Isidro Monzon: "Gerra galdua zegoen, baina ez genuen ikusi nahi"


1986ko uztailaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Isidro Monzoni elkarrizketa
Isidro Monzon: "Gerra galdua zegoen, baina ez genuen ikusi nahi"
Isidro Monzon ezagutzen duenak badaki ondo gizon honen kategoriaz eta kalitateaz. Hiztun paregabe eta atsegina, historia eta sentimenduak bat egiten dira bere azalean oroitzapenak ahozkatzerakoan. Egunotan plazaratu berri den "Larrun" aldizkariaren III. zenbakian elkarrizketa luze bezain interesgarri bat eskaintzen zaigu Telesfororen anaiarekin. Egunotan Gerra Zibilaren hasieraren berrogeita hamargarren urteurrena ospatzen delarik horri buruzko pasarte adierazgarrienak jaso ditugu hemen.
GALDERA: Uztail honetan betetzen da mende erdi bat 1936ko gerra hasi zenetik. Orain dela 50 urte hasi zen gerra hura komandante tituluarekin bukatu zenuen.
ERANTZUNA: Bai, kapitain graduarekin hasita. Hamaika gauza kontatu da eta kontatu daiteke gerra hartaz.
GALDERA: Eta hitz bitan gerra haren erresumena nola egingo zenuke?
ERANTZUNA: Hasieratik galtzera kondenatutako gerra zen hura. Ez zegoen zentzu profesional bat, eta gerra bat ezin daiteke egin profesionalik gabe. Bueno, profesionalak edo profesionaltzen diren jendeak. Baina gu ez ginen sekula horretara iritsi. Ausardia eta adorea erregalatzeko haina erakutsi zen, baina horrekin bakarrik ez zen aski.
Europak ez gintuen laguntzen era zail eta berezi batean basterik, Sobiet Batasunak ez zuen bialdu behar zuenik bialtzen, eta zerbait igortzekotan Madrilgoei emango zien. Ez, baldintza haietan ezin zitekeen gerra bat irabazi, eta jende askok ikusten zuen hori. Goikoetxea injeniariak ere ikusi zuen, profesional bat bait zen. "Inork ez gaitu laguntzen, frontean jende ausarta daukagu baina ez dira profesionalak, eta aurrean dauzkagun horiek aldiz une honetan Europan indartsuenak direnen laguntza dute, italiar eta Alemanena, eta gainera profesional batzuen agindura daude". Eta Goikoetxea besteetara pasa zen.
GALDERA: Ez da denbora asko Goikoetxea hil dela. "Talgo" trena inbentatu zuelako eta abertzaleei traizioa egin zielako egin zen famatua Goikoetxea. Eta zuk ezagutu zenuela dirudi.
ERANTZUNA: Gerra baino lehenagoko Goikoetxea ez nuen ezagutu, nahiz eta badakidan Elorrioko familia ezagun bateko semea zela. Bere aita Araban petrolio bila ibilia zen, badira egurrezko dorre haien argazkiak. Baina gerran oso gertutik ezagutu nuen.
Bere sakonean abertzale bat zela uste dut. Gizon azkarra, oso atsegina traturako, nortasunez betea, baina beldurraren gaitza zuena, "gainditu ezinezko beldurra" deitzen den hori. Nere nagusia zen mendietan genbiltzanean, eta esan diezazueket ez zegoela hura aurreko trintxeretara eraman erazteko modurik. Konturatzen zenean haruntza eraman nahi genuela, edozein aitzakia ateratzen zuen ez joateko, hobe ikusten zela beste leku batetik, zertan joanik ez zela... Beldurti bat zen gizon hura. Etsaietara pasa baino hilabete batzuk lehenago esana zidan "egun garratzak ari gara pasatzen, etsaiak oraintxe erasoko balu galduak geundeke", eta gorputz guztia dardaraz zeukan.
Ni nintzen mendian, frontean, lanean ari ziren lekuetan Goikoetxearen kolaboratzailerik hurbilena. Eta egun batean esaten dit: "Monzon, Kurutzeta mendi inguru horretara joan behar dugu, ez zait-eta batere gustatzen hura nola dagoen. Eta beste injeniari bat ekarriko dut, Agirre, eibartarra". Hau ere gizon atsegin eta azkarra zen. Jende azkarra beti da interesgarria, eta gerra egiteko areago. Bi horiek, nire laguntzaile Azkargorta, bergararra, eta laurok, auto bat hartu eta joan ginen.
Heldu gara Kurutzeta ingurura, Atxerre izeneko paraje batera. Eta hango postuko soldaduekin hitzeginez konturatu ginen zortzirehun metrotako hutsunea zegoela, Kurutzetaren magaletik Jalindoren oinetara, zortzirehun metrotako lautada, Otxandio eta Leintz artean. Oraingo pinudirik ez zen orduan. Eta haserre bizian lehertu zen Goikoetxea: "Baina ikaragarria da hau, edozein gauetan sartu daiteke etsaia Otxandion, inork ikusi gabe. Arriskua beldurgarria da, eta Bilbon ez dute honen berririk. Gaur gauean bertan deituko diot Agirreri, honek ezin du hola jarraitu".
Zortzi egunen buruan handixek pasatu zen etsaietara, gure muturren aurrean. Ihesbidea aztertzera joana zen gurekin! Bera, beste bergarar bat, Unzeta izeneko bat, eta majistratu bat. Laster zabaldu ziren susmo txarrak, eta Goikoetxearen bila zebilen kristo guztia. Baina elurra egina zuen, eta bere autoaren markak han geratu ziren, autoa utzita gero egindako hanka-markak bezala: Leintzera aldegin zuen.
GALDERA: Traizio inportante bat bezala pasa da historiara Goikoetxearen ihesa. Alegia, berak egin omen zuen posible "Cinturón de Hierro" famatua Francok errez haustea.
ERANTZUNA: Bueno, Francoren abioiak etengabe zebiltzan gainean, beraz "Cinturón de Hierro" ongi ezagutzen zuten, dena agerian zegoen eta. Ez genekien defentsa ezkutuak egiten. Ez dut uste hain errez Goikoetxeagatik pasa zirenik.
Gainera, ez ziren hain errez pasatu. Hilabeteak behar izan zituzten Villarrealdik Bilboraino iristeko. Esan dizudan legez, Goikoetxeak ikusi zuen galtzera gindoazela eta etsaietara pasa zen, zeukan beldur ikaragarriagatik.
Gerra hura galdua zegoen, baina ez genuen ikusi nahi. Badakizu? Kausa hartan sinesten genuen, eta hori da neska batez maitemindua zaudenean bezala, ez dituzu ondorioak neurtzen; ondorioak neurtuz bazabiltza, hori da maite ez duzunaren seinale. Gerran berdin, zure konpromiso pertsonalean ahalik eta gehiena ematen duzu, eta ez duzu pentsatzen galdu daitekeenik. Horregatik miresten dut dena eman zuten gazte haien adorea, gaur dena ematen dutenak miresten ditudan bezala. Baina esan beharra dago: ez zegoen direzio aski organizatu eta profesional bat irabazi ahal izateko.
GALDERA: Gerra bizi izan duenak harenganako beldurra beti kontserbatuko du.
ERANTZUNA: Begira, asko dira gaur egun gertatzen diren heriotzengatik haserretzen direnak. Eta egia da: heriotzea beti da ikaragarria. Baina arrazoinak historian bilatu behar dira: historian ez da ezer bere gisara sortzen. Arrazoinik ez duen arazorik ez da sortzen sekula, eta sortzen bada arrazoinen bat delako ernetzen da. Zientifikoek ere oinarritzat daukate: ezerezetik ez da ezer ateratzen.
Horretan zerbait irakatsi dezakegu zaharrok, urte gehiago edukitzeak zerbaitetan bederen abantaila ematen digu eta. Begira ezazu Telesfororen eta nere kasua, noizean behin nork bere buruaz ere mintzatu beharra dauka eta. Hor duzu Telesforo, bere nortasun izugarri harekin, eta hemen naukazu ni, askoz nortasun ahulagoarekin eta Telesforori begiak itxita jarraitzen. Eta galdetzen dut: nola da posible Telesforo hain buru-belarri murgiltzea 1960tik aurrera zenbait gertakizun eta mugimendutan, nola izango zen posible bizi izan zuena bizi izan ez balu? Historia bat dugu atzetik, eta gaur egun borrokan dabilen gaztea ere, nahiz eta behar bada ongi konturatuko ez den, gu baino askoz aurreragotik datorren historia horren gerizpean ari da lanean.
GALDERA: Gerra zibilera bihurtuz, badira zenbait puntu galdetu beharrezkoak. Bata: ba al zen gerra irabazteko beste posibilitateren bat?
ERANTZUNA: Irabaztekorik ez. Tratua egitea zen beste posibilitatea, baina horretan ez zen nahi handirik jarri eta ezin izan zen bestalde. Abertzaleen aldetik ari gara hemen hizketan, eta Eusko Alderdi Jeltzalea, partidua, dago nahi ta nahi ez aipatu beharra.
Orduan ere, gaur egunekoa ez aipatzearren, alderdiak bi elementu oso ezberdinak zituen. Batetik alderdiaren beraren mundua, 1etik 90era doana, eta bestea 90etik 100 artekoa. 1etik 90an eskuzabaltasuna, adorea, prestutasuna, aurkituko zenituen. Eta bestea askoz eztabaidagarriagoa zen. Lehenik, askoz urrutiago zegoelako. Hor ere baziren gizon handiak: Agirre lehendakaria aipatu beharrekoa da, gizon handia benetan, eta hurbilago ditudalako aipatzen ez ditudan beste gizon gehiago. Baina kupula dudarik gabe askoz nahasiagoa zen.
Galdetzen didazu ea gerra irabazteko posibilitaterik bazen. Gauza bat esango dizut: denborak posibilitatzen dizun ikuspegitik aztertuta, segur naiz alderdiak ikusi izan balu Francisco Francorekin akordio batera iristeko posibilitatea, Francisco Francok alderdiaren gizarte ikuspegi bera zuelako, superburgesa, superordenatua, superrerlijiosoa... alderdiak esan nahi zuen guztiarekin, nazio arazoa alde batera utzirik, Francok nahi izan balu dudarik gabe alderdiak tratua eginen zuen.
Baina zer gertatu zen? Erasoa frontala izan zela lehendabiziko egunetik. Nafartarrak mugimenduan sartu eta 24 ordutara nafartar abertzaleen arteko gizonik ezagunenetako bat hil zuten: Lizarrako alkatea. Eta alderdiak ez zuen aukerarik izan, nahiz eta bere barrutik tratu batera iristea nahiago izango zuen. Geroztik ikusi den hainbat gertakarik eman dio arrazoin nere ikuspegi honi. Denak ez ziren horretan ados izango noski, baina Francisco Francorekiko tratua onartu egingo zela esan daiteke.
Izan ere, bere gizarte eredu bera defenditzen bait zuten. Hori da arazoa: zuk beste gizon baten gizarte eredu bera defenditzen baduzu, nahiz eta hura beste aberri batekoa izan, beti dago tratu batera iristeko posibilitatea. Prolema dago zuk beste gizarte eredu bat defenditzen duzunean.
GALDERA: Baina Franco ez zetorren tratuaren bila, irabazteko ziurtasunez etorri zen. Ez zitzaion interesatzen traturik.
ERANTZUNA: Eta eskaini ere ez zuen egin. Horregatik eraso zuten eraso zuten bezala! Erabateko garaipen osoa nahi zuten, ez garaipen paktatua: alderdiak gainera filosofia politikoari dagokionez oso beste era batera pentsatzen zuen. Eta ez zen tratu posibilitaterik izan.
Honetaz askotan mintzatu nintzen Telesfororekin, baina berak ez zuen hori hain argi ikusten. Nik ordea sakonki sinesten dut, bi aldeek ordezkatzen zituzten gizarteen berdintasunagatik, erlijioari, gizarteari, ekonomiari... dagokionez, tratua egin zezaketela. Baina alde bat askoz zen indartsuagoa, eta garaipen erabatekoa erdiesteko ahalmena zuela konturatu zen. Gero hain hola suertatu ez zena, zeren eta gero oso gogorra izango zen gerraren irabaztea. 13 hilabetetako gerra oso gogorra. Gerra eta desgastea.
Zeren Euskal Herriak gerra hartan erakutsitakoa mundu guztiak miretsi zuen. Gerra hura egin zuen hainbeste jenderekin mintzatu naiz, errepublikanoekin eta hainbatekin, eta beren artean beti aurkitu dut euskaldunonganako mirespena. Askotan esaten nion Telesforori horretan genuela sekulako kapitala, ongi administratu beharrekoa. Kapital hori Agirrek dotore ordezkatuko zuen, bera zen-eta kolektiboki elementu gehien biltzen zituena; Telesforo Aberriaren garbitasunaren ordezkaria zen. Agirre aldiz Euskadi errealarena, bere gizakiekin, bere alderdiekin. Telesforori aldiz aberri garbi eta etereoa interesatzen zitzaion.
GALDERA: Asko miresten duzu Jose Antonio Agirre.
ERANTZUNA: Nortasun gogorreko gizona zen Agirre, ez zen batere txotxoloa, gizon azkarra. Berak aprobetxatu ahal izango zuen kapital hori, eta berak Madrilen kontaktoak "de poder a poder" egingo zituen. Orain Madrila joaten diren horietatik inor ez da joan horrela, eskean joan dira, arrazoin indartsuago edo ahulagoekin, baina buruz-buru ez. Agirre joango zen.
Agirre Parisen zegoenean bera zen elementu inportantea, ez sozialistak, are gutxiago errepublikanoak. Eusko Jaurlaritzak zeukan indarra. Sozialistek nazioarteko indar handiekin harremanetan sartu nahi zutenean norengana jotzen zuten? Agirrerengana. Agirrek zabalik zituen Europako kantzileria guztietan.
Hura joango zen, Agirre, gure Herriak duen kapital politiko guztiarekin Madrila. Baina bere ondorengoak ez dira hela joan. Zergatik? Beldurragatik. Gure Herriak, mendian erakutsi duen adore guztiarekin, politikan beldurra du. 1960an abertzaletasunean mundu berri hau agertu zenean, bere izena aipatu beharrik ere ez dagoen mundu berri hori, Telesforori esaten nion: "Mundu berri bat da hau, zoragarria, konplexurik ez duena". Konplexuak Agirreren heriotzearekin batera hasi bait ziren, eta hori ezagutu beharra dago gaurkoa ulertzeko.
27-30

GaiezGizarteaHistoriaEspainiako
PertsonaiazMONZON2

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude