Taldeen egiturak aldatzearen beharraz


1986ko irailaren 28an
Zintzilik-ek W. Allen-en "Jo zak berriro Sam" estrenatu (2)
Taldeen egiturak aldatzearen beharraz
Jokin Cueto eta Juan Mari Segues dira Zintzilik taldearen buru eta bihotz. Bigarrenarekin izan gara.
Bi lagun hauek osatzen duten ekipoak, laguntzaileak barne, Orain-ek produzitutako "Escorial" Gelderode-ren obrarekin jarri zen martxan. Eta esperientzia haren ondoren zerbait dibertibarria egitea nahi izan zuten Zintzilik taldearen sorreran ez dago, hala ere, estilo konkretu batean aritzeko asmoa:
"Ez, ez da hori gure asmoa. Atsegin duzun obra da, ikusten duzu inguruko jendea zure neurrian dabilela. Agian, gure ustez badira oso testu interesgarriak Donostian eta Euskadin ikusi gabeak, eta Madrilen egin direlako bakarrik ez ditugu baztertzen".
Ez dute antzematen parekotasunik Equus eta azken honen artean. Lehenengoa Jokin Cuetok atsegin zuen obra baten inguruan sortu zen. Pertsonaiak egiteko aktoreak bazituela uste zuen. Eta buelta haundiak eman ondoren hautatu egin zuten.
Hirugarren obra egitearen arrazoia zerbait dibertigarria lantzearen gogoan bilatu behar da.
"Equus eta Escorial bezain trinkoa ez den zerbait. Orduan zerbait dibertigarria egin nahi genuen eta beste batzuren artean "Aspirina" aukeratu genuen. Erabakikorra izan zen gure asmotan genituen aktoreen baietzak, funtsean Ramonena".
Bideoa sartzearena zen beste arrazoi inportante bat. Cuetok buruan ezin bestelakoak zituen bi baldintza nagusiak.
Bide berrietara egokituz
Segues eta Cueto ez daude gaur goizetik teatroaren mogidan. Teatro independiente delakoan ibilitakoak, gaur egun teatroaren egiturak ez dakigu norantz aldatzen ari direnean, haiek konpainiaren alde egiten dute apostu.
"Bai hori izan da ideia. Bion kasuan urte asko dira taldearen lan eskema barruan, hugei urte eta Joaquinek gehiago. Biok bat gentozen taldeak abantaila haundiak dituela, baina eragozpenak ere. Abantailak, talde sentsazio inportantea dago, jabetasunaz, lanaz, hori demagun talde eredugarrietan, baina eragozpen bezala ikusten genuen beti testu berdinera bultzatzen zaituela, jende talde berdina delako beti. Orain ematen ari zaio beste irteera bat testuak sortzearena da".
Juan marik ezagutu zituen beste gauza batzuk gogoratzen dizkigu, TEU, Tablado, Argi, talde guzti hauen gora-beherak. Jendea taldetan zegoen eta pentsaezina zen pertsona berbera beste talde batekin lanean ibiltzea. Haien ustetan hori gaur egun ere ematen da. Ez dute beti lagun berdinekin lan egitera bultzatuak sentitu nahi eta alderantziz.
"Beti jende beraren inguruan zabiltza, baina parte bati momentu batean interesatzen ez bazaio, alde egiteko askatasun osoa egon dadila".
Lan harreman berriak
Jarraipena posible zaie molde berrietara -edo agian ez hain berrietara- egokituz, eta honek lan harremanak estratifikazio batera eramaten ditu, berriak gure artean, ezagutzen ez ditugunak beraz. Haiek erabat sartuak daude egokitze honetan, soluzioak bilatzen.
"Guk gauzak entrepresa mailan egin nahi ditugu, horretan hasi gara iadanik. Hazienda eta lan-harreman mailan gauzak ez daude argi, kasik inbestigatzen ari garela esan daiteke".
Kritika batzuk, betiere etiketak bilatu nahiz, espektakulua definitu nahi izan dute "hirugarren bide" bat bezala, euskal antzerkiaren bide komertziala. Eta ez da bakarrik goi mailetan horrelakorik entzun, kale giroan ere baizik.
"Hori ez zegoen gure asmoan inondik ere. Guk nahi izan duguna, Donostian aktuatuz, Madrileko konpainia ikustera joaten den publikoa errekuperatzea izan da. Hasieratik taldeen lanak ikusten joaten ez dena. Eta nolabait lortzen ari garela uste dut, agian mementua iritsi delako, ez guk lortu dugulako. Bestetik nik uste dut obra dibertigarria dela, jendeak farre egiten du, kritikak onak izan dira. Tira, horrek eragin handia izan du".
E.O.
43

Gaiez\Kultura\Antzerkia\Taldeak\ZINTZILIK

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude