Agustin Ibarrola, salaketa eta konpromisoa


1986ko ekainaren 22an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Agustin Ibarrola eskultoreari elkarrizketa

Agustin Ibarrola, salaketa eta konpromisoa
Agustin Ibarrolak Oman, Santimaminetik gertu gertu dagoen haran zoaragarri eta zorionez ezezagunean, daukaten baserrietxean hartu nau, goizean goiz. Kafea edan bitartean berrehun diapositiba edo ikusi ditugu. Ezezaguna, benetan, Agustinen obra niretzat, beste askorentzat legez. Oman pintatu duen basoa, diapositiben bidez ikusten dudalarik Ibarrolaren munduan sartuz noa, beraren lankeraz jabetuz, munduarekiko duen ikuspegian murgilduz. Madrilerako prestatzen ari den obra ere ikusi eta komentatu dugu elkarrekin. Gero txoripitoa abiarazi dugu. Hara esan didanaren zati bat.
GALDERA: Zure obrari buruzko irudiak aurreritzietan oinarrituta dagozela esan daiteke. Grabatugile izatera mugatu zaituzte, nolabait esatearren; zein da, beraz, Agustin Ibarrolaren alde ezezaguna?
ERANTZUNA: Ezezaguna den nire obraren zatia da funtsezkoena, nik uste. Formato handian burututako obra da hori, hots, grabatuetatik kanpo dagoena. Esate baterako, herriz herri erakutsi izan dudan obra, Aste Kulturalak direla eta, mugatua izan da, neure indar hutsez eta formatoak mugatuta egin bait ditut. Arte galerietan erakutsi izan dut obra handiaren zatiren bat, baina arte aretoetara oso lagun gutti joaten da. Artearekin arduratutako gutxiengoek baino ez dute ikusi obra hori. Garrantzidun obra ez da lar zabaldu. Beste zati bat ere badago gero, ezezaguna dena berton, "Equipo 57" delakoko taldekide bezala eginda dudana, alegia. Madrilen une honetantxe zabalik dagoen erakusketa batetan, "Tendencias Alternativas" edo halakoren bat, Museoko Zuzendariak katalogoan esaten dituen gauzetariko bat zera da, "Equipo 57" sortzea izan zela 1957.urtean Europan, arte mailan, gertaerarik garrantzitsuena, ni neu taldekide-sortzailea naizelarik mugimenduan.
GALDERA: Zer dela eta taldearen garrantzi hori?
ERANTZUNA: Bada, Francoaldian Abanguardia Historikoaren historia osoa bereganatzen zuen taldea izateagatik Gonzalez Roblesek diskriminatua izan zen, Kanpo Harremanetarako komisario politikoa zelarik bera. Beraz, komunista izatearen akusazioa leporatu zigutelarik, ni neu atxilotua izan baino lehen ere, miseriarik gorrienean murgildu arazi gintuzten. Gerora, Francoaldiak artearen arloan ezagutza ezaren itsasoan murgildu arazi zuen guztia, gero, transizioaldian, ez da inor ere hori berreskuratzen arduratu, ezta oroimen historiko legez ere ez, sikiran. Hara zergatik garen ezezagunak!, beno, edo errealitateari larregi egokitzen ez zaizkion aldeetan baino ez ezagunak. Esatebaterako, Franquismoak imagina zehatza eransten didalarik, onerako zein txarrerako, imagen hori berberori gordetzen segitzen dut, publikoki behintzat: aktibistarena alegia. Ezein indar politiko ez da benetan arduratu jendearen benetako izakera berreskuratzen. Zaragozan gertatu zitzaidana, alkate batek debekatu egiten du nire erakusketa, atentatua gertatu denez eta ni euskotarra naizenez, lotu egiten bait ditu gertaera biak. Beraz, nirekiko imagina etarra batenaren antzekoa da batzuren begietara.
GALDERA: Zein da "Equipo 57" delako taldearen garrantzia? Zer zela eta gertatu zen akontezimentu honen sorrera?
ERANTZUNA: Akontezimentua, bada, norbanakokeria eta etsipenaren apologiaren nagusigo ideologikoaren erdian, -pinturagintzan joera informalistetan edo espresionismo abstratuarenetan gauzatzen zena, ordurako garbi zegoelarik gainera EEBBek artearen bidez heuen ideologia nazioartekoa bihurtzeko ahaleginetan zebiltzala-, espresionismoaren eta beste zenbait joeraren, hala nola konstruktibismoa, alde konprometituak berreskuratzeako beharra geneukala esateko ahotsa altxatu genuen Parisen. Konpromiso hori gizarte berri ez burges batekikoa zen, gizarte horretarako gizaki berriarekiko zen koupromiso hori; eta arte eta kultura berri batekikoa ere. Artista langilea zela eta era berdinean egin zitekela urbanizazio bat nahiz kuadroa, nahiz aulkiak, nahiz beste edozer; gizakiak habitatuko zuen espazioa diseinatuko zuen artistak.
GALDERA: Teoria horrek Bathause delakoarenak gogorarazten dizkit.
ERANTZUNA: Begira, Bathause gauza bat izan zen, gizarte kapitalistakoa, konstruktibismo errusoak, berriz, lehen urteetan ezarpen erreala izan zuelarik sobiet iraultzaren ondorioz. Marko hartan posiblea izan zen abanguardia artistikoa eta errealitate sozialaren arteko sinbiosisa. Gero hori desitxuratu eta errealismo sozialista apologetiko bihurtu zela? Azken arte moeta horrek alde egiten zuen kontrustibismo sobietarraren proposamen aurreratuetatik. Gure ahots hori, lehen esan dugunera itzulita, iraultzaileen ideiok, ezkerraren kontzeptua artean erribindikatzeko izan zen.
GALDERA: Zelan dago kontzeptu hori, "ezkerra artean", egun? Badirudi modaz kanpo geratutako ideiak direla hoiek, prestigio bakoak edo.
ERANTZUNA: Mundu kapitalistak korronte ideologiko jakinen alde eta galeria handien bidez zurpertutako korronteak ditugu egun modan direnak, bai zerga ordainketei ekiditeko, bai fundazioen bidez, bai museoen bidez, bai gobernuen politika of izialaren bidez, jarri direlarik modan. Guzti horrek Abanguardia Historikoek erreibindikatutako errealitatearekiko konpromezu hori gabeko artegintza menperatzailea eman du, egia bada ere artegintza hori historian zehar Abanguardiak gauzatutako ikerketetan oinarritzen dela.
GALDERA: Hori diozula, beste hau bururatzen zait, ea Euskal Herrian berton ere instituzioek ez ote duten artea heuren fatxadei barniza emateko erabiltzen, teleberrietan ateratzeko, e.a.
ERANTZUNA: Euskal Herrian abanguardia zer izan zen harexen izpirituaren esperientzia ederra dugu, Frankismoaldian egiten ziren aste kulturaletan, esate baterako, oinarria artista plastikook izan ginen.
Asteotan gure kultura eta folklorea errebindikatu ezezik kantaldiak eta egiten ziren, kantaldiok kontsignak oihukatzeko, txapele tan presoentzako nahiz grebalarientzako dirua biltzeko leku aproposa izaten ziren. Hortxe dugu orduko euskal kantagintza ere, lekukotzat. Orduko gure ilusioa zera izaten zen, marko politiko berria sortutakoan artistok euskal erakunde berrien politikagintzan esku hartzea izango genuela, bai eskoletan, bai irakaslegoaren hezkuntzan, bai beste hainbat arlotan. Egia esan, Garaikoetxearekin ere bildu ginen hasieran, proposamen bat egiteko. Eskolak zuzendu edo lagundu nahi izan genituen. Ni neu Arte Ederretan ibili ninizen irakasle. Baina kalera joatea, ez zidaten beste biderik utzi, hasieran, soldata eskasarekin, neure klasea izan nuelarik, gero beka bat eman gura izan zidaten, bazter batetan zokoratuta lan egin nezan, eskolarekiko harremanik gabe ia ia, programatik kanpo. Zer gertatzen da hor, bada? Ez dietela ardura artista errealitatearekin harremanetan sartuta bizi dadin. Abanguardiaren oinarrizko irakaspen hori ahaztea gura dute. Gizarte aldaketaren aldeko konpromezua izan behar dugu artistok.
GALDERA: Instituzioek egindako lana positibotzat jotzen zigun Kultur Kontseilariak "urtekaria" delakorako elkarrizketa egin.genionean. Zer deritzozu?
ERANTZUNA: Instituzioek egin duten bakarra Zerbitzuak kudeatzea izan da, galeriak hartu bait dituzte laguntzailetzat. Ez deritzot ondo; galeriek, onak izanda ere, beti izaten bait dute interes pribatua, eta gainera diru publikoa erakunde publikoetan eraibili beharra daukagu. Artistak esku hartu gura du artegintzarekiko plangintzetan, kulturarako azpiegitura sortzen laguntzeko. Lehenago esan bezala, Garaikoetxeari alternatiba bat aurkeztu genion, bertan Artista Kontseiluak sortzeko eskatuz, instituzioen maila guztietan, -udalak, diputazioak, autonomikoak-, profesionalok geu izan gintezen, ardura osoarekin, plangintzaren ardatza.
GALDERA: Entzuna dizut, Gernikan, kultur azpiegitura horri buruzko proposamena. Zein izan da erantzuna?
ERANTZUNA: Azkenean, Legebiltzarrean, KKO- onetsi egin zen Kulturaren Kontseilu Orokoastakeria rra sortaraztea, baina alderdi politikoek aukeratu behar zituztelarik kontseilukideak. Aberrazioa deritzot horri, dirigismo politikoa bait da, partiduek auniztasuna, independentzia eta halako baloreen ordezkotzat interes pribatuak ipintzen dituzte eta. Profesionalek heurek osotu beharko lituzkete kontseiluak. Begira, kontseilu horietariko bat arte kritiko legez hasi eta Euskal Eskolaren mogimendua apurtzera zuzendutako komisario politikoa baino besterik izan ez den bat da, hain zuzen ere, marxismo eta ezkerreko artisten prestigioari azpia jatera zuzendua. Nor den? Idatz ezazu, Edorta Kortadi. Liburu batetan, (erdal edizioa erahusten dit), "Arte Vasco" titulotzat duenean, alegia, plagiatu egiten dit. (Zer plagiatu ei dion erakusten dit, liburu horretako 173. orrialdeko parrafo osoak hitzez hitz, kapituloaren tituloa bera ere, "Galeria Tissli'' delakoak, Oviedokoa, 1972. maiatzaren 17tik 31rarteko eratutako erakusketarako Agustin Ibarrolak idatzitaho katalogoan agertzen diren berberak dira). Dilamatzera dedikatu da Edorta Kortadi, batez ere ni neu difamatzera, nire obra nagusia grabatuak direla delako tesisa iraunaraztera ekin dion horietarikoa bait da. Beraz, Kortadi horren berehalako dimisioa eskatzen dut. Beste edozeri ekin eta utz dezala euskal artea, intolerablea bait dira halako plagioak. Gainera ez da beraren testu propiak izateko gai ere.
GALDERA: Aurkezten duzun alternatibaren aldeko indarrak bideratzeko artisten elkarte moetaren bat edo, posible ikusten duzu?
ERANTZUNA: Une honetan oso etsituta nago. Hainbat elkartetan izan naiz urteetan eta etaipena urteetan, hala nola, Danok, Hemen, Orain,.... Francoaldian. Eraketa bide ugari izan dira, baina diktaduraren azken urteetan eta transizioko lehenetan, indar boteretsuenak sistematikoki oztopoak sortaraztera ekin diote. Euskal Herrian EAJ dugularik indar hori, ezinezkoak gerta daitezke artisten eraketarako bide propioak, ezin izan da beste biderik aukeratu, edo erabateko enfrentamentuarena, bide honetakoek ezin izan dutelarik instituzioetan esku hartu, edo, bestela, guztiz fidelak izatearena.
GALDERA: Beharbada ezkerreko artistak direlako gehiengoa dateke eraketaren bildur hori.
ERANTZUNA: Ez dut uste. HBren kontsignei itsuki jarritu zaizkion artistak ere sarituak izan dira, EAJ kontresanak sorrarazteko asmoa du bide batez halako lustrea ematen diotelarik beren ihardun kulturalari instituzioek. Hasieran ahaleginak egin nituen, Basterretxearen bidez, artistok bil gintezen; orain, berriz, nekatuta nago. Ni neu ere erabili egin gura izan naute, heuren politika prestigiatzeko gazteen aldeko sariketetan epaile izanez eta, baina gerora konturatu egin naiz eta ez dut parterik hartzen, hain lotsagabekoa bait zen egiten zen nire pertsonaren orkestazioa, hots, prestigiodun ezkertiar artista izatearena eta guzti hori. -
GALDERA: Bestalde, "Guernica Gernikara" mugimenduan ere ibilia zara eta hor ere gorabehera eztabaidatsuak izan dira.
ERANTZUNA: Guk "Guernica Gernikara" eskatu genuen, baina testuinguru zehatzean, hots, kulturaren hiria sortzea eskatzen genuen. Hiri horren inguruan kultur azpiegitura osoa sortu beharra zegoen; areago, Cuencako museoaren antzeko bat ere eskeini genion Jaurlaritzari, baina Labaien jaunak uko egin zion gure proposamenari, aldi berean uko egiten ziolarik gure ondarea hobetzeari. Ni neu kezkatuta nago, ez bait dago Euskal Herrian orain egiten nabilen obra bezalakorik hartzeko gai den eraikuntzarik. Gure orduko proposamenean hori ere sartzen zen, leku egokiak atontzea, kanpoko obrak erakutsi ahal izateko, kanpokoei bertokoa erakutsi ahal izateko, ekintza artistikoen bidez Berpizkundea zuzpertzeko, e.a. Baina jaramonik ere ez digute egin. Museoekin ere kezkatuta nago. Ez dute nire obrarik erosi, gazteago edota ospe ttikiagodunen bospasei obra dutenean Bilboko Museoan. Zer dela eta izan naiz baztertua, Francoren garaian askatasunaren alde gartzelaldia, errepresioa, zentsura, e.a. jasandakoa izanik neu? Beno, museokoan kezkagarriena zera da, ez dagoela zuzendaritza kolegiaturik, hortxe dago gakoa.
GALDERA: Hain baztertua izan zarelarik, zertatik bizi zara, nondik ateratzen duzu bizitzeko?
ERANTZUNA: Lehen Arte Ederretako soldata miserabletik bizi ginen, pozik, gustora nenbilelako han. Gero, hori galdutakoan, baserrietxe hau saltzear egon gara, ez bait ge neukan Aurrezki Kutxen maileguen paguari aurre egiteko aina dirurik. Orain Madrilen bospasei hilabete barru egingo dudan erakusketari esker bizi naiz, kezkaturik nagoela gainera, ea zelan ekarri gero erakusketa bertora, non erakutsi ez dago eta, lehen esan di zudan legez. Madrilen Euskal Herrian zelan tratatzen gaituzezten galdetuz gero, zer erantzun dezaket? Oteizari berari atzera bo ta diote, lehiaketa batetan eta formalismo hutsezko aitzakiaz, equn hemen dagoen egi tasmo artistikorik bikainena, hilerriarena alegia. Honetara ez da posible euskal arte aurreratua egiterik.
Aipagarria da une honetan munduan egiten ari den beiradura handienetarikoan, Gernikako Juntetxekoa hain zuzen ere, afizionadutxoak dabiltzala; hori diru publikoarekin lotsagabeki jokatzea da. Lotsagarria da Jun-Juatetxea tetxekoa. Beiradura horretako estetikan Ita liako Faszismoaren estetikara itzuli dira, es tetika hori faszista da goitik behera, jaun txuen ideologiaren zerbitzupean. Euskal Herriarekiko ikuspegi onartezina, kretinoa eta irreala eskeintzen da beiraduran. Aurrekaldean jauregiak eta gazteluak agertzen dira eta, han, atzekaldean baserrietxeak, jauntxoen egoitzak euskal munduaren zentroa balira edo izanak balira bezala. Zer uste izan dute horiek, bada, heurak bezain kaikuak garela eta, ondorioz, geuri aginduz gero gure ikuspegi ideologiko pertsonala ipin genezakela ala? Gu ez gara heurak bezain hestuak, halakorik egiteko ez behintzat.
Gaur eta hemen, sekulako tradizio historikoa dugularik, funtzionarioak baino ez dira bizi arte munduan bizibidea izanda, klaseak emanez, batez ere. Edozein titulorekin klaseak ematen ari dira artista batzu eta besteak goseak hiltzen dagoz.
Edorta JIMENEZ
27-31

Gaiez\Kultura\Artea\Eskultura\Eskultoreak\IBARROLA1
Pertsonaiaz\IBARROLA1
Egileez\JIMENEZ2\Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude