"Gobernu ardurelarako egiturak prestatuz goaz"


1988ko maiatzaren 15ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Herri Batasunako Mahai Nazionaleko Tasio Erkizia
"Gobernu ardurelarako egiturak prestatuz goaz"
Herri Batasunako Mahai Nazionala gertutik ezagutzen duen Tasio Erkizia lesakarrarengana hurbildu gara. 75ean apaiz izanik detenitua eta ederki asko jipoitua, ikastola eta euskararen aldeko langile amorratua, Mahai Nazionaleko ohizko kidea, joan den astean Mahai horretako udal politikarako arduradun izendatua. Herri Batasunaren barne berrikuntzaz eta ireki daitekeen fase berriaz luze mintzatu zaigu elkarrizketa honetan.
ARGIA.–Zeri erantzuten dio Herri Batasunako Mahai Nazionalaren berritzeak une honetan?
Tasio Erkizia.–Alde batetik esan behar da, Herri Batasunak hiru urtetik behin bere barne funtzionamendurako ardurak aldatzen dituela eta hilabete honetan egokitzen zitzaigula aldaketa ematea. Bestetik, dudarik ez dago momentu politiko garrantzitsu batetan aurkitzen garela, gure ustez, azken hilabetetan fase berri batetan sartu garelako, negoziazioaren fasean. Badakigu fase hau ez dela laburra, xinplea izango; alderantziz, fase luze, gorabehera handikoa, eta etendura anitz izango dituen prozesua izango da, baina geldiezinezkoa. PSOEk ez du beste irtenbiderik eta betidanik esan dugu Euskal Herriaren ametsak bideratu nahi baditugu, neurri batetan behintzat, negoziazioa ezinbestekoa dela.
Beraz, ez da batere kasualitatea izan baina bestetik momentu politiko horri erantzun nahirik bideratu dugu funtzionamendu era.
A.–Honek esan nahi du negoziaketaren apustua aurrera doala.
T.E.–Guretzat ez dago inolako zalantzarik. Zenbait pertsoania agertu izan dira momentu batzutan guztiz baikor eta beste batzutan guztiz ezezkor; ez dago arrazoirik honelako aldaketarik emateko. Hasieran zenbait jende harritzen zenean eta prentsa batek negoziazioa aurten bertan emango zela esaten zuenean, Herri Batasunak esaten zuen: 'adi, prozesua ez da hain xinplea, honek luzerako joko du'. Gure baikortasuna euforian bilakatu ez zen bezalaxe, orain, gure baikortasunak irauten du, itxuraz gauza guztiak etendurik egon arren. Itxuraz esaten dugu, zeren PSOEren gobernuak beharrezko bait du negoziazatzea eta gainera, nolabaiteko elkarrizketak jarraitzen du.
A.–Baina, hala ere, aipatutako negoziaziaketa hau ematen ez bada, zer gerta daiteke?
T.E.–Prozesu dinamiko honetan Herriak apustu gogor bat egin du eta, beranduxeago ala lehentxoago helduko gara helburu horretara. Negoziaketarik ez egotea? Militarki zapaltzen bagaituzte, hau da, 250.000 pertsona baino askoz gehiagoren eritzia eta alternatiba politikoa isil arazten badigute, agian atzeratuko dute prozesua, baina horrek ez du esan nahi Euskal Herriko abotsa isilduko denik.
Lehen esan bezala, Herri honek apustu garbi bat egina du, bere burujabetasuna lortzeko juramendu tinkoa. Hainbeste abertzalek honelako erabakia hartu eta zin egin ondoren, gure euskalduntasuna, gure lurraldetasuna eta gure naziotasunari eutsi egingo diogula kontutan izanik, ez dago indar armaturik herri baten borondatea zapaldu eta isil erazi dezakeenik.
A .–Komunikabide askoren ustetan, ETAk inposatu ditu Herri Batasunako Mahai Nazionalaren izen berri eta aldaketa guztiak.
T.E.–Arrazoi askorengatik ikusi dute Mahai Nazionalaren berregituraketa honen ardatza aurrera begira prestazea dela eta aurrera begira izan ditzakegun eta izango ditugun gobernu ardurei erantzuteko estrukturen egokitze prozesuan gaudela. Antza denez, oso serio ikusi gaituzte, oso berrestrukturaketa sakon batetan sartuak garela konturatu dira eta honen aurrean, urduri ipini eta prozesu guzti hau kakaztu nahirik ari dira. Hasiera hasieratik zenbait esames zabaldu zituzten: batzu gogorrak ginen, besteak bigunak; aldizkari batetan batzu zabalak, besteak dogmatikoak; ondoren ETAk inposatzen zizkigun zerrendak... etab.
Hala ere, honelakoek Herri honetan ez dute eraginik eta gure Herriak badaki Herri Batasunan gauzak nola egiten diren. Prozesua oso eta aski argi dago. Mahai Nazionalean eztabaidatu dira izen batzu, proposaturiko izen hauek herrietako asanbladei igorri dizkiegu, asanbladak beren proposamenak egin dituzte, geuk izen berri horiek jaso ditugu eta, azkenik, egun hauetan aukeratu dituzte beren ustez egokienak izan daitezkeenak.
A.– Berregitura eta aldaketa hauek Aparatu Nazionalean eman dira soilik ala herri mailako egiturak ere berregitaratu dira.
T.E.–Gure helburua estruktura guztien berritzea izan behar da. Hala ere, aldaketa nabarmenenak estruktura nazionalean eman dira, baina arlo guztietara zabaldu nahi dugu; eta arlo guztietara diot bi helburuaz: gure lana efikazagoa izan dadin eta inguru zabalagora hel gaitezen, eta bestetik, gure aberkide eta burkide guztien protagonismoa garantizatu nahi dugulako. Herri bat ez da inoiz askatu gutxi batzuren protagonismo eta buruzagitzarekin; gutxienez Euskal Herriaren prozesuan Herriaren protagonismoa izan da garaile eta nagusi, eta ez gutxiengo baten zuzendaritza. Horregatik, ildo honetatik esfortzu berezi bat egin nahi dugu kide guztiak, lanak banatuz eta bakoitzari ardura zehatz batzu emanaz, prozesu honetan protagonistak senti daitezen.
A.–Aldaketez ari garenez, nola ikusten duzu oraingo eta orain hamar urteetako Herri Batasuna?
T.E.–Herri Batasuna sortu zenean itxaropentsu ikusten nuen eta gaur, berriz, indartsu.
Orain hamar urte Herri Batasuna sortu zeneko eginbehar garrantzitsuena Erreformaren aldekoek esaten zizkiguten gezurrak deuseztea edota jendeari kontuaraztea beraien planteaketa politikoek lehentxeago edo geroxeago porrot egingo zutela zen. Hamar urte hauetan hori lortu dugu eta gure programa politikoek arrakasta izugarria izateaz gain, sineskortasun handia eta berau gehitzea lortu dugu ere bai.
Momentu honetan gure helburua alderdiaren erakartasuna ikus eta konpreni araztea da. Jende gehienak autoderminazioa nahi du, gure lurraldetasuna defendatzen du, eta orohar, guk proposatzen ditugun neurriekin ados dago. Baina, halere, komunikabide gehienek gure irudia eta proiektu politikoa desfiguratzen dutenez, gure mezua gehiago azaldu behar dugu.
A.– Sarritan aipatu duzun fase berri horrek Herri Batasuna instituzinetan esku hartzeko prestatzen ari dela esan nahi al du?
T.E.–Agian baita ere. Herri Batasuna ez da inoiz anti-instituzionalista izan, alderantziz Herri Batasuna sortu zen instituzioetan erantzun politiko egoki bat emateko eta momentu honetan, instituzio batzuetan bakarrik parte hartzen dugu, hain zuzen ere udaletxeetan. Agian prozesu honekin beste instituzio batzuetan ere parte har genezake baina erakunde nazional batzu sortzeko baliagarri izan daitezkeen neurrian.
Gu ez gara inoiz oraingo instituzio erregionalista horiek finkatzera edo indartzera. Momentu batetan horietan parte hartzea egokia dela pentsatzen bada, eta posibilitate hori ez dugu baztertzen, instituzio nazional horiek sortzeko neurri egokitzat jotzen dugulako.
A.– Ondorioz pentsa daiteke zuen alderdiak instituzio horietan esku hartzeko bere kuadroak badituela.
T.E.–Kuadroak baditugu eta askoz gehiago sortuko ditugu oraindik. Beste alderdiek alternatibarik ez dugula leporatzen digute eta badakite hori gezur borobila dela. Bestalde, alderdi horiek badakite udaletxeetan norbait sortzaile bada, hori Herri Batasuna dela, gure hutsune guztiekin. Udaletan ekipo tekniko eta kuadro oso onak ditugu.
