Zabalegi'n Neskatx Lagun Geiao Nai Dituzte


1965eko martxoaren 29an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Zabalegi baserritar ikastetxeko neskei elkarrizketa
Zabalegi'n Neskatx Lagun Geiao Nai Dituzte
Donostiatik gertu ta Ernani' tik urruti ez, antxen zelai erdian dago Zabalegi'ko baserritar ikastetxea. Bertaraño eldu gera askok ezagutzen ez duten berri on bat azaltzearren: Zabalegi'ko ikastetxeak euskal neskatx baserritarreri ateak iriki dizkie, ta neskatx ikasle oiek ezagutu ditugu.
–Aurrenengo neskatx ikasleak zuek al zerate Zabalegi'n?
-Bai.
–Noiztik zaudete emen?
–Azaroan etorri giñan. Ama bost egun emen eta amabost egun etxean igarotzen ditugu, mutillekin txandatuz.
–Noiz arte egongo zerate?
–Datorren illerarte. Ikastaro bakoitzak azarotik jorraillera irauten du. Ikasketak bi ikastarotan banatuak dagoz, orregatik datorren azaroan, Jauna'k lagun, berriz ere etorriko gera gure ikasketak jarraitzearren.
–Zenbat urte bear dira Zabalegi'ra ikasle bezela etortzeko?
-Zer eratan banatuak dauzkazute zuen ikasketak?
–Goizero bi orduko klasea izaten degu. Bertan gramatika, geografia... ta. ikasten ditugu. Klase onen ondoren, asteko egun guztietan txandatuz ordubeteko boste klase bat izaten degu sukalketa, barazkintza ta puerikulturatzaz. Arratsaldeero ere klaseak izaten dira, sozioloji, erlijioa matematika, ta jostuntzaz. Baita ere albaitero batek ikasgaiak ematen digu.
–Ikasgai auek gazteleraz ala euskeraz izaten dira?
–Bietara.
-Zuek zer derizkiozute Zabalegi'tzaz?
–Oso ondo dagola ta pozik gagoz. Aurreneko astea luze joan zitzaigun bañan orain ez dago orrelakorik.
-Ta zuen etxeetan zer iritzi daukate ikastetxe onetzaz?
–Danetik dago. Gero ikusi hearko dala nola irtetzen diran gauzak.
–Lagunak zer esaten dute zuen ikasketa oietzaz?
–Etorriko lirakenak ba dira, bañan beren etxeetan lan egin bearrak, oletan dabiltzelako edo neskametzagatik... Guri emengo ikasketa oiek ez zaigu iruditzen denborea galtzea danik eta baserrietako aldea izango dala.
-Zer esango ziezueteke Gipuzkoa'ko neskatxeri?
–Gure artean lagun geiago nai ditugula ta etortzeko.
Miren Olarreaga
4

GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaBesteak
EgileezOLARREAGA1Gizartea

Azkenak
Eguneraketa berriak daude