Hilaren 18an Donositan Omenduko Dute Euskal Herriko Bertsolariek
Azpillaga, Herriak Erretirorik Eman Gabeko Bertsolaria
Hilaren 18an, Donostiako Astoria antzokian Jon Azpillagak omenaldi beroa jasoko du gainerako bertsolari guztien partetik.
Ondarruan lanegiten du Jon Azpillagak, barkutako tailer batean, baina bizi Mutrikun bizi da. Duela 51 urte Pasaia San Pedron jaio eta handik hamasei hilabetera –aita gerran hil zenez– amaren baserrira joan ziren bizitzera, Berriatuara. Hogeitalau urterekin ezkondu eta Mutrikura joan zen gaur arte.
ARGIA.–Hazi Bizkaian hazi zinen, baina jaio Gipuzkoan; gaur ere Gipuzkoan bizi zara baina beharrean Bizkaian egiten duzu. Zuk nola jotzen duzu zure burua, bizkaitar ala gipuzkoar bezala?
JON AZPILLAGA.–Berez berriatuarra sentitzen naiz nire izaera Berriatuakoa da. Han ikasi genuen euskara eta bizimodua zer zen. Euskaraz gipuzkeraz egiten badut ere, nik egin hobeto egiten dut ere hangoa, Berriatuakoa. Gainerantzean, mutrikuarrek mutrikuarra naizelako esaten dute, eta Berriatuakoek bertakoa naizela. San Pedrokoek ez dakit zer esango duten...
A.– Bertso zaletasona nondik jaso zenuen?
J.A.– Berriatuan baziren lehenago ere bertsotan egiten zutenak, ez ziren onak baina egin egiten zuten. Gero, Santa Ageda esketik gehien bat. Santa Ageda eskean hasi ninizen ni koplari eta gero handik berehala bertsotan. Oso giro ona izaten zen herrian, bertsoa asko gustatzen zen orduan. Badakizu, orduko bertsolariak Basarri eta Uztapide ziren eta aurretik ere ni gazte-gaztea nintzela gogoratzen naiz Zepai eta, Txapel eta, horiek izaten zirela, gerra bukatu eta berehala. Gero Basarri eta Uztapide azaldu ziren eta haien posturak ikasi, eta "joño, hori egiteko gauza da ba!" eta horrela ibiltzen ginen. Berriatua beti izan zen herri bertsozalea, Mugartegi eta biok agertu ginen, Arregi ere bai gero... hirurak Berriatuakoak.
A.– Noiz irten zinen plazara lehenenogoz?
J.A.–Nik 1950an kantatu nuen Amoroton lehenengoz, hamalau urte nituela. Mugartegik hamasei zitnen eta elkarrekin bota genuen lehen bertsoa plazan, Amorotoko udaletxeko baikoitik. Ordurarte lagunartean, tabernan eta horrela. Baina batez ere Santa Ageda esketik, orduan ere koplak asmatzea milagroa izaten zen, beti aurretik ikasiak izaten bait ziren, eta hamalau urtetik aurrera koplak bertan asmatuz ibiltzen ginen Santa Ageda eskean. Handik hasi zen gure bertsolaritza. Handik aurrera noizean plaza batean hasi ginen, han eta hemen, gero herrian ere bai, barrioren batean edo bestean. Gero Mugartegi gaisotu egin zen, eta hiru-lau urtean bertsorik kantatu gabe egon nintzen, soldaduskatik bueltatu arte. Gero txapelketak hasi ziren, eta orduan hasi nintzen berriz.
A.–Gerra ondoko lehenengo txapelketa 1959koa izan zen, ezta?
J.A.–Bai. 1959an Markinara joan nintzen, joan egin behar zela eta. Pentsatu bezperan pentsatu joan behar genuela, eta Markinan lehenengo gelditu nintzen. Gero finalean Bilbon bigarren orain hil den Balendin Enbeitaren ondotik. Hurrengo urtean Mugartegik atera zuen lehenengoa eta ni bigarrena. Urte berean izan zen Donostiara joan eta Basarri lehenengo, Uztapide bigarren eta bi hirugarrena gelditu ginena. Orduan erokeria hura egin nuen eta gero akabo, hura zela eta ez zela beti hemen geroztik. Geroztik ez naiz gelditu. Francoren denboran egin genituen geldialdi batzu galerazita. baina isilik sekula ez. Baten eztaietan edo elizetan kantatzen zelako, Nafarroan libre genuen, mugaz harunztik ere bai, baina hemen Lopategi eta biok lehenengo hiru urte galerazita, gero bat eta gero beste bi... denetara sei urte, nik 30-32 urte inguru nituenean hasi, 35 nituela geroago, eta 38rekin ere bai. Polizia eta Goardia Zibilengandik ihesi. Egiak esaten genituen, eta orduan ez zen libre. Orain bai, baina orduan egia esaterik ez zen libre. Gertatzen ziren gauzak esaten genituen eta badakizu... Gaiak aurretik eraman behar izaten ziren, baita askotan ea zer kantatu behar genuen galdetu ere. Denuntziak, multak, ugari izan genituen.
A. - 1959.eko Bilboko finala aipatu duzu, eta gogoan dugu nola Balendin Enbeitak esana den inoiz ikusi duen jendetzarik haundiena hantxe ikusi zuela..
J.A.– 10.000 lagun izan zirela esan zuten orduan, ikaragarria izan zen, nik ikusi dudan haundiena, nik uste dut aurten goTxapelketako Belodromoko saioan baino jende gehiago izango zela han. Arenal oso-osoa beterik, mundu bat. Bertsotarik urtetan egin gabe eta halako egarria zegoen jendearen aldetik bertso entzuteko.
A.–Bapatean zeure burua halako jendetzaren aurrean ikusteak zer esan nahi izan zuen zaretzat?
J.A.– Neri horrek beti eman dit poza. Gauza bat beti eduki dut ona: jende gutxi baino jende askoren aurrean ikustea nahiago. Orain ere bai, nik nahiago dut 100.000 lagunen aurrean egin bertsotan, 100 lagunen aurrean baino. Nerbiorik ez, horrek poztu egiten du. Pertsona bizitu edo errespontsable egiten du, halako gogo bat ematen du, baina aurrean inor ez badaukazu ez dizu gogo haundirik ematen. Txapelketa batean desberdina da, bat larritu egiten da, baina aspaldiko haietan nola ni gaztea nintzen eta ez neukan ezer galtzekerik, hura gehiago zen bertso-saioa txapelketa baino.
A.–Ondoko txapelketetan zeinetan hartu izan duzu parte?
J.A.–Harez gero txapelketa denetan. 1983koan azkena, eta orduan ere nik ez nuen joan nahi, baina derrigor joan behar zela, eta joan egin behar zela, eta eraman gintuzten. Baina nik orduan esan nuen ni gehiago ez nintzela joango. Joan baino lehenago erabaki nuen.
A.– Zergatik erabaki hori?
J.A.–Urteak bagenituela, eta hainbeste bertsolari zegoela eta iadanik gure beharrik ez zegoela. Beti hor ibiltzerik ez dago, eta hura azkena izango zela. Pasa den Txapelketa honetan denak aritu zaizkit konbentzitu nahian, baina garbi esan nien hasieratik ezetz. Egun txarrak pasatzen zirela, ez nuela zer eginik han, han etorkizunik ez zela niretzat. Gero ikusi zen ezetz, finaleko saioa ez zela hainbestekoa izan.
A.–Nola ikusi duzu azken Txapelketaren martxat
J.A.–Ondo, ondo, oso ondo antolatua eta ondo joan da. Gazteak gainera oso ondo aritu dira, gazteekin ez dago frakasorik, beren lekuan ondo egon ziren. Hurrengo txapelketan zer esana emango dute horiek.
A.– Txapelketaren ondorioz, ez al da gertatu kinta zaharreko bertsolariok apur bat bazterrean geratu zaretela zenbait jenderen aurrean?
J.A.–Guk ezagutzen gaituzten herrietan segitzen dugu, eta lehen bertsolaririk joaten ez zen leku batera ez gaituzte eramango, beti jende gaztea eramango dute, haiek direlako ezagunenak. Toki askotan ere antolatzaileak gazteak direnez bertsolariak ere gazteak eramango dituzte, hor ez dago dudarik, festetan beti gaztea behar da. Lehen horixe bera pasatzen zen, orain ere pasatzen da eta gero ere hori pasatuko da. Zenbait kejatuko da, gure garaian gu eramateagatik beste batzu kejatzen ziren bezala. Baina hori normala da, biziaren legea da. Horrek ez nau sekula molestatu, hala behar du eta. Tristura ematen didana zera da: lehenago gu joaten ginen toki batzutara orain ez dela inor joaten, pena horrek ematen du.
A.– Zein modura aritzen zara gustoenik bertsotan, binakako saioan, jaialdian...
J.A.–Gairik gabe, bi edo hiru lagun norabait joan eta gairik gabe ihardun. Gustoena orduan aritzen naiz, eta gainera pentsatzen dut bertsoeta berez hori dela, bertsolariak gaia eta esan behar duen guztia berak egitea. Ni, noski, bitara aritze naiz, gaijartzallearekin eta gabe, baina gustoena gabe.
A.– Zenbat plaza egin dituzu iaz?
J.A.– Ehun plaza justu, hain zuzen ere ehun justu.
A.– Urtean gehiena zenbat egin izan dituzut
J.A.– Urte batean 178 egin nituen, duela hamar bat urte edo. Handik aurrera beti gutxitzen joan naiz, hurrengo urtean 150 egin genituen, hurrengoan 136, gutxitzen gutxitzen, eta 1985. urtean ez dakit 100 baino bat gehiago edo 100 baino bat gutxiago.
A.–Erretiroa urrun samar daukazu beraz?
J.A.–Orain bezala ez gara inoiz ibiliko, baina ez, ez, ni ez naiz erretiratuko, ez daukat esperantzarik. Mututzen ez banaiz behintzat. Ezina baldin badator orduan utziko dugu. Erretiratu, Herriak berak erretiratzen du gizona, hori ez dago dudarik, geldi-geldika. Baten batzu erretiratu egin dira, baina deitzen duten artean eta sano egonez gero behintzat, zer egingo dugu bada, gu horretarakoxe jaio ginen ta.
A.–Hilaren 18ko omenaldiaren aurrean, zer, nerbioso?
J.A.–Nerbioso? Ez! Halere, beti izaten da buruan zerbaiti bueltak ematen hasi, eta zer izango ote da, halakoetan batzutan txorakeriaren bat gertatzen da eta... Bestela, orain artekoak pasa ditugu, eta honekin berdin.
A.–Lehenengo omenaldia duzu, exta?
J.A.–Bai, nik ez dut beste omenaldirik sekula izan. Horretan behintzat suertea eduki dut, bertsolari guztiek izan dute behin edo beste omenaldiren bat baina nik sekula ez.
A.–Zahartzen ari zarela, beraz, konturatu gabe?
J.A.– Zahartzen hasia egongo naiz seguru aski, ba al dakizu zenbat urte daramazkigun? Gu hasi ginenean berrogeitamar urteko gizona zaharra zen, Basarrik utzi zuenean 49 zeuzkan, eta orduan ere zenbaitek "gizon hau nola erretiratu da hain goiz", "bada nahikoa, 49 urte egin dituen gizonak...." ni orduan gaztea nintzen, 25 urte izango nituen, eta neronek bete ditudanean gaztea naizela iruditzen zait.
A.– Milesker, Jon, eta bukatzeko, faborez, bertso bat egizu.
Gu jaio ginen gure
Euskadi maltean
Jainkoak eman zigun
lur eder batean
Bertso kantari nabil
hainbeste urtean
ta omenaldirako
prepara gaitian
agurtutzen zaituztet
bien bitartean
Josu LANDA
38-39