taldearen zein berezitasun azpimarratu zenuke?
ERANTZUNA: Ekipo oso orekatua izan da, ez genituen ia lerro ahulik. Guk futbol agresibo eta erasokor bat egin dugu, beti aurrera, hiru defentsarekin bakarrik jokaturik. Indarra, belozitatea eta teknika izan dira gure armak.
GALDERA: Futbol ingelesa.
ERANTZUNA: Futbol ingelesa baina diferentzia batekin: gure kanpoan, atzekaldean, bai, futbol ingelesa. Baina behin aurkakoaren kanpoan sartuz gero, guk ez dugu, ingeles talde gehienek egiten duten arren, baloirik bonbeatzen, ez dugu altzatzen. Liverpool-ek bezalaxe, behetik eta bizkor jokatzen dugu. Joku hori egiten saiatu naiz Eibar taldean.
GALDERA: Eta datorren denboraldirako zein itxaropen daukazue?
ERANTZUNA: Beno, kopako hirugarren kanporaketara iristea eta mailari eustea. Hasieran emaitza onak lortuz gero, mantenduko garelakoan nago.
N. ARRASTOA L. ARISTI
38-41

GaiezKirolaFutbolaEntrenatzai
GaiezKirolaFutbolaTaldeakBesteak
PertsonaiazBARASOAIN1
EgileezARRASTOA1Kirola
EgileezARISTI2Kirola

Azkenak
Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Eguneraketa berriak daude