Joseba Intxausti: "Elkar Hizketa Modu Berriak Sortu Behar Dira"


1987ko irailaren 06an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskarari buruzko "Euskal hitz" erakusketa
Joseba Intxausti: "Elkar Hizketa Modu Berriak Sortu Behar Dira"
ARGIA.–Hasierako asmoa gauzatzerakoan, oreka bat asmatzea zaila izango zen, ezta? Gobernukoen eta guztien gustokoa izateko, alegia...
JOSEBA INTXAUSTI–Nik inoiz Jaurlaritzakoei esan nien «niri utzidazue lan egiten», eta beno ez dut inolako erreparorik izan, ikutu edo matizazio txikiren bat, norrnala duk, baina orohar projektua erabat onartu zidaten. Nik badakit tentsio horiek konpontzen oso zailak direla, eta ez direla konponduko beharbada, baina asmoa izango litzateke euskararen inguruan tresna bat sortu ahalik eta neutroena, nolabait gizartearen gain hizkuntzarekiko mezua emateko.
Urteak pasa ditugu hamabostaldiak, kultur asteak etab. egiten, baina beharbada fase honetan beste maila batetara pasatu beharko genuke. Orain presupostuek beste tamaina batetakoak izan beharko lukete eta tresneria askoz modernoagoa eta zainduagoa eta gure errealitate linguistikoan mugituz. Alde batetatik, lehenengo euskalgintzan kezkatuta eta arduratuta dagoen indarra bilduz, baina bestetik nahitaez euskaraz ez dakitengana iritsiz. Etorkinen arazoa hortxe da eta ni komentziturik nago arazo horri konponbidea aurkitzen ez diogun bitartean, alperrikakoa izango dela bestea ere. Erakusketa batek ez du hori lortuko, baina erakusketa baten inguruko espazio libre teknikoki ongi pentsatutako batek bai.
A.–Espazio libre hori nola osai liteke?
J.l.–Gauza asko ez dago egiterik. Hau, esaterako. iniziatiba erabat pribatu bezala nik oso zaila ikusten dut. 18 bat milioi izango ditu presupostuan eta milioi horiek noski hemen ez ditu justifikatzen hemen hamabost egunez erakusketak egiteak. Hori argi dago. Orduan justifikazio bakarra izango luke Euskal Herri osoan zehar ibili eta milaka lagunek ikusten badu eta interesatzen bada eta hortik aurrera pausu garbi batzu ematen baldin badira. Jakina, horrek gero ikutu beharko luke prozesu guztia, euskal kulturan dagoen prozesu osoa, elkar hizketa modu berriak sortzea alegia
A.–Horretarako erakusketa bat baino gehiago beharko litzateke. Zer izango litzateke beste hori?
J.I.-Honelako toki batek eskaintzak egin beharko lituzke erraztasunak eman jendeak hitz egin dezan, hizkuntzaren inguruko munduan, jendeak sorkuntz leku bat osatu dezan. Horrek eskatuko luke zuzendaritza edo jestio politiko egoki bat. Kanal berriak sortu behar dira. Hori amets bat da? Beharbada bai, beharbada ez da iritsiko, baina ez dut sinetsi nahi posible ez denik, pentsatzen baitut gure egoera benetan krititua dela.
39

GaiezHizkuntzaEuskaraBesteak
PertsonaiazINTXAUSTI1

Azkenak
AEBn euskararen irakaskuntza bultzatzeko akordioa sinatu dute Etxepare Euskal Institutuak eta NABOk

Euskal diasporaren Boiseko Jaialdiaren testuinguruan, Etxepare Euskal Institutuak eta AEBetako euskal erakunde NABOk euskararen irakaskuntza sustatzeko akordioa sinatu dute. Hori horrela, AEBetako Euskal Etxeek euskara "sustatuko eta trinkotuko" dute, eta Jaurlaritzak... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Turismoaren negozioaren aurka mobilizatu dira Zarautzen

"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


Fusilatutako bi pertsonaren gorpuzkiak atera dituzte Muniainen

Gorpuzkiak aurkitu eta lurpetik atera ahal izateko ezinbestekoa izan da Gesalaz Muniango bi bizilagunen testigantza: Lucio eta Domingo Zabalza anaiek adierazi zuten, haur zirela, hainbat pertsona lurperatu zituztela leku horretan Guesalazko haranean, herri horretako... [+]


2025-08-04 | Gedar
“Sinpatiaren Festak” Lizarran: erasoak Bajadika alternatiboari

Ukabilkadak, bultzadak, blokeoa, izotz jaurtiketak eta abar jasan behar izan dituzte Bajadika aldarrikatzailea egin duten pertsonek.


HAMABI URTEZ ETXEA EZKUTALEKU
“Zorte asko ukan dugu, eta bizitza interesgarria”

Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]


Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


Auzo ibilbideak (IV)
Adurtza: adreiluzko itsasoa

Kostako zaizu Adurtza baino auzo zaharragorik aurkitzea Euskal Herrian: aurten 1.000 urte bete ditu, Donemiliagako Goldea dokumentuan ageri denez (ikusi Gakoak honetan Josu Narbartek idatzitako erreportajea horri buruz), eta merezi bezala ospatu dute bertan bizi direnek. Baina... [+]


Auzo ibilbideak (III)
Txantrea: konfliktiboa, eta zer!

Euskal Herrian auzo borrokalaririk bada, hori Txantrea da zalantzarik gabe. Herritarrek euren eskuz eraikia (literalki), auzoa defendatzen ikasi dute kalez kale, izan poliziarengandik, izan agintarien utzikeriatik, izan ugazaben diru-gosetik. Baina auzoa hori baino gehiago da,... [+]


Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Donostiako hirigunetik Urumeak banandua, nekazaritza eremu zabala zen Egia: Nabarrizene, Txurkoene, Mikelaene, Polloene...  70 baserri baino gehiago zeudela uste da. Trenbidearen etorrerak beste destino petral bat ekarri zien lur horiei, ordea: zerbitzuetarako eta... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Emakumeak gizonenak ziren lekuak hartzen

Bizikleta hartu eta errepidera ateratzeko gogoa. Olatu gainean surf egiteak zein sentsazio eragiten duen probatzeko irrika. Mendirik mendi ibiltzearen plazera sentitzea. Mendian, hainbestean, baina emakumeak ez du erraza izan gizonenak izan diren kirol eremuetan sartzea... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Fototekatik
Duela 40 urte...

1985. NATOn mantentzearen kontrako manifestazioak egin ziren Hego Euskal Herriko hiriburuetan azaroaren 10ean, tartean Donostian. Milaka lagun irten ziren kalera Koordinadora Antimilitaristaren deiari erantzunez, orduko agintariak karikaturizatzen zituzten mozorroekin. Kanpaina... [+]


2025-08-01 | ARGIA
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]


Eguneraketa berriak daude