Langlois, kazetari ezkertiar frantses bat


1986ko urriaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Langlois, kazetari ezkertiar frantses bat
Bernard Langlois da "Résistances"eko zuzendari-ohia, telebista frantseseko hizlari ezagunetako bat. Zenbaiten ustez, PSek kazetaritza munduan dituen gizonik baliatsuenetako bat da.
ARGIA.- Harrituta geratu gara prentsa frantsesa irakurrita. "Libération" bera, bere mintzaira postmoderno eta guzti, ez dabil batere ezkertiar.
Bernard Langlois.- Gizarte frantsesaren eskubitaratze bat dago, neurri batean modernitate hitzean ezkutatzen delarik, eta horren errudun ezkerra ere bada. Egia da ezkerra ez dela gauza izan gizarte eredu berri bat proposatzeko eta eskubitik datorren ofentsibari, arrazismoan, intseguritatean etabar zehazten denari, aurre egiteko.
Giro horretan "Résistences" bezalako gauzak arkaiko antzera geratu dira. Beste asko errazegi pasa dira, aipatu duzun egunkaria bezala, 68ko maiatzeko ezker muturretik oraingo komoditatera. Horiek ikur bat badute: oraingo gobernuan giza eskubideen idazkari dena, 68ko PSUtik iritsi da Chirac-en gobernura.
A.- Euskaldunok eraman gaituzu zure emanaldietara.
B.L.- Euskal Herriari buruzko programak eginak ditugu, eta saiatu gara sustraiko arazoak azaleratzen. Ez dut biolentzia egoera horretan baten aldeko jokabidea hartu, ETA Militarraren alde eta gora bortizkeria. Euskal Herria zer den esplikatzen saiatu naiz, Espainiako herriaren ezberdina dela, berezia dela.
Hori zen ene diskurtsoaren mamia: bat, Euskal Herria bada, ez da Espainia; bi, ez ditugu jujatuko ETAren atentatuak baina garbi dago base soziala baduela, bestela honez gero bukatua izango zen, ezin da arazoa prolema polizial batera erreduzitu; hiru, ebidentea da arazoa bukatzeko ETA Militarrarekin eta Herri Batasunarekin hitzegin behar dela.
Beti pentsatu dut hori, eta termino horietan idatzi nuen artikulu luze bat duela bederatzi urte "Le Matin" egunkarian ere.
A.- Errefuxiatu euskaldunek hemen dituzten arazoak gainerako inmigranteen egoerarekin parekatu al daitezke?
B.L.- Atzerritarren kontrako jarrera orokor horrek euskaldunak ere harrapatzen ditu, baina garbi dago euskaldunena gauza espezifiko bat dela. Europako Ekonomi Elkartean sartzearekin lotua dago, Espainia erresuma demokratiko bat dela aitortzearekin. Hori hola dela "raison d'Etat", Estatuaren interesa, edozein modutara pasatzen da, eta euskaldunen kasuan modurik zinikoenean.
A.- Euskal errefuxiatuak jasaten ari diren estradizio ofentsiba hori aldatu al daiteke ala irrebertsiblea da?
B.L.- Nere ustez irrebertsiblea da. Pentsatu behar duzu ezkerra bera izan dela lehen estradizioak hain errezki eman dituenak. Eskuina horretan aurrerago doa. Eta hori bezain nabarmena da bide horretatik euskal arazoaren konponketarik ez datorrela. Ulsterizazioa da beste posibilitatea, eta jadanik zuen gerra zibil batean zaudetela esan daiteke. Irtenbidea negoziaketa da, bixtan dago. Frantsesok Aljeriako kasua dugu gogoan. Orain, ez dakit noiz sortuko den Espainian De Gaulle-ren tankerako norbait.
23

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaErrefuxiatu
PertsonaiazLANGLOIS2

Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude