Belladona musika taldeari elkarrizketa
Lau neskak osatzen dute Iruñear rock taldea
Belladona: emakumeak eta beltzak lehenengo
Belladona, Iruñeako neska rockeroen taldea Bilbotik ageri izan zaigu berriro ere. Oraingoan ez dugu elkarizketatzeko gogoa alferrik galdu.
Eta kontzertu bikaina entzun ondoren horra non jo dugun Josebe, Maria, Puri eta Aurorarengana heurakin berbaldi luze xamar hau burutzeko.
"Beraien bakardadearen baitan / adinez emakume oso gazteek / dotorkien zoria madarikatuko dute / kopla zaharren magia / desliluraz birrinduz / bizitzekotan gorputza saldu /zenbaitek larrua ere kentzen dielarik". Edozein ostegunetako goizaldeko ordubiak dira eskenatoki inprobisatutik ordu t'erdi luze jo ondoren leherturik hurbiltzen zaizkigunean. Nekaturik izan arren etsipenak ez du lekurik, ezta tenoreak garrantzirik, tabernak sarratzen doaz baina oraindik bada non hartu azken gintonika.
Bozigogailuetatik La polla recordsen 'Salve'–a datorkigu belarrietaraino, eta sasoi honetan Evaristo ere afonikoago dagokeela datorkigu burura.
La Villa–ko marmorezko mahairen bat libre dago oraindik, inguruan elkarrizketatuak, elkarrizketagileak eta bizpairu lagun aulki beltzak betetzen goaz. Josebe (kantaria), Puri (baxujolea) eta Maria (perkusiojolea) dauzkagu gure artean. Aurora (gitarrajolea) lanpeturik dabil bibolinaz entsaiatzen, eta ez du astirik gurekin solasaldi zoro hau konpartitzeko. Gure aldetik zenbait argiakide eta lagun gaude, denak galdetu eta kasura badator erantzuteko prest. Azkenik magnetofoitxoa pizten dugu, goizaldeko ordubi t'erdiak eman dute.
Ene alboan Maria dago, Extremaduratik orain bizpairu urte heldu berria da, kriston martxa dauka makiltxoak eskuetan dituenean baina oraingoan ez dirudi oso komentziturik dagoenik gaurkoun patxarazko ezer aterako denaz. Baina beno, hortxe dago kuriositatez beterik begiratzen gaituela. Agian hurbilen dagoelako edo berari zuzentzen diogu lehen galdera, 'zer da Belladona?', antza ez du halakorik espero eta Puriri pasatzen dio pilota, Purik proposatu ei zuen izena eta.
BELLADONA.– Niretzat flipe bat da, gustatzen zaidana egunero egiten dudalako, beno ia ia egunero, gogorik ez dugun egunen bat kenduta. Jotzen dudanean askoz gehiago flipatzen dut ondino. Galdetzen badidazu ea izenak harremanik duen landarearekin, ba fisikoki batere ez, baina barnetik liluratzen duzu, tuturaino ipintzen zara sakonean, eta itzel pasatzen duzu. Ez daukat gehiagorik esateko, ah bai, gustatuko litzaidakeela frogatzea, baina benetan. Beno erre dut baina...
(Badatoz garagardoak eta gintonikak, oraindik ezer gutti hitz egin dugu, baina giroa erabat lasaia da dagoeneko. Josebek bukatu du ja bere lana, eta sua ematekotan dabil Mariaren usaia ez da txarra ez).
Etena bukatuta Puriri beste ideiaren bat ere badatorkio:
Izena bilatzen genbiltzanean gauza zen emakume eta gauza gehiagorekin harremana zeukan izen bat bilatzea, hor zegoen koska. Belladonak historikoki harreman handia dauka emakumeekin, eta orain ere badauka, badabizu zertarako erabiltzen duten emakumeek eta mundu guztiak... Taldeari Izena ipini genionean ez genuen oraindik talderik osatzen, garai hartan hiru bakarrik geunden baina izen bat behar genuen festa batetan jotzeko, eta hori aukeratu genuen. Orduan guttien espero genuena zen taldea aurrera ateratzea atera den moduan.
A.–Zer dela eta sortu emakumezkoen taldea, opzio ideologikoz ala arrazoi komertzial hutsak direla medio?
(Galdera probobazio zuzena izan da, baina hala ere gure lagunak ez dira gehiegi moskeatzen. Josebek daroa orain ahots kantaria Belladona izenaren anbiguotasun hori gogoko duela esateko, eta galdera egin dionari muturreko txiki bat ematen dio neskek osaturiko rock talde bakarra ez dela gogoraraziz. Puri berriz zorrotzago ageri da:)
Diskoa kalean dago, eta ez dut uste saldu denik emakumeak garelako, gainera ez dakit zenbat saldu den ere. Rock munduan talde gehienak gizonezkoenak dira, baina neskok ere mobidan gaude, eta ez dabit zergaitik ez dagoen neskez osaturiko talde gehiago, edo behintzat talde mistoak. Gu hortxe gaude bidea zabaltzen, eta ea animatzen den jende gehiago.
(Taldeak egiten duen musika ikutzen dugu orain, kantaldian zenbait ikutu klasiko, heavy, eta bluesero ere somatu bait dugu... Arreta handiz entzuteari ekin dion Maria animatzen da oraingoan:)
Inork ez du esan ze musika moeta egin behar dugun, ateratzen zaigun guztia jotzen dugu, ez dugu zertan lerro bakar bat markatu behar, ezertarako ere ez.
JOSEBE: Mariak dioena egia da. Gu haseran biltzen ginenean ez genuen elkar ezagutzen, bakoitza bere aldetik zebilen, eta taldea osatzeak ez du inolaz ere esan nahi denetan ados gaudenik, ezta askoz guttiago ere. Bakoitzak bere gustoko duena jotzen du, eta nik ez dakit ondo ze linea daukagun ere.
Nik kantatzen dut sentitzen dudana, baina gertatzen da denok gabiltzala kopla berean, eta niri egun batetan otutzen bazait 'mañana de acción' idaztea gau osoa hortik txine eman ondoren eta nora noan ere ez dakidala... ba gerta daiteke zu egoera berean inoiz izan bazara identifikatuta sentitzea.
(Elkarrizketa aurrera doa, taberna zarratu dute eta jende gehiena atera da lokaletik. Taldeko managerra eta lagunen bat gehiago kanpoan geratu dira berandu etortzearren, eta Maria ateratzen da haiekin Iruñerako itzulia prestatzeko, gau luzea daukate oraindik Belladonako neskek. Gaia gustora hartu dute, eta Purik eta Josebek badute zer esan.
PURI.– Gu profetarena egiteaz ezertxo ere ez. Gure letrak batzutan erreibindikatiboak izan daitezke, baina gauza bera dabil jendea eskatzen. Nik aurkezten dut niri gustatuko litzaidakeena, eta inor badago horrekin aurrera ekiteko ba ederki. Gu saiatzen gara mobidarekin batzen, mobida horren zati bat gara, eta hortxe gaude. Egunero poteatzen bazabiltza taberna berean, eta egun batetan iritsi eta zarratuta badago udaletxeak agindu duelako, gu beste edozein bezala hortxe gabiltza, horren kontra gaude.
A.– Zuen kontzertuak entzunda nahiko desberdina iruditzen zaigu zuzenean ateratzen duzuen soinua edo plastikoak baitatzen duena. Ematen du diskoan indarra galtzen duela ...
JOSEBE.–Ez dugu sekula diskorik grabatu izan lehenago, esperimentatu gabeak ginen, eta momentu horretan ez geneukan esperientzia nahikoa esateko hau ez da gure soinua eta ez dugu sartzen. Dena den pozik nago grabatu genuelako, nahiz eta 'caña' falta zaion, gitarra ez da ia entzuten, baina tira. Dena den atera den soinua ez bazaigu gustatzen ez da Cesarrek gaizki egin zuelako, bere lana bikaina izan bait zen. Dena den guk 'caña' gehiago sartu behar dugu, 'caña' sartu, dibertitu eta harriak jaurtin.
Hitz egiteko gogua ez zaigu agortu, baina berandu da, tabernako azkenak gara, besteak kalean daude orain ordu erdi, eta ja ez da ez tababorik ez edaririk mahaian, orduan hobe izango da dagoeneko elkarrizketa hau bertan uztea eta hurrengo batetan irautea. Agur.
ZALDIPOTO
40-41