Kukubiltxo, Lan Berriarekin, Zokozorrimurriaren Bila


1987ko martxoaren 08an
Kukubiltxo antzerki taldeari elkarrizketa
Estrenatu Berri Duten Obra Borobiltzen Ari Dira Egunotan
Kukubiltxo, Lan Berriarekin, Zokozorrimurriaren Bila
Kukubiltxo izeneko taldeak bere azkeneko lanaren emaitzak eskeintzen ari da Larrabetzuko pilota lekuan.
Ekitaldi hauetan, umeei zuzendutako obra bat "Zokozorramarria" aurkezten dute. Zokozorrimarria hitz magikoa da, antzerkia den bezain magikoa. Inoiz sartu ez bazarete mundu berezi honetan orain izango duzue aukera talde honen eskutik.
Bizkaiko herri batetan non inork ez zuen pentsatuko antzerki-tresna bat egon litekeenik, Kukubiltxoren zokoa kokatzen da eta hara abiatuz gero hango iratxoekin solasari ekin genion.
ARGIA.– Kukubiltxo iadanik famatua denez, harira joango gara. Zertan ari zarete?
KUKUBILTXO.– Ba, mementu honetan erabat konzentratuta gaude estrenatu dugun obran; dena den estrenatu arren gauza batzu borobildu behar ditugu, beraz berton egiten ari garen ekitaldi hauek ondo datozkigu lan hau betetzeko. Obrak Zokozorrimurria du izena Zokozorrimurrian aurkitzen gara, zentzurik gabeko herri batetan eta zentzu faltagatik dauden pertsonaien artean norberak zentzu bakarra dauka, orduan sentitzen du besteen falta. Ez dira oso tristeak baina argi daukate hortik atera behar dutena. Gaizt-ekin enfrentatu behar dira, honek besteei erasotzeko modernokeriak erabiltzen ditu: Sudurra-ri erasotzeko spraiz disfrazatzen da, Belarrikoetxea-ren aurka irratiz disfrazatzen da. Pertsonaia hauek dakiten gauza bakarra zera da, Zokozorrimurria aurkitu behar dutela egoera horretatik ateratzeko eta azkenean konturatzen dira Zokozorrimurria umeak direnaz. Orduan obran agertzen den gargantua erraldoi batek ume guztiak jan egiten ditu.
A.–Kukubiltxok kaleetan egindako kalejiren eraginez ospe haundia hartu du Ezin da esan beraz, argumentorik gabeko antzerkilanak egiten dituenik?
K.–Ez, Kukubiltxok bi moetatako obrak egiten ditu: bata Kalejira, non panpina eta pertsonaia nabarmenkor batzu ateratzen diren eta kaleetan zehar inprobisazioa daukate nagusi. Gero beste moeta zera izaten da, plazarako egiten ditugun antzezpenak eta hau bai da antzerkitik hurbil dagoen zerbait. Hauetan ipuin bat kontatzen dugu eta argumento bat egoten da. Moeta hauetariko bat torturari buruzko antzezpena izan daiteke.
A.–Bi antzerki moeta hauen artean non sentitzen du hobeto bere burua Kukubiltxo taldeak?
K.–Bietan, bietan sentitzen gara gogotsu baina Zokozurrimurri bezalako obra bat aurkezten duzunean normalean eskema nahiko mugatu batetan mugitu behar zara, banda sonoroa dagoelako eta muga asko dagoelako. Kalejira bat egiten dugunean, aldiz, kaleetan zehar joaten gara eta inprobisatzeko adi egoten gara. Oso nekagarria da benetan, ordu pare batetan zankoen gainean egonda nekea sentizen dugu, gelditu ondoren batez ere. Bestean ordea, publikoarekiko elkarrizketa bat sortu egiten dugu eta publikoarengandik hartzen dugun erantzunaren arabera pozik sentitzen gara.
A.–Normalean nola sortzen dituzue obrak. Nor egoten da guzti honen atzean?
K.–Beno, beti erabiltzen dugu prozesu bera: zaku bat zabaltzen dugu eta ideiak botatzen ditugu, norberak berea botatzen du eta gero denon artean aukeratzen dugu; hau egin ondoren hasten gara egoera ezberdinak imajinatzen eta apunte guztiak daudenean eta ordenatzen ditugunean ipuinera eramaten ditugu dramatizatzeko.
A.–Zokozorrimarrian parte hartzen duen erraldoi miragarria obraren ardatza da. Noren ideia izan da eta nola gauzatu da?
K.–Ipuinak derrigorrez bazuen holako zerbait eta guk bagenekien aurretik pertsonaiak nortzu izango ziren, pertsonaia bakoitzak zentzu bat adierazi behar zuela e.a. Lehenengo pausu honetan Erramun Landari eskatu genion diseinua egitea. Aurretik pentsatuta geneukan dena, puzgarria izan behar zuela, miragarria e.a. Honez gain Jon Arretxe eta L. Aberasturik esandako ideia batzu bazeuden eta Erramunek itzuli zituen bere estilora. Musika arloan Danbakoek egin digute eta aipatu behar da ere testuaren zuzenketa Amurizak egin digula, gero ere Mentxu Blanco eta Ramon Bareak besteak beste.
A.–Zergatik gomaespamaz egindako muñekoak?
K.–Kalejiretarako muñeko beldurgarriak erabiltzen ditugu publikoarengan nolabaiteko intzidentzia izateko, zeren izutzea sarritan errezena izaten bait da. Gainera panpin handiak erabiltzen ditugu eragin handiagoa izan dezagun eta horretarako, ikusgarriak izateko, goma espuma erabiltzen dugu. Konprobatu egin dugu material hau oso beroa dela eta umeentzat askoz ere hurbilkorragoa dela.
A.–Zer ihauteriei?
K.–Guk Kukubiltxorekin orain dela hamar urte hasi ginenean ihauteri iraunkor baten barruan bizitzea erabaki genuen, eta guri norberaren itxura aldatzea eta sormenezko egoeretan jartzea fenomeno iruditzen zaigu. Urteroko ihauteriak oso atsegin egiten zaizkigu.
A.–Zein egoeratan ikusten duzue Euskal Antzerkia?
K.–Euskal Antzerkia orain tranzisio egoera batetan dago. Estilo ezberdinetako talde piloa dago eta talde asko ari dira estiloa finkatzen. Gure ustez, antzerkiak fenomeno soziala izan beharko luke. Antzerkia espresabide eta komunikabide bezala erabili behar da, baina gizartea aurrera doanean sistemak antzerkia fenomeno kultural bezala bultzatzen du, hortik datozkigu mugak; beraz, beti antzezten dira klasikoak, kontenporaneok eta antzinakoak. Hau da, antzerki moeta batentzat publiko moeta bat. Honez gain, antzerkia aretoetan sartzen dute, gero eta dotoreagoak badira hobeto. Guk aldiz, nahiago dugu antzerkia fenomeno soziala izan dadila eta kaleetan publikoarekiko harreman zuzenak mantendu.
A.–Bukatzeko, esango al didazue, epe laburrera ekitaldietarako egutegi posible bat?
E.–Epe labur laburrean... adibidez: otsailaren 27arte segituko dugu Larrabetzuko eskoletan ekinaldiak egiten. Gero martxoaren 1ean Zokozorrimurria egingo dugu Arriagako plazan, eguraldiak laguntzen badu. Martxoaren 3an Eibarren eta gero sartuko gara sakonki Gernikako proiektu berri horrekin. Eta aipatu behar da ere Arriaga famatu horretan martxoaren 21an eta 22an Oskorrik egingo duen bere hamabostgarren urtemuga ospatzeko egongo garela.
PAKOS
46-47


GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakKUKUBILTXO
EgileezPAKOS1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude