Federiko Krutwig: "Unamunorengan Funtsezkoa Da Antieuskalduna Izatea"


1987ko martxoaren 01ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Federiko Krutwigi elkarrizketa
Euskal Pentsalaria Hainbat Gairi Buruz Erreparorik Gabe Mintzo Zaigu
Federiko Krutwig:"Unamunorengan Funtsezkoa Da Antieuskalduna Izatea"
Unamunoren urteurrena pasa berria delarik, berari buruz eta literatura nahiz kulturaz mintzatu gara Krutwigekin.
Bistan da Federiko Krutwig bezalako pertsona bat ezinezkoa dela gai bakar batetara mugatu. Elkarrizketa honetan ere gai askok izan dute parte (Unamuno, Cervantes, euskaldunon jatorria, e.a.), baina hari zentral baten inguruan mugitu da: filosofia eta kulturari buruzko ikaskera.
ARGIA.–Juan San Martin-ek esan zuen telebistan Unamuno dela euskal kulturak eman duen geniorik handiena, bere literatur lana eta filosofia mailan «El sentimiento trágico de la vida» kontutan hartuz. Zer deritzozu horri?
FEDERIKO KRUTWG.– Ez nuen programa hori ikusi. Nere ustez filosofo bat da Unamuno filosoforik gabeko nazio batetan. Espainian "europear" kontsidera daitezkeen bi filosolo bakarrak Ortega eta Unamuno dira. Ba dira 30 urte Unamuno irakurri nuela eta ez dut berrikusi. Ezin beraz xehetasunetan sartu.
A.–Zer aportatu zuen Unamunok Espainia «berri» horretan?
F.K.–Berez antieuropeoa zen Unamuno. Beti agertzen da edonoren kontra, progresista batzutan atzerakoia bestetan. Beti saiatzen zen bere burua nabarmentzen.
A.– Ze iruditzen zaizu "EI sentimiento trágico de la vida"?
F.K:–Orain 30 urte irakurri nuen eta asko aldatu naiz ordudanik. Hartaz hitzegiteko, orduko égoerara bueltatu beharko nintzateke. Bateratsu irakurri nituen Unamuno eta Ortega. Gaur egun nahiagoko nuke seguruenik Ortega Unamuno baino. Denbora joan da eta ez dut Unamuno berrikasi.
A.– Unamunoren filosofiaren barnean trajediari buruz daukan kontzepzioa, grekoen kontzepzio klasiko bera da?
F.K.–Unamunoren trajediari buruzko ikuspegia dionisiakoagoa da. Ez da Nietzscheren kontzeptzio bera. Unamunoren kontzeptzioak gizarte maila guztiak ikutzen ditu, ez da elite bati zuzendua. Biziaren aurka doa. Bizia pasa eta eternitatea bilatzen du. Bere burua nabarmentzeko beti ere.
A.–Zer da trajedia grekoentzat?
F.K.– Trajedia grekoek asmatutako mitologia da. Mitologia berez grekoek sortu zuten. Aristotelesentzat trajedia katarsisa da. Begien aurrean zerbait «zikina» jartzen dizute zu zerorri "garbitzeko". Neretzat garrantzitsuagoa da Aristotelesen eritzia Unamunorena baino. Europaren oinarriak grekoen kulturan datza. Aristoteles eta Platonentzat helburu pedagogiko bat dauka trajediak. Platonen ustez hezi den gazte batek bakarrik lor dezake askatasuna. Hor dago gaztediaren drama. Ez dauka irtenbiderik kultura-eza dela eta.
A.–Kritikoek diotenez literatura espainiarrean, «98».eko belaunaldi haren ondoren hara bezalakorik ez da sortzen. Hala da?
F.K.– Ez dago geniorik gaur egun. Orokorrean. Ez eta espainiako literaturan. Espainiako literatura moeta ikusita oso zaila da hor geniorik agertzea, «verista» bait da hau.
A.–Zer iruditzen zaizu Martin Santos?
F.K.–Ez du merezi gaurko literatura irakurtzeak. Denbora galtzea da. Nahiago dut lehengo mendeko klasikoak irakurtzea.
A.– XVIII. mendeko idazle bat modernoena izan daiteke zuretzat...
F.K.– Bai, mende bakoitzean beti dago idazle txar gehiago on baino. Denborak egiten du selekzioa. Ez zait mesedegarri iruditzen denbora galtzea gaur egungo literatura txarra irakurtzen.
A.–Pio Barojak egiten duen karakteriologia bat honelakoa da, euskalduna euskaldunago da kanpoan; hemen berriz ez du horren arrastorik erakusten. Hala dio "Capitán Tximista"ren sarreran. Zer diozu horretaz?
F.K.– Baroja idazlea da eta ez filosofoa. Unamuno baino euskaldanago, berak sortutako karakteriologiak nahiko onargarriak dira. Unamuno baitan funtsezkoa da antieuskalduna izatea. Barojarengan ez da halakorik. Barojaren karakteriologia hori edonon ematen da, hau da, herrietan gelditzen direnek beti dauzkate prejuizioak. Literatura modernoan, euskaldunean ere gauza berbera gertatzen da.Gehiago interesatzen dira bere haranaz eta txokoaz mundu zabalaz baino.
A.– Mirandek euskal heroe bezala proposatzen zuen "Shanti Andia". Bat al zatoz berarekin?
F.K.– Bi arraza daude euskaldunen artean: kostaldekoak eta barnekoak. Marc Legassek ezagutarazi zidan hori estreinekoz. Itsasaldeko euskalduna irekia da barnekaldekoa itxia den bitartean. Idazle onak, unibertsal zentzua eman nahi badio bere lanari, itsasaldeko euskaldun hori hautatuko luke. Hortaz ados nago Mirande nahiz Barojarekin.
A.– Unamunianoa deklaratu da Savater. Ez omen da gaur egun Ortegaren eskolakoa sentitzen.
F.K.–Ez dut Savater ezagutzen, zenbait artikulo kenduta. Ortega eta Unamunoren artean aukera egiterakoan Unamuno litzateke dionisiakoa Ortega apolineoa izango litzatekeen bitartean. Zalla da aukera hori egitea. Bakoitzaren bilakaeraren arauera egin beharko litzateke hautaketa hori. Klasikoagoa, argiagoa, apolineoagoa sentitzen naiz ni gaur egun. Hortaz Ortegaren aldeago agertuko nintzateke, klasikoagoa bait da Ortega.
A.– Unamunok «Don Quijote»a hartzen du espainoltasunaren Biblia bezala. Zaratustra litzateke "Don Quijote". Zaratustra espainiarra.
F.K.– Europako kulturan imajinazioa eta errealitatea nahasten dituzte heroeek. Espainiako kultura «verista» da berez. Horixe da hain zuzen Europako kulturarekin daukan bereizgarririk nagusiena. Euskal folklorea imajinatiboa zen. Orain ez dakit nolakoa den.
A.– Zer diozu euskal heroeari buroz?
F.K.– Europako kultur oinarria grekoa da. Euskal Herriko mito gehienak ere grekoak dira. Heroeak sortu egiten du zibilizazioa. Gizon arruntak badaki ikasten, kopiatzen, baina ez daki gauza berririk sortzen.
A.–Zer iruditzen zaizu Cervantes? Genio bat al da?
F.K.– Zaila da genioak beren artean konparatzea. Genio bat da Cervantes baina ez da nere gogokoena. Nahiago ditut Shakespeare eta Goethe. Español batek irakurri beharko luke Cervantes. Euskaldun batek berriz... beste kontu bat da hori. Lukacs-en arauera hobe luke euskaldun ikasle batek Sakespeare irakurri Cervantes baino.
A.– Euskaldunen jatorria. Koldo Mitxelenaren ustez keltak etorri baino lehenago Iberian zeuden herrieteko bat gara. Mirandek berriz, Peillenen arauera, keltengandik gatozela dio.
F.K.–Ez dut uste Mirandek horrelakorik zioenik. Ez zen hain astoa! Mitxelenak kultura prekeltikoei buruz hitzegiten du, baina gaur egun ez dakigu zer ziren keltak. Ez dakigu zer ziren iberoak, ze motatako iberoak zeuden. Euskaldunak Iberiakoak izan gaitezke. Baina zer da Iberiakoa izatea? Moeta asko daude hor, andaluziakoak... Kontzeptu geografiko bat baino ez da Iberia.
A.– Unamuno, euskalduna ala espainiarra da?
F.K.–Nire ustez espainiarra da, nahiz eta horregatik ez egon bere aurka. Hemen espainiarra zen. Salamancan inor baino euskaldunagoa.
A–Ikus dezagun Unamuno idazle bezala
F.K.– Unamuno «sentidor» bat da, berak dioen bezala. Sortzailea da filosofoa baino. Ez dauka sistemarik. Nere ustez idazle hobeagoa da Ortega. Unamuno europearragoa zen Ortega baino. Ortegak asko hitzegiten du. Oso ondo gainera. Baina ez du ideia berririk sortzen, «La rebelión de las masas» liburuan ez ezik. Unamuno ez da Ortega bezain formalista. Mezua da bilatzen duena. Horretan litzateke europearrago.
A– Europearren mailan al gaude kultur arloan?
F.K.–Ez eta pentsatu ere. Selektibitate handiagoko bat egin beharko litzateke. Gauzak ez dira zerutik jeisten. Ikasleek gero eta gutxiago ikasi nahi dute. Bide horretatik 3. mundurantz goaz.
Mikel ETXEBESTE.Iñaki ERAUNZETA. MURGIL
42-43

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakKRUTWIG1
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakUNAMUNO1
PertsonaiazUNAMUNO1
PertsonaiazKRUTWIG1
EgileezETXEBESTE2Kultura
EgileezERAUNZETAM1Kultura

Azkenak
Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten Poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainak greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belarrak eta sasiak janda ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Eguneraketa berriak daude