MUGIMENDU FEMINISTAK HAMAR URTETAN BORROKAN


1985eko azaroaren 10ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Bizkaiko Emakumeen Asanbladakoei elkarrizketa

Bartzelonako ihardunaldien ondorengoa
MUGIMENDU FEMINISTAK HAMAR URTETAN BORROKAN
Bizkaiko Emakumeen Asanbladak diegunean, azaldu diguten lehen bildura abortoez mintzatuko ginenentz izan da. Ez dute gaia puntu horretan zentratu nahi. Mindurik daude, urte askotako borrokaren balantzea, bazterreko arazo batetan geratu bait da. Anekdota hutsa askorentzat. Gai periodistikoa komunikabideentzat.
Bizkaiko Emakumeen Asanblada.– Guk ez dugu tranpa horretan jausi nahi izan. Bartzelonan hiru egunetan zehar tratatu, planteatu eta e tabaidatu diren gaiak zerbait gehiagotarako ematen dutela uste bait dugu. Ponentzietan denak ez dira bat etorri. Baina ikuspuntu desberdinak eta joakera kontrajarriak egon badira ere. oraingo tendentziak batasunaren alde jo behar duela argi dakusate. Hobe da baina, esan digutena irakur dezazuela.
ARGIA.– Komentatzen duzuenez, askorenizat konklusioa abortoaren affaire-an geratu da. Zer pentsatzen du-izue honetaz?
B.E.A.–Gure ustez ondo egon da, mugimenduak legearen mugak azalerazi behar dituelako; baina ihardunaldiak hori baino aberatsagoak izan dira, eta pena izan da kotnunikabideen jarrera. Abortoaren batzordeen gain, beste hamabost gehiago egon dira: Antimilitaristak, irakaskuntzakoak. gazteak, emakume langileak, zerbitzu domestikokoak, erlazio pertsonalak, lesbianak, mugimenduen balantzea, estrategia (hamaika ponentziaz), eta abar luzea. Boterearekiko jarrera eztabaidatu da, emaku meek boterea hartu behar dugun ala ez, borroka metodoak estudiatu dira, eta beste mila gauza.
Hamarkada baten balantze modura
A.–Hamar urte hauek iragan ondoren, balantze modura mugimendu feministen gorakada baiezta daiteke.
B.E.A.–Baietz uste dugu. Momentuan indartsu dago, eta lekuko, 4.000 emakume baino gehiago batu ahal izatea. Baina garrantzitsuena ez da hori, baizik eta erreibindikazio puntuetatik, planteamendu orokorretara pasatu ahal izan dela, emakumea alor guztietan hartuz: lana, osasuna, erlazioak, etab.
A.–Leioan orain urtebete luze egon ziren ihardunaldietan, gehien eztabaidatu zen gaia, ez zegokien helburuei, metoduei baino. Jarrera biolentoa (iraultzailea), edo pazifista hartu behar zen. Oraingo honetan ere gai berbera ikutu da?
B.E.A.–Bai, berriro azaldu da. Guk Bizkaitik bi ponenizia eraman genuen, hasteko, oraingo gizartearen diagnosia egiteko orduan bi ikuspuntu desberdin daudelako gure artean. Helburuei dagokienez, ados gande nahi dugun gizarte hipotetiko eta utopikoaz: produkzio modu domestikoa eta kanpoko modua ezabatu behar dira, milaka pertsonaren errepresioa suposatzen bait dute, bai eta herri batzuena ere beste herrien eskuetan.
Guzti hori nola egin behar den. beste kontua da. Batzuk ez-biolentoki egin behar dela proposatzen dugu. arrazoi hauegatik: gure ustez medioen eta helburuen arteko komunztadura bat egon behar du, eta historian zehar emakumeek sortu duten subkulturarren baloreak errekuperatu behar ditugu. esaterako, boterean ez egotearena agresibitate eskasa. etab. Honela ez ginateke pasatuko mundu maskulino batetan baztertuta egotetik, zeharo integratuta egotera. baina oinarria eztabaidatu gabe.
Biolentziaren erabilera polemikoa
A.–Guztiak berdin pentsatzen duzue
B.E.A.–Ez, ezta gutxiago ere (beste batek hartzen du orain hitza): horrexegatik eraman genuen bi ponentzia gai honetaz. Gure jarrera biolentzia iraultzailea (eta kontrabiolentzia) erabiltzearen alde dago. Gure ustez, emakumeen errepresioaz amaitzeko, sistema kapitalistaz amaitzeko eta estatuaren instituzio errepresiogileekin amaitzeko, ezin da irtenbide pazifikoa aukeratu bide biolentoa baino.
Dena den, bai uste dugu soluzio imaginatiboak bilatu behar ditugula, gurekin guztiz adoz ez dauden emakume batzu gugana etor daitezen azken helburuak lortzeko. Eta biolentziaren erabilera gutxituz joan behar den arren, gaur egin nahitaezkoa deritzogu erabiltzeari.
A.- Polemika hau bakarrik Bizkaian planteatzen da edo beste komunitateetan ere bai?
