"Frankismoan etsai gutiago zeukan euskarak Nafarroan!


1987ko urtarrilaren 11n
Eugenio Arraizarekin elkarrizketa
«Aurrerantzean burruka egin beste irtenbiderik ez digute utzi»
"Frankismoan etsai gutiago zeukan euskarak Nafarroan!
Eugenio Arraiza herri-giroan sortzen diren mugimenduen sustatzale aspergaitza dugu, Bizkai-Gipuzkoetan nahiz mugaz bestaldean edo Araban hain ezaguna ez den arren. Garrantzia gorriko uneak bizi ditu Naforroak, eta Eugenio bete-betean harrapaturik du garaiak
ARGIA.– Zein dira Eugenio Arraizaren saltsa eta ibilerak?
EUCENIO ARRAIZA.–Ni euskal kulturaren arloan mugitzen naiz, gehien bat herri-mailan egiten diren ekintzetan. Ikerlana garrantzizkoa bada ere ikerlariek lortzen dituzten emaitzak herriarengana heldu daitezen saiatzen naiz, zentzu horretan ahalegintzen naiz herriarengan sortzen diren kezkak eta nahiak bideratzen. Euskal kulturaren arlo denetan mugitzen naiz, ezertan espezializaturik egon gabe; euskal kulturari dagozkionetan gaurkotua egotea dut helburu, eta herri-mugimendua laguntzen.
A.– Zertan gauzatzen da herri-mugimenduaren bideratzea?
E.A.–Nafarroan nahiko une garrantzitsua bizi izan dugu. Garatu gabeko demokrazia hau hasi zen arte, ez ziren eskuinekoak hainbeste saiatu euskal kultura zanpatzen. Francoren garaian larri zegoen euskal kultura, baina erakunde publikoen aldetik nahiz edozein jenderen ikuspuntutik ez zegoen halako ikuspegi txarra euskal kulturari zegokionez. Paradojikoki demokraziaren bandera gisa euskaldunen aurka hasi ziren burruka bizian politikoki nahiz kultur-arloaren murriztapena dela ta. Hori ezin genuen onartu nafar eta euskaldun senditzen ginenok. Alde horretatik, hemengo euskaldunen taldea sortu zen, Iruñeko Zaldiko Maldiko alegia. Talde horretan bertsolaritza lantzen hasi ginen, Baxenafarroako 40 urte inguruko bertsolariak zubi zirelarik, Nafarroako Hegoaldeko bertsolari zaharrak eta orain sortu den belaunaldi gaztea elkartzea lortu genuen. Kalitate aldetik bertsolari nafarrak ez dira haiek hainbatekoak, baina bada berotasunik, aurten adibidez 20 saio antolatu ditugu. Aski egituraturik dugu arlo hau.
A.– Telebistaren aldeko magimenduan ere ibili zinen ezta?
E.A.–Duela 3 urte hasi ginen eta aurten lortu dugu Euskal Telebista Iruñerria guztian ikustea. Euskal Irrati bat lortu ahal izateko ere egin genuen elkarte bat, baina oraino ez dugu lizentziarik lortu. Euskararen aldetik aurrerapen nagusiena Iruñerrian ETB ikusi ahal izatea izan da aurtengoan, kontutan hartu beharra baitago Iruñerria Nafarroa erdia dela.
Aipatu nahi nuke bestalde, Zaldiko Maldikon ia astero, negu partean batez ere, hitzaldiak antolatu ditugula, bestalde gazte-talde bat sortzea ere lortu dugu, beren ekintzak eta antola ditzaten.
A.–Ez duzu zure barua kontradizionean ikusten hainbeste herri-mugimenduetako kide izanik zare burua Eusko Ikaskuntza bezalako batean sarturik ikustean?
E.A.–Ni Eusko Ikaskuntzan langile bat naiz, hau ene lanbidea da, kultur-arlotik beste ezein lanbide baino hurbilago dagoena, eta gainera uste dut ongarri dela herri-mugimendu mailako eta ikerketa mailako kulturek zubi bat izan dezaten. Ni erdian egoten saiatzen naiz elkartzeko. Tristea da ikustea ikerlarien lana hauts artean galtzen eta baita herri-mailan ari direnek halako titulurik ez dutelako beren posibilitateak murrizturik dituztela. Nik konplementarioak direla uste dut.
A.– Eusko Ikaskuntzak betea ikusten du bere helburua Nafarroan?
E.A.–Nik uste dut Eusko Ikaskuntza oso elkarte interesgarria dela. Dena den edozein elkartetan helburuak askotan urruti geratzen dira, baina kontutan hartu behar da Nafarroan bere bizitza oso motza dela. Oraindik ez da garatu Eusko Ikaskuntza hemen. Sailen funtzionamendua hobetu egin behar da, gaurkotzen ari da bestalde bere egitura, eta alde horretatik bada bidea egiteko.
A.–Nafar bezala nola ikusten duzu euskeraren legea, hau da, ezertan praktikoa ikusten duzu errealitatean?
E.A. Ba benetan ez dakit zerbait on dakarrenik, zeren eta orain arte lege gabe ikastola, euskaltegi e.a. egin den. Kultur-arloan ere ari dira gauza berriak sortzen, eta lege honekin garbi dago mugak izango ditugula, eta alde horretatik ez dakit nola ibiliko garen. Legearen bidez erakunde guztietan euskaldun gehiago sartzen badira, noski, onuragarritzat jo beharko, baina legearen irakurketa murritza egiten bada, ez dira bortxaturik sendituko benetako zerbitzuak euskaraz emateko, ez erabat euskaldun den eremuan ez mistoan.
Alde horretatik nik esango nuke lege hau, lehen aipatu euskararen aurkako jokabide horretan sartzen dela, PSOE-ren joko zakar eta guzti. Hasieran nazionalisten laguntza gabe legerik ez zutela aterako zioten, baina gero eskuinaren enmienda guztiak onartu zituzten, eta nazionalisten botoa kontrakoa zelarik gainera. Hemendik aurrera ezer lortu nahi badugu burruka egin beharko dugu. Garbi dago legeari dagokionez erabili dituzten argumentuak politikoak izan direla kulturalak izan beharrean.
A.– Anitzetan kexatu izan zara Nafarroak komunitatearen aldean dituen baldintza txarrez.
E.A.–Bai, gu hemen gutxi gara, eta gainera bi komunitate desberdinekoak izateak zailtasun eta muga handiak dakartza harremanak izateko. Komunitate autonomoan praktikan jartzen diren gauza asko ezin dira hemen metodo berberekin ezarri, han, dirua, indarra eta euskal kultur sakona dago, hemen beti desfasean gaude. Egitura desberdinekin zail da alkarrekin funtzionatzea.
A.– Badirudi linguistikan ere abiatua zarela.
E.A.–Badakizu linguistikaren aldetik hemengo bakarlari batzu aspalditik beren lantxoa egiten ari direla, baina gehienetan beste probintzietatik datozenek egiten dituzte, eta oso sakabanaturik gaudela uste dut. Ni ere hasia naiz ene hondar-aletxoa ipintzen. Oraingoan, "-ain"ez bukatzen diren euskal toponimoez saio ttiki bat egin dut, baina badakizu oraino ene euskara-maila ez dela oso aberatsa, idazterakoan batez ere, baina saiatuko naiz, bai baitut euskararen aldetik bidea egiteko. Toponimoen gai horrekin jarraitzeko asmoa dut.
A.–Euskal kantu-txapelketa antolatu duzue hondarrekoz.
E.A.–Gauza berri bezala euskal kantu-lehiaketa antolatzen hasi gara . Bertsolari-txapelketarekin egindako zerbaiten antzekoa nahi genuen, baina badakizu bertsolaritzaren esparrua estua dela, zail dela bertsolari izaten Iruñea edo Erriberan. Euskaraz kantatzea askozaz ere gauza errazagoa da, eta jendeak maite duena gainera. Euskal kulturaren eta giroaren pizgarri egokitzat jo genuen eta halaxe hasi gara.
Iaz Garaziko finaletik oso liluraturik itzuli ginen, han herri-mailako kantu-tradizioa gorde baitute, Hegoaldean ez bezala.
Maila aldetik ez da Iparraldekoa bezain ona, baina jendea goseak dago halako gauzez, haur, gazte nahiz zahar. Dirudienez orain Euskal Herria osorako zabalduko da eta pozik gaude, Hegoaldean zerbaitetan bederen aitzindari izan bait gara.
Saiatu gara bestetik kutsu istituzionalista kentzen, antzoki dotoreetatik ihes egiten, jende xeheak bere burua toki galant horietan galdurik ikus ez dezan, herri-giroko zerbait nahi genuen, bertan errotutako zerbait, eta horretan .gaude.
Iñaki CAMINO
Eugenio Arraizaren ustez herri mugimendu mailako eta ikerketa mailako kulturak konplementarioak dira.
lruñeko 'Zaldiko Maldiko' elkartean darrai bere hasieratik Eugenio Arraizak.
24-25

GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazARRAIZA1
EgileezCAMINO1Kultura


Azkenak
2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Judith Bilelo Biachó
"Erakundeek ez digute lagunduko, guk geure hizkuntzan hitz egitea lortzen ez badugu"

Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]


Eguneraketa berriak daude