"Toki-Eder" ikastolan, euskara eta kirola uztartu nahi


2021eko uztailaren 16an
Arabako Diputazioak zentru piloto izendatu du
"Toki-Eder" ikastolan, euskara eta kirola uztartu nahi
Gasteizko "D" ereduko Toki Eder ikastola kirol zentru piloto izendatu du Arabako Foru Aldundiko Kirol Elkarteak. Hau azaltzeko, eta, aldi berean, ikastola honetan daukaten kirol politikaren berri eman diezaguten, bere zuzendaria den Pello Urdanpilletarekin eta kirolerako guraso batzordeko partaide batekin mintzatu gara.
ARGIA.- Zergatik izendatu dute Toki Eder kirol zentru piloto?
TOKI EDERREKO ARDURADUNAK.- Nere ustez, izan da hasieratik zerbait landuta genuelako kirol arlo honetan. Bi urtetik honuntza, kirolari buruz zerbait erreflexionatuta genuelako eta gure asmo honekin Elkartekoak bat zetozelako. Gainera, egin nahi dugun lan honekin, kirol politika mailan orain arte egon diren eta gaur egun bizirik dirauten zenbait akats nolabait gainditu ahal izango direla uste dugu.
Honez gain, eta kirolarekiko genuen edo eraman nahi genuen politika ikusiz gero, nahi genituen helburuak lortzeko oso ahalegin seriotan ari ginela ere ikusi zuten Elkartekoek. Hauxe da, projektu hau aurrera atera ahal izateko garantia bat bazegoen hasieratik.
A.- Zer ekarriko dio honek ikastolari?
T.E.A.- Lehenik, esan behar da nahiz eta Elkartekoekin harremanetan jarri ez, bazegoela gure asmo hau aurrera eramateko eta gauzak ahal den hobekien egiteko konpromezu bat. Eta orain, eginberri diren harreman hauek, kirolarekin genuen konpromezu hori areagotu eta sendotu egin dute.
Horrez gain, erlazio honek ematen dizkigun material aldetikako abantailak eta behar ditugun laguntza eta aholkuak aprobetxatuz, kirol kalitate maila zaindu eta hobetzeko konpromezua ere hartua dugu. Honek ere kirol eskaintza handitu eta ume guztiei kirolak zabaltzeko aukera emango digu.
A.- Zeintzu dira kirolari buruzko dauzkazuen asmoak?
T.E.A.- Asmoak ugari, baina gero nola suertatzen den ikusi behar.
Nolabait esateko, lehenik eta behin helburu nagusiena da kirolarekin hizkuntza bera, euskara bera sendotzea. Eta euskara sendotu, ez bakarrik kirol hiztegia handituz, hizkuntza mundu horrek irekitzen dizkigun posibilitateak ere sendotuz.
Beste aldetik ere, kirola egiteko denok daukagun eskubidea gauzatu nahi dugu. Eta ez,dugu gauzatu nahi denek eskuratu nahi dituzten emaitzak lortuz (hala nola ez dakit nongo txapelketa irabaziz, etabar.), denei kirola eta batez ere oinarrizko kirol heziketa zuzenduz baizik.
Geroxeago ikusiko dugu bakoitzak zer bide hartzen edo aukeratzen duen, baina gure helburua da, esan dugun legez, oinarrizko kirol heziketa garantizatzea. Beste helburuetariko bat da gaur egun kirol munduan dagoen lehiaketa kutsu hori nolabait baretu edo eragoztea. Nahiz eta kontutan izan lehiaketak egin egingo direla baina era kontrolatu batean.
A.- Eta zergatik jartzen duzue lehiaketa auzitan?
T.E.A.- Lehiaketak berarekin dakartzan elementu negatiboak (hala nola beti irabazi nahia, garaitua izan nahi ez izatea, azken finean bizitzarako kaltegarri gerta dakiekeena), ahal bada, saihestea eta, bestalde dauzkan elementu positiboez baliatzea nahi dugu.
Gure projektuaren beste ardatzetariko bat da kirola neska eta mutilen arteko elkar lana eta elkargune bihur dadin. Arlo honetan, eta ahal den moduan, neska eta mutilen arteko bereizkeria eragozten saiatuko gara.
Kirola orokorki eta integralki irakatsi nahi dugu. Hauxe da; gizakume bakoitzak dituen ahalmenak garatzea ere nahi dugu. Saiatuko gara, baita ere, kirola eta ikasketen arteko loturak hestutu eta indartzen, batak bestearekin zer ikusi handia bait dauka.
A.- Zeintzu izan dira politika honi jarraitzeko izan dituzuen arazoak?
T.E.A.- Lehenik eta behin, monitore euskaldunen murriztasuna. Bizi garen eremu erdaldunean zaila da monitore euskaldunik aurkitzea.
Hori dela eta, lehendabiziz guraso artean euskaldunak aurkitzen saiatu gara eta gero, ikastolarekin erlazio zuzenik ez duten monitore euskaldunak bilatzen egon gara. Hau, behar bada, izan dugun zailtasunik handiena izan da.
Gero, honekin batera eta nolabait parekatsu, kirolari buruzko gure jakituri murritza, gaur egun zertxobait gehiago badakigu ere, arazoa gertatu zaigu. Hala eta guztiz ere, ikasiz eta monitore laguntzaileen laguntzaz handituz doa gure jakituria.
Antolakuntza ere arazoa izan dugu. Oso eginkizun handia da eta honen erizpideak ezartzea kostatu zaigu, baina esan daiteke gero eta antolamendu ahalmen gehiago dugula.
Hala ere, arazoak ugariak izan arren, itxaropenez ikusten dugu etorkizuna.
A.- Gurasoek al dute parte hartzerik honetan?
T.E.A.- Parte hartu bakarrik ez, beraiek izan bait dira hasiera-hasieratik bultzatzaile sutsuenak. Beraien iniziatiba izan zen hau honela martxan jartzea eta prestakantza prozeso honetan beraiek ere eragilerik nagusienak izan dira. Beraz, beraiek egin dute dena eta etorkizunean ere horretan saiatzeko asmoa dutela nabari da.
A.- Eta irakasleek?
T.E.A.- Irakasleen aldetik harrera askoz hotzakoa izan da. Orduz kanpoko ekintza osagarri hauek ez dituzte bereak bezala hartzen. Honek urrun mantendu ditu irakasleak honelako lanetatik.
A.- Eta ikasleek?
T.E.A.- Orokorrean esan daiteke ikasleen aldetik parte hartze handia eta erantzun positiboa egon dela, eta kirol praktika hauetan biziki eta atseginki dabiltzala.
Iñaki ALVAREZ ARRIOLA
Neska eta mutilen arteko elkarlana bultzatzea da esperientzia honen beste ardatzetariko bat.
Monitore euskaldunak aurkitzea izan da oztopo handietako bat.
22-23

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakIkastolak
EgileezALVAREZ3Gizartea

Azkenak
Iheslarien kolektiboko sei kidek Auzitegi Nazionalean deklaratu dute

Bideokonferentzia bidez deklaratu dute Euskal Iheslari Politikoen Kolektibo sei kideak, astelehen goizean. Zitazioetan adierazten zenez, 2013ko gertakarietan oinarrituta ireki dira eginbideak. Sumarioa sekretupean dago.

 


Sorzabalen epaia oinarri hartuta tortura bidez eraikitako frogak indargabetzeko eskatu du Euskal Herriko Torturatuen Sareak

"Erantzukizun publikoa hartzeko ordua" dela esan du Euskal Herriko Torturatuen Sareak, Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal Guardia Zibilak torturatu zuela onartu eta horregatik errugabetu ostean. Eusko Jaurlaritzari eskatu dio EAEko aitortza eta erreparaziorako... [+]


2025-05-19 | ARGIA
Aroztegiako epaiketari jarraipen berezia

Aste osoan ARGIAko kazetari bat dedikazio osoz izango da auzitegi barruan gertatzen denaren berri ematen, baita kanpoan Aroztegiko Elkartasun Komiteak auzipetuen absoluzioa eskatzeko antolatutako egitarau zabala jarraitzen ere. Argia.eus-en aurkituko duzue informazio guztia... [+]


2025-05-19 | Bertsozale.eus
Maiatzaren 23an eta 30ean jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak

Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.


Ezustea Errumanian: Europar Batasunaren aldeko hautagaiak irabazi ditu presidentetzarako hauteskundeak

Bukaresteko alkate Nicusor Dan-ek eskuin muturraren hautagai George Simion garaitu du bigarren itzulian. Danek bozen %55 eskuratu du, Simionek %45. Hala ere, eskuin muturra hazi egin da lehen itzuliarekin alderatuta. Errusiaren "esku hartze" polemikan... [+]


Gazaren erabateko okupazioari ekin dio Israelek, eta egun bakarrean gutxienez 150 palestinar hil ditu

Maiatzaren hasieran iragarri ostean, Gaza erabat okupatzeko eta hango palestinarrak kanporatzeko plana martxan jarri du Israelgo armadak. Zerrendan jada hasiak dira ofentsibaren ondorioak pairatzen: azken 24 orduetan eginiko erasoetan, Israelek gutxienez 150 palestinar hil ditu... [+]


2025-05-19 | ARGIA
Bridgestoneko erregulazio espedienteak Basauriko fabrikako 232 langileren kaleratzea jaso du

Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko eta Puente San Migueleko (Kantabria) fabriketan dituen 420 langileri eragingo die CCOO, UGT eta BuB sindikatuek astelehenean sinatuko duten erregulazio espedienteak. Ostiralean egindako bozketan, Basauriko plantan... [+]


Etxegabeen kontrako bi eraso egin dituzte Bilbon eta Lekeition

Larunbat gauean gizon batek Bilboko Zorrotzaurreko pabiloi bat erre zuen, bertan bizi diren etxegabetutako pertsona batzuen kontra egiteko. Lekukoen arabera, 33 urteko gizonak errezelei su eman zien bertan zeuden batzuekin eztabaidatu ondoren. Bestetik, pasa den astean... [+]


Beste behin, Israelen inguruko polemika nagusitu da Eurovision jaialdian

Lehiaketan parte hartu izan duten 72 artistak iazko edizioa "historiko politizatuena eta desatseginena" izan zela salatu dute, eta aurtengoa ere ez da salbuespena izan. Online botoari esker gertu izan du garaipena Yuval Raphael Israelgo ordezkariak. Polemikaz beteriko... [+]


Emozioei bai, emotibismoari ez

Sentimenduak izan da gaia Galdera Basatiak podcastaren seigarren atalean, eta horren bueltan zeharkatu dituzte Iñigo Martinezek eta Gari Moyak maitasuna, gorrotoa, tristura, haserrea... Hitz egin dezagun sentimenduen eta emozioen inguruan, baina gogoetatu ere, gogoetatu... [+]


2025-05-19 | Jon Torner Zabala
Koalizio kontserbadoreak irabazi ditu hauteskundeak Portugalen, eta eskuin muturrak gora egin du

Lehen ministro Luis Montenegro buru duen AD koalizio kontserbadorea gailendu da Portugalgo Legebiltzarrerako hauteskundeetan, bozen %61 lortuta –iaz %51 eskuratu zituen–. Irabazleen artean Chega eskuin muturreko alderdiko hautagai André Ventura ere badago,... [+]


ikerketa
Baimenik gabeko etxebizitza turistikoak ustiatzen jarraitzen du PPko Antépararen enpresak

Gasteizko Alde Zaharreko Pintore kalean, atari bateko lau etxebizitzen jabe da Luxury Rental Apartments enpresa. Horietako bi etxebizitza turistiko gisa alokatzeko Jaurlaritzaren beharrezko baimena eskuratu du enpresak, eskuratu aurretik ere alokatu baditu ere, baina Turismo... [+]


ikerketa
PPko Antépararen Luxury enpresa zigortu du laugarrenez Gasteizko Udalak legez kanpoko obrak egitea egotzita

Hirigintza Sailak Luxury Rental Apartments SL enpresa zigortu du 2025eko urtarrilean, Pintore kaleko etxebizitza batean obra “klandestinoak” egitea egotzita. Enpresako partaidetzen %50 Gustavo Antépararena da, eta administratzailea bere bikotekidea... [+]


Irakasleak armairutik ateratzea zergatik da garrantzitsua?

Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.


Eguneraketa berriak daude