Xabier Zabaleta, "Navarra Hoy" egunkariaren lemazain gipuzkoarra


1987ko uztailaren 12an
Xabier Zabaleta, "Navarra Hoy" egunkariko kazetariari elkarrizketa
Xabier Zabaleta, "Navarra Hoy" egunkariaren lemazain gipuzkoarra
San Ferminen atarian joan gara "Egin"etik ezagutzen genuen kazetariarengana. Huarteko bero sargoritsuan aurkitu dugu. Hogeitamabost urte, klasea ageri hitzetan bezala jazkietan, eta euskaldunberria. Donostiatik Iruñera Bilbotik paseaz, "Egin"etik "Navarra Hoy"ra "Gaceta del Norte"n barna. Perspektiba zabalak edukitzeko motibo guztiak ditu.
ARGIA.– Osasun onez al dabil "Navarra Hoy"?
Xabier Zabaleta.–Egunkari gazte bat da, eta horrek erasten dizkio abantaila eta kalte guztiak: osasun ona eta diruz ondo ez ibiltzea; oso gaizki ere ez gabiltza, dena dela. Eta gaztea denez ilusioz beteta dago "Navarra Hoy". Inguruko beste batzuek ere ilusioa bazuten, baina galdu egin dute piskanaka.
A.–Zein da zuen egunkarliak betetzen duen espazioa?
X.Z.–Okupatu behar duguna baino espazio txikiagoa betetzen dugu oraindik. Eta zein da bete behar duguna? Batetik, egunkari zabal, plural eta aurrerazale batena, Nafarroak duen kontzientzia bereziaren jabe izango dena; zeren eta Nafarroa berezia da eta aldi berean Euskal Herria osatu behar duten gainerako lurralde historikoen partaide eta haiei lotua.
Franja hori uzten dute libre beste egunkariek. Batetik eskubi zaharkitu eta kazikilarena dago, eskuin antieuskaldunarena: "Diario de Navarra". Eta bestetik egunkari maximalista, itxi eta sektario bat dago: "Egin". Ez dut sartzen hemen "Deia", zeren eta Nafarroan duen presentzia anekdotikoa da.
A. - "Diario de Navarrari" kendu beharko diozue puskarik handiena
X.Z.–Bera da-eta indartsuena. Oso zalla da horri merkatua jatea. Trantsizio garaian gizarte berri bat zetorrela zirudien, eta sekulako ilusioak zeuden; gaur gizarte berri hori ez datorrela garbi dago, ohitura berdinek segitzen dutela, eta zuretzako leku berri bat egitea ez da erreza. "Diario de Navarra" gizarte itxi batean eta eremu zabal batean barreiatuta dagoen populazioan, oso errotua dago. Ia ehun urte dituen enpresa bat dauka atzean, lana oso ongi egiten duena. Kentzen diogun irakurle bakoitza kostatzen zaigu esfortzu bat, eta seguruenik meritua ere bai.
A. -"Egin" daukazu beste aldetik, eta handik pasea zara.
X.Z.Nafarroan kontzientzia abertzalearen adierazpena izan nahi du, seguruenik Herri Batasunak horren esklusibitatea eduki nahi izan duen bezala. "Egin"ek beharrezko espazio bat betetzen du. Seguruenik behar informatiboei baino propagandistikoei gehiago erantzuten die, nahi duzun matizazio guztiak ipinita. Hori ongi egiten du, baina ez da aski Nafarroarako. Ghetto bat edukitzea ez da aski, duzun espazioa ghetto bat baldin bada. Fragak APrekin "tetxo" bat baldin bazuen, horiek ere goia jo dutelakoan nago. Eta bestalde, guk ere merkatuaren puska bat, ttikia izanagatik ere, kendu diegu.
A. - "Egin"eko zuzendariorde izana zara, eta garai hartako oroimen frango izanen duzu.
X.Z. Profesionalki heldutasunera iritsi nintzen garaia izan zen hura. Azkar ikasi behar izan nuen, Juan Ramon Martinezen garaietan, eta zuzendaritzako funtzioak eman zizkidaten. Esperientzia oso ederra izan zen, eta nere oroimenean leku apartekoa dauka.
Batik bat 1981eko otsailaren 23az oroitzen naiz, "tejerazoa"z. Egun hartan, zalantza, kezka eta beldurren artean, egunkariaren erantzunkizuna nere gain zegoen, eta Euskadiko prentsaren historiako lehendabiziko aldiz hiru edizio egin genituen egun bakar batean.
Gero lana burokratikoago bihurtuz joan zen, bestelako mugimenduak sortu ziren, seguruenik Herri Batasuna barruan aginte politikoa eskuratzeko egon zitezkeen mugimenduen parekoak nolabait, eta linea berri bat ezarri zen. Lehen bezain gustora ez nengoen, eta irteteko aukera egokitu zenean, atera egin nintzen.
A.Eta "Gaceta del Norte"ra irten zinen; ez da bromako saltoa.
-X.Z. - "Gaceta" berri hau egitera joan nintzen. Eta beste arrazoin bat ere bazen: gizarte honetan badago gizaki bakoitza leku batean ipini eta kalifikatzeko, eta "Egin" bezalako egunkari batetik ateratzea zail egiten da. Aukera berria polita iruditu zitzaidan, eta ilusionatu ere egin ninduen. "Gaceta"ren historia ezagutzen nuen, baina kazetaritza bide berri bat sortuko zela uste nuen.
Egunkari majo bat egin genuen. Geroztik molde hura bestetan ikusia dut: birmoldaketa teknologikoaren aurreko "Ya" hura gure kopia deskaratua zen. Esperientzia polita, eta duintasunez irteteko posibilitatea eman zidana.
A.Prolema eta aldaketarik ez zen faltatu "Gaceta"n.
X.Z.Asko, bai. Moto bat eman zigutelakoan geunden eta frenurik gabeko bizikleta batean bota gintuzten aldapan behera. Historia oso berezia zen, promotorearen jatortasun morala ere ez zen oso fiatzekoa. Eta ni jendearen moralitatean asko fijatzen naiz. Tipo hark "al huerto" eraman gintuen: sosik ez zegoen, egunkaria azaroan atera eta abenduko jornala pagatzeko dirurik ez zen.
Oso projektu iluna zen eta laster hasi nintzen jabearekin tirabiratan. Gizon hari iruditu zitzaion egunkariari nik ezartzen nion bidea ez zela egokia, ikutu "garaikoetxeista" bat ezartzen niola, eta PNVren aparatotik joanez gero errezago lortuko zituela kredituak, subentzioak, publizitatea. Ni han traba bat nintzen, eta egunkaria PNVren eskuetan jarri zuen. Denborak arrazoin eman dit: bide "garaikoetxeista" hartatik egunkariak bazukeen merkatua, eta partiduaren aparatoak aldiz nagusia bera kanpora bota du. Gaur "Gaceta" PNVren bigarren egunkaria da, eta badira gauzak hor argitaratzen direnak eta "Deia"n bertan ateratzera ausartzen ez direnak.
A. - GGaralkoetxeista", izateagatik botatzen zaituzte eta Garaikoetxearen egunkari batera zatoz.
X.Z. - "Navarra Hoy"ren sorreran fundazio bat dago, PNVrekin lotua hasieran, kritikoekin gero eta gaur egun Eusko Alkartasunakoei lotua. Egia esan, ez dira egunkari honen jabe bakarrak, eta bestalde ongi dakite honen etorkizuna ez datzala ez EAren bozeramaile eta ezta nazionalista biszerala izatean ere, gure herrialdeak lotzen dituen guztia bultzatzetik eta konpromezu ez-sektario batetik baino.
A.Nola ikusten da Nafarroaren eta Komunitatearen arteko distantzia?
X.Z.Distantzia handi bat dago, izugarria. Baina gainditzea ere nahiko erreza da. Batetik, gaur PSN dena, lehen PSE zena asko makurtu da beren ustez base sozialak eskatzen dietela uste dutenera. PNVren barruko tirabirek ere kalte asko egin dute: dena Bilbotik agintzen duen partidu bat, hemengo rebeldeak kalera botatzen dituena ..
Hirugarren faktorea HBren jarrera da, euskaldun den guztia ghetto batekin berdintzen bait du; base sozial nahiko zabala dute, oso konbentzitua eta radikala baina gehiengoaren itxaropenak bidean utzita. Eta gaurkoz, edozein konponbidek gehiengoen bidetik etorri behar du.
A Hauteskunde hanen ondorioek aldaketarik ekarri al dezakete Nafarroako PSOE baitan?
X.Z. Bai, eta Urralburuk berak aitortu zuen hauteskunde gauean. Matiz aldaketa izango da, nahi baduzu oraingoz. Baina aldaketa beharrezkoa da. Igoerarik handiena nazionalistena izan da. Eta PSOEk, Gobernu Foraleko agintera iristen bada, dirudien bezala, aldatu beharko du.
Bidea zein izango den ez dakit, baina intuizio hori daukat. Ez da intuizioa bakarrik: jendeari nabari zaio bere jarrerak ez direla lehen bezain itxiak. Hortik urrutiago ere joango gara, baina ez da erreza izanen eta ezta ere, zaude ziur., inposatzearen bidetik. Bide lasai eta burutsu batetik izango da.
PELLO ZUBIRIA
22-23

GaiezKomunikabidKazetariak
GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakNavarra Hoy
PertsonaiazABA.ETA7
EgileezUBIRIA2Komunikabid

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude