Karlos Santisteban: "Gai Morboso, Sandomasokista Eta Erotikoak Gustatzen Zaizkit".


1986ko ekainaren 01ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Karlos Santisteban idazleari elkarrizketa
Idazle Sentitzen Ez Den Idazle Karrantzatarrarekin Hizketan
Karlos Santisteban: "Gai Morboso, Sandomasokista Eta Erotikoak Gustatzen Zaizkit".
Idazle emankorra dugu honetan, etengabe idazten aritzen dena, bere esanez. Prosa, poesia... ezerk ez du mozten.
Bilboko kafetegi batean elkartu gara eta leku lasai baten bila abiatu. Bilboko Alde Zaharreko taberna nahikotik pasatu ondoren, azkenean aurkitu dugu bat, irekia eta lasaia, eta hizketaldi hau izan dugu berarekin.
ARGIA.–Noiz agertu zitzaizun idazten hasteko gogoa?
KARLOS SANTISTEBAN.– Txikitatik izan dut zaletasuna. Hamaika urtekin hasi nintzen ipuinak eta horrelakoak idazten erderaz eta geroago hasi nintzen euskaraz idazten.
A.– Zu euskaldun berria zara. Oztoporik izan duzu horregatik?
K.– Lehen jendeak azpibaloratu egiten zuen idazlea euskaldun berria izateagatik baina orain ez, nik ez dut behintzat oztoporik izan; alderantziz, sarritan euskaldun zahar asko lotsatu egiten dira gure euskara dotoreagoa eta hobea dela pentsatuz.
A.– Idezletzat jotzen duzu zeure burua?
K.– Oso gogozkoa dut idaztea, hobby bezala, baina ez naiz idazle sentitzen; idazle sentitzeko ia ia horretaz bizi beharko zinateke nahiz eta hemen oso zaila izan; liburuak argitaratzera dedikatu beharko zinateke... ez, ez dut neure burua idazletzat jotzen.
A.–Poesia idatzi duzu, eleberria idatzi duzu... Denekin ausartzen zara, ala?
K.– Beno, bai, baina gehien gustatzen zaidana poesia da.
A.– Norentzat idazten duzu?
K.– Neronentzat. Gustatzen zaidalako eta gustora sentitzeko idazten dut; gauzaren bat idaztean ez dut pentsatzen nork irakurriko duen. Halere, bet dago irakurlegoa atzean, jakina, baina gustatzen zaionak irakurriko du, eta ez beste inork.
A.– Zein gai aukeratzen duzu idazteko?
K.– Gehien gustatzen zaizkidan gaiak morboso, sado-masokistak eta erotikoak dira; bereziki azken arlo hori landu nahi izan dut euskal literaturan oso gutxi landua dago eta, baina denetik idazten dut,
A.–Zein neurrira arte egon behar du konpromezu politikoa idezlearengan?
K.–Idazle ona izateko ez da konpromezu politikorik egon behar, badaude oso idazle onak konpromezu politikorik gabekoak, baina nik neuk badaukat konpromezu politiko hori; gainera nahiago ditut holako konpromezua gordetzen duten idazleak, Vargas Llosa esaterako asko gustatzen zitzaidan eta gaur egun irakurtzen dut baina ez dut lehen bezain gogozko, nolabaiteko aldaketa politikoa nabaritu bait da.
A.–Aldatu duzu idazteko estiloa?
K.–Ez dut aldaketarik nabaritu. Beharbada poesian bai, lehen oso hizkuntza landua erabiltzen nuen eta orain arinagoa erabiltzen dut, baina bestela, ez.
A.– Bapatean liburu sorta ederrak argitaratzen dira. Ze dela eta?
K.–Nik etengabe idazten dut, ez naiz denboraldi luzean egoten idatzi gabe eta gero bapatean bospasei liburu idatzi bata bestearen atzean, beste asunto bat da argitaletxeak noiz argitaratzen dituen. Orain dela bizpahiru urte hiru liburu edo argitaratu ziren, eta oraingoan ere beste hiru, baina, lehen esan bezala, ez dago nire esku noiz argitaratu.
A.–Noizko horrengo liburu sorta?
K.– Lanean ari naiz eta beharbada datorren urterako egongo da zerbait. Dena dela badaude arazo komertzialak eta ni ez naiz horretan sartzen. Hurrengo urterako badaukat ipuin sorta bat, poesian ere ari naiz eta itzulpengintzan zerbait egiteko asmoa daukat.
A.–Zein da euskal literaturaren etorkizuna?
K.–Betiko idazleak, idazle konsagratuak baztertuak geratu dira, noizean behin zerbait argitaratzen dute baina gehiena idazle gazteek osatzen dute. Argi dagoena euskal literaturaren maila inoiz ez bezalakoa dela da. Hirurogeigarrenean nahiko zen zerbait idaztea historiara pasatzeko eta askotan ez dute jarraitu, beste askotan horren bidez instituzioetan sartu dira. Oso azpimagarria taldeak sortzen direla, badago gainera konpromezu bat aurrera jarraitzeko eta ematen da konpromezu politikoa ere, beraz pozgarria ikusten dut zeharo egungo egoera.
ZORION
Karlos Santistebak zeharo pozgarria ikusten du egungo literaturaren egoera.
38-39

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakSANTISTEBA1
PertsonaiazSANTISTEBA1
Egileez\ZORION1Kultura

Azkenak
Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Gorpu bat aurkitu dute Nagoreko urtegian, Nafarroan

Herritar talde batek bainua hartzen zegoela gorpua aurkitu eta Polizia deitu zuen. Iruñera eraman dute gorpua autopsia egiteko, eta heriotzaren zergatia argitzeko. Gizonak 51 urte zituen.


Ukrainako Independentzia Egunean, Kievek eta Moskuk 146na preso trukatu dituzte

Arabiar Emirerri Batuen bitartekaritzarekin lortu dute preso trukea gauzatzea. Zelenskik adierazi du Ukrainak "askatasunaren alde" borrokatzen jarraituko duela, herrialdeak independentzia aldarrikatu zuenetik 34 urte bete direnean: "Bakea behar dugu, eta gure... [+]


Israelek Gazako Nasser ospitaleari eraso egin dio, eta gutxienez hemeretzi pertsona hil ditu, tartean lau kazetari

Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean lau kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak. 


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larritzen” ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Eguneraketa berriak daude