Martin Ugalde: "Euskaraz bateginik mundu guztia jarri behar dugu".


1988ko apirilaren 03an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Martin Ugalde-rekin elkarrizketan.
Martin Ugalde: "Euskaraz bateginik mundu guztia jarri behar dugu".
ARGIA. - «Bateginik»eko ahoku batzordeko partaide zara. Nola egin zitzaizun horretarako proposamena eta zein da batzordearen zeregiria?
MARTIN UGALDE.–Joxemi Zumalabe etorri zitzaidan arratsalde batean, eta esan zidan nola ari ziren kampaina hori prestatzen. Nik ez nuen ezer entzun horri buruz ordurarte, baina berehala iruditu zitzaidan ondo. Batetik euskara delako gure partidurik handiena eta beharrezko partiduren batean egon behar badugu, momentu honetan batez ere, euskararen partiduan egon behar dugu. Euskararen egoera oso gorria bait da, oso zail dago behar bezala aurrera ateratzea euskara. Egiten dira beste zenbait kanpaina, baina "Bateginik" oso zabala da, bi puntu garrantzitsu jarri ditu aurretik eta gainera sinaduren bilketak garrantzia haundia daukala uste dut.
Aholkulari bezala bilera batean parte hartu nuen eta prest geratu nintzen bai artikuluak idazteko, bai aholkuetarako inora azaldu behar bada azaltzeko eta pertsonalki jestioren bat egin behar badut egiteko ere.
A.–Zein neurritan uste duzu izango dela eragingarri «Bateginik» kanpaina euskararen kontzientzia. tzearen bultzagile bezala?
M.U.–Nik uste dut kontzientzia landu egin behar dela, kontzientzia berez izaten da, abertzaleak izaten du berezko kontzientzia bat , baina hori landu egin behar da. Egunero landu ez ezik, noizean behin argigarri gerta daitekeen zerbait erakusteko ahaleginak egin behar dira. Eta horretan kanpaina honen helburuak oso argiak dira. Uste dut behar beharrezkoa dela noizean behin kontzientzi garbitze hori. Eragin hori nolabait sortu behar da, bakoitzaren gain dago, uste dut behar handiagoetan gaudela eta hori nahi eta nahiez egin behar dugula. Nik uste dut eragingarria izango dela, adibidez, «Bateginik Zirkoa»rekin haurrak mugierazteko asmoa badagoela.
A.–Ikastelak, Komunitate Autonomoan, Iparralde eta Nafarroan egoera oso desberdinean dira. Zer premia ikusten duzu, zer balorazio egingo zenuke horretaz?
M.U.–Horiek dira gure "tierras y reventas", alegia, euskaldunen izpiritua ailegatu ez den lurra, hau da, Nafarraldeko hegoaldea eta Iparraldeko zati bat. Guk, nahita nahiez hor behar den tokian behar dugu euskara jarri, ez euskara beraiei emateko bakarrik, baizik eta haien izateak egingo bait gaitu euskaldunago gu. Euskal Herria euskaraz martxan jarri nahi badugu –gure gorputzeko buru, zango eta besoak odol beraz guztiak behar baditugu bizitzeko–, euskarak ere Euskal Herri osoan behar du bizi. Haien ardura behar dugu izan guk, ez alderantziz, ez bait dakite haiek gure beharraz. Guk beraiena bai ordea.
A.–Kanpainaren barnean zein ekintza aipatuko zenituzke interesgarri gisa, zein duzu gustokoen, agian zirkoa? Izan ere euskal zirko baten lehen prometorea zeu izan zinen...
M.U.–Bai gizona! Gobernutik 100 miloi eskatu nituen duela urte batzu, txostena ere egin nuen eta ez zuten begiratu ere, kitto! Catalunyan ere bazuten. Ekilibrista eta zirkoaren beste partaideek ez daukate hitzegin beharrik, hitzegiten dutenak behar dute euskaldunak izan, mundu guztia jarri behar dugu euskaraz bateginik. Haurrak eramaten diren tokira joaten dira gurasoak, haurren ingurua euskaldundu behar da, gurasoak ikastoletan sarturik daude, aspaldidanitik izan dute "entrenamendua" kontzientzia izateko. Euskarari laguntzeko pausu berri bat da. Bestalde, ikastolik ez duten herri horientzat bono bidezko laguntza lortu behar dela iruditzen zait.
61

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzKanpainak
GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakBateginik
PertsonaiazUGALDE2

Azkenak
Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa" eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


Eguneraketa berriak daude