Donostiako zezenplazaren eta Lekeitioko antzaren kontra


1985eko abenduaren 15ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Koordenadoreen Ordezkariarekin elkarrizketan.
«Abereen defentsarako Alkartasuna»koekin berriketan
Donostiako zezenplazaren eta Lekeitioko antzaren kontra
Azken bolada honetan sortu dira bi erakunde Donostia hirian. Bata, Zezenplararen Aldeko Batzardea, zeinari Donostiako Udalak laguntzen dion, eta Zezenplazaren Kontrako Koordinadora, Donostiako talde herrikoi batzuek osatzen dutena. Zezenplaza berri bat eraikitzeko planak ezagunak direla, eztabaida Donostiako kaleetan zehar dabil. Egunkariek zezenplazaren aldekoei oihartzuna ematen ari bait zaizkio, astekari honetan zezenplazaren kontrakoei espazio txiki bat ematea pentsatu dugu. Horregatik Koordinadora honen partaide batekin, M. Teresa de Urkidirekin, hitzegin dugu.
ARGIA.–Gipuzkoako zezenjaiaren kontrako Koordinadora zerda ?
KOORDINADORAREN ORDEZKARIA.–Koordinadora honetan Donostiako Ekologisten Batzarra eta Gipuzkoako ADA (Abereen Defentsarako Alkartasuna) taldeez gain beste talde herrikoiek ere (Txantxangorri Irratia, Jaien batzordeak, gazte taldeak) parte hartzen dute. Nahiz eta kasu honetan talde hauek elkarrekin lan egin, helburu desberdinak ditugun taldeak garela esan beharra dago.
A.–Denok dakigu zer den ekologismoa, baina ADA zer da?
K.O.–ADA, Abereen Defentsarako Alkartasuna (gazteleraz 'Asociación de Defensa de los Derechos del Animal') nazioarteko elkarte bat da, zeinaren adar iberiarra Bartzelonan 70. hamarkadan sortu bait zen. Beranduago Madrilen ere sortu zen eta azken bolada honetan Gipuzkoan. Zer esango nizueke gure elkarte hau definitzeko... ekologismoaren azpiespezie bezala definituko nuke, abereen eskubideak babesten eta eskatzen dituena; abereei tratu egokia garantizatzearren, eta gobernuek eta legebiltzarreek protezio-legeak eta abereren bebespen-legeak, tratu txarrak edo degradatzaileak sufritu ez ditzaten, eman ditzatela borrokatzen duena.
A.–Zentzu honetan kanpaina bat egiten ari zaretela uste dut, ez da?
K.O.– ADAk Estatu mailan 500.000 sinadura bildu nahi ditu, Parlamentuan lege projektu bat aurkezteko, dibertsio publiko bezala abereak torturatzen dituzten jaiak edo ikuskizunak galerazi ditzan. Jai hauen artean Tordesillasko eta Koriako zezenak, eta Lekeitioko antzarak aipa ditzakegu. Gipuzkoan orain dela sei egun hasi gara, eta kriston arrakasta lortzen ari gara, bai heldu bai gazte eta haurren artean.
A.–Zuekin kontaktatzeko jendeak zer egin dezake?
K.O.–Oraindik egoitzarik ez dugunez, bi posibilitate dituzue. Alde Batetik, Donostiako Herri Irratian «Gladysen txokoa» irratsaioan agertu edo Donostiako Ekologisten Batzarrearen posta-apartadora guttunak bidali. Gure kanpaina aurrera eramateko, seilo, sobre eta fotokopiak ordaintzeko bakarrik izaten bada ere, dirua beharrezkoa zaigunez, iriki dugu kontu korronte bat Aurrezki Kutxa Probintzialean, 319.729-0 zenbakiarekin.
A.–Esan diguzunez, ekologistek eta beste talde herrikoiek ere koordinadora honetan parte hartzen dute. Zein asmo dituzte talde hauek?
K.O.–Gauza anitz egin nahi dira eta herrian oihartzun handia izan dezaketenak. Zenzen plaza hipotetiko honen kontrako borroka inportantetzat jotzen dute. Zentzu honetan talde hauek plan batzuk badauzkate, baina oraingoz sonatuak izango direla bakarrik esango dugu.
A.–Donostiako zezen plaza honen kontrako etsaitasuna zertan datza?
K.O.–Aurresuposamendu askotan datza. Guk Erdi Aroan sortutako ikuskizun zibilizatu eta odolgabekoen kontra ez dugu ezer. Uste dugu tradizioa balore absolutoa ez dela. Esate baterako, gure historian zehar euskaldunok foruzaleak izan bagara ez da izan Foruek tradizio errepresentratu izan zutelako, baizik eta gure herriaren autogobernuarekin erlazioaturik zeuden eskubideak eta garantiak zeuzkatelako, mendeetan zehar luzatu zirenak.
Horregatik, Espainiako Parlamentuan,.II. Errepublikaren Garaian, euskaldunoi 'harpetarrak' deitu ziguten, eta hori guri ez zitzaigun ezer inporta. Gure tradizio honek bazituen elementu interesgarriak, oraindik zutik dirautenak, hau da, legeak egiteko ahalmena, absolutismoaren kontrako mekanismoak, eta hauek euskaldunok erreibindikatu ditugu. Euskal Herriko beste tradizio batzuk, berriz, paperontzira zuzenean joan direla esan beharra dago; haien artean fededunismoa, karlismoa, Jainkoari buruzko burutapen nafartarrak, Donostiako erdi aroko harrapagailua, eta abar...
A.–Euskaldunok zezenketaren gurasoak garela esan da, eta hori argudio garranzizko bat da.
K.O.–Bai, zezentzale asko tradizioen galerengatik negarrez ikusi izan dut, hala ere, herri interesa duten gauzak errebindikatuz inoiz ez ditut ikusi. Konkretoki, 1976eko uztailaren 21ean, azken Foruen Abolizioaren egun gomutagarri eta erreibindikagarri hartan, Bergaran hainbeste euskaldun bildu ginenean, zezentzalerik ez nuen ikusi. Esate baterako, nori zegoen Ordoñez zinegotzia?. Han beste zinegotzi batzuk ikusi nituen, Elkoro ikusi nuen, betidanik erretsistentian egon direnak, berezko 'tradizionalistak'.
Euskal Herrian zuzenketaren oinarri supuestoei buruzko datuak Erdi Aroko Nafarroan eta Errioxan dautza. Zezen plazetara joaten direnek Errioxa eta Nafarroa Euskadi barruan daudela pentsatzen dute? Haiei galde egin behar diegu. Hurrengo datuak oso sakabanatuak daude eta XVIII. eta X1X. mendekoak dira. Haien artean gure 'Majek' ere peineta erabili zuten.
A.–Zuei aurpegiratu dakizueke beste argudio bat, kaso honetan ezker abertzalekoek eginda, hau izan daiteke. Nola da posible abereen eskubideak errebindikatzea gaur egun Euskadin oraindik giza eskudibeak errezpetatzeko daudenean?
K.O.–Bai, Giza Eskubideak gaizki daude, baina ez hainbeste. Mende askotan zehar tortura Estatuaren instituzioa izan zen. Esate baterako, Erromaren Inperio garaian, Grezian eta kristau erresuma postindustrialetan, eta Txinan. Piskanaka gizateria gizakiaren dignitatearen kontzientzia hartuz joan zen eta tortura horrekin elkartezina zela kontuan hartu zuen. Ideia hau historikoki Ilustrazio garaian finkatu zela esan beharra dago, XVIII. rnendea norberekeria eta filantropiaren prozesu luzearen kulminazioa izan bait zen.
Frantses Iraultzak asko landu zen iritzi honi onarketa juridikoa eman zion. Giza dignitate honen ideia gure foru batzuetan sartu zen, tortura galeraziz. Liberalismoa, Giza Eskubideen bozeramailea, mundu guztian zehar hedatu zen. Erakundeek torturaren erabilpena abolitu zuten. Garai horretatik aurrera torturalegez ezin da egin. Eta hau agertzea pauso handi bat iruditzen zait.
Denok dakigu, gaur egun pertsonak torturatzen dutela, baina ez dut uste, torturan mota desberdinak bereiztu egin behar ditugunik, lotsa eta minaren aurrean gizakiaren eta beste animalien arteko fisura onartzen ez bait dut. «Amnistia Internacional» eta guk berdina gara, konbate berdina, fronte desberdinetan. Gizateriaren progreso moralak dignitatearen errespetoa eta behar ez den minaren ekindinan ditu oinarriak.
A.–Dena dela, zezena nahiko ondo bizi izan da zezenplazara joan baino lehen, eta plazan gertatzen dena ez da hainbestekoa, ez da?
K.O.–Zezenak badu eskubiderik ondo bizitzeko, uste dut behintzat. Plazari dagokionez, ikuskizun honetaz daukagun ezjakitea aitzaki bezala hartzen dute. Zezenak ez daki zezenketa zer den eta gainera aberea izateagatik ezinezkoa zaio jakitea. Zentzu honetan interesgarriak izangoi zaizue zezenaren ezaugarri batzuk ezagutzea.
Zezena abere belarjale da, eta bere ardatz optikoak ez dira pareleloak, urrunkorrak baizik. Orduan bere aurrean dagoen gauzak ez ditu ondo ikusten eta gainera modu bikoitz eta ilun batean. Zezena zezentokira torturaturik ateratzen da. Irten baino lehen zezendegi baten ia ia mogitu gabe ilunpetan, jan eta edan gabe, eta bera nekaturik egoteko lur aldapatsu batetan, ordu batzutan egon da. Hauetaz gainera, aberetaldearen ezaugarria hiruzpalau aldiz nahiz bizkarrean nahiz potroetan sartu diote, eta bere giltzurrinetan zaku bat hondarrez beteta erortzen utzi dute.
Askotan zezenari adar-moztea egin diote, hau da, bere adarrak segatu egin dizkiote. Horregatik, aberea zezentokira ahula eta bildurrak jota ateratzen da. Momentu horretan bigarren zatia datorkio: akuilukadak, banderilak, bere gorputzean zenbait zentimetro sartzen direnak, eta abar luze bat hilketa iritsi arte.
A.–Arlo hau aparte utziz, ba daude beste kontsiderazio ezezkorrak?|
K.O.–Bai, esate baterako, bere ordainketa. Donostiako Zezen plaza berri hau bultatzen dutenek hiriarentat ekonomikoki oso baikorra izango dela, eta orduan, hau Erakunde foralek eta autonomikoek, bai lurrarekin bai diruarekin, bai kredito merkeekin, Kutxak emandakoak, ordaindu behar dutela diote. Hau dena diru publikoa erabiltzeko montaje bat bakarrik da. Initziatiba hau lortu ahala, gauza berbera egiteko asmotan beste hirira joango litzakete. Mozkin suposatu hura Donostiako dendariek initziatiba hau langun dezaten txakar bat da.
Jaien «Tipical spanisch» zentzuarengatik etorriko omen diren turistek, edozein dendatan Manilako mantoia edo botijo bat erostera bide batez sartuko liratekeela, gazpatxo bat hartzera Artzak jatetxera joango liratekeela, txapel oker baten ondoan erretratua ateratzeko Kodak argazkimakina bat erosiko luketela, eta abar luze bat egingo dutela dirudi. Hauek dira mozkin handiak, zeinekin batzuk Merkatal Federakuntzaren ordezkotasuna bereganatzen ari diren. Eta bitartean Merkatal Federakuntzak jaramonik ez duela egiten ikus dezakegu.
A.–Baina, Turistak zezenketara joaten ari al dira?
K.O.–Hau behin betikoz argitu behar den gauza bat da. Dakigunez Espainian ikuskizuna atzeraka ari da, eta TVEkoek ematen dioten laguntzaz oraindik jarraitu egin dezake. Lehengo egunean irakurri genuen «Carnbio 16» astekarian, Alicanteko udala eta hiri honen zezenplazaren enpresarioa, Paco Gil, 10 korridatik 3 korridatara gutxitzeko akuerdo batetara iritsi direla azken urte hauetan galera anitz eduki dutelako. Gilek esan duenez bost korrida gehiago ospatzen baldin badira bere galerak 40.000.000 inguruan egon litezke. Eta gu, XXI.mendearen atarian, zezenplaza eraitzera ausartuko gara?
Gaztediak «jai» honekin ez du eduki zerikusirik, jauntxo jereztarren sarraskia iruditzen zitzaien eta. Donostian gutxiago. Eta helduak, San Miguel patronatoa itxi dutela, Gipuzkoako Onkologikoa hiltzear dagoela jakinik, hemen zerozer ustela dagola konturatu dira.
A.–Bukatzeko, jendeari zer motatako deia egingo zeniokete?
K.O.–Deituko ditugu bai helduak eta haurrak; bai abertzaleak bai ez abertzaleak; bai gizonak, bai emakumeak; bai eliza, zeina beti «jai» honen kontra egon den, antisorgailuen kontra hartu duen apasionamentu baino gehiago har dezan; filantropoak, haien arduraren hedadura defentsagabekoenei ere luza diezaieten; dendariak, haiek engainatzen utz ez dezaten; Donostiako zinegotziak, garbitasunez, partiduaren obedientzia utz dezaten; herria, manipulatu nahi dutela kontutan har dezan; profesionalak, haien laguntza guri eman diezaguten; zezenzaleak, gure taldean zezentzale ohiak baditugu bere zaletasuna utz dezaten. Zindotasun arazoa da, honek ez du ez sexorik, ez kolorerik, ezta adinik ere.
Mikel UBILLOS
27-28,29

GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaMugimenduakBesteak
EgileezUBILLOS1Gizartea

Azkenak
Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude