Euskal pop-a jendeari hurbiltzeko esperantzaz


1986ko irailaren 28an
Saz Le Bolo-k bere lehen diska plazaratu
Euskal pop-a jendeari hurbiltzeko esperantzaz
"Saz le Bolo" oñatiar taldeak duela bi urte ari da plazarik plaza, eta nahiz eta oso ezagunak ez izan lehendabiziko diskoa kaleratu dute.
Elepe txiki bat argitarati diete IZ diskoetxekoek, eta guzti horretaz mintzatzeko aukera izan genuen taldeko bi partaiderekin.
ARGIA.- Orain dela bi urte hasi zinetela, nola izan zen hasiera?
SAZ LE BOLO.- Hasiera batean, Jon eta Imanol izan ziren sortzaileak, gure artean gauzak egiten hasi ginen. Orain dela bi urte ere, Bixenekin harremanetan jarri ginen, eta hortik gutxira laugarren partaiderekin, Jabirekin. Errepertorioa aldatzen hasi zen, eta holaxe, maketa bat grabatu genuen.
A.- Laurok oñatiarrak al zarete?
S.L.B.- Imanol eta Jon bai, besteak Arrasatekoak.
A.- Nola hasi zineten jotzen, pub-etan edo toki itxietan?
S.L.B.- Beno, laurok hasi ginenean, saioak egiten hasi ginen eta, piskat lantzen. Maketa bat grabatu genuen, leku askotan grabatu izan dugu, plazan, tabernetan, pub-etan, diskotekatan, pilota-lekutan. Zenbait lehiaketatan ere parte hartu dugu, Tolosan eta Zallan.
A.- Izena nondik datorkio taldeari?
S.L.B.- Beno, "Txano gorritxu" ipuinetik dator, aldrebes hitzjoko bat da. Badu bere istorioa. Batez ere ondo jotzen duela belarrira eta umorea ere, oso inportantea da.
A.- Zuek ze musika mota egiten duzue?
S.L.B.- Beno, berez rock talde bat gara, hau noski oso zabala da. Nik behintzat asko gustatzen zaidan definizio bat entzun nuen, zera da, guk pop-grisa egiten dugula. Ezin da adjetibo zehatz bat jarri, guk uste dugu pop inguruan mugitzen garela.
A.- Zuetarik batek eramaten ditu musika eta letra sortzeko lanak?
S.L.B.- Hori Jonen eta Imanolen artean egiten dugu. Diskan zazpi abestietatik seiren musika Jonek eginak dira. Beste bat, elkar-lanean. Hitza normalean musika egiten duenak sortzen du.
A.- Euskal musikaren barruan ze harreman dituzue beste taldeekin?
S.L.B.- Talde batzurekin ibili gara. "KONTUZ HI", "CICATRIZ" eta azken bolada honetan "KORTATU"rekin ere... kontzertu bat egiterakoan holako harremanak beti sortzen dira, batzu oso politak....
A.- Diskak zer nolako mamirik dakarkigu?
S.L.B.- Gure abestien bidez, mobida batzu kontatzen dituzu, istorio batzu. Kantu batzu depresio kontrakoak edo... beste batzu intranzendente samarrak ere bai, oso tematika zabala.
A.- Pop-ak euskal musikan ba al du arrakastarik?
S.L.B.- Egia da, pop-ak Euskal-Herrian ez duela pisu haundiegirik, zuri gustatzen zaizun musika egiten duzu, jendeari helduko zaion esperantzaz.
A.- Etorkizuna nola ikusten duzue?
S.L.B.- Ez dakigu, denborak esango du. Diskan sartu ditugun kantak, gehienak berriak dira, beste batzu iazko maketatik hartu ditugu. LP bat izango balitz beharbada beste motatako kantak ere sartuko genituzke.
A.- Nolako maila ematen du euskal musikak?
S.L.B.- Beno, Euskal-Herrian talde asko sortzen dira, batzu onak eta beste batzu txarrak. Kanpoko aukera askoz ere handiagoa da, gainera euskaraz kantatzen baduzu....
A.- Nolako harrera izan duzue komunikabideetan?
S.L.B.- Guk nahiko harrera ona izan dugu komunikabideetan. Hain leku txikia da hau denok ezagutzen garela, bestaldetik ez dago aukera haundirik. Talde asko daude baina eskaintza gutxi.
A.- Rock radikalak talde asko itzali al ditu?
S.L.B.- Beharbada bai, hasieran jendea oihu egitera eta joaten zen kontzertuetara, gero halako hutsune bat sortu zen, ezer barik, galduta, eta handik urte batzutara "euskal rock radikala" izeneko mogimendua agertu zen. Jendea holako kontzertuetara joan egiten da, errealitate bat da eta halaxe da.
A.- Nolabaiteko heldutasunera zoaztela uste al duzue?
S.L.B.- Lehen maketatik hona aurrerakada nabarmena izan da. Gainera Jabi sartu zen, beharbada maketan soinu bigunegia gertatu zen. Orain maketako abestiak entzuten ditugunean kokatuago gaudela konturatzen gara.
Peru UNZUETA
41

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakSAZ LE BOLO
EgileezUNZUETA2Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude