Ikastolen betiko helburuari eutsi


1986ko irailaren 21ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Ibilaldiako antolatzaileei elkarrizketa
Ikastolen betiko helburuari eutsi
Aurtengo IBILALDIAren inguruan antolatzaileek Euskal Eskola Publikoaren alde dagoen jende guztia bildu nahi izan dute, erreibindikazio jai bat bihurtuz eta ateak irekiz asmo honekin bat datozenei. Honetaz eta ikastolen gaurko egoeraz hitz egiteko Josebagana jo dugu, antolatzaileetako batengana alegia. Beronek aspaldiko aldetik Basauriko Aritzko ikastolan dihardu, eta aski ezaguna da Bizkaiko euskal munduan.
ARGIA.- Zeintzu dira aurtengo IBILALDIrako zehaztu dituzuen helburu nagusiak?
JOSEBA.- Aurtengo Ibiladiaren helburu nagusia zera da : ikastolek hasieran zuten helburua berriro kaleratu, berriro indartu eta gure artean berpiztu helburu haien nahia eta gogoa. Zergatik hau dena? Alde batetik nahiko ilun dagoelako euskarazko irakaskuntza gaur egunean, eta ikastolen egoerak konpondu gabe jarraitzen duelako hainbeste urte igaro eta gero. Zertan zehazten diren Ibilaldiaren helburuak? Batez ere jai erreibindikatiboa egitean eta ahalik eta jende gehien biltzean erreibindikazio honen inguruan. Erreibindikazioak labur bilduta eta zehaztuta hiru direla esango nuke nik: Alde batetik Euskal Herriko edozein umeri euskaraz hezitzeko duen eskubidea errekonozitzea. Horrek esan nahi du praktikan neurri egokiak hartu behar direla hori lortzeko. Euskarazko irakaskuntza hori lortzeko ez bakarrik ikastoletan, publikoan ere bai Azken finean honek esan nahi du Euskal Herriaren berreuskalduntzea lortu nahi badugu, eskola publikoa izan behar dela zutabe nagusiena euskalduntze lan horretan. Ez badugu lortzen eskola publikoan garantizatzea euskarazko irakaskuntza, bai Iparraldean, bai Nafarroan, bai hiru probintzi hauetan, ez dugu lortuko euskalduntze lan hori umeekin.
Beraz guk gaur eguneko pauso bezala, eta hau bigarren helburua litzateke, zera eskatzen dugu: Gaur egunean ikastolak publiko bihurtu behar direla eta eskolekin euskarazko irakaskuntza ziurtatuko duen sare publiko bakarrean bildu behar direla eskolak eta ikastolak, eta ez dugula onartzen eskolak euskalduntzeko biderik ez jartzea.
Eta hirugarren helburua Seaskak bizi duen egoera larri honetan, Hegoaldetik bizirik irauteko laguntza handi bat eskeintzea izango da.
Egun ez da euskarazko irakaskuntza ziurtatzen
A.- Lehenengo helburua euskarazko irakaskuntza aipatu duzu. Egun ikastoletatik aparte badirudi bidea jartzen hasi dela eskola publikoa euskalduntzeko, hor daude ereduen asuntoa eta abar. Bide horretatik pauso positiborik ikusi duzue?
J.- Argi dago herrialde euskaldunetan eta giro euskalduna den lekuetan aurreratu egin dela, ume horiei ziurtatu egin zaielako euskarazko irakaskuntza D eredu horren bitartez.
Bestalde argi dago ere gero eta eskari gehiago dagoela guraso erdaldunen partetik B ereduan matrikulatzeko, beren umeak euskalduntzeko, eta gaur egun duten alternatiba ia bakarra B eredua dela. Oso gutxitan ezagutzen da ordea ume erdaldunek D eredua duten lekuak.
Esan behar dugu baita ere eredu hauek ez dutela betetzen euskalduntze gogoa, hasieran ikastolek betetzen zutena, bide egokirik ez delako jartzen horretarako eta ume gehienak A ereduan sartzen direlako.
A.- Orain arteko euskarazko eskola bakarra ikastola izan da, euskarazko irakaskuntza ziurtatuz. Gaur egun ere horrela ote?
J.- Azken urteotan zorionez eskoletan badago euskarazko irakaskuntza bultzatzen duena. Ikastoletan egin den errekonbertsioarekin (gelak murriztu, ume kopurua gehitu klaseko, etab.) ezin da esan ikastoletan euskarazko irakaskuntza ziurtatzen denik. Lehen gurasoen eskuetan zegoenean antolakuntza, ahaleginak egiten ziren ume erdaldunak zaintzeko, kopurua gutxituz edo irakasleak gehituz. Baina Gasteizko Gobernuaren errekonbertsioarekin ume erdaldunek oso zaila dute beren irakaskuntza osoa euskaraz egitea.
Ikastolen euskalduntasuna arriskutan dago
A.- Ikastolek beren D eredua mantendu dute pribatuak izatearen truke. Pribatu izate horrek laguntzen die ikastolei berdin jarraitu ahal izateko?
J.- Okerreko bidetik doan galdera da hori. Egia da ume erdaldunekin D eredua egin dugula, baina egun hainbat ume gelako izatera behartu gaituzte. Eta D eredua izan arren teorian, beharbada epe ez oso luzean praktikan beste eredu batzu aplikatzera behartuko gaituzte,ez izenez edo paperean baina bai praktikan.
Batzuen ustez pribatuaren suerterik handiena hori zen, publiko izatean euskalduntasun hori galtzen zela uste bait zuten, baina gure zoritxarrerako esan behar dugu pribatua edo kontzertatua izanda ere, euskalduntasun hori galtzeko arriskutan gaudela.
EEPAk lanean jarraitzen du
A.- Sare publiko bakarra dela eta, EEPA denon ahotan zeuden siglak ziren horri lotuta. Azken garaian aldiz, nahiko ahuldua dirudi...
J.- Zaila da hitz gutxitan azaltzea. Gasteizko Parlamentuan EEk proposamen bat aurkeztu zuen nahi zuten ikastolak publiko bihurtzeko. Honek nahasketa sortu zuen EEPAn, batzuen ustez gutxiengoak betetzen zituelako, eta besteen ustez ez. Inpasse bat sortu zuen horrek, EEPA ixilaraziz eritzi baterakoi bat ez zuelako. Baina orduko ikastolak eta Ibilaldi honetan parte hartzen dutenak barruan daude eta bilerak egiten jarraitzen dute,
A.- Konsensatutako lege hori geldituta geratu zen. Zein da egungo egoera?
J.- Ekainan Gobernuak kontzertatuak izateko dekretu bat aurkeztu zien ikastoleei hilabeteko epea emanez onartzeko. Bizkaian eginiko bileran kontrako eritzia izan zen nagusia, eta epe bat eskatzen zen eztabaidarako, bestetik urtebeteko epea eskatzen zen kontzertatua izan gabe orain arte bezala segitzeko. Gipuzkoan ez dirudi eztabaidarik egon zenik, eta Araban gehienek sinatu egin zuten beste erremediorik ez bait zegoen.
Bizkaian 14 ikastolak diraute sinatu gabe, jakin barik zein izango ote den haien jarrera, kontzierto barik ez bait dago dirurik. Hau beraz inposizio bat izan da diruaren truke, ikastolek aukera izan gabe hautatzeko haien bidea.
Federazioen jarrera oso iluna izan da.
A.- Zein da guzti honen aurrean Federezioen jarrera?
J.- Parlamentuko lege-proiektuari Federazioek oso kritika gogorrak egin zizkioten. Haien ustez eskolak erdaldunak izanik, ikastolak publiko bihurtzerakoan desagertuko lirateke. Orain kontziertoen arazoekin ixilik egon dira, hauek dohaintasuna dakartela pentsatzen bait dute. Federazioen jarrera oso iluna izan da.
A.- Kontzertuekin beraz dohaintesuna, euskaltasuna etab. lortu da. Dirudienez ikastolak nahiko egoera onean daude...
J.- Esan behar dugu oraindik nahiko bide ilun dagoela. Batetik legea inpugnatuta edo inpugnatzeko bidean dagoelako. Hala izatekotan nahiko ondorio kaskarrak izango ditu. Inpugnazio hau ezarriz gero, zer esango zaie ikastolei? Madriden kontra joateko haiena baita inpugnazioa?. Baina ikastoleei ez zaie aurretik galdetu nahi zutenaz. Gobernua aidean geldituko da.
Irteerarik gabeko bideetan aurki gaitezke laster ikastetxe kontzertatu bezala. Ikastola txiki asko desagertuko da minimoak ez dituelako betetzen.
Dohaintasuna ez da ziurtatzen gainera. Zorrak ordaintzen jarraituko bebarko dute.
Eta ondoriorik txarrena da borroka zuzenera garamatzala beste sektoreetan dauden langile eta gurasoekin, pribatuekin identifikatzen gaituztelako. Eta beraz eskola publikoetako euskarazko ereduekin konpetentzian, orain arteko elkarrekiko lana apurtuz. Gobernuak bere eskola ereduarekin identifikatu nahi gaitu, eta eredu horren defendatzaile bihurtu.
Martxa honetan euskarazko ereduen aldeko kanpaina egin beharrean, ikastetxearen aldekoa izan beharko da. Gu honen kontra saiatuiko gara, noski.
Herriari limosna eskatzeko garaia amaitu da
A.- Ikastolen arazo handienetako bat zorrak izan dira. Ibilaldia propagandaz gain diru iturri bat zen. Aurten aldiz, Seaskakoentzat izango da bildutakoa, diru premia hori izan arren.
J.- Argi utzi nahi dugu dirua Seaskari ematea ez dela beharrik ez dugunaren seinale. Gure jai hau erreibindikatiboa egiteko erabakia hartu genuenetik argi ikusi genuen ezin geniola herriari diru gehiago eskatu administrazioaren betebehar bat betetzeko. Herriari limosna eskatzeko garaia amaitu dela pentsatzen dugu, eta garaia da gobernuak benetako irtenbideak emateko.
Horregatik pentsatu genuen Ibilaldi honen helburua ez zela dirua biltzea. Baina Seaskak duen egoera larrian pentsatu ondoren arrazoi bat gehiago izan genuen guretzako dirua ez eskatzeko, eta haiek duten egoera politiko eskasa eta bere etorkizun beltza kontutan hartuz beraiei ematea erabaki genuen.
53-54

Gaiez\Gizartea\Irakaskuntz\Eskolak\Ikastolak\Ekitaldiak\Ibilaldia
Gaiez\Hizkuntza\Euskara\Ekitaldiak\Ibilaldia

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude