Auxtin Zamora, Senpereko poeta lasaia...


1986ko uztailaren 06an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Berrogeitahiru urteko idazle "gaztea"...
Auxtin Zamora, Senpereko poeta lasaia...
Guk beste edozein astekari irakurri baino lehen, gazteak ginenean, "Herria'' leitzen genuen, eta noiztenka, Auxtin izenaz firmatu bertso arras libroak.
Horrela gustu hartu genuen, eta nolaz ere, memoria pixkat daukagun, ideietan segida amini bat, hona beraz duela bizpabiru aste Auxtin Zamorarekin egin dugun elkarrizketa labur bezain nasaia.
ARGIA.–Auxtin Zamora, senperetar poeta gaztea...
AUXTIN ZAMORA.– Ez hain gaztea ez... Berrogeritahiru urte ditut, hasia naiz pixkat ene indarren galtzen, ba, poesiagintzan ere... Nere buruaren presentatzea? Ez da errez hola, nere burua ez dut soberarik ikusten. Halere ongi atxemaiten dut ene burua (irriz), eta zahartzeari buruz gero eta hobekio senditzen naiz. Gazte nintzelarik ez nintzen nere buruaz hain trebe, orain ekilibrio bat aurkitu dut, eta bai... Ez naiz ordea sobera miraileri beha egoten, zeren eta behar bada zenbait sorpresa ukanen bait ditut, zenbait desmasia ikusiko nituzke ene bisaiean...
A.– Lortu duzun ekilibrio horrek laguntzen ote zaitu poesiak idazten, eta nola idazten?
A.Z.–Ekilibrio horrek berak ez. Behar bada idazteko beharrezkoagoa dut desekilibrio bat, ahulezi bulta batean naizelarik idazten dut. Eta ahulezi horrek betetzen nau izkiriatzen dutalarik; baina bertzenaz, ongi naizelarik nere baitan, ez dut aurkitzen idazteko enbeiarik. Hala ere, beharrik ahuleziak baititut, eta ahuleziak senditzen ditut ene gorputzetik haste, lehenik fisikoki, orduan hortik heldu da pixkar ene poesiagintza...
A.–Duela zenbait urte "Herria"n izkiriatzen zenuen, eta orain, batez ere, "Maiatz"en agertzen dituzu zure textoak, nolako eboluzioa ukan duzu?
A.Z.–Jadanik erran dut, nere burua doi bat xaharxko atxemaiten nuela, "Herria"n izkiriatzen nuelarik. Ez nuen sobera oihartzunik entzuten, baina "Maiatz"en izkiriatzean, gazteek gehiago senditzen dute ene sentimoldea, eta oihartzunak ere ukaiten ditut horrela, eta orduan iduri luke gazteek baloratzen nautela...
A.– Zure poesietan agertzen da helako alde sensual bat: Senpereko aintzirak egiten ote du hori posible?
A.Z.–Baitake bai... Zeren eta Senpereko aintzira ezagutu dut, denboran, arras bakardadean, ez zen deusik orain aintzira den toki horretan, bakarrik haitzak eta ur xirripa bat... Orduan, menturaz, ene sensualitatea horgo bakardadean atxeman dut, eta ametsak egiten nituen, denbora berean onddoak ere biltzen... Ez nuen sekulan pentsatuko zer bilakatuko zen laku hori... Egia da, sensibilitatea eta bai sensualitatea sortzen ahal zirela alde hortarik. Zertako ez zen aterako hortik neretzat, arima bat, sensualitate bat, edo zer nahi ene baitarik...
A.– "Maiatz"ek zure poemen bilduma bat kaleratzear omen du: nolako proiektua da hori?
A.Z.– Oraino ez dugu arras finkatua. Jadanik txanpaina edan dugu baina ez gira halere arras sartuak teknika mailetan (irriz). Ez dakit xuxen, datorren larrazkeneko hartua da erabakia. Nola ateratuko den? Behar bada... Norbait xerkatzen dut lagunduko nauena marrazkiak egiten. Itxura batzu nahi nituzke, ene olerkien laguntzeko, ene olerkien zentzua irakurtzen laguntzeko. Oraino ez dakit, ikertzen ari naiz. Ene inguruan ditudan "Maiatz"eko arduradunak miatzen ari dira, nola jalgiko dugun liburu hori...
A.–Deia izkiriatuak dituzun poemak aurkitu ditugu, ala gai baten inguruan borrobiltzen den obra bat?
A.Z.– Ez, egin ditudan olerkien bilduma izanen da. Egin ditudanak bakarrik erakutsiko dira, ez dut temarik edo... Eta oraino juxtu ez dakit, menturaz, zerbait berezi aterako da... Alferra bait naiz, ez zait iduritzen, gai baten inguruan olerki ainitz eginen ditudala. Uste dut eginak ditudanak bakarrik hartuko direla...
A.–Zure poeta jitea nola bizitzen duzu?
A.Z.– Poeta gisa (irriz)... Ez bakarrik idazle gisa, baina poeta gisa: nahi dut izan poeta bat barnetik, eta ez bakarrik olerkiekin. Entseiatzen naiz ene bizian egiazko poeta bat bezala bizitzera... Beti hartzen dut denbora ene bakardadean horren izaiteko, bi oren egunean norbait gauzen sentikorra izaiteko naturari buruz, ez bakarrik idazle gisa. Egon nintake poeta idazle izan gabe ere...
I. BORDA
Egunean denbora bat bakardadean pasatzea inportantea da Auxtin Zamorarentzat.
41

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakAMORA1
PertsonaiazAMORA1
EgileezBORDA1Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude