Neskameak: "Eguneroko borroka da duintasuna gordetzea"


1987ko martxoaren 01ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
ATH-ELEko neskameei elkarrizketa
Neskameak: "Eguneroko borroka da duintasuna gordetzea"
ATH-ELEko sei neskamerekin Bilbon eta Donostiako hiru neskamerekin izandako bi solasaldiren laburpena dugu elharrizketa hau.
ARGIA.–:Zergatik eta zer asmorekin lan honetan?
NESKAMEAK.– Hasieran etxekoengandik ekonomikoki independiente egiteko, eta etxetik edo herritik ateratzeko. Askotan etxekoei diruz laguntzeko, geroz gehiago krisialdi honetan. Bestalde, lan hau inork ez du lanbidetzat jotzen, ez enplegatuek, ez enplegatzalleek. Neskameentzat ez da lanbide, dirubide baizik, nahiz beste lanen bat aurkitu artean, nahiz ezkondu artean. Gero gertatzen da dentbora laburrerako nahi izan arren, lanik ez dagoenez, urtetan eta urtetan jarraitu behar dela lan honetan.
A.–Zer paper betetzen du neskameak etxean?
N.– Lanaren aldetik, tradizionalki emakume-lantzat hartu izan diren eta gustokoak ez diren lanak egiteko dago, batipat neketsuenak: garbiketa, kristalak, plantxa, zilarra, mahaia zerbitzatzea, haurrak zaintzea, e.a. Organizatze-lana etxekoandreak beretzat gordetzen du, gu peoiak gara. Baina neskameak etxean beste paper bat ere betetzen du. Familia burgesen eta burges-gogokoen kasuan, etxekoandrea kategoria gutxikoa deritzon lan batetik libratzen du. Eta bikote progre askoren kasuan, baita idea feministen aldeko badira ere, elkarren artekolan-banaketak sortzen dituen istiluentzat irtenbidea da. Ez ote dira konturatzen azkenean lan hori berriz emakume bati ematen diotela?
A.- Ba al da umiliagarria gertatzen den gauzarik? Nolakoa da harremana?
N.–Askorentzat sinesgaitza izango bada ere, barne-neskame guztiek (salbuespenak salbu) eta kanpoko asko xamarrek uniformez jantzi beharra daukate, askotan bi edo hiru uniforme desberdinez egunean, eta mahaia zerbitzatzerakoan jangelatik sukaldera zintzarriz edo txirrinez deitzen zaie. Hala ere, horretan aldakuntza nabari da. Tratua, oro har, orain hogeitamar urtetik hona hobetu egin da, eta horretan bereziki progreak saiatzen dira. Baina neskamea neskame, lanaren eta agintzeko orduan diferentziak hor daude, eta ordainketan eskua estu.
A.–Etxe batean lan egitea ez da, noski, fabrikan lan egitea bezala...
N.– Ezta pentsatu ere! Etxe batean harrernan pertsonalak dauka garrantzia, batez ere pertsonen izaerak, jokabideak, gauzak esateko moduak... Beste alde batetik, zu familia baten barruan sartzen zara nahi gabe. Haientzat intimitatea galtzea izango da ziur aski, eta zuretzat giro ezezagun batean arrotza izatea, arrotza eta beheragoko mailakoa. Gainera, bakarrik zaude. Etxe batean ez daukazu lagunik, fabrikan bezala. Eta zer esanik ez, horretan ere okerren barne-neskameak daude.
A.–Nola ezartzen dira lan-baldintzak?
N.–Hasteko, legean eta egunkarietan 40 lanordu esan arren, etxekoandrearekin baldintzak ezartzeko unetik beretik, gehienetan 50-60 bitarte izaten dira. Lana izateko aukera ikusten duen neskak hori eta beste hainbat gauza onartu egiten ditu, pasiloan edo eskilaratan beste ehun neska ikusi dituelako, lan horren eske joanak. Hala eta guztiz ere, behin lanpostuan zaudenean dator baldintzak benetan finkatzea. Nagusiak akusatzera iotzen du. eta neskameak intento horiek berehalatik gerarazten ez baditu, galdurik dago, trapu zaharra bezala erabiliko dute. Beraz duintasuna gordetzea eguneroko burruka da, baina merezi du. Argi eta garbi dago aurpegi ematen dakiena gehiago errespetatzen dutela. Ikasketak egiteak eta kultur mailak ere laguntzen dute horretan.
A.–Legea bera ere betetzen ez denean, zer egiten du neskameak?
N.–Lehenengo arazoa da ea legea ezagutzen duen. Askok ez bait du ezagutu ere egiten. Bigarrena, askotan sarrerako hitzarmenean bertan hautsi dela legea, adibidez, aseguru sozialaren kasuan, neskame askok onartzen du altarik ez ematea hilero hiru-lau bat mila pezeta gehiago jasotzeagatik. Arlo honetan kontzientzi eta ezaguera-falta nabarmena dago. Hirugarrenik, lege-hausteak salatzeko beldurra dago. Nagusiak nahi duenean eta merke-merke bota zaitzake, eta zuk etxe berri bat bilatzeko erreferentziak behar dituzu... Oso adoretsua da izan salaketa formala egiteko. Agian talde edo sindikaturen baten laguntasuna izanez gero...
A.– Badirudi euskaraz jakiteak auikera hobeak ematen dituela...
N.– Egia da haurrak dituzten etxeetan orain hamar bat urtetik hona neskame euskalduna eskatzeko joera nabarmena dela, baina ez pentsa horrek lan-baldintza edo soldata hobetu erazten dituenik. Eta hala ere, gero, eguneroko bizitzan axola gutxi askori.
34

GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaLana

Azkenak
Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


Eguneraketa berriak daude