Antzerkia bizigarri denean...


1986ko uztailaren 20an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
"Zumaiako uhinak" antzerki taldeari elkarrizketa taldeari elkarrizketa

"Zumaiako uhinak" taldea eta "Ya lo creo... uste dinat" obra
Antzerkia bizigarri denean...
Zumaiako jubilatuen etxearen anparuan 60~70 urtetaho antzezleak biltzen dituen talde berri bat sortu da. Gutxik lortzen dutena lortu dute, jendearen atsegina.
Gaur egun funtzionatzen duten antzerki talde mota eta antzerkigintza arruntetatik at dagoen zerbaitekin egin dugu topo Zumaian. Estrenuan izaterik izan ez genuenez bideo batez ikusi dugu «Ya lo creo... uste dinat» antzezleekin batera.
Obra amaitu eta gela batean sartu gara denak, manetofoia martxan jarri eta dena jaso duelarik. Hiztunak dira benetan emakume hauek, gure amonak esango lukeen bezala «pido palabra»ka ibili beharra zegoen han.
Zumaiarako pentsatutako obra
«Aspaldian nahi genuen hemen horrelako zerbait egin, baina ez ginen atrebitzen ez bait genuen zuzendaririk aurkitzen. Inaxio Tolosarekin hitzegin genuen eta primeran prestatu zitzaigun zeren eta berak ere interesa erakutsi zuen lehengo antzerkia kaleratzeko»
dio Itziar Maiorak, Zumaiako jubilatuen etxeko ATSak. Hitzegin ondoren testu zaharrak begiratzen aritu ziren, gero horien artean bat aukeratzeko «Ya lo creo... uste dinat» hain zuzen ere, Antonio Amundarainena.
«Hasiera batean ez genuen pentsatu ere egin horrelako arrakastarik izango zuenik. Erraz samarra zelako aukeratu genuen obra hau. Herri mailan antzerkia berpizteko asmoarekin jokatu genuen. Gerra aurretik baziren hiru talde gutxienez Zumaian. Zumaian bezala herri askotan zegoen antzerkizaletasuna. Giro horrek jarraitzerik izan balu dexente ezberdina izango litzateke gaur egungo antzerkiaren egoera» dio Inaxio Tolosak.
Sekula antzerkirik egin gabekoak
Orduan, bai batzokian, bai zirkuluan eta bai eta ere «Luisen» inguruan egiten omen zuten antzerkia Zumaian.
Antzezle denak «berriak» ditugu antzerkigintzan, nahiz eta hirurogei-hirurogeitamar urte bitarteko aktoresak izan.
«Begira, guk gaztetan ez genuen astirik izan horrelahorik egiteko. Orain daukagu astia».
Gerraurreko garai hartan zaletasuna ba omen zuten antzerkirako. Herriko beste asko bezala ikustera eta joaten omen ziren. Bat bakarra dago taldean orduan antzerki piskat egindakoa; batzokiko taldeari egiten zuen.
Berriak izan eta oso gustora ibili dira beren «maisua»rekin. Nabarmentzen da karino handia hartu diotela
Inaxio Tolosa gazteari. «Jatorra mutila» dio batek. «Oso umila» dio besteak...
Laguntzen aldetik esan behar bolkatu egin dela Zumaiko herria obra hau aurrera ateratzen.
«Herriko jende guztia oso ondo portatu da. Bai erropak egiteko, bai dekoratuak egiteko... Hogeita hamar lagun baino gehiagok hartuko zuten parte gauza batekin edo bestearekin. Testuak utzi zituena, orrazten eta aritu dena... Denak portatu dira oso ondo»...
Ederki asko lagundu du herriko jendeak
Bistan da pozik geratu direla taldekoak, bai izan dituzten laguntzengatik eta baitare gero herrian eskainitako emanaldiak izandako arrakastagatik. Jendez beterik egon zen aretoa eta denek disfrutatu zuten emankizunarekin. Polita da ikustea taldeko guztiak nola jarri diren han izandako jende klasea, eta jende klase diferentea, aipatzen. «Punkiak» gogoratzen ditu batek, «zortzi urtetakoak» besteak, familiakoak, lagunak... gauza da denetik egon zela eta antza denez denek pasa zutela primeran «Ya lo creo... uste dinat» ikusten.
«Zumaian egin genuenean oso ondo erantzun zuen jendeak. Egun horretan lapurretan egin ziguten hemen. Ehunda piko mila».
Justu emanaldia tokatzen zen egunean egin zuten lapurretan jubilatuen etxean. Antzeztu ondoren borondatea eskatu zuten eta eun mila pezeta jaso zituzten aretoan bertan.
Pozik agertzen dira guztiak beraiek egindako lanari esker jubilatuen etxera hogei mila duro gutxienez bueltatu ahal izan dituztelako.
Adina ez da arazoa, ausartu egin behar
Emakume hauek ikusterakoan, ilusioa, poza eta lan egiteko gogoa antzematen ditu batek. Adin horretako jende askok erakusten ez duen gauza. Ikusten da oso baliagarria izan dela beraientzat antzerki obra hau montatzea. Nahiz eta hasieran norberaren burua konbentzitu beharra izan eta gero inguruko guztiena. Pentsa ezazue adin horretako zuen emazte, ama edo amona batek –baldintza horiek guztiak betetzen dituzte emakume hauek–esaten dizuetela antzerkla egiten hasi behar dutela...
«Nik etxeko kezka neukan. Seme zaharrenak eta.. "Zuk antzerkia, ama?" gero han ikasi zuen nola ikasten nuen eta nola preparatzen nintzen eta baita onartu ere!» esan digu denen artean zaharrenak.
Beste batek berriz:
«Nerean arrebak egin zuen farre. "Antzerkia egin behar dudala", "Eeeh antzerkia egin behar denela? Hi zoratuta hago!' "Bai eta gainera markesarena egin behar dinat!".
Baina zailtasuna ez da bakarrik norberak eta inguruak onartzea antzerkia egiteko gai direla, saiatu eta egin egin behar da gero.
«Nik uste baino hobeto ikasi ditut testuak. Ondo sartu zaizkit, ze ez da baietz esatea bakarrik, erantzun egin behar da gero».
Eta egia da nahiz eta lau hilabeteren buruan prestatu obra ederki asko kosta zaiela berau prestatzea. Astean pare bat entsaio eta gero, hizketan ari ginela ikusi denez, bakoitza berearekin etxean.
Testua zen baten ardura. Ezin dena buruz ikasi. Bueltak eta bueltak eman.
«Gauero ohera joaterakoan testu osoa errepasatzen nuen. Orain ere seguru nago, jorri eta dena botako nuke segidan».
Bestea berriz egin beharreko mugimenduekin kezkatzen zen. Abanikoa nola mugitu, argizagia emateko tresna zaharrak nola erabiltzen ziren gogorarazi...
«Momentu batean, testua eta mugimenduak koordinatzea izan zen zailena. Behin testua ikasita gero uste zuten erraz egingo zutela. Esaten nien kosta egingo zitzaiela» dio zuzendariak.
Nerbioak ere atera dira solasaren harira. Pentsatzekoa zen sekula antzerkirik egin gabekoak izanda, edade horretakoak izanda, etxekoen eta herrikoen aurrean aurkeztutakoan urduri jarriko zirela.
«Nahiko tila hartu genuen eskenatokira atera baino lehen» esan du batek.
Besteak eta hurrengoak ere kontatu dute zer egin zuten nerbioak lasaitzeko. Gauza da eskenatokira atera eta hantxe aritu zirela aurreko denak pasata. Nerbioekin edo nerbiorik gabe egin egin zuten beren lana.
Nabarmena da umore oneko emakumeak direla. Eten gabe farrez eta hizketan ari zaizkizunak.
«Nere lagun batek, kantatzea gustatzen zitzaion, esaten zidan: "Azkarregi jaio gaitun gu. Oraingo mikroekin eta honez gero Scala de Milanen egongo ginunan". Ikusiko baninu orain antzerkia egiten...».
Inportantea bada ere antzerkia egitea ez da garrantzi gutxiagokoa horrelako talde bat ilusioz eta bizitasunez beterik izatea. Hori ez da diruarekin pagatzen.
«Entsaioetan eta nabiko parre egin dugu. Esaten genuen: "ez dakit nola aterako den gero, baina gu behintzat ondo pasatzen ari gara"».
Honez gero konturatuko zineten baina Inaxio Tolosa zuzendaria –tabla gainean agertzen ez dena–da gizonezko bakarra obra honetan. Bada aurkezpena egiten duen beste gizon bat, baina obrarako emakumeak bakarrik prestatu dira.
Izatea zeukan obrak hala eskatzen zuela. Emakumeak besterik ez zirela behar. Edota bestela emakumeak bakarrik agertzen direneko obra bat aukeratu zutela.
Gaia atera eta segituan ohartu gara ez zutela posible ikusten gizonezkoen artean, beraien adineko gizonezkoen artean horrelako obra bat talde lan batean egitea.
«Gizonezko onen onen onena ere egoista da. Barkatu. Esaten dizuet, ez dakit zergatik». Gizonezkoekin failo gehiago izango litzatekeela dio beste batek. «Gizonezkoak jefe bezala jokatzen dute beti eta jefe bezala dabilenak ez dauka ikasteko jorrerarik. Oso indibidualistak dira. Emakumea rezeptiboagoa da» dio Itziarrek.
Udazkenean beste obra bat
Nahiz eta hasiera batean Zumaian besterik ez ematea pentsatu, Azpeitian ere emana dute obra eta beste bizpahiru tokitatik ere pasa diete abisua.
Deitzen duenari transportea ordaintzea eskatzen diote eta ahal izanez gero antolatzaileak berak izan daitezela eskenatokiak eskatzen duen tresilua jarriko dutenak,
«karga handia dauka horrek batetik bestera ibiltzeko».
Kobratu ez dute ezer kobratzen nahiz eta mugitu behar badira bederatzi hamar bat lagun mugitu behar izan:
«badakizu borondotea eskatu eta kitto, komerianteak garai batean bezala».
Bost bat emanaldi egin eta udazkenean beste obraren bat prestatzen hastea espero diagu.
«Ez gaituk ibiliko honekin batetik bestera Dagoeneko deitu gaituztenei erantzun eta gero beste batekin hasi».
Tx. ITURRIA. I. URIA

Fitxa teknikoa:
Obra: "Ya lo creo... uste dinat"
Egilea: Antonio Amundarain.
Zuzendaria: Inaxio Tolosa.
Dekoratuak: Marialui Urbieta.
Jantziak: Inaxio Alberdi.
Antzezleak: Carlota Sanchez, Arritokieta Manterola, Koldobika Arrieta, Miren Uranga, Irene Yeregi eta Bizente Aizpurua.
42-43


GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakUMAIAKO UH
EgileezURIA3Kultura

Azkenak
Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude