Hazparnen landutako perla


1985eko abenduaren 08an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Txomin Bonekin elkarrizketan.
"Bordaxuri" taldearen eskutik
Hazparnen landutako perla
Igande hotz batez hartu gintuen Baionako herriak. Theatre en Passage. Berton antzezten zuen «Bordaxuri» taldeak bere azken ikusgarria: "Itsas izar bat zen...". Oraingoan ere, Francis Basterot kudeatzaile modura, eta Jean-Pierre Lahirigoyen idazlearen laguntzaz Steinbeck-en «Perla» nobelatik egindako moldakuntza aurrerapausu inportante bat da. Espektakuluaren hirugarren emanaldia zuten, hala ere, garrantzi berezikoa Txomin Heguyk ondoren esplikatuko duenagatik. Hona berarekin izandako solasaren fruitua.
Argia.–Zein gauza berri suposatu dizue obra berri honek?
Txomin.–Bon, bai, ihaz jadanik pauso bat eman genuen gure zuzendariarekin, «Basajauna taulara eramaiteagatik, forma aldetik, eta aurten beste maila bat pasatu nahiz ibili gaituk. Bon, lehenik, nobela teatrora adaptatzea, hori lan berri bat duk guretzat, ez diagu inoiz ere talde lan hori egin; beti edo istorio zahar batzu, edo antzerki zahar batzu hartu eta berriz doi bat mondatu, apailatu. Bigarrena, inprobisazione lan handi batekin istorioaren harat-hunatak montatzea. Liburuaren zati batzu hartuz eta pertsonaiak landuz edo atxikiz. Eta denbora hortan idazle batekin lan egitea ere, hori beste pauso bat da. Erran nahi baita, idazle bat, genian, aurten gurekin izan dena lanean, errepitizione guztietan, eta zati hoberenak hartuz eta, pixkanaka pixkanaka elkarrizketak apailatu egin dizkik, hori guzia guretzat lan oso berria izan duk, bost hilabeteren lana. Lan horrekin ideia nagusienak bagenituen, gero taularatzea zuzendariaren proposamena duk, gauzak bada finkatu dituk. Hala ere, fiteago joan gero.
Argia.–Zati asko baztertu behar izan dituzue nobelatik teatrora moldaketa egiterakoan?
Txomin.– Dudarik gabe gauzak gora-beherekin izan dituk. Hastapenetan, behar dik erran, zuzendariaren proposaketa zen, Basajaunaren ondotik beste lan baten abiatzeko. Garai hartan bi hilabete itxarotea pentsatu genian beste proposamen batzu bazeuden ikusteko. Bon, egia esan, proposaketa hau baizik ez duk izan. Bigarren, proposamen hori ukan dugularik taldean zian, bon... Liburu hori hartu nobela hartu, eta beste zerbait moldatu Egia erran, istorioaren harat-hunata gutti-gora behera liburuarena duk. Baina badira liburuaren zati batzu ez ditugunak atxiki,-pentsatu dugulako ez zirela onak atxikitzeko. Hemen agertzen diren agerraldiak ez dituk arras liburuarenak. Interesgarria izango huen orain liburua hartzea ikusteko zein gauzak atxiki ditugun edo nola...
A.–Teknika berri batzuetan aritu behar izan duzue?
Tx.–Teknika berriak? Bai gauzak behar dira behar den neurrian ezarri. Bon, gu talde amateur bat gaituk, salbu zuzendaria, profesionala duk eta gure lana segitzen dik. Nik uste maila hau unkitzen delarik beharrezko dena, guttienez, norbait piska bat gehiago arduratzea, izan dadin zuzendaria... bon, nik uste zuzendaria inportantea dela, baina behar bada taldeen norbaiti izaitea ahal duken. Gero behar duk ikusi hemen Iparraldean gertatzen dena azken bi urte hauetan antzerki munduan. Forrnakuntza bat planteatu dugu, bereziki ahotsaren lantzeko baina baita gure gorputz osoan lantzeko, eta nik uste taldean izan den lan horien ondorio bezala agertzen duk egun hemen taula gainean azaldu duguna. Hortaz, konzientzia hartzen ari gaituk, jokalaria ez dela bakarrik ahots bat, mihi bat, baita ere osotasun bat, gorputz bat gainetik beheraino.
Beste gauza berri bat nik uste, jokalarietatik bestek paper asko, desberdinak egiten dituztela. Dudarik gabe, teknikarekin gauzak hobekiago finkatzea, jakinez gure mugak, gure ahalak, medioak, hori duk gure asmoa, herrietan ibiltzea, eta ez dituk beti medio horiek...
A.–Medio eza hori kontutan izan duzue...
Tx.–Nahi izan diagu guttienez toki bat apailatu, behar baita zati batzurentzat, ikusi duzuenez, ihesaren mundu hori sendierazteko eta, guttienez behar duk leku piska bat. Gero bestetik ez diagu taulagain baten beharra, sala handi batean apailaturik, lurrean ezartzen duk, eta publikoa, gaur bezala, aitzinean. Guzti hori pizatu ditiagu.
A.– Zenbat denbora pasa duzue prestatzen?
Tx.– Zortzi hilabete, egia erraiteko, urtarrilaren 25ean. Nik pentsatzen diat orain ere moldatzen ari dela. Behar bada hilabete bat gehixeago hartu bagenu hobekiago izanen huen. Gero beste alde batetik, guretzat nola ez garen antzerkian bakarrik ari lan oso zaila duk eta presentzia asko behar dik. Interesgarria duk antzerkia ez dadin arras punduan izan, emanaldietan emeki emeki finka dezagun.
A.–Zabaltzeko zein aukera dituzue. Basajauna eraman zenuten Hegoaldera. Orain ere asmo berdinak dituzue?
Tx.–Bai, dudarik gabe. Lehenik erran behar dut Azpeitiko Toketetan aurten ere izanen garela, abenduaren 7an. Iruñeara udaberrian joateko parada izanen dugula uste dut. Entzun dugu Zirkuito Ofizial bat berriz apailatzen dela Hegoaldean, eta hortan ere hain ziur emanaldi batzu ukanen ditugu. Bon, eta galdeak badira, gu gogotik joanen gara.
Gaurko esperientzia interesgarria izan duk guretzat, ez ziren bakarrik euskaldunak hemen.
A.–Zentzu horretan oso diferentea da Baionan egitea edo Iparraldeko beste edozein herritan?
Tx.–Hori ikusi behar. Baina dudarik gabe bada halako desberdintasun bat. Nahiz Baiona oso herri euskalduna izan, hemen bazegoen publiko hori, testoa oso ondo konprenitu duena. Iparraldean ere badira herri batzu non ez diren hain usatuak antzerkiaren ikusteko. Ez gara herri ttipi batetan ere pasatu, salbu Baigorrin. Nik uste diat antzerki honen abantailak, istori sinple eta eder bat izaitea dela, eta jendeak maite ditu istorio ederrak.
A.–Orain obra esplotatzen nahiko lan duzue edo hasi behar al duzue beste zerbaitetan pentsatzen?
Tx.–Hori, problema biziki zaila duk. Guk pentsatzen dugu, antzerki hau, galderak baldin baditugu, ekainerarte agertzea. Hala ere, pentsatu dugu bi hilabeteren buruan pundu bat egitea, hamabost egunez, pundu bat egiteko gure lanari buruz, bai geroari buruz pentsatuz. Baina pentsatzen dut, hor zinez, gu holako muga batetan gaudela: lan hau ikusi ondoren nola segitu, eta nola aukeratu, eta hori biziki zaila duk. Amateur bezala, jokalarietan. nik sendi diet denbora gehiago behar dudala eskeintzeko. Ni hor sartua niagok, teatroaz amorratua, baina nik ofizio bat badiat, nahiz denbora ukan, hala ere lan aldetik biziki zaila duk. Gero, zer izaiten ahal dira aterabideak, behar bada, beste lan batzu abiatu, baina talde ttipi batzurekin, bi edo lau jokalarirekin. Eskas diagu, nik uste, hegoaldean eta iparraldean teatro mota horiek. Guretzat garen puntu honetan, lanetan apailatzeko hobekiago, zazpi edo hamar bat jende talde batean oso pizua duk.
A.–Zer iruditzen zaik Festibal hau. Iparraldeko antzerkiarentzat positiboa duk?
Tx.– Antzeslarientzat nik uste diat interesgarria dela. Zeren guretzat euskal antzerkilari bezala irekidura izugarri bat duk..Publikoak ere nahastikatzen dira. Gero lehen aldia duk Iparraldeko talde bat hemen, Festibalean, izaiten dela, ez duk aski, gibelapean gaudek. Ekintza bezala nik uste diat Baionako Festibala gauza inportantea dela momentu honetan.
A.– Ze bilakaera darama Iparraldeko antzerkiak eta nola kokatzen duzue zuena.
Tx.–Osotasunean harturik espresio munduan berdintsuak direla arazoak iparraldean eta hegoaldean. Euskal espresioa eboluzio batean duk. Ez bakarrik teatroan, eta guk behar diagu hori segitu. Behar diagu ikasi. Ez dugu gehiago beldur izan behar beste tokietara joateko, gauzak hartzeko, gureganatzeko. Azken urte hauetan izan duk halako estura bat. Hori reakzione normala duk ere. Orain behar diagu formatu. Teatroen tinka horretan gaude. Koldo kenduta, hemen gehienok amateurrak gaituk, eta hautu baten aurrean gaude. Nahi digunok teatroa urrunago eraman zer egin?Nik uste, denbora gehiago eman honi, ez dugu beste atera biderik. Hemen teatroan bi emango dituk. Teatroa beti lagunen artean egin dutenak, hori nik biziki estimatzen diat, teatro bizia duk. Euskal Herrian teatro asko bada teatro hori izan delako duk. Hori behar beharrezkoa duk teatro herrikoi bat. Eta bigarren, orain eboluzioa duk, gauzak hobekiago eta urrunago eramaitea, beste batzuk eraman, erakutsi, posibilitate gehiago sortu. Eta horretarako urrunago joango diren pertsona batzu beharko ditiagu, ez diat beste aterabiderik ikusten. Ez zekiat... arrapostua...
E. OLASAGASTI
36-37

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakBORDAXURI
PertsonaiazHEGUYK1
EgileezOLASAGASTI4Kultura

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude