"Euskaldunak frantsesentzako gogaikarriak zarete"


1986ko irailaren 28an
Denis Langlois, legegizon eta idazle
"Euskaldunak frantsesentzako gogaikarriak zarete"
Errefaxiatuen alde antolatutako manifestaldi eta ibilaldietan ezaguna egin da Denis Langlois. Hegoaldeko iheslarien kontrako zanpaketa salatuz artikulu eta gutunak argitaratu ditu Estatu Frantseseko komunikabideetan. Jurista izateaz gain idazle ere bada, eta hamar bat libururen egile: "Les dossiers noirs de la police française", "Guide du militant", "Et vous ètes de gauche", "La politique expliquée aux enfants"... Azken liburuan, herritarrek poliziaren aurrean dituzten eskubideak azaltzen ditu.
ARGIA.- Europan, eta zehazki Estatu Frantsesean, dabilen giroarekin, bitxiak egiten dira zure idatziak.
Denis Langlois.- Badira urte batzuk giza eskubideen aldeko lanetan ari naizela. Eta Euskal Herrian borroka bat biztua da giza eskubideen eta herri eskubideen, autodeterminezio eskubidearen, alde. Hipokrita litzateke, beraz, giza eskubideen alde idatzi eta ihardun eta aldamenean horiek zanpatuak direnean, asilo eskubidearekin gertatzen den bezala, hipokrita litzateke ezer ez egitea.
A.- Baina giza esbubideen zanpaketa Hirugarren Munduan ikusten da beti Europatik, barruan holakorik ez balitz bezala.
D.L.- Egia da, gauza horiek oso urrutikotzat eukitzen dira. Baina hemen bertan baditugu arazoak, eguneroko bizitzan ere. Frantzian poliziak gero eta indar handiagoa nahi du, eta bizitza kotidianoan ere borrokatu behar da horren kontra, identitate kontroletatik hasita. Zenbat gehiago Frantzira babes politiko bila etorri direnen alde. Urte eta mendetako lanaren ondorio dira eskubide horiek, eta defenditu egin behar ditugu, eta ez bakarrik bizitza kotidianoan, Europako marko osoan baizik.
A.- Erreza al da Estatu Frantsesean euskaldunon prolematika ulertzea?
D.L.- Ez. Hasteko, frantsesek oso gaizki informatuak daude Euskal Herriko aferaz, eta zuen aurrean indiferente daude. Euskaldunak frantsesentzako gogaikarriak dira, "geneurs". Alukeria bat da frantsesentzako Espainiatik euskaldunak honuntza etortzea autodeterminazioa eskatzen dabiltzalako. Europa osoan, ezarriak dauden mugak zalantzan jarri nahi dituen edonor da gogaikarria. Ezarritako agintea onartzearen ondorioz jendea egoista bihurtu da, eta eguneroko rutina astindu nahi duen edozer arbuiatzen dute. Euskaldunek, beraz, frantsesak gogaitu, izorratu, egiten dituzte, bai Frantziara datozenek, bai Espainian oporraldi hauetan hondamendi batzuk egin dizkietenek.
Minoriak arbuiatzen ditu demokrazia honek, eta herritarrak ere bai. Esan beharra dago Europako demokrazietan herritarrak gero eta leku gutxiago duela bere papera betetzeko. Minoritateak demokraziarentzako arrisku bezala ikusten dira, teorian alderantziz bebarko lukeen arren: demokrazia maioritatearen agintea bada, minoritateekiko errespetoa ere bada.
A.- Euskaldun errefuxiatuekin gertatzen ari dena euskaldunekiko arazo espezifiko bat al da, ala "terrorismo internezionala" deitu duten horrekiko amalgaman sartzen da?
D.L.- Babes politiko bila etorritako militante euskaldunak espultsatu dituzte, eta erreaziorik ez bada horrek okerragora joko du, tamalez. Baina egia da hori errepresio giro orokorrago batean bilduta dagoela. Terrorismoaren kontrako borrokaren estalpean, beste egiturak ari dira eraikitzen. Askotan hitzegina zen justiziaren eremu judizialaz, baina hori eremu polizial izatera pasa da eta orokorrean espazio politikoaz mintzatu beharra dago; espazio horrek errejimen guztiak biltzen ditu, eskuindar nahiz ezkertiarrak izan. Status horren kontra oldartzen den edozeren kontrako errepresioa gogortu egiten da, eta justu hori da euskaldunen kasua.
Euskaldunekin egiten denak abisatzen du zer egingo den irlandarrekin, italiarrekin etabar. Pandraud ministrariak garbiki adierazia du ez dela errefuxiatu europarrik kontutan hartzen, ez dagoela, Mendebal Europako estatu guztiak demokratikoak direlako. Arazoa da ea Espainia erresuma demokratiko bat den, poliziak torturatzen duen eta garantia judizialak zintzilik dauden erresuma bat demokratikoa ote den. Horixe bera galdetzen zen zen hemen Aljeriako gerra garaian: Aljerian torturatzen den bitartean, Frantziak erresuma demokratiko izaten jarraitzen al du? Abioi amerikarrek Vietnam bonbardeatzen duten bitartean Estatu Batuak erresuma demokratiko bat al dira?
A.- Eritzi publiko frantsesaren eakubitartze bat aipatzen da askotan azken denboretan.
D.L.- Eskubitartze hori askotan aipatzen da, baina horrez gain zera ere esan beharra dago: ez dela hainbat ezberdintasun eskuin eta ezker klasikoen artean. Herritarrak dira agintearen aurrean beren herritar paperari uko egiten diotenak. Hori krisi ekonomikoari ere lotua da, herritarrek aski lan bai bait dute norbere arazo txikiekin. Kolektibitatearen arazoak alde batera utzi ditu herritarrak, eta euskaldunen arazoa hori da, herritarrek egunero dituzten arazo txikien artean beste buruhauste bat gehiago sortzen dutela.
A.- Iruditzen al zaizu extradizio eta espultsio hauen martxak konponbiderik baduela?
D.L.- Ofentsiba honek irrebertsiblea dirudi. Baina beti ere herritarrari geratzen zaio erreazio ahalmena, eta gerta daiteke agintea urrunegi joatea estatu polizialaren ezartzean, eta jendea iratzar daitekeela. Hori da gure itxaropen bakarra gaur egun, jendea esnatzeko ahaleginak egitea.
A.- Baina hori posible ikusten al duzu epe laburrera begira, bihar, gaur?
D.L.- Gaur... gaur diodanean ostirale arratsalde honetaz ari naiz. Eta aitortu behar da desinformazio masa guzti horrek zanpatuak sentitzeko arrazoinak baditugula. Baina gauza lodiak ari dira gertatzen eta iruditzen al zaizu herritarrek dena jasango dutela, ez dutela erreazionatuko, legezkoa denari buruzko burutazio guztiak ahaztuta? Baina giza eskubideak, autodeterminazio eskubidea, babes politikoa, urteak daramatzaten eskubideak dira, eta irmoki sustraituak daude...
Egia da zuk diozun galdera hori egitera bultzatzen gaituela denak, gero eta minoritarioago garelako. Jarrera detentsibo batean gaude, gure ideak gero eta gutxiago pasatzen direlako. Baina ziurrenik Estatu Frantsesean gertatzen denaren alderantziz gertatzen da Euskadin, Iparraldean eta Hegoaldean. Han jendeak gero eta kontzientzia handiagoa du bere eskubideez, eta horrek gero eta lejitimitate handiagoa ematen dio beretzako autodeterminazio eskubidea eskatzeari.
A.- Aldizkari batean argitaratu duzun gutun batean errefuxiatu estraditatu batez gogoratu zara, Juantxo Nafarratez.
D.L.- Bai, orain dela ia urtebete iheslarien alde egin genuen martxa batean ezagutu nuen, eta haren bultzatzaileetako bat zen Juantxo. Makina bat solasaldi eta eztabaida eduki genuen. Babes politikoa eskatzen duen militante bat espultsatzen dutenean min egiten dizu, baina gertutik ezagutu duzun bat baldin bada areago hunkitzen zaitu.
A.- Errefuxiatuen inguruko gai hauek Estatu Frantseseko intelek tualen artean ezin al dira eztabaidatu?
D.L.- Bai, baina kontutan hartzazu gai honetaz arduratu daitekeen intelektual giroa gero eta estuagoa dela. Bada sail bat eztabaida politikoetatik apartatu dena, ideologia ezkertiarrek mundu guztian egin duten atzerakadarekin etsita. Gero eta urriagoak dira gertakizun politikoekin konprometitutako intelektualak, eta beren artikuluak pasatzeko arazo handiak dira. Zaila da prentsan horien gauzak pasatzea. Batzutan, medio horiek kontrakoen eskuetan daudelako. Eta besteetan, kontzientzia txarra duten jendeen eskuetan daudelako, zure barku berean ibili dira eta gero alde egin dutenean ez dute zureaz ezer ere jakin nahi.
I.Z.
Errefaxiatuen aldeko hainbat ekintzatan parte hartua du eta "Juantxo"ren estradizioak bereziki hunkitu zuela aitortzen du.
16-17

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakErbesteaErrefuxiatu
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakLANGLOIS1
PertsonaiazLANGLOIS1

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude