Daniel Udalaitz: "Diruak ez du kolorarik ezta aberririk ere"


1988ko maiatzaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Daniel Udaraitzekin elkarrizketan.
Orain hamaika urte egunkariek ez zuten langileen egoera ekonomikoa azaltzen, ezta greba baten berri ematen ere. EGINen sorrerarekin, langileek kalean eta lantegian bizi izaten zutena, paperean ere ikusten hasi ziren; bertsio "ofizialen" aurrean, medio batek, eta azkenik, guztiok genekiena azaleratzeko dema jaso zuen. Gaur egun, EGINeko "ekonomia" sailak egunkari batek eduki dezakeen sinesgarritasun maila altuena lortu du, eta gainera, beldurrez irakurtzen da enpresarioen artean. Lorpen hauen ekile garrantzitsaena Daniel Udolaitz dugu.
Daniel Udalaitz: "Diruak ez du kolorarik ezta aberririk ere"
GALDERA: Egunez egun eta hiru urtez, "Euskalduna"koen borroka segitu izan duzu. Zeintzu izan dira borroka luze honen fase garrantzitsuenak?
ERANTZUNA: "Euskalduna"koen borroka orain hiru urte hasi zen, PSOEren birmoldaketa basatiarekin batera, eta Gasteizko gobernuaren laguntzaz, jakina. Europako Elkarte Ekonomikoaren exijentziei erantzunez, untzigintzaren produkzio ahalmena gutxitzea inposatu zuten, eta honen ondorioa zera izan zen, milaka batzu langile FPEn (Fondo de Promoción de Empleo) geratzea; horien artean "Euskalduna"ko 2.500 langile, eta "Naval"eko apur batzu. "Euskalduna"ren arazoa ez da kolunturala, pasakorra; nik uste dut gobernuaren asmoetan bazegoela, eta oraindik dagoela, astilleroak isteko erabakia. Baina orain hiru urte ekarriko zituen ondorio sozial eta politikoagatik, esan ezin zutenez, FPEren formula topatu zuten, hau da, langabezirako boltsa, edo baita "kaleratze atzeratua" deitu dena.
GAI`DERA: Zer suposatzen du FPEn egoteak?
ERANTZUNA: Fondo hauetan langileek hiru urtez egon behar zuten, eta epe hau pasatuta, beste nonbait lanik topatu izan ez bazuten, berehala astillerora bueltatuko zirela zin egin zitzaien. Baina heurek bazekiten ziria sartuko zietela, "Euskalduna" ez zela berriz zabalduko, laster frogatuko denez.
Borroka batzu irabazi ala galdu egiten dira eta orduan langileek galdu zuten, irentsi erazi bait zieten FPEn sartzea. Hiru urte hauetan zehar ez da ia ia ezer egon, baina epea bete (1987eko abenduaren 31ean) baino zazpi hilabete lehenago, eta ikusten zutenez berberak zirela, 2.500ak, oraindik langabezian zeudenak, inor berkolokatu gabe, orduan bigarren mobilizapenak hasi ziren. Aurreko mobilizapenetan manifestapen ugari egon zen, entzierroak, zaurituak, eta hildako bat, poliziaren ekintzaren ondorioz hila.
GALDERA: Zergatik gertatu da hau "Euskalduna"n eta ez beste entrepresa batetan?
ERANTZUNA: Garrantzitsua da esatea Bizkaiko "Labe Garaietan" antzeko gauza gerta daitekeela. "Euskalduna" bere garaian, errentagarria izan zen. 1974-1975ean, gaur egun hilzorian dauden "Euskalduna"ko astilleroak, Europako untzigintzaren ranking-ean, Japoi eta Korearen ostean. Jendeak hau ez daki, eta esan behar da. Baina baita ere esan behar da, orain dela hiru urte birmoldaketa egin zenean, AESAren astilleroetatik, (hemen "Euskalduna" eta Sestaoko "La Naval"; Galizian, Sevillan eta Cadiz-en) errentagarriena, bere kalitate, absentismo ezagatik eta produktibitateagatik, "Euskalduna" zela, eta hala ere, bera bermoldatu zuten, interes politikogatik. PSOEk badaki Andaluzian eta Galizian UGTko afiliatu gehiago daukala, hemen baino; eta hemen ere, gehiago dagoela "Naval"en "Euskalduna"n baino.
GALDERA: Orduan, zuk uste duzu gauza bat gerta daitekeela "Labe Garaietan"?
ERANTZUNA: 1980-84 oraindik bideragarria zen "Euskalduna", baina behin itxi ondoren, orain txatarra hotsa da. Nahi izanda ere, gaur egun jada ezin da martxan jarri. Eta Labe Garaiekin gauza bera gertatuko da. Azken urte hauetan 60.000 milioi pezeta inbertitu dute teknologia berrian, dena automatizaturik dago, eta egun errentagarria da, baina orain geldierazten badute, bost urte barru ez da bideragarria izango, berriztapen faltaz. Prozesu itogarri hauen ondorioz, egun errentagarri den zerbait bihar etzi ez da izango.
GALDERA: Zuk uste duzu PSOEk kontutan hartu zuela langileen erantzuna horrelakoa izango zela, edo bigunagoa?
ERANTZUNA: Nik uste, PSOEk bazekien erresistentzia aurkituko zuela, baina bazekien bestalde erresistentzia hori apurka-apurka agortuko zela. Hasieran kolpe gogorrak egongo ziren, baina gero jendea gutxitzen joango zela kalkulatzen zuen: batzuk diruaren truke hartutako bajaz, agian 500 batek, gero beste 500ek alde edo, eta azkenean bakar batzu gelditu, baina ez besteak berkolokatu direlako, agortu direlako baizik.
GALDERA: Zein da, beraz, "Euskalduna"koek uneon duten egoera?
ERANTZUNA: Apirilaren azken hamabostaldi honetan, lan-agintariek kontratuak ezeztatzen dituzten ala ez erabaki behar dute, AESAk ezeztatzeko espedientea aurkeztuta daukalako honez gero. Ordutik aurrera, langileek erabakia hartzeko epea dute: edo espedientea errefusatu, orain arte egin ez dutena, edo espedientea onartu. Orain arteko espedienteak tenporalak izan dira, baina hau da lehen ezeztapen espedientea, hau da, FPEn beste 18 hilabete egotea nahi ez dutenen "Euskalduna"ko langileak, kalena gelditzen dira. Zer gertatuko da? Nik uste dut espedientea indarrean jartzea beste hilabete bat atzeratuko dutela. Sindikatuak beste formula bilatzen ari dira, langile batzu, esaterako, "Naval"en sartzea, eta beste batzu Astano-n, edo Galiziako entrepresa berrian. Baina bide honekin, askoz ere, 200 pasatuko dira; baina 2.000 luze gelditzen da.
GALDERA: Gainera, zer konpontzen da "Naval"era joaten, ekainetik aurrera berari heltzen bazaio problema?
ERANTZUNA: Orain arte zati bat enplegu erregulaziopean dago, eta beste zati bat FPEn. Baina hemendik aurrera, ekainean edo, espediente bat heltzen denean plantilla osoa enplegu erregulaziopean egongo da. Hau da, Sestaoko perspektibak "Euskalduna"koak bezain txarrak dira, ia ia. "Euskalduna" da egoera orokor baten gorengo puntua, baina munduan dauden produkzio ahalmenak murrizten ari dira, arlo guztietan: siderurgia integrala, altzairugintza arrunta, berezia, untzigintza... Bizkaian tradizionalak diren arloak. Egongo den lan eskas eta murritza banatzeko politika ekonomiko berria eratu beharko da; Baina horretarako lan planifikazioa behar da, eta PSOE ez dainteresatu egin ere. Nork egingo du?
GALDERA: Zuk zeuk erantzun galderan.
ERANTZUNA: Horretarako pentsatu beharko genuke noiz izango garen subiranoak, eta izanda ere, ea gai garen populazio gehiengoarentzako (langilegoa eta beheko klaseak) benetako zerbitzu politika eratzen dugun.
Nik batzutan galdetzen diot nere buruari ea horretarako prestakuntza egiten ari garen. Heldu daiteke, bestelako gizarte motaren alde borrokatzen dugunok, egunen batean gauzak planifikatu beharra. Eta ez dakit Euskadin gizarte aldaketaren alde borrokatzen dugunok ikusten dugun zenolako dema daukagun, kritikatzen dugun Madril eta Gasteizko politika ekonomikoaren aurrean, beste politika bat sortzeko unean, sozialista, langileena, eta arlo garrantzitsuenak sozializatuko dituena. Teorian esatea erraza da, baina nola eraman praktikara?.
GALDERA: Aldaketa ekonomiko hori lortzeko puntu bat, banka eskuratzea litzateke. Zein da "Euskalduna"ren prozesu honetan bankan eduki duen eragina?
ERANTZUNA: Bankak egiten duena beti egin eta egingo duena da nazionalizatzen ez den bitartean: entrepresa errentagarriez baliatu, probetxu haundiena ateratzeko. Banka beti egon da sektore tradizional hauetan: siderurgia, untzigintza, elektrodomestiko, altzairugintza berezian, ekipo ondasunetan, eta gainera administrazio kontseiluan sartuta. Baina behiari esne gehiago atera ezin zaiola ikusi duenean, abandonatu du. Orain hizorian dauden entrepresa hauetaz probetxatzen da, interes milioianitzdunez itotzen. "Labe Garaiek" esaterako, egunero egunero 40 milioi pezeta ordaintzen die bankuei kredituen interesegatik. Urtean 12.000 miloi dira kontzeptu honetan soilik ordaintzen dituenak.
GALDERA: Euskal Herriko banka honek zer kolore du? Nazionala, estatala, nazioartekoa da?
ERANTZUNA: Diruak ez du izenik ezta aberririk ere. Dirua dirua da. Hemen batez ere, hemengo bankak hartu du parte, Banco de Bilbao-k, Banco de Vizcaya-k eta beste batzuk neurri txikiago batetan. Etekin ederrak atera izan dituzte eta orain ez dute ezer jakin nahi. Orain, bestelako sektoretan inbertitzen dute, punta puntakoenetan: Concord-en, edo gasaren sektorean, "Gaviota" proiektuan, indartsu dauden inmobiliaretan, elikaduraren arloan, horiek dirua ematen dietelako. Banku bakoitzak, gutxienez, bere elektrika dauka.
GALDERA: Eta hala ere, bankak bere barneko errekonbertsioa egin du, pezeta bat ere ez galtzeko, ezta?
ERANTZUNA: Bai, horrela da. Azken hamar urte hauetan, errekonbertsio isila burutzen ari da, erregulapen espedienterik gabe, baina lanpostuak ezabatuz. Azken zazpi-zortzi urtetan 22.000 lanpostu galdu dira estatu osoan. Eta lanpostu horiek ez dira errekuperatzen. "Bilbao" eta "Vizcaya"k batuketa burutzen dutenerako, bien artean, eta lau urtetako epean 9.000 lanpostu ezabatuko dute.
LAURA MINTEGI
38-41

GaiezKomunikabidKazetariak
GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakEgin
GaiezEkonomiaBesteak
PertsonaiazUDALAITZ1
EgileezMINTEGI1Ekonomia

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Indendentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Biktimen artean lau kazetari hil daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude