Joxemartin Apalategi: "Bilketa Gehiegi Dago Hemengo Antropologi Lanetan Eta Analisi Gutxiegi"

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Josemartin Apalategi, kontu zaharrak aztertu dituenari elkarrizketa
Kontu Zaharrak Aztertu Ditu Liburu Berri Batean
Joxemartin Apalategi: "Bilketa Gehiegi Dago Hemengo Antropologi Lanetan Eta Analisi Gutxiegi"
Joxemartin Apalategi ataundarrak "Introducción a la historia oral'' izeneko liburua argitaratu berria du, Caro Barojaren sarrera batekin. Bere sorterriko ipuinak aztertzen ditu, Zorroagako unibertsitateko irakasle honek.
ARGIA.–Joxe Arratibelek bildu eta argitaratutako kontakizunetan oinarritu haiz hire libururako.
J.M.A.–Monje ataundar bat da Arratibel, "Kontu zaarrak" liburuaren egilea. Bere lau kontakizun hartu ditut eta Joxemiel Barandiaranen beste bat. Beti izan dut gogoa holako azterketa bat egiteko leku batean eta ahal bada familia batean jasotako materialekin. Arratibelek bere familian edo auzoan jasotakoak argitaratu ditu.
A.–Liburuaren izenburuak "Introducción a la historia oral" dio, sarrera globalizatzaIle bat falta bagenu bezala.
J.M.A.–Bi parte ditu liburuak: sarrera, tesia; eta hori desarroilatzeko azterketa zehatzak. Ahozko historia askok aipatu dute, baina aipamen hutsean gelditzeko. Lévi-Strauss eta Propp aipatzen ditut; gehiena Lévi-Strauss jarraitzen dut, baina ez erabat. Hemen, herriko kontakizun Iuze eta laburren azterketa antropologiko eta historikorik ez dugu egin izan, eta ni horri lotu natzaio. Nire lehen saioa denez, "sarrera" bataiatu dut.
A.–Historia horizontala aipatzen duk.
J.M.A.–Normalki gertakizunen bertsio gehienak ofizialak dituk, bertikalean eraikiak. Protagonistak berak bertsio horizontala ematen dik, ordea. Eta bigarrenik, edozein gizartetan ematen diren aldaketa nagusiak bertsio horizontaletik ateratako indarraren bidez ematen dira. Gero, garaitzaile ateratzen bada, goitik-beherako edo bertikal bihurtuko duk, ofiziala alegia.
A.–Orain arte ahozko euskal historia edo literatura metodologia kaxkarrez bildu dela aipatzen duk hire liburuan.
J.M.A.–Bilketa bera ondo egin da, bilketen klasifikapena aipatzen dut hor: XIX. mendeko erizpideekin jarraitzen da horretan. XIX. mendekoa ez da pobrea, ez, baina geroztik aurrerapenak egin dira metodologietan eta horietaz baliatu behar dugu.
A.–Badirudi ahozko historiaren bilketa-lana bera ere nahiko geldituta dagoela. Eta zaharrak badoaz gure artetik...
J.M.A.–Gelditu samarra dago, bai. Horren prolema zera duk: bilketarako erizpidetzat hartzen baldin bada orijinaltasunarena, lehen aldiz bildutako gauzak izatea, oso zaila dela. Kriterio okerra duk horretara bakarrik mugatzea; horretaz ere baliatu behar da.
Bilketa, bestela, Euskal Herrian gehiegi egiten da antropologia mallan, eta bildutakoaren analisi gutxiegi. Bildumek bezala horien analisiek, gainera, oztopo nagusi batekin egiten dute topo: ez direla argitaratzen, eta euskarazkoak are gutxiago.
A.–Joxemiel Barandiaran aipatzen duk behin eta berriro hire lanetan. Topikoen gainetik, gaurko antropologo batentzako hain inportantea al da?
J.M.A.–Bai, zalantzarik gabe. Bere lanak hor daude, liburuetan bezala aldizkarietan ipiniak. Neroni, orain, Barandiarani buruzko lan monografiko bat egiten ari nauk. Hor erakutsi nahi diat zenbat eta zer egin duen gizon horrek, bere pentsamendu nagusia, eta pentsamendu horrek euskal gizartean zer eragin izan duen.
Barandiaranen lan zientifikoak, 1936. urtea arte burutu zituen lanak kontutan hartuta bakarrik, izugarrizkoak dituk. Geroztikakoak, haien jarraipenak dizkik. Barandiaranek Euskal Herriaren prehistoria eta oraina elkartu ditu, eta berea da XX. mendean euskal intelektual batek eman duen teoriarik inportanteena.
PELLO ZUBIRIA

Apalategik mende honetan Euskal Herrian eman duen bururik argieneteko bat jotzen du Joxemiel Barandiaran.

49

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakHistoria li
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakAPALATEGI1
PertsonaiazAPALATEGI1
EgileezUBIRIA2Kultura

Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude