Errefuxiatu Espultsatuon Dossierrak Pauen Daude, Hautsa Hartzen,'


1987ko abuztuaren 02an
Iñaki Ibarra errefuxiatu ohiari elkarrizketa
Iñaki Ibarrarekin, Kanboko Ikastolatik Urrun
Errefuxiatu Espultsatuon Dossierrak Pauen Daude, Hautsa Hartzen,'
Kanboko ikastolan matematikak irakasten zituen Iñaki Ibarra errefuxiatua ezaguna zaigu joan den maiatzean polizia frantsesak espainolen eskuetan uztea erabaki zuenetik. Hasieran «Comando Madrid» famatuarekin lotua omen zena, orain kalean dabil lasai eta UEUko partaide izan da, Zornotzako festetara joan aurretik.
Iñaki Ibarra.–Ni Zornotzakoa naiz eta multinazional batetan lan egiten nuen, 1981a arte. Urte horretan izan ziren gorabeheren ondoren, Suarezen dimisioa, Ryanen hiltzea, Joseba Arregirena, gero Tejerada, garai horretan Iparraldera pasatu nintzen. Jende pila bat pasa zen bolada hartan, 80aren bukaera eta 81aren hasiera aldean.
ARGIA.–Beste garai eta giro batzu errefuxiatuentzako.
I. I.– Artean Giscard zegoen presidente, eta errefuxiatu gehienek ez zuten paperik, baina jendea nahiko lasai ibiltzen zen kaletik. Berehala Mitterrand pasatu zenean paperak ematen hasi zen legalki eta errefuxiatuak lasai atera eta elkarrekin komunikatu zitezkeen.
Hala ere kristoren txokea izan zen Hegoaldetik Iparraldera pasatzea. Giroa arrunt ezberdina da han, ez bakarrik kaleko giroa; gure herrian sozialki nagusi izatetik haruntza iritsi eta hein batetako ghetto batetan bizi behar genuen, Iparraldeko abertzalegoa hala mugatuta dagoen aldetik.
Ipar Euskadin zeuden ekinizetan parte hartzen saiatu nintzen, bai Seaskan, UEUko mobidan, festetan... Eta Seaskako bigarren mailan matematikak irakasteko pertsona bat behar zutenez hartan sartu nintzen. Seaskaz kanpo, unibertsitatean euskal kulturako diploma ateratzeaz gain lUTn informatikazko klaseak ematen nituen, eta ikerketa lanetan ari den CNRS instituto ofizialaren eta Euskaltzaindiaren artean egiten duten atlas liguistikoan sartuta nengoen. Esan nahi dizut aski ongi integratua nintzela Ipar Euskal Herriko bizimoduan, eta ez bakarrik abertzaleen artean.
A.– Eta halako batean hartzen zaituzte eta... Madrileraino.
I.I.–GALekoak hasi zirenean bezala badakizu zuri ere tokatu dakizukeela, eta zalantza horrekin bizi zara errefuxiatuta, gainera inolako logikarik gabe egiten bait dituzte gauzak, bai GALek bere atentatuak eta baita Parisko gobernuak jendea Hegoaldera bialdu ere. GALen kontra posible zen neurri batzuk hartzea, gauza batzuk aldatuz edo zainduz. Baina frantses poliziarentzako, dituzten medioekin eta batez ere egunero eta astero lan bera egiten ari bazara, nahiko erreza zen berenizako edozein momentutan hartzea.
Hala ere, ikusten duzu han segi behar duzula, lan bat badagoela, eta beren estrategiaren helburua funtsean jendeak handik alde egitea dela, edo damutzea, beraiek nahi dutenaren aurrean makurreraztea. Nik bezala errefuxiatu askok ikusten genuen bagenuela han lan bat, hura gure Herria dela, eta gure Herriaren alde egin behar genuena egiten segi behar genuela. Horregatik segitzen nuen nik ere normal-normal nere lanean.
Maiatzaren 13an, unibertsitatetik ateratzen nintzela, ohartu nintzen kotxe bat aurretik eta beste bat atzetik jarri zitzaizkidala. Kale batean gelditu, eta bortxaz atera ninduten autotik. Bortxaz ipini zizkidaten menota edo esposak ere, eta hau aipatu behar da prozedura administratibo batean ilegala dela, baina ipini zizkidaten, min egitearren gogor estutuz gainera.
A.– Polizia frantsesek ze tratu ematen diote urjentziazko lege famatua dela medio mugara daramaten errefuxiatuari?
I.I.–Nik neure kasoa konta dezaket. PAFeko bi poliziak ekarri ninduten, eta barregarria zen zein kultura gutxiko jendea zen, hitzegiteko- eran ikusten zen. Seguruenik espainol emigratuen semeak izango ziren, eta hori esan behar da, gehienak hala dira eta, «gosez akabatuta» joandakoenak. Gero kristoren mespretxuarekin tratatzen dituzte errefuxiatuak: ez duzu inolako eskubiderik errefuxiatu izateagatik eta horretaz oso ondo baliatzen dira.
Niri adibidez, agenda eta paper guztiak hartu eta banan bana begiratu ondoren, txekeroa aurkitu zuten, eta horren kontura irri egiten, gauean afari bat egingo zutela nere txekeak hartuta beren keridekin, dirua kenduko zidatela, esposek min egin ziezadaten batera eta bestera bultza...
Azkenean mugara iritsi eta han, autopistako mugan PAFekoek duten egoitzan, ikusi nituen espultsio agindu pilo bat, zuriz baina Pandraud ministrariak sinatu eta seilatuak, otsailaren 20ko datarekin. Nirea ere egin gabe zegoen eta hantxe bete zuten, datuak neure "recepissé"tik hartuaz. Hor ere eskatu nuen abokatu bat baina, legeak agintzen duenaren kontra, ukatu egin zidaten.
Hor galdetu zidaten ea nora nahi nuen espultsatua izatea, edo Cubara edo Nicaraguara. Nik, ez nuela inora espultsatua izaterik nahi, nik bertan bizi nahi nuela eta eskubidea nuela... Espainolen esposak ipini zizkidaten eta espainolei entregatu.
A.–Polizia espainolaren eskutatik pasa ondoren hiru astez egon zara Carabanchelen eta geroztik kalean libre. Zein egoeratan zaude?
I.I.– Sumario bat nuen irekita, 1981ekoa, Madrilgo komandoa zela eta abar. Baina han argi geratu zen polizia ren aurrean ere ez nuela zerikusirik. Gaur egun nere kontra ez dut inolako sumariorik ez beste ezer, arrunt libre nago, justizia espainolarekin oztoporik gabe.
A.– Eta hala ere ezin zara Iparraldera itzuli.
I.I.–Urjentziazko lege horren arabera, itzuliz gero hiru edo hilabetetako gartzela edukiko omen nuke. Horren kontra badugu errekurtso bat egina. Horretan, ordea, beste bi errefuxiaturen kasoekin gertatu dena inportantea da. Paueko auzitegiak suspentsoan utzi ditu bi horien espultsio aginduak eta horren arabera itzuli zitezkeen; baina Gobernu frantsesak atzera bota du Paueko auzitegiaren erabakia. Prozedura administratibo bat izatean asko konplikatzen dira gauzak. Aginte ejekutiboaren eta judizialaren arteko gorabeherak. Harrez gero, Paueko auzitegiak esan du ez duela errefuxiatuen kasorik gehiago aztertuko, eta gure dossierrak han daude hautsa hartzen.
Errekurtsoak beti dira posible baina Gobernuak beti balituzke beste bide batzuk hori atzera botatzeko: gerra ondoren ateratako prozedura edo lege bati da eta gobernuak horren arabera beti leukake bidea epaileen erabakia indarrik gabe uzteko.
A.–Zu libre atera zara. Justizia espainolaren aurrean ekarritako errefuxiatu guztiek ez dute zori berdina izan...
I.I.–Lehen aipatu dizut GALen ekintzek bezala espultsioek ere inolako logikarik ez dutela segitzen, edo segitzen duten logika bakarra ilogikotasunarena dela. Nola edo hala zatiketa sortu nahi dute: ni kalean nago erabat libre, beste batzuk libre fidantza pagatuta eta juezarengana ilean behin edo birritan presentatu behar dute, beste batzuek juezarengana eta poliziarengana ere presentatu behar dute–Francoren garaietan bezala–, eta beste batzuk gartzelan. Nola edo hala deskontziertoa sortu nahi dute, eta ondorioz ea bakoitza bere irtenbide pertsonalaren bila hasten den, damutzera bidean alegia.
A.–Aia ZulaIkaren kasoak duela gutxi bete ditu egunkarietako orriak berriro ere.
I.I.–Berarekin egon nintzen Carabanchelen. Eta Jabi Aia Zulaikarekin gauza bat gertatzen da: Carabanchelen bi euskaldun zeudenez geroztik beti eramaten zituzten zuzen-zuzen Alcalá Mecora. Bera da lehendabiziko salbuespena: eraman zutenetik beti han den bakarra bera da. Detenitu zutenean ez zuen sumariorik, gero batek deklaratu zuenetik, beste ezdakitnondik, gauzatxoak pilatuz joan dira... Bi hilabete t'erdi egon da espetxean prozesatuta dagoela notifikatu arte, eta azkenean auzian denok ikusi dugu zein gauza barregarriak egozten dizkioten.
Aia Zulaikak duen izena kontutan hartuta, bere damutzea lortu nahi zen, reintsertzio bidetik sartzea. Kondenatzeko ezer ez daukate, baina ea nola edo hala historiko baten damutzea lortzen duten. Baina Jabi ezagutzen dutenek ongi dakite bide horretatik pasako den azkena dela.
Aipatu beharra dago nere kasoan bezala Aia Zulaikarenena ere Renobales senadorea ibili dela bere zerbitzuak eskaintzen, askatzeko Partiduak zerbait egin bazezakeen. Lehen Bandres eta Azkarraga aritu badira horretan, orain beste hegazti harrapari bat, beste karroñero bat, sartu da tartean.
A.– Zure aldeko batzorde bat osatu zen Iparraldean, eta hor jende nahasketa bitxia ikusi dugu mugitzen.
I.I.–Hor abertzalegotik aparte bizi direnen afera dago aipatu beharra. Zeren eta GAL bere triskantzak egiten hasi zenean, jende guztia kontra zegoen, askok zioten GAL administrazio espainolaren gauza zela, eta hildakoarekin bat egiten zuen. Baina gero Estatu Frantsesean egon den ofentsiba antiterrorista honetan, espultsioak oso ulerterrezak bihurtzen dira: edozein espultsatu terrorista bat da.
Ideia hau lurjota geratzen da jende horrek espultsatua ezagutzen duenean. Eta hori da nirekin gertatu dena. Unibertsitatean ezagutzen ninduten, CNRSn ezagutzen ninduten, saski-baloian ibiitzen nintzen, xake-jokoan ere bai, enpresen arteko futbito txapelketan... eta horko irakasleek, ikasleek, katedratikoek, injiniariek, ezin zuten onartu ni terrorista bat nintzenik, komunikabideek esaten zuten bezala. Eta horiei erantsi behar zaie Seaskako jendea, irakasleak eta ikasleak, kristoren pila mugitu direnak, eta mugitzen segitzen dutenak. Chaban Delmas, Alliot Marie, prefektoa... bazter guztiak astiridu dituzte.
Beraz, errefuxiatuek beti duten babes politiko inportanteari, Sostengu Komiteari, babes humanitario bat ere erantsi zaio. Hola izan da posible, adibidez, Bastidako auzapez edo alkatea abertzale ez dena, baina nerekin batera informatika irakasle zena, bere banda jantzita batzordekoekin batera eta bestera joatea. Zoritxarrez beti ez da hain erreza holakorik egitea. Eta kaso baten alde sinatzen duenak ez du guztientzako sinatuko beti, hori ere egia da. Dena dela, Sustengu Komitearen konplementario izan daiteke holako talde bat, eta gainera edozein espultsaturentzako lortzen den edozer mesedegarri izango da gainerakoentzako ere.
A.–Estatu Espainolera entregatutako errefuxiatuez mintzatu gara. Iparraldean eta Estatu Frantsesean utzi dituzunak nola ikusten dituzu?
I.I.–Moral handiz ikusten ditut honuntza ekarritakoak bezala han segitzen dutenak. Ikusten ditugun neurri guzti hanek adierazten dute aurrera goazela, Hegoaldean behintzat. Iparraldeaz beste zerbait esango nuke, zeren hangoa askoz latzagoa da, ez errefuxiatuentzako, Iparradeko euskara, herritasun eta kontzientziarentzako.
Hegoaldean aurrera goazela kontziente gara, eta horregatik erasotzen gaitu etsaiak bide guztietatik. Baina aurrera goazela konturatzen dira presoak eta errefuxiatuak ere, eta koesionatuak eta moral handiz ikusten ditut. Askotan esan dugu etsaiak bide hauetatik ez duela ezer lortuko, eta egia da. Oraindik ere sarraski gogorrak ikusi beharko ditugu, basakeria latzagoak egiteko moduak asmatuko dituzte, pertsonalki hau garbi ikusten dut. Baina konponbideak lehendik ere eskainita daude, bideak hor daude, eta presoak bezala Iparraldean espultsioen eta GALen mehatxupean bizi diren errefuxiatuek tinko eutsiko diote.
Iñaki ZUBIONDO

Zornotzan, sei urte geroogo, giroa euskaldanago eta abertzaleago aurkitu duela adierazi digu Iñaki Ibarrak.
"Moral handiz daude errefuxiatuak, eta haiek bezala presoek, denek ongi eutsiko diotela ziur nago".
Jende moeta oso ezberdinez osatutako batzarde batek hartu zuen Iñaki Ibarraren sostengua Ipar Euskadin.
15-17

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaErrefuxiatu
PertsonaiazIBARRA1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Bizikleta martxa burutu dute Elizondon, osasun sistema publiko duinaren alde

Berrehun lagun hurbildu dira  Baztango Osasun Plataformak deituriko elkarretaratzera eta bizikleta martxara.


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


2025-06-05 | Sustatu
42: txat adimentsu harrigarriena, Nafarroan sortua nonbait

Laboral Kutxa Katedrak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) antolatu dute Arte eta Zientziaren I. lehiaketa (webgunea euskaraz ere badago, baina oso trakets). Artea, zientzia eta pentsamendu kritikoa uztartzen dituzten proiektuak nahi zituzten, eta zenbait aurkeztu... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eraman ahal izatea onartu du Nafarroako Kontseiluak

Dagoeneko Guardia Zibilek eta zenbait herritako udaltzaingoek badute taser pistolak erabiltzeko eskumena Nafarroan, eta badirudi bide horretan hurrengoa Foruzaingoa izango dela: Nafarroako Kontseiluak Foruzaingoak taser pistolak eman ahal izatea "indarrean dagoen... [+]


Mario Lópezi ezarritako 13 urteko kartzela zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]


AEBetan sartzea debekatu edo mugatu die Trumpek hamabi herrialdetako pertsonei

"Atzerriko terroristengandik" babestea arrazoi bezala jarrita, Donald Trumpek dekretu bidez agindu du zazpi herrialdetako pertsona guztiei debekatzea AEBetara sarrera, eta beste bost herrialdetako herritarrei mugak jartzea. 


“Herri aktibazioa” bultzatu nahi du Gure Eskuk larunbateko mobilizazioarekin

Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.


Jende andana bildu da Gasteizko Korda espazioaren desalojoaren aurkako manifestazioan

Ehunka lagun mobilizatu dira asteazken arratsaldean Gasteizko Alde Zaharreko kaleetan barrena, Korda espazioaren desalojoaren aurka. Manifestazio amaierako hitzartzean, goizeko desalojoan ertzainek buruan zauritu duten Kordako kidea jada etxean eta "ondo" dagoela... [+]


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-06-05 | Gedar
Urteko lehen lauhilekoan, ia 2.000 emakumek salatu dute indarkeria matxista EAEn

Sexu-erasoak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak eta bestelako senideek egindakoak hartu dituzte kontuan zenbaketan. Bizkaian, %29 egin dute gora salatutako sexu-erasoek.


Urgulleko ‘Jesusen Bihotza’ eskultura “erregimen frankista goraipatzeko” sinboloa dela ebatzi dute

Donostiako Udaleko Memoria Historikoaren Aholku Batzordeko Sinbologia Lantaldeak dokumentazioa aurkeztu du, eskultura frankista dela frogatzeko. Eskulturaren jatorriaren inguruko eztabaida ireki nahi dute hirian, eta udal gobernuari zenbait eskaera egin dizkiote.


Boubacar Diouf, Mbolo Moye Doole elkarteko kidea
“Eskubide berberak izan beharko genituzke, edozein dugula sorterria”

Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.


Euskaraz bagarela aldarrikatzeko hitzordua: larunbatean Ziburun

Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.


Eguneraketa berriak daude