J. Insausti "Uzturre": "Euskerak balio dezake buita borrobaraio ere"


1988ko apirilaren 24an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
J. Insausti-rekin elkarrizketan.
J. Insausti "Uzturre": "Euskerak balio dezake buita borrobaraio ere"
ARGIA. - «Bateginik» kanpainako Aholku Batzordeko partaidea zara. Nola luzatu zitzai0zun partaide izateko eskaria eta zein da zure eginkizuna?
JESUS INSAUSTI.–Ikastolen Federakundekoek eskatu zidaten «Bateginik»eko partaide izateko. Noski, nik banekien Alderdia–EAJ– kanpaina horretan zegoela, eta gainera Alderdiak eman zuela nire izena. Abegi onez hartu nuen. Eginkizuna zein izango litzatekeen? Aholku Batzordea baino, nik uste gehiago dela Ohore Batzordea. Hor bada batzorde eragile bat, eguneroko gorabeherak eramaten dituena eta ondoan Aholku-Ohore Batzordea dago. Baina, nolanahi ere, nire gain hartu ditut zenbait eginbehar eta horiek betetzen ari naiz, batez ere nire inguruan. Nire neurrian, batera eta bestera, ahal den guztian kanpaina hori bere helburuetara iritsi dadin ari naiz.
A.–Hasiera batetan euskal indar politiko abertzale guztiek ezagutarari zuten beren babesa kanpainarekiko. Hala ere, EAJk bere duda-mudak izan ditu honi bultzada emateko orduan. Argituko zenuke nola kompondu diren zuen arteko zalantzak?
J.l.–Esango nuke hasiera batean nire alderditik ez dela izan eragozpenik –beste nonbaitetik bai, baina ez gurengandik–. Hor, ikusten denez, nire lagunek ikusi zuten zenbait gauza ez zirela akordiora iritsi zirenekoak. Kanpora atera ziren, ate bat irekita utzita. Berriz akordio batera iritsiz gero sartuta iharduteko. Hori izan da gertatu dena. Gauza konpondu da; nik esaten dut ez duela pena merezi sartu-atera horiek nahastea, kaltea besterik ez dakarrela. Nire eritzirako behinepein, gaia horretan utzi behar da. Berriro boteginik, hau ahalik eta ondoen atera behar dugu.
A.–Zein neurritan uste duzu gertatuko dela eraginkor "Bateginik" kanpaina euskararen al. deko kontzientziatze esfortzuan Euskal Herriko biztaulegoarekiko?
J.l.–Ni pozik nintzateke kanpaina honek sortuko balu halako sukar berri bat euskaldunon artean. Nik badakit euskaldunak ez direnak ere badirela. Horietakoak bi mailatakoak dira: batzu, euskaldunak ez izan arren euskal kultura eta hizkera maite dutenak, eta beste batzu, berriz, inoiz euskaraz ikasiko ez dutenak, euskararen aurkakoak direnak. Pozik izango nintzateke, behinepein euskaldun garenok, kanpainaren ondoren ondorio batzu aterako bagenitu eta aurrerantzean euskara separatzaile ez, baizik eta batzaile izango balitz. Euskaldunak ez direnak euskaldundu daitezen balioko balu, alegia. Era berean, zerbitu dezala –eta horretan jarri behar dira ahalegin guztiak, guk badauzkagu nalarrek eta ipartarrek ez dauzkaten abantailak–gure laguntza eta zaletasunak bizkortzeaz gain, Nafarroa aldeko eta Iparraldekoenak bizkortzeko.
."Bateginik"ekoek jarri duten helburu hori lortzekoa–100 milioi Nafarroako eta beste 100 Iparraldeko ikastolentzat–nire betiko leloa da. Uste dut euskaldunoi indar bat falta zaigula, zaletasun bat, ez dugula jakin aprobetxatzen euskararen balioa. Euskarak balio dezake baita borrokarako ere. Jakingo bagenu zenbaterainoko balioa duen gehiago saiatuko ginateke bera berpizten! Ikusi egin behar da, esate baterako, fiandiarrak zer nolako zaletasuna, nolako amorio eta irrikia duten heuren hizkuntzarenaanako! Ez litzaidake gustatuko, guri, herri bezala, irlandarrei gaelikoarekin gertatzen ari zalena gertatzerik euskararekin.
45


GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakBateginik
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzKanpainak
PertsonaiazINSAUSTI1

Azkenak
Eguneraketa berriak daude