A.–PNV bitan zatitu zenetik nola ikusten bai PNV eta bai Eusko Alkartasuna?
T.E.–PNV PSOEren morroi hutsa bihurtu da. Funtzionario batzuk zuzentzen dute PNV eta funtzionari-interesak defendatzen dituzte, ez Herriarenak.
EAri dagokionez, PNVren espazio berdina du. Ez du beste alternatibarik. Bere desberdintasun bakarra, orain sei urte Arzalluzek erabiltzen zuen hizkuntza berdina erabiltzen dutela da. Hau da, Madrilen hizkuntza bat eta hemen 'alkartetxeak' inaguratzerakoan Garaikoetxea beti autoderminazioaren alde etab. esaka agertzen da. Alde batetik, Madrili keinu eginez eta bestetik mehatxu gisa boteaz estatutu honen kontra joango direla edo ez badira oso zabala estatutu honen interpretapenak erreforma eskatuko dutela errepikatuz.
Tranpa batetan jauziak dira: gaurko egoera juridiko-politikoa onartzen dute; interes ekonomikoei loturik daude, eta honen muestra adierazgarriena Gasteizko paktuaren firma dugu. Guk badakigu EAk firmatu zuela bankoen presioengatik. EA hipotekaturik dago bankoen interesetara. Beraz, ez dute adorerik gure Herriaren burujabetasuna defendatzeko.
A.–Ez al du EAk HBren espazioan murgildu nahi izan?
T.E.–EA sortu zenean egin zuen analisia horixe izan zen. Gaurko botereekin ados egonik, beste hizkuntza 'abertzale' bat erabiiz gure inguruko hainbat jende berarekin eramango zula uste zuten, hau garbi ikusi da Gipukoan eta Nafarroan. Hala ere, EA piskanaka-piskanaka beherantz doa.
Ez da batere kasualiatete PNV eta EAko kideen arteko harremanak. Badakigu, EAk eta PNVk eraginik izan dituztela elkarren arteko bilera batzu eta momentu honetan PNV eta EA elkar lotu behar dira. Batak bestearen beharra sentitzen du, ikusten bait dute negoziaketa baten ondoren Herri Batasuna asko indartu daitekela Euskal Herrian alternatiba bakarra geldituz. Horregatik esfortzu inportante bat egiten ari dira poliki-poliki biltzeko. Ez dira bizpahiru urteetan bilduko baina bai luze baino lehen.
A.–Eta Euskadiko Ezkerra eta PSOE?
T.E.–Euskadiko Ezkerrakoek aspaldidanik nazio proiektuari uko egin zioten, beraientzat abertzaletasuna guztiz erreakzionarioa da, Madrilgo planteaketara gero eta hurbilago agertzen dira eta azken finean EE PSOEren apendize bat besterik ez da.
PSOEri esan behar diogu kontraesanez beterik dagoen partidua dela. Batetik, PSOEren barnean zenbait sektorek ikusi dute negoziazio batetara heltzea ezinbestekoa dela baina, bestetik, estatu mailan Euskal Herriarekiko amorrua eta gorrotoa sortu dute. Askotan esan dute 'con esos asesinos de ETA no se negocia' eta orain oso zaila egiten zaie beste mezu hori saltzea. Indar faktikoek beregan duten eraginaz gain, anti-euskalduntasunak sorturiko kontraesan askoz daude.
A.–HASIren barnean gertatu diren espultsioek izango al dute eraginik Herri Batasunaren baitan?
T.E.–HBren funtzionamenduan ez du inolako eraginik izango. HBren funtzionamendua ez da inoiz HASlko tirabiretan debategai izan eta pertsonal mailan pena izan dugun arren, HASI barruko tirabirak dira eta HBk ez dauka horretan sartzerik.
A.–Negoziazioa helburutzat hartzen ez denez, honen ondoren nolako egoera bizi ahel izango da? Negoziazioaren ondoren zer?
T.E.–Negoziazioa bitarteko bat besterik ez da. Guretzat helburua burujabetasun eta subirotasunerako instituzio egoki batzu lortzea da. Negoziazioaren ondoren zer? Instrumento politiko horiek lortzeko bideak, marko juridiko-politiko berri batetarako bideak alegia, zabalik izango ditugu.
IÑAKI ZUBIONDO

Tasio Erkiziaren ustetan luze baino lehen batuko dira PNV eta EA.
"Herri Batasuna sortu zenean itxaropentsu ikusten nuen eta gaur, berriz, indartsu".
"Oso berrestrukturaketa sakon batetan sartuak garenez, urduri ipiñi eta prozesu guzti hau kazkatu nahirik ari dira".
13-15

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazERKIZIA1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Aurten ere batxilergoko ahozkoa euskaraz pasatzeko aukera irekiko dute hainbat irakaslek

Ekainaren 23aren eta uztailaren 2aren artean iraganen da ahozko azterketa. Frantsesez pasa beharreko azterketa izanda, Seaskako, sail publikoko eta pribatuko irakasle batzuek publikoki jakitera eman dute euskaraz bideratzeko aukera eskainiko dietela ikasleei.


Espainiako Gobernuak ondorioztatu du itzalaldiaren errua Red Eléctrica de Españak eta argindar konpainiek dutela

Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen, kate erreakzio gisa. Txostenak... [+]


Bikotekidea mugikorretik kontrolatzea gazteen artean ohikoa dela frogatu du EHUren ikerketa batek

Maitasun erromantikoari lotuta, nerabe askok normalizatuta eta barneratuta du bikotekideak mugikorraren eta sare sozialen bidez kontrolatu nahi izatea. “Inportantea da ziberbiolentzia gisa identifikatzea, eta ez maitasun seinale gisa”, gogorarazi dute ikertzaileek.


Sexu erasoei lotutako zenbait epaitan bost gizon zigortu dituzte azken egunetan

Sexu erasoei lotutako epai ugari eman dira azken egunetan, eta bost gizon zigortu dituzte. Tuteran izandako bortxaketa batengatik, bi gizoni 9,5 urteko kartzela zigorra ezarri diete. Gasteizen gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bat bortxatzeagatik... [+]


Dagoeneko 400 gazatar hil dituzte Israelgo soldaduek, laguntza humanitarioa jasotzera bidean

3.000 zauritu ere utzi dituzte Israelgo armadaren erasoek. Maiatzaren bukaeran berrekin zioten laguntza humanitarioari, GHF fundazio estatubatuarraren eskutik; eta ordutik, bertaratutakoei tiro egin diete soldadu israeldarrek.


Oiher Urrutia. Marra gorriak argi
“Erabiltzen gaituzte herriok folklorismorako: landa, animaliak edo euskalkia bera”

Grabagailuari stop eman eta segituan galdetu dit Oiherrek: “Transkribatzean mantenduko duzu euskalkia?”. Baietz nik, batuaren mugek uzten didatenaren barruan baietz. “Arras inportantea da niretako”. Dutxa hartu eta Elizondora eginen du berriz, Aroztegiko... [+]


Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa martxan jartzeko araudia onartu du Espainiako Gobernuak

Legea onartu eta ia hiru urte igaro direnean jarriko da martxan neurria. Espainiako Ministro Kontseiluak onartutako dekretuak dio biktima bakoitzak 32.000 eta 96.000 euro artean jasoko dituela kalte-ordain moduan.


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


Eguneraketa berriak daude