Oztopoak Oztopo, Zangotzan ETB Ikusten Da


1987ko martxoaren 15an
Zangotzan jarri berri den ETBko antenari buruzko elkarrizketa
Martxoaren Lehen Igandean Hasirik
Oztopoak Oztopo, Zangotzan ETB Ikusten Da
ETB ikusi ezinik zegoen orain artean Zangotzaldea, baina antena dagoeneko xut-xuta, eta etxeetako pantailetan euskara.
Zangotzan Euskal Telebista ikus dadin mugitu diren bi adiskiderekin egon gintuzuen:
ARGIA.– Zer pauso eman duzue?
ZANGOTZAKO ETB-REN ALDEKO BATZORDEA.– 800.000 pezetako aurrekontu bati aurre egin behar genion lau mila eta seirehun biztanle dituen herri batean, orain bono saltzen eta ari gara, 300.000 pezeta batu ditugu, segi beharra dago.
A.–Zer nolako zailtasunak?
Z.B.– Udaletxeari baimena eskatu genion ETBren kontu guztiak antolatzeko, laguntza ekonomiko pixka bat ere eskatuz. Erantzun ere ez digu egin, beraz guk baimena emana dagoela pentsatu nahi izan dugu, ezetzik ez baitzaigu heldu. Hala, projektua aitzinera eraman eta egun martxoaren lehen igandetik ETB ikus daiteke Zangotzan.
Antena eraikitzeko eta, izan da arazorik. Antena beren eremuan dagoenez, mojek hasieran baimena eman baita zoriondu ere egin ziguten, geroago galerazteko. Herriko sargentuak ere bereak eta bost eain ditu eraikuntza galerazteko. Egun, antenaren kokalekua behin behinekoa da, herriko baten tailerrean.
A.– Imaginaren kalitateaz eta?
Z.B.– Oso ona da, ETBkoek lagundu digute horretan, Tafallako eta Lizarrakoei bezala. Orain frogetan gaude, eta batzutan ez da oso ongi ikusten, baina kalitatea ona da, lehen aldiz ikusi zen egunean, martxoak batean, oso ongi ikusten zen.
A.–ETB zer moduz portatu da zuekin?
Z.B.–Guk espero genuen ETB eta Eusko Jaurlaritzatik izanen genuela subentzionerik projekturako, baina badakizu, komunitate batetik bestera ezin pasa daiteke dirurik, horregatik ETBk proposatu zigun guk pelikula edo bideo bat egitea berek gero guri erosteko; arazoa sortu zaigu ohartu garenean bideoa kostatzen zaiguna ETBk eman diezagukeena baino oraindik ere gehiago dela. Bideoarena baztertu eta berriz ETBra jo beharko dugu eske.
A.– Jendearen aldetikako harrera?
Z.B.–Tira, denetatik. Gehien bat ona, jendea poztu egin zen igandean ostatuetan ETB jarririk zegoela ikusirik, izan zen dena den kontrakorik ere «Cagüen la puta, ya han venido los vascos pero ese puto poste lo vamos ha echar con una bomba». Zangotzan badira halakoak, euskara hitza aditzeak berak min ematen dienak.
A.–Zer malla dira hemengo ikastolek dituztenak?
Z.B.–Hemen OHO duzu, Irunberrin bada eskolaurrea. Zangotzara Kaseda, Xabier eta Irunberritik heldu dira OHO egitera. Aibar, Ledia eta lesatik ez dator haurrik. 50 bat izanen dira ikastolan egun Zangotzan, hortik BBB egitera istitutora doaz gero. Esan behar da aurten lehen aldiz eta ordutegi ofizialetik kanpo euskarazko eskolak hasi direla istitutoan, eta franko gazte eskatzen dituela, gero eta gehiago gainera.
A.–Zer projektu duzue aintzinera begira?
Z.B.–Ikastola berria egitea da hurrengo helburua, hau ttikia baita. Diru anitz kostatuko ziagu, Nafarroa Oinez bezalako jai batek ekar lezakeena bi aldiz beharbada, eta aurten ziur aski Nafarroa Oinez Zangotzan eginen da. Gurasoak ez daude oso ziur diru guzti hori lortu ahal izanen den, hasteko, Udaletxeak subentzione oro ukatu digu. Alkatea maisu nazionalei hala solastu zitzaien: «os voy a dar una mala noticia, se prevee hacer una ikastola nueva». Kontutan hartu behar da heldu den urterako, konzentrazione eskolaurrean eta ikastolan hasiko diren haurrak parekatu egin direla kopuruari dagokionez, hau berentzat oso kalte handia da. Gero eta leku gehiago dute sobran konzentrazionean.
A.–Nolako jarrera dute ikastolako haurren gurasoek?
Z.B.–Ez denek bera. Batzu ez daude prest mobilizioneetarako, beste batzuk aldiz, lan gehiago egiten dute, gehiago bustitzen dira.
A.–Ezer esan nahi bukatzeko?
Z.B.–Bai, ziurtzat ezin jo badaiteke ere, esan beharra dago, beren jokoa garbi azaltzen dela. Guk uste, gibelean alkatea dago. Mojek alkateari deitu, honek aurpegia ez emateagatik sargentua bidali, eta halaxe dabiltza, eta ibiliko ere dirudienez.
Iñaki CAMINO
40

GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
EgileezCAMINO1Komunikabid

Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude