"Inprobisaziotik ihes egitea da gure desafioa"


1988ko otsailaren 07an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Mikel Lejarza, ETBko programa arduradunarekin elkarrizketan.
Mikel Lejarza, ETBko programa arduradun
"Inprobisaziotik ihes egitea da gure desafioa"
Bilboko 'Radio Euskadi'tik ETBra ailegatu zen iragan Irailean. Orduan, 'aterrizatu' berria zegoela eta une egokiagorik aurkituko genuela solaserako. Orain, ETBko programa arduradan dugu, kirola eta informatikoak landa gainontzeko programen arduradun. Apirilerako programazio berria prestatzen ari da egunotan.
ARGIA.– Nola ikusi duzu ETB? Une kritiko batean iritsi zinen...
MIKEL LEJARZA.–Irailan heldu nintzen eta ordurako prestaturik zegoen programazio guztia, edo ia prestaturik. Nahiko pribilijiatua sentitzen naiz. Jende askok ez dauka aukerarik lanez aldatu eta gauza berriak ikasteko. Oso pozik etorri nintzen. Mundu berria zen niretzat. ETBri buruz banekien zerbait, baina telebistari buruz ez.
Gabonak arte pittin bat ikasi egin nahi nuen. Etxea, gauzak... Gabonetarako programazio berezia prestatzea izan zen nire lehen lana... Bueno, zelan ikusi dudan telebista? Larri, larri. Benetan larri. Arrazoi asko daude larritasun hori azaltzeko. Baina gero eta hobeto.
A.–Ze larritasun somatu dituzu?
M.L.– Iraganaz ezin dut hitzegin, baina bueno. Etxe hau informatiboak egiteko eta telesail batzuk emateko jarri zen martxan. Bost urte pasa dira eta orain sei informatibo daude egunero, programa ugari dago, telesail ugari... Bi programazio betetzen dira egunero. Etxea handitu da, programazioa handitu da... baina azpiegitura edo bitartekoak ez hainbeste.
Gero... aldaketa asko izan dira. Bost urteren buruan lau zuzendari nagusi izan dira... Eta gero ikusi behar da ze gizartetan gauden. Euskal Herriak ez dauka oso argi bere hizkuntz politika. Euskal Herriak ez daki oraindik aideportua Forondan ala Sondikan jarri behar den. Asunto horiek ETBra pasatzen baditugu... Hemen ez gara jakintsuak. Ez gara gizartearen gainontzekoa baino jakintsuago, eta kontraesan horiek ETBn ere badaude.
Dena dela, oinarri batean, tresnak handitu gabe programazioaren handitzea da arazorik larriena. Hori zelan konpondu? Nire ustez konponbide zaila ez dago. Nahiko erraza da. Erabaki behar da zenbat ordu egin behar dugun, ze eduki behar duen telebista honek... eta hori erabakitakoan tresnak jarri eta kitto! Plan bat egin behar da. Ezin gara inprobisazio jarraian ibili. Horixe da orain gauden taldearen asmoa. Esaterako, orain ari gara prestatzen udako programazioa. Sekula ez da horrelakorik gertatu hemen, nik dakidala behintzat.
Hori da gure desafioa. Inprobisaziotik aldegitea. Bueno, beti egongo da inprobisazio tarte bat, azken orduko zerbait sartu behar duzula derrigorrez interes handia duelako... Baina koktail horretatik atera behar dugu gure plangintza.
A. - 1988. urtea oso garrantzitsua izango da ETBrentzat ezta? Pribatuak datoz...
M.L.–Bai, baina urtebetean ez da egingo bost urtetan egin ez dena. Urte betean gauza asko egitea da gure asmoa, baina hamabi hilabete baino ez dira. Hala ere, urte honetan lortu behar duguna... Ikusten baduzu TVE jakingo duzu filosofia argi batez markatuta daukatela programazioa: astelehenean konkurtsoa, asteartean pelikula, asteazkenean telesaila, luzemetraia eta debatea ostegunean... 'Un, dos tres' amaitu eta beste konkurtso bat hasiko da. Marlon Brando amaitu eta beste ziklo bat hasiko da, baina egunez ez dute aldatuko. ETBn horixe lortu behar dugu aurten. Jendeak jakin dezala astelehenean zer izango duen ETBn eta asteartean zer. Gure estiloa lortu behar dugu.
Horretan gabiltza. Luzemetraiarentzat jarri dugu egun fijoa. Bigarren urratsa zikloak prestatzea izango da. Telesailak ere egun batean fijo izan daitezela. Eztabaidak beste egun batean...
A.–ETB-2n izango al da aldaketarik?
M.L.– ETB-2n hasiko da Antton Urrusolo programa berri batekin, 'Sirimiri'. Erdaraz izango da baina Euskal Herrikoa. Polita izango da, benetan.
Gabonetan ETB-1ean informatiboak euskaraz hasi ziren. ETB-2n ordea larunbat eta igandetan ez geneukan oraindik erdarazko informatiborik. Orain hasiko dira otsailean.
Horrekin batera Parlamentuei buruzko saio bat ere hasiko da ETB-2n. Gasteiz, Madril eta Europako Parlamentuetako informazioa jasoko du saioak.
A.–Eta ETB-lean?
M.L.–Martxoan Aste Santua dator eta ez da aldaketa handirik izango. Apirilan bai. Badauzkagu pentsatuta programa batzuk. Esatebatera umeentzako konkurtso bat jarri nahi dugu 'Pausoka' izenarekin. Ikastola bateko haurrak beste batekoen aurka ihardungo dira, oka jokoan bezala, bide batean aurreratuz galderak eginez e.a. Behar dugu halako zerbait ETBn. Haurrentzat programa asko dauzkagu, baina haurrak espektadore gisa bakarrik hartu izan dira orain arte. Parte hartzea nahi dugu.
Beste programa aldaketarik ez da izango. Programak hobeagotu egin nahi ditugu. 'Ezbaian' esaterako, ziklo bat egin nahi dugu. 'Baino guztien azpitiken, hilean pisuzko norbait ziurtatu nahi dugu. Zinemaldiak direnean hantxe bertan egotea... Cannes-en, Berlin-en...
A.–Ez al dago hori kontraesanean egun hauetan aipatzen ari den presupostu jeitsierarekin?
M.L.–Ez... Ez dira izango programa berri batzuk, eta programa berriak izango dira esponsor-a (publizitate sostengua) dutelako. Baina hori, presupostuena, ez da egia-egia. Nahiko konplikatua da baina programek orain daukaten presupostua bera izango da geratuko dena. Berdina izango da.
A .– Antena parabolikoak gero eta zabalduago daude eta gutxi barru etxe gehienetan izango da Espainisko pribatuez gain nazioarteto kate mordoa harrapatzea. Nola ikusten duk ETB desafio horren aurrean?
M.L.–Hemendik bost hamar urtetara ez dakit zenbat telebista ikusi ahal izango den hemen, baina badakit euskaraz bat baino ez dela izango. Ez 'Canal 10'ek ez TVEk ez beste inork ez du egingo programaziorik euskaraz. Eta. hori da gure helburua. Hori da Euskal Telebista. Programazio standar bat eman behar dugu guk ere. Beste inork ez du inoiz euskaraz emango. Dena den euskara bakarrik ezin dugu kontutan hartu. Telebista ona egin behar dugu bestela ez du ikusiko jendeak. Euskarak nortasuna emango digu, baina programak ere ikusi behar ditugu nolakoak egin. BBCrekin ezingo dugu dramatikoetan konpetitu, baina jakin beharko dugu hemengo bizitza hemengo ekintzak, hemengo asmoak isladatzen. Horretan izan behar dugu onen.
A.– Euskaldunentzat zoko-zokoan geratuko den telebista lokal baten itxura du horrek. Une honetan ere, esaterako, andientzia handiagoa dauka ETB-2k ETB-lek baino.
M.L.–Zer saltzen da gehiago 'Egin' ala 'Hemen'? 'Deia' ala 'Eguna'? Hori hor dago. Hori gizartea da. Azken finean ETBk izango duen etorkizuna euskarak izango duen etorkizuna da. Hemendik hamar urtera jendeak ez badu euskaraz egiten alferrik izango da euskarazko telebista bat. Baina orain baino gehiago hitzegiten bada euskaraz orain baino telebista gehiago ikusiko da.
INAKI URIA

Programen presupuestoa murriztu bada, non sartuko da dirua? Durangoko egoitza berriztea da proiektuetako bat.
Aukera pertsonal ederra iruditu zaio Mikel Lejarzari Bilboko "Radio Euskadi"tik ETB-ra pasatzea.
24-26

GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazLEJARZA1
EgileezURIA3Komunikabid



Azkenak
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


2025-09-04 | Karlos Zurutuza
Hizkuntzen museo txiki bat dago Parisen

Sena ibaitik metro eskasera egon arren, ez dago Mundolingua museoa aipatzen duen turismo gidarik. Kasualitateak baino ez gaitu eraman horra. Nolanahi, horrela aurkitzen dira, maiz, hiri baten sekretu gordeenak.


Magda Oranich i Solagran
“Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura”

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu ditute jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


Mirentxu Loyarte hil da, euskal zinemagile aitzindaria

Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Hizkuntza politika “ausart eta berrituaz” eztabaidatuko dute TMeLaborategiaren udako eskoletan

Irailaren 9an eta 12an egingo dituzte udako eskolak. Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintzaren Laborategiak hizlari potenteak gonbidatu ditu, besteak beste, Iñaki Iurrebaso, Olatz Altuna, Jon Sarasua, Idurre Eskisabel, Josu Aztiria, Iñigo Urrutia eta Miren Zabaleta... [+]


2025-09-04 | Aitor Aspuru Saez
Sara Fantova
“Ez dugu film feminista edo bolleroa egin nahi izan, baina gure esperientzia hori da eta islatu dugu”

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


2025-09-04 | El Salto
Genoako portuko zamaketariek Israelerako bidalketak blokeatuko dituzte, sionistek elkartasun ontzidiari eraso eginez gero

2010ean "Mavi Marmara" itsasontzia abiatu zenetik, Palestinarekiko elkartasun itsas operaziorik handiena osatzen du Global Sumud Flotillak. Israelgo Gobernuak terroristatzat jo ditu nazioarteko ekintzaileak.


Espainiako Vueltako Bilboko etapa geldiarazi dute Israelen aurkako protestek, eta ez dira helmugara iritsi

Bilboko erdigunean amaitu behar zuen txirrindularitza etapak, baina Deustun sartzear zirela antolakuntzak erabaki hori hartu du, helmuga ingurua manifestariz beteta zegoelako. Aurretik ere igaro dira helmuga puntu horretatik, eta istiluak izan dira. Ertzaintzak gutxienez hiru... [+]


Jerusalemgo tranbiaren proiektuaz “gogoeta etikoa” eskatu dio CAFi Pradales lehendakariak

Kontratua segi ala eten, enpresaren erabakia "errespetatuko" lukeela argi utzi nahi izan du Imanol Pradales lehendakariak, Euskadi Irratiari egindako elkarrizketan. Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza.


Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregian. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Eguneraketa berriak daude