Josu Naberan: "Irakasle multzo handi batek kulturgintzan oinarritutakoirakaskuntza posible ikusi du"


1986ko irailaren 28an
Beran eta Derion burutu ziren aurreko astean AEKren aurtengo ihardunaldiak
Josu Naberan: "Irakasle multzo handi batek kulturgintzan oinarritutako irakaskuntza posible ikusi du"
Joan den astean burutu berri dira Derion Bizkaiko AEKren jardunaldiak, eta Beran Gipuzkoakoak. Esan beharra dogo jendetza bildu zela, irakasle, eta arduradunen artean. Denon artean aurtengo kulturgintza, metodologia, eraketa berria etab. izan zuten aztertzeko, eta egin ere. Aldaketa ugari etorriko omen da, eta honetaz mintzatzeko Josu Naberanengana jo dugu, berak azaltzeko guzti honen funtsa eta nondik norakoa.
ARGIA.- AEKk irakaskintza berri bat planteiatzen omen du, aurrantzeko pausu handi bat ei da, orain arte erabili den sistima komunikatiboa efektiboa izan bada ere ez dela nahikoa eta. Azaldako diguzu apurtxo bat orain planteiatzen den hori zer den edo nondik nora doan?
JOSU NABERAN.- Begi bistan da euskararen normalkuntzak behar dituela instantzia guztietatik esfortzu adizionalak edo bereziak. Egoera bereziak soluzio bereziak eskatzen dituzte, bai irakaskuntzatik, eta bai beste sektoreetatik ere. Hizkuntzen metodologia bera barrutik ze egoeratan dagoen eta zer planteiatzen duen ikusi behar dugu. Pausu handi bat eman da metodologia estrukturaletatik komunikatiboetara, eta komunikatiboetan barruan ere aztertu behar dugu non aurkitzen garen eta ze tendentzia dagoen hor ere.
Metodologia arloan, helduen irakaskuntzan puntu klabe bat planteiatzen da ikastaldeeen eskakizunetan. Ikastaldeen beharrak izaten dira ikasleen berezitasunak ezagutzea, zer nahi duten, nondik datozen, datu guztiak... metodologia komunikatiboan beste datu interesgarri bat da komunikazio premia. Komunikazio premia horren artean Euskal Herrian badira ere jentearen motibazioak. Motibazioak ez dira bakarrik pragmatikoak,eta bada motibazio integrazionala deitzen dena. Baditugu datu batzu zeintzuetan euskaldun izan eta bizi nahiaren beharra ikasleen motibazioen artean agertzen dena. Motibazio pragmatikoa %14 eta ikaslearen motibazio integrazionala % 79koa atera zen Gasteizen, eta Bilbon egin ziren inkesta batzuetan holako zifra agertzen zen. Faktore hau kontutan hartzekoa da. Euskarari buruzko jarrera bat ere badaukate ikasleek, ez promozio nahia bakarrik . Faktore hau programazioa egiterakoan sartu behar den datu bat da. Metodologia aldetik, hau sartzen ba da nabaria da aldatuko dela ikaskuntza eta horren arabera programazioa eta hizkuntza lantzeko modua.
Beste puntu bat da metodologia komunikatiboaren garapena, momentu honetan ikertzaileen artean eztabaidak daude, gehienek esaten dute komunikatuz ikasten dela hoberen, baina ikuspegi diferenteak daude. Batzuren ustez funtzio komunikatiboak haseran barik ikasprozesuaren azkenean izan behar dute, beste batzurentzat proportzioan joan behar dute egiturak eta funtzio komunikatiboak... Baina badago korronte bat nagusitzen doana, eta badiona metodorik onena hizkuntza bat ikasteko ekintzetan oinarritzen den sistima dela. Eginkizun konkretu bat jartzen bada programazio barnean, ba hori izango da motibagarriena hizkuntz mekanismoak ikasteko.
A.- Zertan konkretatzen da guzti hau, eta zer eskatuko dio AEK-ri?
J.N.- Honek eskatzen du programazioa, mentalitatea eta dinamika aldatzea, eta irakasleen aldetik esfortzu handi bat. Irakasleen bilerak egin beharko dira, eta jarraipena beharko du. Guk nahi dugun hizkuntz eginkizun hauek lortzen baditugu, eta benetan euskarak behar duen kulturgintza bat izaten bada, ba hori izango litzateke inportanteena hizkuntza bat ikasteko. Guk planteiatuko ditugu eginkizun batzu ahalik eta efikazen euskara ikasteko, eta horiek izango dira gizarteak eskatzen dizkigun eginkizunak.
Uste dugu gainera ikastera datozenak betetzen dituztela baldintzak metodologian salto bat emateko. Honek ekarriko digu ondorioz moldaketa batzu, salto bat medioetan eta dokumentazioan, tresnerian, eta eraketan bertan. AEK bada organismo bat euskararen alde dabilena eta posibilitate handiak badauzkana da bide honetatik sustraituta dagoelako herri auzo eta leku askotan. Baina badakigu AEKk bakarrik ezin duela mobilizatu indarrak nahiko euskararen normalkuntzan eragiteko. Egin ahal duena da ikaskuntzatik planteiatu eta esperientzia hau erakustea Euskal Herriari. AEKk behar du beste organismoekin elkarlana, kultur taldeekin etab. Herri batetan batzen bada AEK eskoletakoekin metodologia hau aurrera eroateko eta herrian dauden taldeekin, hori mobida polita izango da. Ez diogu honekin berehala soluzionatuko denik asuntoa, baina gizarteari planteatuko diogu izan daitekeena normalkuntzarako pauso bat. Gero hortik dago AEKk benetan ikustea EKB-ren beharra.
A.- AEKk badu inplantazioa hainbat lekutan, eta errealitate oso desberdinetan. Zentzu horretan Bilbo hiri handia, erdalduna, langabezia arazoduna, inmigrazio handiduna eta abar... ez da berdin izango Bermio, Nafarroako herri txiki bat edo Xiberuko Atharratze edo... Errealitate desberdinak ezagututakoan agian ekintza berberak ez dute balioko, ezta? Nola konpondu duzue arazo hau?
J.N.- Jardunaldiotan aportazio bat eman dena hau izan da. Eskualdeetatik eraman da erreflesio txiki bat, eta hortik abiatuta era bitako konpromisoa hartu dute: alde batetik aztertzea urtean zehar ea ze ekintza moetak egin daitezkeen, eta gero ekintza hauek hartu eta zehazki nola programatu ikasprozesuko ziklo bakoitzean. Eskualde erdaldundu batetan egiten diren ekintzak ez dute -agian- edukiko oihartzunik eskualde euskaldun batetan, eta baita ere herri handietan egindako ekintzak edo herri txikietan egindakoak desberdinak izango dira. Hori bistan dago.
A.- Bai, hala eta be hauek Bizkaiko jardunaldiak izan dira. Planteiatzen ari zaren hau, Bizkaiko AEKk planteiatzen duen zerbait da, ala nolabait Euskal Herri osora heda daiteken planteamendua?
J.N.- Jardunaldi hauek egin dira Derion, Beran hiru egunetan, eta Araban egingo dira 29tik aurrera, eta hiruretan egon da errepresentazioa beste herrialdeena. Programen aldetik ere egon da beste herrialdeetako jardunaldietan ekintza bidezko ikaskuntza honi buruzko erreflexio bat, eta euskararen normalkuntzari buruzkoa. Nahiz eta hiru lekutan egin, ba Euskal Herri mailako AEK-n planteiatutako gauza bat da.
Orain urte bete planteiatu zen formalki mintegi batetan, eta Derion eginiko jardunaldi hauetan izan da gehien definitu den momentua, irakaslegoak masiboki posibilitate hau gehien ikusi duen momentua. Lehen planteiatuta zegoen abstraktuan, baina hau izan da apur bat praktikan planteaiatzea gauzak urte beteko esperientzia izan ondoren; eta ez batek edo bik ikusi duten gauza bat, irakasle multzo handi batek ikusi du posible kulturgintzan oinarritutako irakaskintza.
A.- Ekitaldi hauek aurrera eramateko medioak handitu egin beharko dira, ezta? AEKk berak bere azpiegitura asko handitu beharko du bai jende aldetik, ikus-entzuteko materiale aldetik eta abar. Honek, nolabait presupuesto handi bat ekarriko dio AEKri. Nola pentsatzen duzue diru arazo hau konpontzea?
J.N.- Ba bai, honek materiale aldetik ,tresna aldetik, errekurtso aldetik eta, esigitzen du esfortzu handi bat. AEKk egingo du ahal duena daukanarekin, eta orain beste motibo bat du gogorrago eskatzeko instituzioei eta dirua daukanari, ze plangintza bat dauka, begi bistan erresultatuak dituena, eta oso irrazionala izango litzateke guzti hau laguntza barik geratzea.
Iñaki GOITIOLTZA
32-33

GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAlfabetatze
GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeAEKIrakasleak
PertsonaiazNABERAN1
EgileezGOITIOLTZA1Hizkuntza

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude