"AEKk soluzio zehatzak eskaintzen dizkio berreuskalduntzeari"


1986ko azaroaren 16an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Subentzioetan diskrimanatuta izateagatik entzarratu zen Batzorde Nazionala HABEn
"AEKk soluzio zehatzak eskaintzen dizkio berreuskalduntzeari"
Donostiako HABEren egoitzean entzerratu zen azaroaren 6an AEKren Batzorde Nazionala, Ertzantzak kalera aterako zituelarik ondoren ohizko bilakatzen ari den bezala, indarrez.
AEKk, subentzioen beherakada dela eta pairatzen duen egoera salatzeaz gain, dei larri bat egin nahi izan zuen euskararen etorkizunari begira neurri zehatzak lehen bait lehen har daitezen, horretarako eskari zehatz batzuk eginez datozen hauteskundeen ondorioz Komunitate Autonomoko agintean egongo direnei.
"Herri honen berreuskalduntzea Euskal Herrink duen arazo garrantzitsuenetarikoa da, hizkuntza nazionalaren berreskuratzea dagoelako jokoan. Gainera, soziolinguistek esaten digute euskararen erabilpena urrituz doala Gobernu Autonomoen araun ere eta jadanik ehuneko bosteraino (%5) dagoela jaitsita. zioten AEKren arduradunek prentsaurrekoan, "beraz, eta arazoaren urjentziaz jabetuz, AEK-k derrigorrezkotzat jotzen du Administrazioaren ardura izango duten alderdi politikoen posizionamendua herri honen berreuskaldantzeari buruz; eta, zehazkiago, azken urteotan helduen alorreko prozesoan paperik inportanteena jabetu duen AEK erakundeari buruzkoa".
Nola konpondu ordea helduak behar adina eta behar bezala euskalduntze nahiz alfabetatzearen arazoa? Ondorengo puntuok aipatu zituzten AEKren arduradunek arazoa bideratzen hasteko lehen urrats bezala.
Plangintza orokorraren beharra
Euskararen mundu zabalean lanean ari direnek mila eratara adierazi dute Plangintza Orokorraren premia, euskararen berreskuratzea bideratzeko nahi ta nahiezko abiapuntutzat jotzen bait dute hori.
AEKk lege egokien beharra jotzen du Plangintza Orokor honen oinarritzat.
"Zeren hala Baskongadetako Normalizazioko legea eta HABE legea, nola Nafarroako lege proiektoa guztiz desegokiak bait dira euskararen berreskurapena lortzeko".
Lege egokiekin batera zera eskatzen du AEKk, euskararen erabilpena bultzatuko duten era guztietako sensibilizazio kanpainak egitea.
Iangintza Orokorra dela eta, eta gaur egungo marko administratibo-politikoa kontutan harturik.
"Gaurko Euskal Herrian dauden hiru administrazio ezberdinen arteko harremanen gauzatzea eskatzen dugu".
AEKren ustez
"problematika guzti honen irtenbidea benetan martxan jartzeko Gobernuan sail berri bat sortzea izango litzateke urratsik efikazena: saila, alegia..
AEK-ren agiriko onarpena
Euskararen berreskurapenean AEK-k izan duen eragina kontutan izanik
"200 herri eta auzotan finkatuta dago, 37.000 ikasle dauzkagu, euskararen arazoari erantzuteko irakaskuntza reglatua nahikoa ez dela frogatzeaz gain, irakaskuntza moeta hori gainditzeko helburuaz lan mordoa egin dugu; kanpainen bidez ehundaka mila pertsonari bidaliriko mensajeak...".
AEKk agiriko onarpena eskatzen du, bere erakundearentzat, oraindik orain ez bait da errekonozitua izan Euskal Herrian, AEK baino beranduago, sortu diren Instituzio ezberdinengatik.
AEKren irakaskuntza motaren alde
"Cuarta Conferencia Internacional sobre Alfabetización y Educación de Adultos" delakoan hartutako erababietariko bat, UNESCOk onartua aipatu digute erakunde honetako arduradunek, zera dioena hain zuzen: "Se recomienda a los estados miembros que asignen una parte cada vez mayor de su presupuesto nacional a la educación no formal", hala nola burutu berria den "Conferencia europea sobre las necesidades de la alfabetización y educación de adultos en las lenguas minorizadas" delakoan erabakitako hauxe: "La recuperación de las lenguas cuyo uso social es muy bajo debería ser de incidencia social, es decir, enseñanza participativa o popular, en interacción con múltiples grupos culturales y sociales. Una enseñanza basada en la acción o creación cultural".
Irakaskuntzaren kostoaren finkapena
AEKk aditzera eman duenez
"Helduen irakaskuntzaren kostoa finkatu gabe dago oraindino. Eta, ondorioz, administrazioak finkatzen dituen subentzio kopuruak guztiz gratuitoak dira. Beraz, kosto standarra finkatzearen premia gauza urjentea da, kosto horren baitan reglatu behar direlako diru laguntzak".
Kosto standarrari buruzko proposamen bat ere egin zuten eztabaidagarri eta errebisagarri dela esanez.
"Kosto hau ateratzerakoan, kontutan izan ditugu udal euskaltegietako irakasleek duten konbenioa soldatak kalkulatzerakoun. Kostoan sartzen diren beste gastuak gaur egun AEK-n dauden berberak dira".
Kalkuloa egin ondoren atera zaie 184,288 pezeta ikasleko eta orduko, gaur egungo kosto standar bezala.
Horren arauera atera dituzte ondorioak gaur egun AEKk jasotzen dituen subentzioei buruz.
"Gaurko matrikularen media AEK-n 60 pezetatakoa da orduko, beraz subentziorik gabe eta aipatutako kondiziotan 124 pztakoa da, gaur egun kobratzen diren subentzioetatik kantitate horretaraino dagoen diferentzia. Hau da, AEK-ko langileek berreuskaldantzeari aportatzen dioten diru laguntza".
Honaino kosto standarrari buruzko proposamena, baina hona hemen erakunde bakoitzak instituzioetatik jasotzen duen subentzioen kopurua:
–AEK-k 35 pzta/i/o
–Udal euskaltegiek 155 pzta/i/o
–HABEko euskaltegiek 356 pzta/i/o
AEKren irakaslegoaren homologazioa
AEK-ko irakaslegoak paper historikoa jokatu du helduen alorreko euskalduntze eta alfabetatze lanetan. Une honetan ere aipagarriak dira irakaslego hori agiten ari den esfortzu militantea.
"Instituzioek ostera, ez dute konpondu oraindino irakaslego honen egoera akademikoa eta, ondorioz, ez laborala, ez ekonomikoa, nahiz eta komunikabideen aurrean era Gasteizko Parlamentuaren beraren aurrean errekonozitu beharra izan irakaslego honek lorturik dituela aspalditik horretaraho behar diren eskubide guztiak".
Arazo honi buruz AEK-ren proposamena honako hau da gaurko irakaslegoari dagokionez: gaur egun AEK-n irakasten ari diren irakasle guztiak homologatzea.
"AEK-n bi urtetan klaseak eman dituztenak besterik gabe eta definitiboki homologatzea proposatzen dugu. Beste guztiak probisionalki homologatuz; hauek hiru urtetako epea izango dute erreziklajearen bidez homologazioa lortzeko".
Aurrera begira AEK-k proposatzen du alde bien artean zehazturiko erreziklaje jakin bat egin beharra izatea irakasle izan nahi duenak.
"Euskal Herriaren etorkizunerako horren lan inportantea egiten ari den irakaslego honen giza arazo hau berehala konpontzea eskatzen du AEK-k".
Peru UNZUETA
56-57

GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKDirulaguntz
EgileezUNZUETA2Hizkuntza

Azkenak
2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea epaituko dute lurrak nitratoz kutsatu dituelakoan

Irailaren 2an izango da epaiketa Iruñeko Zigor Arloko 2. epaitegian, ustez 2021ean makroetxaldeak haren inguruko lurrak minden hondakinekin kutsatzeagatik. Sasoi hartan Valle de Odieta makroetxaldeko administrazio kontseiluan ari ziren bost pertsona epaituko dituzte.


Maila altua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Gewandhausorchester Leipzig.
Zuzendaria: Andris Nelsons.
Bakarlaria: Isabelle Faust (biolina).
Egitaraua: Pärt, Dvorak eta Sibeliusen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Eskoletako euskalduntzea “arriskuan” ikusita, Aiaraldeko dozena bat ikastetxek konpromisoen dekalogoa adostu dute

Gordin esan dute Aiaraldeko ikastetxeok: euskalduntzea “arriskuan dago” eta ikastetxeek, bakarrik, ezin diote aurre egin “egoera larriari”. Autokritika egin, eta hamar konpromiso hartu dituzte, hezkuntza komunitateek praktikara eramatekoak. Era berean,... [+]


Atlantikoko korronte baten kolapsoa adituek uste baino gertagarriagoa da

Ikerketa batek ondorioztatu du adituek uste baino AMOC korrontearen kolapsoa egoteko aukera handiagoak daudela. Korrontean aldaketa handiek eta azkenengo kolapso batek euri tropikaletan eraldaketa handiak eragingo lituzke, Europan negu oso hotzak eta uda lehorrak izango... [+]


Gutxienez 23 hildako izan dira Errusiak Kieven egin duen aire erasoan

600 misil eta dronetik gora bota ditu Errusiak Ukrainako hiriburuaren aurka. Gerra hasi zenetik egindako aire eraso handienetakoa da. Zelenskik nazioarteari eskatu dio erantzun dezala, Putin Trumpekin bildu eta bi aste eskasera.


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Nafarroako informazioaren arloko profesionalek Gazako kazetarien sarraskia salatu dute

Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Kai Nakaik, Marenek eta Olatz Salvadorrek gezurtatu egin dute Bilboko Udalak esandakoa: ez zien beste eszenatoki bat eskaini

Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.


Bigarren aldiz moztu dute Espainiako Vuelta Israelen parte-hartzea salatzeko

Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.


“Bero jasangaitza” eta “arreta urria” salatu dute Nafarroako Ospitale Unibertsitarioan

Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.


Araba eta Nafarroa zeharkatzen zuten Forestaliaren bi autopista elektriko bertan behera geratu dira

Araba eta Nafarroa zeharkatu behar zituzten goi-tentsioko bi linea elektrikoren proiektuak ez dira gauzatuko. Espainiako Trantsizio Ekologikorako Ministerioak Aragoiko Tueste herrian Forestaliak egin behar zituen lau poligono eolikoen proiektuak artxibatu ditu.


Eguneraketa berriak daude