"Donostian Inmobiliariek Dute Partiduek Baino Aginte Handiagoa


1987ko apirilaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Felix Soto, Donostiako kontzejalari elkarrizketa
Felix Soto, Donostiako Kontzejal Polemikoa
"Donostian Inmobiliariek Dute Partiduek Baino Aginte Handiagoa
Donostian aspalditik da norbait Felix Soto. Bere ideia politikoekin ados ez daudenek ere aitortzen dute hirigintzan asko dakiena eta izugarri egin duena dela. Zenbait inmobiliariak urrea pagatuko omen luke hori udaletxetik ateratzeagatik. Harrokeria gutxi eta konstantzia izugarrizkoa dituen Soto honengana jo dugu. Paperez itotako mahaiaren ondoan lehio txiki bat, eta bestaldean Kantauri itsasoa haserre.
ARGIA.– Egunkari batetiik norbaitek "Hirigintzako Poeta" deitua duzu.
Felix Soto.–Publikoki ezin da inor iraindu eta jaun hau oso elengantilloa denez, hirigintzako poeta deitu dit. Garbi dagoena, berari horrela ezin zaiola deitu eta hiria administratzeko orduan jauntxo handi bat dela. Eskuarki jipoi bat har dezakenean bere gogoz kontrako legeak onartuz aritzen da, baina udalak plenu batean onartutakoa erraz ahaztu dezake.
Adibide gisa, "Ley de Régimen Local" delakoa hemen ez da betetzen, plenutan erabakitakoa ezta ere, eta hirigintza alorrean mila oker egiten ari da Ondarretakoarekin gertatu den bezala.
Zinegotzi batzuren lanagatik alkatearen, beste zinegotzien eta hogei urte baino gehiago udalean lanean ari diren jurista taldeen onespenez bultzaturiko plan partzial bat bertan behera uztea, hori ez da inoiz gertatu izan.
A.–Pozik egongo zara Ondarretako planaren gorabeheretan azkenean Gipuzkoako Diputazioak arrazoin eman dizuelako...
F.S.–Lehendabizi esan behar dena zera da: plan horrek ez diela hiriaren erantzukizunei aurre egiten, etxebizitzei dagokienez. Luxuzko etxebizitzak dira eta bakoitzak 40 milioi inguru balioko du.
Bestalde, bide sareak, Tolosa Ibilbidea adibidez, eraikuntza lurtzat hartzen badituzu, nahiz eta mota horretako lurrak ez izan, luxuzko berrehun etxebizitza gehiago eraikitzean 6.000 miloitako etekin likidoak ematen dizkiozu jabe pribatu bati. Zeren eta, poligono horren %80a lur pribatuak bait dira, Jose Osinalde Peñagarikanorenak hain zuzen.
Gaur egun Donostian, lurren monopolio bat dago. Poligono bakoitzeko lur gehienak labe pribatu baten esku daude. Gero hauek, etxebizitzen salneurria eta guztia ipintzen dute aspaldi batean erositako lur merkeak orain urre prezioan salduz.
Matraileko ederra eman diegu oraingo honetan, hori egia da.
A.–Hala ere, zalaparta gehiena astintzen duen arazoa Maria Cristina Hotelarena da.
F.S.–Gai hau zaharra da. Alkainekin jaio zen eta proiektu honen aurka altzatu ginen bakarrak geu izan ginen.
Lehenik aipatu behar da, iniziatiba publikoak pribatuari konpetentzia egin nahi izatea buragabekeria handia dela. Urtean zehar, abuztuan ezik, hoteletako gela erdiak hotsik aurkitzen diren Donostia bezalako hiri batean, Maria Cristina Hotela erosteko prest zegoen jabe pribatu bati ezetza ematearen agindua, PNVko gobernutik Labaienek eman zuen. Eta Udalak pribatuarekin hitzegindakoa baino hamar miloi gehiago ordaindu behar izan zuen.
Jabe pribatu honek etxe guztia hotel bezala gorde nahi zuen eta udalak, ordea, etxearen heren bat inmobiliaria bati saldu dio apartamentuak egin ditzan. Eta jakin izan dugunez, salatzekoa da ez diola erosle hoberenari saldu, Galparsorori baizik.
A.–Nork ateratzen ditu etekinak hotel honekin?
F.S.–Dirua hiriak jartzen du eta esplotazioa CIGA hotel katearen esku geratzen da, Aga Khan kate horren lehendakaria delarik. Hor kontratu bat badago baina ez diote inori erakusten, ezta PSOEko kontselariei ere eta hauek PNVri jokua eginez, ez dute salatzeko duintasunik.
Orotara hotelaren gastu guztiak bi mila milioitara iritsiko dira, pasa ez badira. 139 gela daude, eta kontuak egiten baditugu, gela bakoitzeko hamar miloi baino gehiago gestatu da. Bestalde, luxuzko bost izarretako hotela dela: estatu osoan honelako beste bat soilik ditugu eta, harrigarria dena, gelak beste toki horietan baino askoz merkegoak dira.
A.–Maria Cristina hoteleko kontratua inori ez diotela erakusten diozu. Nolakoa den berririk ba al duzu?
F.S.–Maria Cristinako kontratuan guk jakin dugunez, Aga Khan horrek fakturazio osotik, komisio gisa esan dezakegu, %3a edo 4a eskuratzen du. Eta bestalde, kontratu hau bista handiz egin dute, zeren hilero ateratzen diren etekinetatik %10 lortzen du CIGA ka
Denok dakigu, urtarrila eta abuztua, diru kontutan, oso desberdinak direla eta urtean zehar galerak edo etekinak egon, hileroko %10 ziurtaturik dute. Pentsa, nahiz eta urteko balantzea txarra izan fakturazio brutoaren %3ko komisioa eta etekinak diren hiletako %10 poltsikora. ClGAk irabazten duen guztia udalak galtzen du.
A.–Orduan hiriak ez du gauza onik aterazen?
F.S.– Labainen helburua prestigio bat lortzea da, esaten duenez produkzio iturri batean bilakatuko da baina gure ustez, Donostiak prestigioa lortzeko beste mila egiteko du eta adibideak argiak dira: etxebizitzen arazoa hor dago, osasun publikoa ere egoera larrian dago, bestela nola uler daiteke, orain bertan edaten ari garen ura lau hilabetez behintzat potablea ez izatea permisiblea baizik. Noizbehinka hori gertatzea ulertzekoa da baina hogei urtez arazo hau ez konpontzea...
A.– Kontratuaren gorabeheran, gauza erabat ilogiko bat marraztu diguzu. Izan behar du horrek nola. baiteko logikaren bat.
F.S.–Erlojua orain 50 urte gelditutako gizon bat delako alkateak ikusten dion logika. Gizon kultoa bada, baina 50 urte atzeratua bizi da. Politikoki dagoen filosofia langileak baztertzea eta Donostiaren irudi "polit" bat egitea da.
A.–Etxebizitzak ez aurkitzearen gala ere ikutu nahi genuke. Zeren Donostian hau prolema benetan latza dago, eraikuntzako entrepresariek ere salatu dute.
F.S.– Etxebizitzen gala berehala konponduko litzateke salneurri fijoak egongo balira. Beste guztia eranskinak eta zertxobait konpontzeko buruhausteak, besterik ez dira. Ogiak,olioak eta abar, gehienezko salneurri fijo bat duten bezalaxe etxebizitzekin egingo balitz, tramankulu guztia pikutara joango litzaieke.
A.–Eta gaurko legediarekin hori egin daitekeela uste al duzu?
F.S.–Noski baietz. Gertatzen da udaletxe batek, edota Diputazioak eta Gobernu Baskongadoak hori egiteko ere gaitasunik ez dutela baina Madrileko Gobernuak nahi izanez gero, dekretu bidez egin dezake: elikagaien salneurri maximoa hainbeste, etxebizitzen salneurri maximoa hainbeste. Eta kitto besterik ez dago.
Guk, udal bezala, egiten diren planetan babes ofiziala duten etxebizitzak sar ditzakegu baina denek, PSOE barne, horren kontra botatu dute. Orain bertan 600 etxebizitzatako plan bat onartu da eta denek babes ofizialaren aurka botatu dute.
A.–Udaletxean, zein da PSOEren zeregina?
F.S.– Hemen eta leku guztietan, PSOE hipotekatutako partidu bat dela uste dut. Bere eginkizun bakarra PNVk laguntza behar duenean eskaintzea da.
A.–Oposiziorik ere ez al dio egiten?
F.S.–Hori horrela ez dela, argi dago. Legislatura paktuarekin garbi ikusi da, konfidantza gehiena ematen dion partidua PNV da eta berarekin elkartzen da.
A.– Norekin koupontzen zarete habeto, PNVrekin ala EArekin?
F.S.–Ez dakit, jende berdintsua dela uste dut, ezin da esan nortzu diren hobeagoak eta nortzu okerragoak, esan besterik ez dago azken sei urte hauetan talde bakar bat osatzen zutela. Nahiz eta EAk azkenaldi honetan zenbait puntutan gure alde jo, hauteskundeak laister ditugula ezin dezakegu ahaztu eta garai hauetan jendeak gauza arraroak egiten ditu.
A.–AP eta EE aipatu gabe dauzkazu oraindik.
F.S.–AP ez da esistitzen. Bi zinegotziko taldetxo bat du eta bata oso azkarra denik ezin aitortu eta bestearekin, Ordoñez honekin, aldentzen gaituena ez dira diferentzia politikoak bakarrik: batez ere bestelakoak dira.
Gure taldean egongo balitz jatortasun apur bat ez izateagatik berehala espulsatua izango zen, ez da administrazio publikoan egoteko gizona, ustelkeria besterik ez du eragiten. Ez du besterik egiten eta espedienteetan hori garbi deskribatua dago.
A.–Azken garaiotan bera da zure kontra gehien saiatzen dena.
F.S.–Noski. Lanik ez badu egiten, zerbait egingo balu bezala aritu behar eta nirekin sartzen da. Baina Ordoñez ezagutzen duen jendeak farre egin eta gizon hori zein lotsagabea den komentatzen du.
Euskadiko Ezkerrari buruzko nire eritzia ere galdetu didazu. Zortzi urte hauetan beti antzeko jendea sartu du, nahiz eta azken denboretan desmarkatu eta modernoagoak direla esan. Adibidez, EEk beti gure presupostuen aurka botatu du eta etxebizitzen gaian ere, beti bakarrik gelditu gara.
Azkeneko kontzejalak espultsatu egin omen zituzten. Baina beno, Ruiz Balerdi, Mitxelena, Ramon Saizarbitoria eta honelako jendea izan dute baina azken finean, emaitza berberak jaso ditugu.
A.– Donostiako udalean zortzi urte daramatzazu. Denhoraldi honen laburpentxo egingo zeniguke?
F.S.–Gauza asko egin litekeela baina egiten ez badira kasualitatez ez dela. Horra laburpena. Udal hau oso "gidatua" dago. Partidu gehienak, ekonomia aldetik, oso kontrolatuak daude, nahiz eta, teorian, partiduek plenuetan botatu eta erabaki, inmobiliariak hauek baino aginte gehiago dute.
Hor dugu Ondarretarekin egin nahi izan dutena, Apendizearekin egin dutena, hau da, urbanistikoki arazoa bideratu genuenean, inmobiliarietako hogei jaun etorri ziren, alkatearekin bilera egin, plan hori nola aldatu behar zen esan diote eta baldintzak ere ipini dizkiote beraiek ados izan daitezen. Honela bi urtez, orain arte, plan bat gelditu dute eta hori legez kanpo dago.
Adibide grafiko bat ere ipiniko dizut: egokitu zait udal funtzionari bati publikoki errieta egin beharra poligono bat paperetan bere jabearen izenarekin deitzeagatik, eta ez betidanik udalak eman dion zenbakiarekin. Gero kexu dira funtzionari horiek: baina horiek ere gustora saiatzen dira inmobiliarien lana eginaz. Beste hau ere gertatu berria zait: plenu batean onartu da entrepresari bati etxe batzuk eraikitzeko zortzi urtetako epea ematea, eta paperetan begira ari naizela zer aurkituko eta "norbaitek" hamabi urtetara luzatu diola epea.
Inmobiliarietako hogei lagunek kristoren garrantzia dute. Baina Ibaetako bizilagunak Mercaeasoren aurka daudela eta, 1200 firmekin eta legea beren alde dutela, zeren legez kanpoko obrak egiten bait dituzte, etortzen dira eta ez die udaletxean inolako kasorik egin.
A.–Jaramonik ez badiote egiten eta beren legeen gainetik ari badira, babesik ba al du hiritarrak?
F.S.–Jendeak arrazoia izanez gero, ondorio guztiekin aurrera jo behar du eta ahal den neurrian, protestak udaleko mandatariek nahi luketen bideetatik kanpo eraman dehar dira. Auzitegira joan beharra dago, gu ere joaten gara, baina jendea errespetatua izan dadin formula bereziak ere aurkitu behar dira, sarritan epaileak arrazoia emango dizu baina hemendik bost urtetara. "hechos consumados"en politika jarraitzen dute.
A.–Bukatzeko, zein da zure ustez Donostiak gaur egun gehien behar duena?
F.S.–Begira, guztia hankaz gora dago baina zerbait aipatzekotan Hirigintza saila ikutuko nuke eta honen barnean lurraren monopolioarena, Martutenen eta Altzan, Lauaizetako zatian, etxerik gabe dagoen guztia, ikusten duzun berde guztia, eta baita baserriak ere ez dira baserritarrenak. Lur guztia saldua dago, Cadizko eta beste zenbait lekutako jendearen inbertsioak dira.
Eta kuriosoa da baina eskuarki poligono bakoitzean jabe bakarra dago. Ondorioz, jabe hauek, belardi bezala erositako lur sail hauek udalak, orain, etxebizitzak eraikitzeko lurtzat jotzen dituenean derrigorrez, urrezko lur sail bihurtzen ditugu, babes ofizialekoak direla onartzen ez badugu.
Iñaki ZUBIONDO

Felix Sotoren eritziz espekulazioa geldierazteko modua bedago: etxebizitzei prezio maximo bat legez ezartzea.
"Ondarretan geldi erazi den operazioarekin, lurjabe batek 6.000 milioitako etekin likidoa eskuratuko zukeen".
Urtean lau hilabeteez Donostiako ura potablea ez dela salatzen du Felix Sotok.
15-17

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazSOTO1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


2025-07-25 | Ana Morales
Esan barik ez doalako

Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Gizon heterosexualak eta literatura feminista: hausnarketa bat

Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]


Auzolanean ikastola eraiki!

Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]


Amasa-Villabonako EH Bilduri erantzuna

Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]


Irunen eskuin muturreko “auzo patruilak” sortu dituztela salatu dute

Hainbat talde "neonazik" azkenaldian Irunen zabaltzen ari dituzten mezuak salatu dituzte asteazkenean Harrera Sareak eta hainbat kolektibok herrian. Eskuin muturreko "auzo patruilak" antolatzen ari direla salatu dute, eta hauek jendearen jatorriaren arabera... [+]


Udal legearen kontrako epai euskarafoboa
Euskararen aurkako erasoa salatu dute 200 alkate eta udal ordezkarik, eta hizkuntza bultzatzeko konpromisoa berretsi

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]


Alonsotegiko Udalari dirua itzultzeko eskatu dio Bizkaiko Aldundiak, iruzurra egin zenetik hamairu urtera

Egun EH Bilduren esku dagoen udalak ia milioi bat euro itzuli beharko lioke foru erakundeari, duela hamairu urte, EAJ agintean zenean, diru-laguntza bat ez zelako behar bezala erabili, baizik eta iruzurra egiteko, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi duenez. Eskaerak erabat... [+]


Ertzaintzaren 300 BMW ibilgailuen erosketan irregulartasun posibleak salatu zituen barne txosten batek

Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko Kontrol Ekonomikoko Bulegoak barne txosten bat egin zuen Ertzaintzak jaso dituen 300 BMWen esleipen kontratuaren hainbat baldintza kritikatzeko. Ezarritako baldintzak zehatzegiak eta murriztaileegiak zirela salatu du ogasunak, eta horrek enpresa... [+]


Txosnetako “beto politikoaren” aurkako GKSren kanpaldiaren kontra oldartu eta lau pertsona atxilotu ditu Poliziak Gasteizen

Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]


Lotsa sentitzen dut giza generoko kide izateagatik

Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]


2025-07-24 | Nicolas Goñi
Europan, oraingo sinplifikazioaren izenean, biharko bizitzak kaltetuko dira

Jarduera ekonomikoak sinplifikatzeko eta lehiakortasuna indartzeko aitzakiarekin, Europa mailan baita Europar Batasuneko hainbat estatutan ere, klima, ingurunea eta giza osasuna kaltetuko dituzten legeak biderkatzen ari dira 2024tik, askotan interes pribatuen lobbyen eraginpean... [+]


Sektore publikoan gurasotasun baimena luzatu eta seme-alaba bakoitzeko diru laguntza handituko duela iragarri du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzaren Familia, Haur eta Nerabeen V. plana aurkeztu du Nerea Melgosa sailburuak asteazkenean. Hamazazpi "trakzio-neurri berritzaile" jaso ditu planak, baina ez dute zehaztu noiz jarriko diren indarrean.


CAFek giza eskubideak errespetatzen dituela “baieztatu” beharko du, Belgikako kontratu milioiduna eskuratzeko

Beasaingo enpresak 1.695 milioi euroko kontratua lortu du Belgikako SNCB-NMBS tren konpainia publikoarentzat 54.000 plaza dituzten bagoiak egiteko. Baina aurretik, belgikar konpainiak eskatu dio bere jarduerek nazioarteko zuzenbidea eta giza eskubideak errespetatzen dituztela... [+]


Eguneraketa berriak daude