Ladis Galartza "Orain arte demostratu du nere balioa"


1988ko apirilaren 24an
Ladis Galartza-rekin elkarrizketan.
Duela 5 urtetatik hona zorte gutxi izan du Baraibarko Ladis Galartzak, eskupilotako banakako txapelketako finalera hirutan iritsi ondoren sikiera txapela bat eskuratu gabe dagoelarik. Aurten ere bera izanen da finalista betiko Julian Retegi haundiaren euria. Hiru txapela kendu dizkio honek eskutatik, 83, 84 eta 85ean hain zuzen. Gogoan daukagu oraindik 84ean tanto batez irabazi ziona. Adituek diotenez ez dago bera baino pilotari elegantegorik, baina konpromezu haundietan eta, bebera egiten duen horietakoa dugu nonbait Ladis.
Ladis Galartza "Orain arte demostratu du nere balioa"
GALDERA: Topiko batekin has gaitezke. Nondik datorkizu pilotan jokatzeko zaletasun hori, afizio hori?
ERANTZUNA: Ba hori, gaztetatik hasi nintzen jokatzen herrian, beti anaiekin eta lagunekin, eskolatik irten eta ondoan genuen frontoia eta hantxe aritzen ginen beti...
GALDERA: Eskolan?, non?
ERANTZUNA: Herrian, Baraibarren.
GALDERA: Zaletasuna gutxi ez bada, denak goraipatzen dute zuk agertzen duzun elegantzia jokatzeko orduan. Nondik datorkizu edo?
ERANTZUNA: Ez dakit bada, beraz... Betidanik ezkerra oso esku ona izan dut eta nik ez dakit, hori da gauza bat berez etortzen dena. Berezkoa esan nahi dizut. Gero, zera, jendeak holakoak eta aipatzeak asko pozten du bat, baina hori, elegantziarekin soilik partidu gutxi irabazten da. Ez al da hela?
GALDERA: Goazemazu hurrengoarekin. Orain artean betiko promesa bezala kontsideratu zaituzte. Noiz helduko da denok espero dugun Galartza?
ERANTZUNA: Urteak daramatzat txapelaren atzetik, eskuratu ahal ezinik. Hortaz promesa bezala kontsideratzen naute. Hori da txapela atera arte, baina gauza oso zaila da. Orain arte nik uste dut demostratu dudala nere balioa txapelketetan zehar bai banakako txapelketan bai bikotetan. Baina hori, txapela ateratzea gauza oso zaila da.
GALDERA: Gaiaz aldatuz, duela hilabete batzuk polemikaren bat izan zenuen «Pilotaberri» enpresa sortu berriarekin. Enpresa honek zioenez zuk aurrekontratu bat sinatu zenuen beraiekin aritzeko. Dena den, azkenez «Empresas Unidas»ekin geratu zara...
ERANTZUNA: Bere momentuan izan zen gauza bat... Prentsak eta kontu asko haizatu zuen guzti honi buruz. Nere partetik esan bere garaian esan nuena, ez niola ezertxo ere aitatu «Pelotaberri» enpresari. Hori hasteko. Esan, esan zuten bai, horrela zela... Baina gezurra. Beno, gauza hori ixildu zen aspaldian eta ez dakit... Ez dut luzatzerik nahi.
GALDERA: Berriro txapelketan murgilduz, zuk beti izan duzu 'gafea': urduritasuna dela, konpromezua dela... Zertan arrazoitzen duzu txapelketetako urduritasun hori?
ERANTZUNA: Bai, txapelketa urtean behin egiten da eta orduan dena de mostratu behar duzu frontoian eta nik egia esan, nerbioak oso biziak dauzkat eta konpromezu haundietan akats dezente izan dut. Frontoian beti barruan daukazun dena eman beharra dago beti eta hori... partidu haundietan behera egin izan dut. Hau izan daiteke arrazoietako bat. Gero, bestalde, urteotan Tolosak oso ondo jokatu du, berataz espero zitekeena baino askoz gehiago eman duela ez du inork dudatan jartzen. Fina lerdian orain aurreko bitan ezin izan dut irabazi eta hau honela ez naiz ailegatu azkenera.
GALDERA: Aurtengoa izango ote da zure urtea?
ERANTZUNA: Ez dakit. Aurten edo heldu den urtean edo... Aurten eginahalak egin behar ditut txapela ateratzeko baina esaten dizudan bezala oso zaila da, Retegik asko jokatzen du eta ikusiko dugu...
GALDERA: Pilotak aukeratzeko orduan jendeak eta prentsak nolabait polemikotzat jotzen zaitu. Arazo gehiegi izaten duzula pilota aukeratzekoan diote.
ERANTZUNA: Ez pentsa, nlre gustoko pilotak aukeratzen oso zaila da. Bai, nik materiale berezia behar dut, fuerte samarra, eta pilota horiek normalki ez dira ateratzen. Nik ez dakit, jendeak beldur ote dien edo saskian pilota horiek ez sartzeko. Egia esan ez dakit tankera honetako pilotak zergatik ez diren aukeran egoteko sikiera erabiltzen. Nik horregatik pasatzen dut hainbeste denbora pilotak aukeratzen. Ez dut bilatzen nere gustoko pilotarik eta horregatik dira kontu guztiak.
GALDERA: Ogetan oso gustora zinen aukeratutako pelotekin. Honelako pilotak ez dituzu finalean aurkituko zeren eta erreboteraino joango bait lirateke guztiak...
ERANTZUNA: Ez, ez. Ez da zuzena zuk esandakoa. Pelota guztiekin, guztiekin esaten dizut, oso zaila da errebotera jolastea. Pelota gutxi joaten da errebotera eta Anoetan adibidez, ez pentsa gertu dagoenik atzeko pareta. Baina hori, jendeak beti honelako beldurra azaltzen du, pilota bizia ateratzen dugun bakoitzean errebotera joango delakoan edo, eta ez da honela. Nere ustez, Garteizen finalaurrean erabilitako pilotekin jokatuz gero Anoetan, pare bat aldiz joango litzateke errebotera asko jota, bat edo bitan gehienez, ez gehiago.
GALDERA: Momentu batez eta labur-labur, baloratu itzazu zure kontrarioak. Badirudi hiru maila desberdin daudela: lehendabizi Retegi, gero Tolosa eta atzetik beste gainontzekoak.
ERANTZUNA: Badira bai pilotariak manomanoan asko jokatzen dutenak: Etxenagusia, Zezeaga, Errandonea, Urra... Mordoska bat dago ondo dakiena. Ezin dena da asmatu zeinek egingo duen gora eta zeinek ez. Urte batean iguak joko du baten batek golpetik eta goraino igoko da. Baina hori... esaten dizut pilotari on faltan ez gaude baina hortik aurrera asmatzea...
GALDERA: Zer esan behar diguzu Tolosaz?
ERANTZUNA: Tolosak asko jokatzen du eta igual heldu den urtean aterako da gora. Errespeto haundia diot nik. Egia esan, edozeini eman diozaioke lan haundia Tolosak.
GALDERA: Eta Retegiz berriz zer?
ERANTZUNA: Retegi segundo? Retegik asko asko jokatzen du eta ez dago bera besteekin konparatzerik. Orain arte behinik behin. Besteengandik Retegirengana koska haundi samarra dago.
GALDERA: Utz dezaqun Retegi. Zuk prentsaren aldetik kritika oso gogorrak entzun behar izan dituzu. Nola hartzen ditu pilotari batek kritika horiek?
ERANTZUNA: Ni naiz prentsak gehiena atakatzen duena. Joder! Gogoan dut nola Eguerritan partidu txar bat jokatu nuen eta aste guztia egunkari guztiak ni gaizki jarriz aritu zirela. Egun bat, eta hurrengoa, eta hurrengoa... Hori ere ez daiteke! Ez dago ondo. Gaizki jokatuz gero egun batean egunkarietan gaizki jarrita nahikoa da, ez?. Bestela jai dugu... Neri izugarri atakatzen dit prentsak!
GALDERA: Eta nola gainditzen dituzu halako egurrak? Denborarekin?
ERANTZUNA: Gainditu? Denbora asko behar du honelako kritikak gainditzeko. Hori bai! Denhora asko.
GALDERA: Kasu haundia egiten al diozue pilotariek prentsan agertutakoari?
ERANTZUNA: Bai, bai. Egunero letzen dugu behintzat eta hori, aurka nahiz alde esaten dizkizuten guztien berri daukazunez momenturo, ba kontutan hartzen dituzu batek nahiz besteak esandakoak. Eta lehenago esaten nizuna, asko kostatzen da gainditzea askotan prentsatik jasotako egurrak.
GALDERA: Beste gai bati helduz, nola ikusten duzu pilotaren etorkizuna?
ERANTZUNA: Orain segundan eta jende asko dago, guzti hanentzako partidu gutxi antolatzen delarik. Begibistakoa esaten ari natzaizu. Pilotari gaztearentzat oso zaila dago kolpea emateko. Oso zaila egiten zaie gora egitea.
GALDERA: Noizbait aipatu izan duzu zure anai gaztea oso ondo datorrela...
ERANTZUNA: Oraindik oso gaztea bada ere motx geratzen zaio bere kategoria. Partidu guztiak irabazten ditu, baina esaten dizudan bezala oraindik oso gaztea da. Denbora ere eman beharko diogu. Ikusi beharko.
GALDERA: Ladis bera baino hobeto al dator edo?
ERANTZUNA: Hobeto, ez dakit, baina oso ondo dabilela bai. Ni baino gehiago igual jokatuko du hemendik aurrera. Ez harritu.
GALDERA: Azken aldera gisa, txapelketa antolaturik dagoen eran ondo al deritzozu?
ERANTZUNA: Ez dakit. Pelotari gazteentzat, beheran dagoenarentzat alegia, oso zaila da oraingo eskailera sistema horren bidez gora egitea. Zaila oso. Txapeldunak daukana berriz zera da nere ustez: abantaila haundia konpromezu gutxiagoz aukera bait du.
GALDERA: Zortea desiratzea besterik ez zaigu geratzen ba bukatzeko...
ERANTZUNA: Beharko dut bai, beharko dut...
ANTTON PELAIO, LOREN ARISTI
ARGAZKIAK: AGUS
28-41

GaiezKirolaPilotaPilotariak
PertsonaiazGALARZA3
EgileezARISTI2Kirola
EgileezPELAIO1Kirola

Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude