Patxi Sarasua: "Ni arraunketa olinpikoa bultzatzearen aldekoa naiz"


1986ko uztailaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Patxi Sarasua Orioko Arraun Elkarteko kideari elkarrizketa
"Vaqueriza eta hauek banko mobila ahaztu egin dute; ez ahaztu bakarrik, hondoratu!"
Patxi Sarasua: "Ni arraunketa olinpikoa bultzatzearen aldekoa naiz"
Patxi Sarasua pertsona ezaguna dugu arrauna aipatzerako orduan. Arrauneko fazeta guztiak ezagutu ditu berak: arraunlari, patroi eta entrenatzaile izan baita. Hogei urte baino gehiago darama arraun munduarekin loturik, eta Orioko Arraun Elkartearen sorreran eta geroko ihardunean zer ikusi zuzena eduki duen pertsona dugu Patxi Sarasua. Berarengana jo dugu bere inpresioak jakin nahiean eta baita oriotarren eta Euskal Federazioaren artean sortutako aferaren aurrean bere eritziak jasotzeko ere.
ARGIA.–Zenbat urtekin hasi zinen arraunean?
PATXI SARASUA.–Hasieran neure kontutik hasi nintzen 16-17 urte nituela banko mobileko untziekin. Nire lehenbiziko estropada Sevillan jokatu nuen Ur-Kirolaken izenean, skiff-ista bat behar zutelako. Hau 1964ean izan zen eta bertan laugarren atera nintzen. Hurrengo bi urteetan ere Sevillan parte hartu nuen bigarren eta txapeldun atereaz.
Banko mobilean 38 urte arte konpetitzen ibilia naiz eta banko fijoan 41 urte arte.
A.–Ur-Kirolaken izenean atera zinela esan duzu. Noiz sortu zen Orioko Arraun Elkartea?
P.S.–Lehen esan dudan bezala 1964ean hartu nuen parte lehenbizikoz konpetizio batetan. Sevillan ikusitakoaren ondorioz Orion kluba sortzea pentsatu nuen. Zarauzko Olazabalekin batera 1965ean Orioko Arraunketa Olinpikorako Elkartea sortu genuen. Beraz, harrez gero, 21 urte bete ditu. Garbi utzi nahi dut hasiera-hasieratik helburu nagusia arraunketa olinpikoa bultzatzea zela, tosta arraunketa mespretxatu gabe horregatik.
A.–Orain esan duzun honek ba al du zer ikusirik Altxerrirekin edukitako arazoekin?
P.S.–Hasteko biok lagun haundiak garela esan behar dut. Izan ditugun arazoak arraunketaren kontzepzio desberdinak izatetik datoz. Bera patroia izanik beti tosta arraunketaren aldekoa izan da-eta, Orioko Arraunketa Olinpikoaren Elkartean, tosta arraunketa bakarrik egitea proposatzen zuen. Ni berriz, hasierako helburuekin bat nentorren; arraunketa olinpikoa bultzatzea, alegia, banko-fijoa erabat baztertu gabe. Dena dela, gure artean adiskidetasuna nagusitzen da.
A.–Arraunlari eta patroi izana zara. Zer diozu entrenatzaile eta selekzionatzaile bezala edukitako esperientzietaz.
P.S–Arraunlari fazeta zerbait komentatu dut lehenago, luze joango litzateke garaipen guztiak esan ezkero. Patroi bezala behin bakarrik ibili bait naiz, eta entrenatzaile, beti.
Selekzioan lau urte egin ditut entrenatzaile bezala. Abreuren bahiketaren ondorioz selekzionatzaileak eta bere ekipoak utzi egin zuten. Neri proposatu zidaten kargua eta, horrela, lau urte bete ditut selekzionatzaile gisa. Lan honetan arazo haundiak izan nituen, bai federazioarekin eta bai arraunlariekin ere. Nire nahia, beti, leku guztietan famili bat bezala funtzionatzea da. Hori neurri haundi batean lortu izan badut ere, ez elite mailan. Dirua kobratzen den lekuetan ez dut lortu: elkarren arteko inbiria, aurrerago ibiltzearren lagunak galtzea nahiago...
A.–Aurtengo tenporada nola doa.
P.S.– Transizio tenporada izango zelakoan geunden. Aurten ordea, jende asko inguratu zaigu eta posibilidade haundiak ikusi ditugu zerbait lortzeko. Baina, denok jakinaren gainean egongo zarete, prolemak uretatik kanpo sortu dira, klubetik kanpo Gipuzkoako Federazioarekin, eta nazional mailan ere bai.
Guk lau mundialista dauzkagu: bi elitekoak eta beste bi senior-B. Federazio nazionalak zirkular bat atera zuen konzentrazioetara joan behar zuten guztiek nazionaleko fitxa behar zutela adieraziaz. Hara joaten ez zena deskartatuta geratuko zelaren mehatxua ere bazegoen. Mutil hauek elitekoak zirela ikusiz, federaziotik kobratzen zutela, mundialistak zirela eta beraien motibaziorik haundiena bertara joatea zela, arraunlari beraiei planteatzea erabaki genuen.
Arraunlariek konzentraziotara joan nahi zutela erantzun ziguten. Hori erantzun bezain laister Klubaren laguntza osoa izango zutela adierazi genien. Berehala, konzentraziotara joan zitezen, espainoleko fitxa egin genien. Gure errua, errua izan baldin bada, horixe bakarrik izan da. Guretzat ez da errua izan.
A.–Jendearen aurrean errudun agertu zarete.
P.S.–Egia da. Gure errurik nagusiena momentuan ez erantzutea izan da. Hala ere, esan behar dugu interes ezkutuak mugitu direla asuntu honetan. Guk "Diario Vasco"-ra bidali ditugu zenbait karta bertan atera diren gezurrei erantzuteko baina, beraiek, ez dituzte publikatu.
Bestetik, garbi utzi nahi dugu, euskal fitxa "autonomiko" deritzaion fitxa dela: katalanek, gailegoek, andaluzek... eduki dezaketen bezalakoa, eta bere balioa Estatu barruan antolatzen diren estropadetan parte hartzeko bakarrik dela. Estropada internazionalak jokatzeko, orain, fitxa espainolak egin behar izan dituzte beste klubek ere. Lehen auri leporatzen zigutena, fitxa nazionala egitea, orain beraiek egin dute.
A.–Hortik zehar esan izan da istilu hauen atzetik arazo pertsonala dagoela; Vaqueriza, Euskal Federazioko lehendakaria, eta zeure artekoa, alegia.
P.S.–1965ean sortu genuen Orioko kluba, eta orduko Ur-Kirolak esistitzen zen, Vaqueriza han zebilelarik. Garai hartan oztopo haundiak eduki genituen gauzak aurrera ateratzeko, eta elkarrekin saiatzen ginen. Hala ere, Vaqueriza beti atzetik ibili izan da. Federazioko lehendakariarekin, Egibar jauna, diferentzi nabarmenak edukitzen genituen: federazioak zenbait gauza antolatzen bazituen, klubak kontutan hartu gabe; federazioaren eragina areagotzen saiatzen...
Egibarren mandatoa bukatu zenean Vaqueriza proposatu genuen guk lehendakaritzarako. Urte bete baino lehenago, lehen Egibarri leporatzen genizkion "bizioak" bere gain hartu zituen. Nik aurpegira bota nion eta haserreak sortu ziren.
A.–Ordutik hona nolakoak izan dira zenen arteko harremanak?
P.S.–Onak, onak, batipat onak. Baina, Vaqueriza eta hauek banko mobila ahaztu egin dute, ez ahaztu bakarrik hondoratu! Nik l981ean selekzioa hartu nuenean, selekzioko %60-%70ak euskaldunak ginen. Vaquerizak hartu ahala, lau urtetan, %17ra jeitsi da, nibela ere zeharo txartu delarik. Vaquerizak banko fijoaren alde egin du apostu, mobila erabat baztertuz. Nik, hauxe bakarrikan ez diot barkatzen. Askotan esan diot: "hi, arraun mailan, hi haiz lo más nefasto para Euskadi", banko mobila izorratu egin bait du.
A.–Bukatzeko, ze irtenbide ikusten diozu banko mobilari?
P.S.–Ez da batere erraza honi erantzutea. Premiazkoena arraunketa olinpikorako leku egokia prestatzea litzateke. Gaur egun Araban bakarrik dugu arraun urtegi akondizionatu bat, baina, konturatuko zareten bezala, oso zaila da guretzat egunero haraino joan etorriak egitea. Proiekto bat egina dago Orio bertan arraunketa olinpikorako pistak egokitzeko. Orain dela lau urte, Diputazioaren aginduz, ingles batzuk proiekto bat burutu zuten, ibaia desbideratuz amets hori bete ahal izateko. Proiekto honen eraiketa Euskal Herriko Arraun Elkarte guztien onerako izango litzateke.
Patxi Sarasua, Orioko Arraun Elkartearen sortzaileetariko bat eta, gaur egun, bertako entrenatzailea.
Orioko Arraun Elkarteak arraunketa olinpikorako joera azaldu du bere sorreratik.
30, 31

GaiezKirolaArraunaBesteak
PertsonaiazSARASUA1

Azkenak
Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude