"Txapelketen asuntoa mugatu egin behar da"


1986ko irailaren 28an
Tapia ta Leturiarekin, txapelaren inguruan
"Txapelketen asuntoa mugatu egin behar da"
Joseba Tapia: 22 urte. Xabier Berasaluze "Leturia": 32. Trikitilari txapeldun berriak. Oso gertukoek berengan itxaropen guztia jarrita zeukaten arren, izen berriak entzulego zabalarentzat. Dena dela, Tapiak, Eleuterio Tapiaren iloba izaki, erakutsia zuen bere maila, orain urte batzuk gazteetan txapeldun atera zenean. Junkera eta Mutrikuk, kalejirako letra ahaztua medio, puntuetan behera egin bazuten ere, bi bikoteak izan ziren jendearentzako garaile. Honela erantzun zioten bi irabazleek bapateko prentsaurreko bati.
ARGIA.- Jendeari izugarri gustatu zaio zuek biok duoan kantatze hori. Nola sortu zaizue ideia hori?
Tapia.- Ni azkeneko txapelketan atera nintzenean, 1982an, banuen horrelako zerbait egiteko asmoa, baina ez genuen egiterik izan, ez zen ondo ateratzen eta. Gero, honekin, Leturiarekin, hasiz gero, hobetoxeago ateratzen zela ikusita esan genuen: zergatik ez?
A.- Duo horiek egitean, ordea, ez al du soinujolearentzat behatzak ahazteko arriskurik?
T.- Bueno; kantatzerakoan erritmoa bakarrik eramaten dut eta ez dut inongo bariaziorik egiten panderojotzaileari laguntzeko. Egia esan, nahiko errez moldatzen naiz.
A.- Zuek zenutela ordurartean punturik gehiena ikusi eta nola egon zarete Kepa eta Mutrikuri entzuten, lehen baino nerbiosoago?
Leturia.- Bai noski. Asko gustatu zait beren jotzeko era. Egia esanda, ez nuen uste arin-arina bukatu dutenean guk irabazi behar genuenik. Baina gero, kalejira hala atera zaie eta gauzak buelta eman du.
T.- Gauza juxtukoa izan da.
A.- Epai mahaiaren erabakiarekin zuek-zeuek pozik gelditu zarete?
T.- Gu pozik gelditzen ez bagara, nor geldituko da, bada? Ez daukagu kejarik, baina nere ustez ez da txapelketa batekin neurtzen zein den hobea edo okerragoa.
A.- Txapelketak zer ematen dio trikitilariari?
T.- Irabazten duenari ematen dio asko. Bestela sartuko ez liratekeen berrikuntzak sartzea ematen dio. Eta bestalde, disgusto handi eta borrokak ere ematen ditu.
A.- Afizioa ere ekarriko du, askotan apostu giroa sortzen bada ere...
L.- Bai, eta hori da okerrena: handien txapelketa bi urtez behin-edo egiten da, baina orain, adibidez, ikusten da nola gaztetxoak dabiltzan uda partean ia astero txapelketa eginez, eta horrek jendea apostu giro horretara ohitzen du, eta hori ez da oso ona. Piska bat mugatu egin beharko litzateke txapelketen asuntoa ere. Dena dela, benetan erromerian neurtzen da hemen bost pieza bakarrik jotzen dituzu eta suertearekin txapela ateratzen duzu.
A.- Zenbat denbora eman dizue txapelketa prestatzeak?
T.- Kantukoak azkenengo hilabeteak atera ditugu guk geuk, eta fandangoa eta arin-arina, Pepe Yantzirenak, aspalditik neuzkan gordeak.
A.- Noren hitzak kantatu dituzue?
L.- Trikitixaren hitzak Hernaniko Jexux Mari Arrietarenak ziren eta porrusaldarenak Peñagarikanok eginak.
39

GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTxapelketak
GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaTrikitilariTAPIA ETA1
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakTAPIA TA LE

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude