"Ez da serioa RAFen deskribapen hori"


1986ko irailaren 21an
Pieter Bakker Schutt abokatua
"Ez da serioa RAFen deskribapen hori"
Pieter Bakher Schutt Holandako abokatu famatu bat da. Baina horrez gain "Stammheim" filmean ikusten den auzia primerako baldintzetan ezagutzeko aukera izan zuen, Europako Batzordeak Giza Eskubideentzako zuen Komitearen izenean bidali bait zuen obserbatzaile gisa. Amaterdamen dauka bere bulegoa. Ez da erreza beregana iristea, baina azkenean ARGIAren galderei amabilitate osoz erantzun die, tarteka gure ahotsa "galdu" egiten dela adierazten digularik.
ARGIA.- Hemen, Euskal Herrian, Donostian egiten den zine festibalera dakarte "Stammheim" filmea, eta Alemanian hainbeste polemika sortu duenez, berataz duzun eritzia ezagutu nahi genuke.
Pieter Bakker Schutt.- Egia esateko, filmea ez dut ikusi, baina bere gidoiaren oinarria den liburua irakurri bai. Eta esan diezazuket RAF fenomenoaz hor egiten den deskribapena ez dela serioa. Kazetari lan gaizto bat egin du hor Stefan Aust-ek, eta gainera egiatzat ematen dituen gauza asko, neretzat hain egiak ez direnak, frogarik gabe ateratzen ditu.
A.- Filmea juizioan zentratua dago, eta juzioa gertutik segitu zenuen.
P.B.S.- Europako Batzordearen Giza Eskubideen komitearen izenean joan nintzen, eta auzian egoteaz gain Andreas Baader ezagutzeko aukera izan nuen. Orain, dena dela, Giza Eskubideen batzorde hori bukatua da, eta hori suntsitzeko ere argumentazio politikoak erabili dira.
A.- Alemanen "bultzada" egon al daiteke batzorde hori pikutara joatearen sustraian?
P.B.S.- Gestioak nola egin ziren eta zein bide erabili ziren ez dakit, baina edonor konturatzen da batzorde hori suntsitzeko erabili diren argudioak hain zuzen Alemaniako Estatuak hainbeste aldiz erabilitakoak direla.
A.- Antza denez, Alemanian abokatu askok galerazia daukate prozeso politikoetan parte hartzea. Egia esan azkenean zuregana jo badugu izan da beste zenbait abokatu ezagunek isilik egon nahiago zuelako.
P.B.S.- 1975ean lege aldaketa bat izan zen, "146 paragrafoa" izenez ezagutzen dena ezarriz. Zenbait abokaturi juizio zehatz batzuetan parte hartzen ez uzteko posibilitatea ematen dio juezari, eta hori beren esku hartuta juezek betoak jarri dituzte. Hori dela medio abokatu askori galerazi egin zaie aipatzen ari garena bezalako prozesoetan parte hartzea. Ez da prolema txikia, zeren sarritan detenituek espezializatu gabeko abokatuekin defenditu beharra eduki bait dezakete.
A.- "Terroristen" arazoak psikologikoak omen dira, humanoak.
P.B.S.- Bai, horrela sinplifikatu nahi dira prolemak. Azkenean, liburu hori idatzi duen kazetaria, aipatzen dugun filmearen gidoigilea, metodo psikologiko antiterroristetan parte hartzen ari da, eta hori esan behar zaio ikusleari. Zeren eta edozein, zu edo ni, RAFekoek egin dituzten aukerez eztabaidan sartu gaitezke, kontra egon gaitezke, baina benetan barregarria da preso haien arrazoinak motibo psikologikoetara erreduzitzea.
A.- Alemaniako gauzak aipatzen hasi eta Konstituzioaren Defentsarako Bulegoa eta bere buru den Horchem ateratzen dira berehala. Ez dakit jakingo duzun Euzkal Herrira ekarri dutela, biolentziari buruzko experto moduan.
P.B.S.- Horchem ezaguna dugu, bai, Europan, eta aipatzen duzun Bulego hori, izen horren atzean dagoena zerbitzu sekretuak direla esan behar da, inork pentsatu ez dezan batzorde parlamentario bat edo holako edozer denik.
A.- Horchem eta Bulego hori egon omen daiteke "Stammheim" filmearen atzean. Zer derizkiozu?
P.B.S.- Begira. nik ez dakit kazetari horrek pertsonalki Horchemekin hitzegingo zuen. Baina bai esan diezazuket gauza bat zalantzarik pabe: Stefan Aust-ek berak egiatzat ematen dituen informazioak nondik jaso dituen argitzen ez duen arren, informazio horien zati handi bat zerbitzu sekretuetatik datorkiola.
23

Gaiez\Kultura\Zinema\Filmeak\Luzemetraia
Pertsonaiaz\BAKKER1

Azkenak
Eneko Etxeberria: “Ez nioke nire semeari Jose Miguelen bilaketaren zama utzi nahi”

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama. Azken indusketa honek ez du, berriki hildako... [+]


2024-05-06 | Gedar
Asteartean hustu nahi dituzte Otxantegi Herri Lurrak

 

Hirugarren aldiz, Berangon birjabetutako lurrak husteko data berri bat ezarri dute. 08:00etan bertaratzera deitu dute Otxantegi Herri Lurretako kideek.

 


"Elkarren berririk izan gabe lelo berdina hautatu dugu, 'Palestinako umeak gureak ere badira': esanguratsua da"

Gasteizko hezkuntza komunitateko hainbat zentrok eta eragilek ekimena antolatu dute maiatzaren 10erako, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Urriaz geroztik zenbait eskola ekimenak antolatzen hasi ziren Paletinarekin elkartasunez, nork berea;... [+]


Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


Eguneraketa berriak daude