Iparraldeko bertsogintzari begiratua...


1986ko uztailaren 20an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Firmin Mihura bertsolariari elkarrizketa

Iparraldeko bertsogintzari begiratua...
Firmin Mihura, bertsolaritza burujoko bezela...
Berrogei urte inguru dituen bertsolari honek, beste ezagun eta ibilien erronda juntatu du, duela zenbait denbora. Berak kondatzen digu nola ikasten duen Iparraldeko bertsolaritzaren egoera, bere esperientzia aipatuz.
ARGIA.– Firmin Mihura, Azkainekoa, zu zara Laka, Baigorrikoarekin, bertsolarien Iparraldeko seikote horretan azkenik sartua. Nola?
FIRMIN MIHURA.– Ez naiz bazterrak bortxatuz abiatu ez... Bon, Lakaren ezagutzea egin nuen, eta nik aintzinetik, pixka bat idazten nuen «Herria»n edo hola. Bon, erraiteko manera da, urtean behin edo bitan bait zen. Gero, Laka Baionara jin zen, ni ere Baionan bizi. Gehixeago entseiatu behar genuela, biak estrenatzen hasi ginen. Hola hasi ginen. Hori 1 979.ean zen, eta plazara ausartu nintzen 1 982.ean. Gauza luzea eta urria da, baina hala ere pittaka pittaka heltzen gara. Orain iruditzen zait hemendik goiti errezkiago joanen naizela...
A.– Bertsolari «ofizialek» nola hartu zuten zure etortzea?
F.M.–Zuzen ez dakit, berei galdatzea hobe behar bada. Enekin beti lagun onak izan dira, eta hola hartu naute, ez dut batere problemarik alde horretatik. Lagun onak dira denak...
A.– «Bertsotan ariz ikasten. Mendiburaren liburuan, artikuluxka batean, idatzi duzu bertsolaritza zerebrojoko bat zela, zergatik?
F.M.– Ez... Pentsatzen nuen, konparazionea Frantziako telebistan «Chiffres et Lettres» emankizun hori bada, euskal telebistan ere bai funtsean... Horri pentsatuz, nik ikusten nuen bertsolaritzan rimak behar zirela sailkatu, elkarretara bildu eta haiek gogoz ikasi, haiekin zerbait korapilotzera entseiatu. Hori egin zitekeena, seriosko jokatuz... Eta hori ikusten nuen buru-kirolek arrakasta bat bazutela jendearen artean, kultura batean, telebistako horretatik hasten, eta hortik nire ideia zen zergatik ez bertsolaritzan, ongi egin eta. Baina ongi egite hori da zaila...
A.– Zure kantatzeko moduan iduri luke, teknikak gaitzeko lekua duela...
F.M.–Ez dakit, bon, lehenago erran dudan horretara noa. Teknika, bon, rimak behar direla ikasi hori segurua da, hola izan dut abiadura, eta neurriari beti kasu eman diot hastapenetik. Bertze batzuk bertzaldetik jokatzen dute, edo jokatzen zuten, uste dut Hegoaldeko oraingo eskoletan eta, horiek ere nire bide bertsoa daramatela. Erran nahi dut larriki hartuz bederen, rimak eta neurriak ikusten dituztela. Aldiz, lehengo bertsolari onek, orain ere ainitzek berek diote, egiazko bertsolaria dela lehenik zirtolaria, arrazoinlaria. Gero egiten duela zerbait horrekin. Nik, berriz, bertzaldetik hartu dut, baina gero ikusi dut ere teknika hutsa ez zela aski, eta orain entseiatzen naiz zerbait gehiagoren ateratzera. Bi buruetatik har daiteke gauza bera, baina helburu berera joateko...
A.– Nolakoa da zure iduriko bertsolariaren funkzionea euskal gizartean?
F.M.– Bon, bertsolariek, guk ikusten dugu ez dutela guk nahi hainbat arrakasta, beti, baina oraingo nire ezagutzarekin bertsolaritzaren gainean, iduritzen zait, nahiz zaila den, maila batetara heltzen bagara urrunago joan gabe, eta bi lagun elkarrekin hizketan ari direla ainitzetan izaten direla gauza arras interesgarriak. Bertsotan heltzen bagina gauza interesgarri horiek ateratzera rimatuz eta neurriekin denak emanez, ez da dudarik, ez dugu baitezpada bertsozalea izan behar, euskara mintzatzen denak bertsoa behar lukeela ongi hartu, behar litzaiokeela gustatu. Gertatzen naiz orain festetan eta, nola hartzen bait naiz artzain txakur txapelketa antolatzen, euskaldunen artean jateko denboran edo, ohartzen naiz ontsa moldatuko bertsoek arrakasta ukaiten dutela...
Itxaro BORDA
Firmin Mihura
40


GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaMIHURA1
PertsonaiazMIHURA1
EgileezBORDA1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude