"l992an markoa aldatuko da: irtenbide batera behartzen gaitu"


1988ko apirilaren 24an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Inazio Etxeberria-rekin elkarrizketan.
Inazio Etxeberria Madrilgo Parlamentutik bueltan
"l992an markoa aldatuko da: irtenbide batera behartzen gaitu"
PNVko parlamentari izan da sei urtez Inazio Etxeberria. Donostiako Antigua auzoan sortua, IKEI azterketa ekonomiko erakundeko zuzendari izana da, eta oraindik ere kontseilari. Madrilgo Parlamentua utzita, berriro entrepresa pribatura dator, eta Bilbon sortzen ari omen diren teknolo. gia gaileneko lantegi berri bateko zuzendaritzan egongo omen da.
ARGIA.–Sei urte Madrilgo Parlamentuan pasata dimititu duzunean, arrazoin bereziren bat bilatu behar al dugu?
Inazio Etxeberria.–Arrazoin bakarra ez da bilatu betar. Bizitzan zehar norberak oreka bat aurkitu behar du une bakoitzean. Biziak baditu atal ezberdinak: familia, profesioa, Herria zerbitzea, ekonomia... eta une bakoitzean aukera ezberdina izan daiteke, hautatzeko modurik baldin baduzu. IKEI azterketa erakundeko zuzendari nintzenean Madrila joatea proposatu zidaten, eta han Herriarentzako lan egin nezakeela eta nere egoeran ere urrats interesgarri bat izan zitekeela uste izan nuen. Gaur iruditzen zait egin beharrezkoa funtsean egina dudala, eta berriro entrepresa pribatura itzuli naiteke. Ez nago desenkantatua, beraz, inondik ere.
A.–Lau urtetarako koupromezua hartu zenuen, eta bi eginda utzi du. zu Parlamentua...
I.E.–Egia da. Baina egia da, era berean, hauteskundeetan parte hartzea eskatu zidatenean alderdiari jakinerazi niola, oso probablea zela legealdian zehar nik postua uztea.
A.–Madrilen pasa dituzun sei ur te hauei erreparatuta, zer azpima. rratuko zenuke?
I.E.– Egoera askoz asentatuagoa ikusten dut. Ni hara joan nintzenean gauzak martxan ikusten ziren baina haJako zalaniza bezalako bat nabari zen. 82a zen, Tejeroren Estatu kolpea pasa eta urtebetera, eta honek «errodaje» luze bat beharko zuela ikusten zen, ongi ibiltzera ikusteko. Estatuari dagokionez, hura askoz asentatuago dago, eredu demokratikoa asumituta dago. Ez bait da aski deklaratzea, barneratu egin behar duzu, zure buruak onartu egin behar du.
Sistema demokratikoan partiduak eta sindikatuak funtsezkoak direla onartzen ez duen, edo gutxienik oso garbi ikusten ez duen jendea ezagutzen dut. Hain dira oinarrizkoak, ezen ezin bait du funtzionatu sistemak horiek gabe. Partiduak dira hauteskundeak egiteko eta instituzioen buru pertsonak kokatzeko mekanismoak. Eta aldiz, bada oraindik jendea iruditzen zaiona partiduak gauza gogaikarriak direla, ez dira ohartzen beharrezkoak dira. Beraz, demokrazia ez da deklarazio arazo bat soilik, zeureganatu egin behar duzu. Eta honetan nabaritu dut Estatuan holako heltze bat, Estatuaren funtzionamendua ere hobetu da, gauza hauetan orden pittin bat jartzen ari da.
A.–Sozialisten gehienguak osatzen duen "zilindroa", ere jasan beharko zenuen...
I.E.–Egia da. Baina normala ere bada, gehiengoa dira eta. Demokraziak duen baldinizetako bat da gehiengoak gutxiengoari gaina hartzea. Besterik da hori egiteko erabiltzen den estiloa. Dena dela, hutsik handiena da oposizioa oso egituratu gabea eta ahula dela, eta ondorioz gobernuak askoz errezago egiten du nahi duena.
A.–Nola sentitzen da euskaldun bat Parlamentu Espainiarrean?
I.E.– Ez dut uste besteetatik oso anormalki ezberdina sentitzen zarenik. Zarena zara, eta garrantzizkoena da zeure nortasunik ez galtzea. Euskalduna zara eta han zaude Herri bat halako baldintza jakin batzutan bizi dena eta jokatu behar duzu zeure baldintzekin eta zauden instituzioaren baldintzekin.
Arazoa neretzako ez dago hor, dena dela, arazoa zera da: ea onartzen dituzun ala ez instituzioak. Behin onartuz gero instituzio batean egotea, han egon behar duzu dituen abantaila eta inkonbenienteekin. Baina euskalduna izateagatik ez zara diferentea izango han ez sartzeko moduan. Horretara bagoaz, askoz bitxiagoa izango litzateke Europako Parlamentuan egotea, beste herriekiko ezberdintzeaz ari baldin bagara. Azken finean, historiari begiratuta harreman guttiago eduki dugu Europarekin. Baina iruditzen zait euskaldunek ez dutela inoogo arazorik Europako Parlamentuan egoteko. Instituzioen jokoa onartzearen edo ez onartzearen baitan dago
A.–Konstituzio Espainiarrak ha.mar urte egingo ditu aurten. Asentatua al dago Konstituzioaren ondotik eraiki den eskema guztia?
I.E.–Baditu gauzak berriz aztertu daitezkeenak, baina gaur egun inork ez ditu ikutu nahi. Autonomien Estatua, Konstituzioaren 8. atal guztia, hobetu edo aldatu liteke. Baina ez dirudi komenigarria Konstituzioa sarri aldatzea. Hamar urtetako epea aski al da kanbioak egitera sartzeko? Hori da galdera. Denok ohartzen garela uste dut dituen hutsez, baina aldaketak ekar ditzakeen mesede eta inkonbenienteak aztertu behar dira.
A.– Pedro J. Ramirez kazetari ezagunak «Diario 16» egunkarian aztertu du Konstituzioa bernegoziatzeko posibilitatea, ETArekiko negoziaketa posible eta beharrezkoaren barruan. Kazetari original baten ideia al da, ala Madrilen halako eritzia askok dute?
I.E.–Konstituzioaren 8. atala da arazorik gehien planteiatzen duena, Estatuaren egituratzea hortik eraikitzen delako. Normala da hor hutsak izatea kontutan hartu gabe Konstituzioa egiterakoan zeuden baldintza zehatzak. Ez dut uste, dena den, Konstituzioa berrikusi beharra eritzi maioritarioa denik. Bada jendea, batik bat gai hau ezagutzen duena, aldaketaren komenigarritasuna ikusten duena. Estatu federala aipatzen da, autonomiei indar handiagoa ematea... Baina ez dut uste gehiengoak horretan pentsatzen duenik.
A.–Aipatu dugun Pedro J. Ramirezek guzti hori biolentziaren irtenbidearen planteamendu orokor batean kokatzen zuen. Irtenbide negoziatua, negoziatu-poliziala, polizial hutsa... proposamen ezberdinak entzuten dira. Nolako giroa somatu duzu Madrilen?
I.E.–Azkenaldian esperantza handi bat zegoen negoziaketan. Jendeak orohar, honetaz sentsibleena den jendeaz ari natzaizu, "makila eta azanarioa" politikaren aldekoa dela iruditzen zait, deitzen badiogu «makila» neurri polizialei eta «azanarioa» irtenbide bat uztea. Ez dakit negoziaketa nokakoa izan ahal izango litzatekeen, baina hori onargarria eta arrazoizkoa gertatuz gero horren alde egongo litzateke jendea.
A.– Konstituzioaren aldaketaz horregatik galdetzen nizun, zeren eta azken hilabeteotan saio ezberdinak ikusi dira, irtenbide posibleak aztertzen eta.
I.E.–Gairik delikatuena behar bada handik begiratuta Nafarroarena izango zen, baina hori pertsona batzuek direla medio, ez gainerakoengatik. Bi edo hiruk biztu dute arazoa, ez dakit icebergaren muturra direnetz, baina ez zait iruditzen.
A.–Nafarroaren gaia, zure ustez, Madrilen lasai hartzen dute?
I.E.–Eritzi pertsonal bat da, baina ez dut uste Nafarroarena gaurtik biharko arazo bat denik. Garrantzizkoena bide bati ekitea da, alde batera bultza egiteko prest egotea. Hori da garrantzizkoena, eta ez dut uste hain zaila izango litzatekeenik.
A.–Madrilgoa giroa alde batera utzita, irtenbidea optimismoz ikusten al duzu?
I.E.–Begira, ni ez naiz honetan espezialista baina gertakizun funtsezko bat ikusten dut: 1992a. Hau da, Espainiaren arazo bat Europaren arazo bihurtuko da, eta hori aldaketa koalitatiboa da. Europa ez dago bortizkeri fokoak ametitzeko prest, eta hori ez da gainera ez biolentoen eta ez Estatu Espainolaren arazo, garaien abiadak eta aurretik hartu dituzun erabakiek erakarritako aldaketa da. Markoaren aldaketa koalitatibo bat da, eta irtenbide batera behartzen zaitu, ez dakit zein irtenbidetara, baina irtenbide batera.
A. 1992ak ekonomian ere aldaketa frango ekarriko du.
I.E.–Hori begi bistakoa da. Lantegi batean dagoenak badaki datorren urtean arantzela ezdakit zenbat jaitsiko diotela, edo banka atzerritarra hemen dugula, eta abar. Ez dut uste 1992a fetxa majiko bat izango denik, dena aldatuko duen data. Lan askatasun erabatekoa izango al da, espainol batek lasai lan egin ahal izango al du Alemanian, edo italiar batek Britania handian? Kapitalak mugimendu askatasun erabatekoa edukiko al du? Nere zalantzak ditut. Dena dela, alde horretara goaz, denborak aginduko du. Eta nik ez diot abantailarik baino ikusten, epe erdi eta luzera.
A.– Europa panazea baten moduan ageri zen, baina gauza larriak agertzen hasi dira: industria siderurgikoaren sontsitzea, Bilboko bailararen desmantelatzea...
I.E.–Gauza jakinak ziren, e? Industri birmoldaketak bere helburua bete du: ez uztea arazo sozial mordo bat une zehatz batean pilatzea. Hemen industri birmoldaketa basati bat planteiatu izan bazenu, une historiko zehatz batean, arazo sozial pila bat edukiko zenuen, langabe mordo bat kolpetik sortuz... eta egoerak ezin izango zuen irentsi hori. Birmoldaketarekin denbora irabazi nahi izan duzu, eta lortu duzuna da arazo guzti hori denboraldi luzeago batean diluitzea, irtenbide partzialak emanaz. Alde horretatik birmoldaketa bere helburua betetzen ari da.
Baina gero ezin zara horretan geratu, jendeari irtenbideak eman behar dizkiozu. «Euskalduna»koei, adibidez, promesa batzuk egin zitzaizkien, ongi edo gaizki eginak, baina eginda daude, eta jendeak irtenbidea eskatzen du. Dena dela, urteotan batzuk eroriz eta abar egoera irentsiz eta bideratuz doa. Ekonomia ez bait da ekonomia soilik, ezin da arazo sozialetatik bakarrik aztertu, esklabuen garaian behar bada bai, baina gaur egun ez. Gaur egun ekonomia sozio-ekonomia da.
A.–Aita Inazio Etxeberria ekonomilariari zer iruditzen zaio aldatuko dela gehien 90. hamarkadari begira?
I.E.– Hasteko, kontratazio formula flexibleago batzuetara joko dugu, eta horrekin batera langabetuari laguntza formula efizienteago eta hobeki burutuetara. Instituzioek, bestalde, eta hor sartzen ditut partidu eta sindikatuak ere, parte handiagoa hartuko dute, eta panorama transparenteago geratuko da. Jarrerak garbiago, eta eta joko-arau definituago batzuekin.
A.– Liberalizazinaren aldeko apostua egiten duzu argi eta garbi.
I.E.–Bai, baina ez hitz horren esanahi txarrean bakarrik. Aldi berean langabeziaren atentzio hobe bat ere planteiatu beharra bait dago. Badago horretan konpondu gabeko arazo bat: langabeen %30ak bakarrik eskuratzen du laguntza, eta gainerako %70ak zer? Ekonomia «lurpekoa» arazo zorrotza da. Dudarik gabe, luzarako daukagu hemen langabezia, eta horrekin bizitzen ohitu beharko dugu. Lan orduen banaketa berria ere pentsatzen hasi beharko da, eta askotan aipatu den «aisiaren gizarte» horren atarian gaudela benetan sinesten dut nik.
IÑAKI ZUBIONDO

Nafarroarena gaurtik biharra konpontzeko gaia baino denok alde batera bultzatze arazo bat ikusten du Etxeberriak.
Lan merkatua gehiegi flexibilizatu eta aldi berean langabetuei laguntza haundiagoa ematea beharrezko dira, Inaxio Etxeberriarentzako.
13-16, 17

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEAJ
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakParlamentua
PertsonaiazETXEBERRIA-
EgileezTOBAR-ARBU1Politika

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude