Mayday...! Mayday!!! Bosteun Millatan Galduta Nabil! Emen Ondarru,


1965eko maiatzaren 02an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Ondarruko itsasorako irratiaren arduradunarekin elkarrizketa
Mayday...! Mayday!!! Bosteun Millatan Galduta Nabil! Emen Ondarru,
Emen Ondarru. Bota, Bota, Entzuten Nago...
Oitura asko galtzen guaz.
Txikiak giñala, ta gordin bagara, baña ez zaar, Santa Clara egunian ondarrotar asko igoten giñan Arta gañean egoan ermita zarrera.
Antigua'tik armonioa ernan ta bezperatik konpletak ta bere egunian meza nagusia etziran edozelango izaten.
Orduan Saturraran'en apaizgai andiak udako egunetan egoten ziran ta ez eben sekula faltaten konpletetara.
Ta gero ekin, biotz ta gogo; eztarriak urratu bearrian ots, garrez. eta adorez, kantu zaarrari, zabal-zabal, arnaseak agintzen eban konpasean:
Erderaz zara Clara,
euskeraz argia,
zeu zara zeruetan
izar bat argia...
Berba Garbi Eta Lodiz Egiñiko Otoitzak
Lengo ermita zarra gerratean apurtu zan.
Ermitaxo txiki bat iazo zan egaltxo baten, amar lagunentzako tokla dauan ermitatxo idegia, ta egia esateko, Santa Clara'k, ondarratar andrentzako, ez danka len añako deirik.
Ondarruko andrak, Antiguan lez, Ama Birgiñagaz edo beste artu emonetako santuekaz, argi argi berba egitia gura izaten dabe, aurrean dagon beste edezein bizigaz berba egiten dan lez itzez-itz berba egin beta orretarako eleizatxo barrink ez danka aterperik.
Len ermita zarra egoan tokian, badago orain ondarrutarrentzat premiñazko dan beste etxe bat: Itxasorako irratia, radioa
Emen Ondarru! Emen Ondarru...
Lenengotan Transradio Españolatrena zan. Gaur Empresa Nacional de Te le comunicación da darabillana.
Mutrikuar gaste gogotsu bat dago, beste iru lagunekaz' bertako arduradun: Imanol Urreisti
Olako tokietan keska ta ardura biar dira ta Imanol' eri exin ukatu bere lanian argi erakusten dituzan onurok
–Jakingarri batzuk ager tuko bai, Imanol?
–Poz-pozik.
–Nundik entzun lei irrati au?
–Zortzireun millatan entzuten gaitue.
–Ainbestetan?
–Irlanda'ko Sarkaldeagaz bein bano geiagotan itz egiten dogu ta 58 gradotatik be iñoiz artu izan gaitue.
–Antzerako irratiak zenbat ezagutzen dezuz?
–Emen ingurnan Igeldo ta Bilbao. Arutzago Cabo Mayor, Gijon eta abar. Gure au Barbate de Franco'n ipiñi danaren bardiña da. Itxasetik sarri esan daustie garbien artzen dana Ondarru dala.
–Zegaitik?
-Eztakit. Biar bada aize bideak edo
–Zenbat ordu egunean itxasoari deika edo entzuten?
–Goizeko bostetatik gabeko amaiketara.
–Untzi askoren ardura daukazue?
–140 inguru.
–Zeregiñik premiñazkoena?
–Itxasotik etorri leikeguzan laguniza eskeak artu.
Mayday! Mayday!!!
Beste era batzuetan S.O.S. deia emen MAYDAY esaten
Mayday! Mayday! Itxasotik entzuten dogunean, seguru egon gure kezka, alegin, gogo ta biotza nundik eta zelan lagunduko lotuko dirana.
–Iñoiz gertatu yatzu zure aldetik ezer egiterik.
–Urte batzuk dirala Mercadal itxasontzia estu ebillan. Ez ekian Ondartuko radio au egoanik eta Igeldora deika ziardun. Ikusten neban Igeldok ezenisala erantzuten. Sayatu nitzan Igelko'ri jakin erazoten baña ain zuzen be egun aretan Igelko matuta egoan ezbearren bategaitik.
Niregan artu neban ardura ori, inguruan egon zeinkezan aniziei deika, portuetara deika alegindu nitzan ta orrela lortu neban ontzi batzuk bere billa urten-eragitea. Goizeko irurak aldian asi zan laguniza eske ta gabeko amabiak inguru izango ziran billatu ebenian. Etziran beretzat ordu ariñak, baña Pasaira sarizea lortu eben ta gu zorionez bete ginduezan ontziaren etxekoak, egin gendon lanagaitik.
–Besterik?
–Orain urte bi inguru Ondarroa'ko «Rosalina»ren barri emon al izan gendan. Ez eban laguntasunik eskatu. Itxuraz orretarako betarik barik ondoratu zan.
140 metrotan itxas ontziak alkarri galdezka sumatu nituzan. Igarri neban zerbait ba'ebillena. Jardun nenisan batari ta bestiari delka. Gauza- "arbirik ez ta itxasontziaren aztarrenik ez. Arcachon, Belle Isle eta abarretara deika ibilli nitzan. Urten eben pranizesak billa... ta ontzia erdibituta aurkitu eben ta gizonik ez.
Zoritxar ori bastertu ezin izan ba'gendun be, argitasuna laster lortu gendun.
–Gelago?
–Oraintsu, onizi txiki baten prantzes bi ebiltzan galduta. Arraztorik artu orduko, an ingutuan ebillan Mariana ontziak, gure eskabidez, jaso al izan zitun.
–Ta arrain kontua?
–Diñedanez, gure zeregiñik biarrezkoena bizitzak zaintzea da. Gero dator arrain kontua. Ta onetan ia egunero itxasatik artzen diran barriak ontzi jaubiei adierazoten dauisaguz edo jaubien agindu ta eskabidiak itxasora bialdu.
Gaizoei Osasun Eroangarri
–Gaixoekin ez dozue parterik artzen?
–Mayday'tik aparte ba'dago beste itz errukigarri bat: PANNE. Ariñeketako deia izaten da, prisaskoa. PANNE, PANNE! ontziren bat azten ba'da seguru gaixoen bat larri bere barruan.
–Ta?
–Olakoetan une berean jarten naz Jose Mari Ochagabia osagille onarekin izketan. Borondaterik onenagaz gertu zan berau laguntasan onetarako.
–Gogoratzen dozu zerbait?
–Igazko atuntsuan zan.
Itxasotik larri ziran delka, mariñel batek besoan estututa limonada botilla bat erolala txirrist egin ta bosoan apurtu yakolako. Odoluztuten egoan gizona. Besoko mamin eta zanak auzi yakozan.
Osagillea, ain zuzen be, Munitibar'era Joana zan pelotan jokatzera. Andik emon eustazan lenengo aginduak. Odola geratu eragitea lortu eben.
Etzan osagillea lasai geratu ta lenen eukan portura joteko agindu eban. Bermeo'n sartu zan ontzia ta ordurako an egoan Ochagahia janna Elermeo'ko portura joanda barkuari itxaroten.
–Txalogarri benetan.
–Ikusten dozunez gure aldetik eta guri laguntzen dauskuenen aldetik ba dago keska ta borondatea.
–Ze neurritan itz egiten dozue?
–Onetan arrantzaliak ez dira arduraisuak eta jakin biar leuke euren kaltez ibilten dirala sarri.
Asketan ibillen dira sokorroko kanalean itz egiten.
–Galerazota ez dago ba?
–Oso osorik, baña...
–Eztanke arrantzaliak euren artian itz egiteko tarterik?
–124, 128, 132 eta 181, tik nai daben boste itz egin leikie. Liorreko irratietara deitzeko barti, 141, 144 eta 149 metrotan ibilli bear dira.
Bide orreik zaindu ezkero, itxasoan ezer jasota be, guk berialako baten igarriko genduke. OrigaItik ez naz aspertuten arranizaliei asarre egiten bestelako bidetatik entzuten dodazanian, batez be sokorroko neurria euren autu-mautu eta futboleko goraberak alkarri adierazoteko ibilten diranetan. Orrek neuretik ataraten nau.
–Prantzesekin itzik egiten dezu?
–Laguntasunen bat eskatu bear danian. Ta orduan eurak erderaz erantzuten dakie.
–Ta euskaldunak?
–Arrantzaliak, euren agindu eta goraberak liorreta bialtzeko, kodigo bateri lotuta dagoz. Baña ba'dira tarteka-tarteka, berba bi edo iru esan ta gero, obeto adierazitako, euskeraz ekiten dautsenak ta gero niri esan: Orain zeuk konpondu, Imanol.
–Etzara orretan makal izango!
–Alegiñak egin biar, best ganza guztietan legez.
–Ekatzu bosteko ori!
A. Zubikarai
10

GaiezEkonomiaLehen sektoArrantza
GaiezKomunikabidBesteak
EgileezUBIKARAI2Ekonomia

Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Osasungintzak guztiz publikoa izan behar duela exijitu du OPA Plataforma Herrikoiak

Jose Ignacio Martinez Ortegak, OPA Herri Plataformako bozeramaileak, salatu du  Eusko Jaurlaritzak “azkar” itxi nahi duela osasun mahaiko eztabaida.


Eguneraketa berriak daude