Nafarroa Oinez, goraka edizioz edizio


1986ko urriaren 12an
Nafarroa Oinez 86 Tafallan
Nafarroa Oinez, goraka edizioz edizio
Altsasu, Elizondo, Bera, Iruñea, Lizarra... eta aurten, seigarrenez, Tafallan ospatuko da gero eta handiago bilakatzen ari den Nafarroa Oinez ospakizuna. "Oinez edo hegaz, beti euskaraz" lemapean, milaka lagun bilduko da aurtengoan ere 3,5 kilometrotako zirkuitoan ikastola eta euskara aerrera bultzatzeko. Tafallako edizio honen antolatzaileek kontatuko dizkigute xehetasunak.
ARGIA.– Zein da Tafallan izango den Nafarroa Oinez honen historia?
ANTOLATZAILEAK.–Sei urte dira Altsasun lehen aldiz egin zela eta oraingoan guri tokatu zaigu. Altsasu, Elizondo, Bera, Iruñea, Lizarra eta seigarrena Tafallan. Urtetik urtera arrakasta gero eta handiagoa, Lizarrakoan iaz 20.000 pertsona. Aurtengoan Tafallan maiatzean hasi ginen batzorde bat biltzen, dena antolatzeko. Batzorde horretatik sei azpibatzorde sortu ziren, ekainean hasi ziren hauek funtzionatzen, udan zehar lan gutxi eginda, eta kurtsoa hasiz gero indarrez ekin diogu lanari eta bada batzorde bat propaganda eta materiala saltzen duena, eta horiek udan zehar jai guztietan ibili dira elastikuak eta txanoak saltzen. Beste batzorde batzu zirkuitoaz arduratu dira, beste bat harreman publikoez, prentsarako e.a. Janaria eta tabernetarako beste azpibatzordea eta atzena emankizunena. Egun horretan, batetik ikastolako eta Tafallako jendearen parte hartzea nabarmentzea. Haurrek parte hartuko dute kantuz, nahiz aurretik moldatu bertsoz. Haur gehienak dantzariak direnez dantzak ere izanen dira. Gero txistulariak kanpotik. Txarangak, trikitixa, alboka, bertsolariak, pilota-partidua, umejolas asko eta erakusketak. Erraldoiak ere izango omen dira. Tafallako jendearen parte hartzea da nabarmendu beharrekoa, ez bakarrik ikastola inguruko jendearena, baita besteena ere. 600 bat pertsona izango da lanean, eta oso pozik gaude herritarrek emandako erantzunarekin.
A.–Zenbat kilometrotako ibilbidea da?
An.–Ikastola bertatik irtenda, 3 kilometro ta erdiko ibilbidea dugu.
A.–Subentziorik eta, eskatu al duzue?
An.–Eskatu dizkiegu Euskal Herriko udal guztiei, Diputazioei, Euskal Parlamentuari eta Nafarroako Gobernuari. Udal batzutako diru-laguntzak heldu dira. Gobernuak egunean bertan ematen du laguntza, eta espero dugu iaz bezainbeste emanen duela.
Iaz Gobernuak 3 edo 4 milioi eman zituen, eta denetara 12 edo 13 jaso ziren. Aurten hainbeste bederen espero dugu. Aurtengo Nafarroa Oinez-en berezitasuna erraldoiena haurren parte hartzea eta herriaren laguntza gaitza. Musika banda, Usoa abesbatza, Tafallako dantzariak, Tafallako txistulariak, joteroak, gaiteroak, abeslari bat, Tafallako soinularia e.a. zinez eskertzekoa da hori guretzat.
A.–Lemak eta?
An.- "Oinez edo hegaz, beti guk euskaraz". Badira beste bi lema: "euskara ahantziz, sustraiak hautsi". Horrekin salatu nahi da euskaldunek hizkuntzarekiko duten axolagabekeria, herriaren ezugarriaren galtzea. Hirugarrena, "euskara lokarri, inolaz ere mugarri". Hori euskara legeari zuzendurik doa, euskara izan dadila nafar guztien lokarri ta ez banagarri.
Guzti honetaz gain, esan, oso garrantzizkoa dela igandean jendea Tafallara etortzea ez bakarrik diruarengatik, baita gainera kontzientziarengatik. Bultzada handi bat izango da ez bakarrik ikastolarentzat, baita euskararentzat ere.
A.–Nafarroako egunkariek zer jarrera hartu dute?
An.– Orokorki positiboa, egunkarietan, bai Navarra Hoy eta bai Egin ongi portatu dira, baina ez Diario. Prentsaurreko bat egin genuen eta ez ziren azaldu ere egin, lehenbiziko prentsaurrekoan egon ziren bakarrik; beren orrietan lerro bat ere ez da azaldu honetaz. Dena den agindu digute aste honetan zerbait egin behar dutela. Irratiak ere ongi portatu dira, entrebistak egiten ari dira Nafarroako gehienak, denak bat ez beste, Antena 3 ez beste. Gero udaletxea laguntzen ari zaigu, bere indarrak eta langileak jarri ditu lanean, bai bide konpontzen eta bai zirkuitoa prestatzen, oso jarrera ona hartu du. Guk udaletxeko alderdi politiko guztietako zinegotziak gonbidatu ditugu igandeko jaira. PSOEko 5, AP-UPNko 3, HBko2 eta karlistetako 1.
55

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakEkitaldiakNafarroa Oi
GaiezHizkuntzaEuskaraEkitaldiakNafarroa Oi

Azkenak
Eskola inguruetako kutsadura maila neurtu dute, eta emaitzak oso kezkagarriak dira

Euskal Herrian 28 ikastetxe-ingurune aztertu dituzte: 28ek Osasunaren Mundu Erakundeak segurutzat duen kutsadura maila baino kutsadura handiagoa dute eta %75ak ez du lortzen Europako Batzordeak berak onargarritzat duen kutsadura maila. Maiatzaren 10ean kalera aterako dira... [+]


2024-05-08 | Hik Hasi
Udako Topaketa Pedagogikoen aurkezpena

Hik Hasi egitasmo pedagogikoak 2024ko Udako Topaketa Pedagogikoen aurkezpen prentsaurrekoa egin du gaur goizean. Bertan parte hartu dute EHUko Hezkuntza Filosofia eta Antropologia Fakultateko dekano Ben?at Amenabarrek eta Hik Hasiko formazio arduradun Mikel... [+]


Beste preso bat hil da espetxean, oraingoan Basaurin

Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den bosgarren presoa... [+]


Eguneraketa berriak daude