B.E.A.- Nik Bizkaian bakarrik esango nuke. Bartzelonako independiente batzuk ere planteatzen dute ez-biolentzia baina ez argudio berberaz. Heurak gehiago batzen dira talde antimilitaristekin eta bakezaleekin, gure printzipioekin baino..
(Orain beste bat hasten zaigu mintzatzen).Nik ez nage guztiz ados. Beharbada gertatzen dena da hemen independienteen mugimendua atonduago dagoela, eta indar handiagoz; baina tendentzia hori egonleku guztietan dago, nahiz eta apalago.
Gure kasuan. mugimendu feministaren hiru tendentziak daude, eguneroko kontaktuan, eta debatea alditasun handiz ematen da, beste komunitateetan gertatzen ez dena. Galizian, esaterako, bakarrik alderdi erradikala dute. biolentziaren aldekoa, eta beste tendentziarik ez dagoenez. debatea ez -da ia-ia planteatzen.
Feministen erakunde eta sakabanaketa
A.–Zeintzu izango lirateke mugimenduaren korronte nabarienak?
B.E.A.–EMK. LKI eta independienteak.
A.–Baina hiru korronte horietatik aparte, ba daude ere beste erakunde feminista butzu, ezta?
B.E.A.–Bai. Asanbladan bertan EEko jendea dago, baina ez dago sigla hauen azpian batuta Asanbladaren barruan, solte dabiliz. Gero. Asanbladatik aparte beste bi daude: AIZAN, eta orain gutxi legalki sortu den Clara Campoamor taldea, PSOEko emakumeak batzen dituena.
A.–Dispertsio honek arazoak planteatzen ditu?
B.E.A.–Askotan bai, ekintzak antolatzen direnean beti presente eduki.!behar dugu norekin goazen eta norekin ez, edo nori zuzenduta egingo ditugun ekintzak, zer emakume kolektibo mota konbokatzen dugun, eta abar.Guzti hori oinarritzat hartuta, ekintzak eztabataidatzen ditugu.
A.-Bartzelonako ihardunaldi hauetan egon diren eztabaidak, Bizkaiko taldeak; argia aportatu diote, edo zuek beste eztabaida erritmoa daramazue hemen gai honekin?
B.E.A.–Ez nuke nahi hau esatea. baina egiari jarraituz, ezer ez diguteta aportatu esango nuke, debate honi dagokionez, jakina. Bi ponentzia-inportanteenak gureak izan dira, sakonki sartu direlako gaian.
Horixe izan da Bartzelonatik ekarri dugun sentsazioa, debate gehienak guretzat "repe"ak izan direla, hemen mila aldiz eta mila buelta eman ondoren, han berriro entzun ditugu, berdin. Eta hori da Bizkaian hiru korronteak dauzkagula eguneroko kontaktuan.
A.–Orduan alde horretatik, desberdintasunak batasun handiagoa lortzen du, positiboa da?
B.E.A. Bueno, hori da hain zuzen, guk orain dugun arazoa, gori gorian komentatzen duguna, batasunarena. Presupuesto desberdinetatik abiatzen garen arren, guztiak gabiltz buruari bueltaka mugimenduari gorputz teorikoa eman nahian, eta gainera gai honekin urte asko gaude gora eta behera. Exaktoki, orain hamar urte sortu zen Bizkaiko mugimendu feminista, eta igarri egiten da.
B.E.A. Beste leku askotan taldeak, abortoa zela eta sortu ziren, askoz ere beranduago. Honez geinera, beste komunitateetako taldeak espezializatuagoak dira! eta heuren arteko erlazioa ez da mugimenduaren ikuspuntu zabala edukitzeko nahikoa. Lesbianak alde batetik dabiltz, auzoetako bokaliak bestetik, abortoaren aldekoak, aparte.
Affei-nen ere batzordeak ditugu baina gehiago enteratzen gara denak denetan.
Feministek beste mugimenduen erdian
A.–Zeintzu dira Bizkaiko Emakumeen Asanbladan dauden batzordeak?
B.E.A.–Irakaskuntza, antimilitarismoa, lana, osasuna, antierasoa gazteak, auzoak, etab.
A.–Abortearen botzorderik ez dago Bizkaian?
B.E.A. - Ez, ez dago. Azkenengo mobidaren ondoren desegin zen. Eta lesbiana batzorderik ere ez dago. Bizkaian Lesbiana Feministen Kolektiboa existitzen da, baina ez dago Asanbladan integraturik. A!, eta Artxibo eta Dokumentaziorako taldea ere ba dago. Hauek, dokumentuak batuz gain, kanporako ekintzak antolatzen dituzte unibertsital zabalkunderako lanak, udako unibertsitaterakoak, eta emakumeen kontuelarako informazioa batu eta ematen dute.
A.–Eta hamar urte iragan ondoren, ba dago mini balantze bat egiterik emakumearen mugimenduá dela eta? Orduko helburuak nola ikusten dituzue orain?
B.E.A.–Hamar urteetan ikasi duzuna zera da: -emakumearen arazoa ikuspuntu femeninoetatik hartzen genuen orduan, hau da, problema femenino tipikoak (emakumearen delituetarako amnistia, legearen kontrako borrola, haurtzaindegiak, planing zentruak...) planteatzen genituen. Emakumeak oso txarto zeuden, eta zerbait egin behar zen, ta orduan hortik hasi ginen, lehenengo puntuetatik, legetik.
Oraingo batzordeak beti egon dira, bai, baina orain ikusmira globabagoa eta zabalagoa dugu: Esaterako, lehen esaten bagenuen "gorputza gurea da". «nik erabakitzen dut», etab. Orain zera esaten dugu, «reprodukzio arazoa gizartearena dela, eta gizarteak konpondu behar duela, baina ez populazioaren 54aren gain utziz. Beraz, nire ustez, aurrera pausu kualitatiboa eman dugu, zentzu guztietan..
Eta ez da hori bakarrik. Orain mugimenduz kanpo muntatzeii ari diren .estrategiei, guk ere zer esaterik ba dugu, bakearen alde zerbait muntatu nahi bada. gure estrategia aporta dezakegulako.
Beraz helburuak bete egin dira? Aldatu egin dira denboraz. Hamar urte hauetan gauza asko ikasi dugu, teoria mailan, eta borroka mailan anbiziotsuagoak gara.
Etorkizunari begirabatasunaren aldeko apostua.
A.–Zuek lorpen sozialik igartzen duzue azken urte hauetan? Jendearen mentalitatea alduatuz doa?
B.E.A.–Lorpen praktikoen mailan ez dakit askorik lortu dugun, abortoaren alde horrenbeste borrokatu ondoren, begira zenolako lege desastrosoa eman diguten. Ba lortu dugu kontzientzia handiagoa gizartean, emakumearekiko. Azken batetan milaka emakume pasatu dira asanbladatik, eta nahiz eta gaur militatu ez, eragina izango zuen. Gero, kontzientziatze kanpainak egiten dira urtero (martxokoa, etab.).
A.–Beraz, hamar urte hauetako borroka ez da alferrikakoa. Utopiaren bidean jarriak gara?
B.E.A.–Gure ustez. mugimenduak izugarrizko aurrerapausua eman du. Ia-ia gure existentzia ez onartzetik, existitzeko eskubiderik ematen ez zigutelako, (ezkerra zatitzen genuelako salaketaz), orain pisua dugu, eta agerpen publikoa dugu.
(Beste emakume bat sartu da elkarrizketa). Eta ez da ahaztu behar orain edozein emakumek ba dakiela problema askoren aurrean erreferentzia, ez existentzial mailan baina bai laguntza mailan, mugimendu feminista dela. Haxe aldaketa erradikala da.
A.–Zer etorkizun ikusten diozue orain mugimendu fministari?
B.E.A. Mugimendua ez da bakarrik elkarteen barruan ari diren emakumeak. Norberaren bizitzan errepresioaren kontra diharduen edozein emakumek jokaera feminista darama. Orain bai, kontzientzia indibidual hori zerbait kolektibo batetan bihurtu behar da. Hasteko, indar gehiago edukiko duelako bere ekintzetan, eta atzetik laguntza seguroa.
Dena den. errealitatea aldatzeko behar den premisa bat, jende multzo ikaragarriak aldatu nahi izatea da. Eta zenbat eta batuago egon. indar handiagoa izango du lortu ahal izateko.
A.–Epe laburrean kanpainarik ba duzue proiektaturik?'
B. E.A. Kanpaina antimilitaristaren barruan, guk ere gure borroka propioa eraman nahi dugu guztiekin batera, baina ekintza butetan aldenduta. Abenduaren zortzitik aurrera lantegi baten inguruan armiarmen sarea hedatu nahi dugu, eta gure sioganak zabalduko ditugu.
Beste ekintza bat izango da igaz proiektatu zen zerbait, Bilboko Plaza Berrian gonbida bat antolatzea, baina aurten hobeto pentsatuta eta muntatuta.
A.–Ekintza hanek tendentzia guztietakoek antolatuko dituzue.
B.E.A.–Asanbladak antolatu du. Dena den, guk aipatu nahi dugun gaia batasunarena da. Orain talde desberdinetan gaude, baina tenentziak desberdinak ditugun arren, horrek ez du esan nahi zenbait gauzetarako batu ezin gaitezkeenik. Guk batasunaren alde apostua egin nahi dugu. eta beste taldeak bide honetara sartzeko animtu. Honela erredaktatu dugu Bartzelonara eraman genuen ponentz~a batetan. mugimendu feministarentzat mesedegarri izango delakan bait gaude.
Laura MINTEGI
22-25


GaiezGizarteaSektore bazEmakumeaBiltzarrak
EgileezMINTEGI1Gizartea

Azkenak
Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


2025-08-25 | ARGIA
Euskaltzale independentistak Behorlegiko kanpaldian bildu dira, Nafarroa Behereko EHEk gonbidatuta

Ez diote ezeri muzin egin nahi opor giroan: natura, aisialdia eta gogoeta izango dira ardatz Euskaltzale Independentisten Akanpadan, abuztuaren 25etik 31ra.


Israelek eta Hamasek su-etenerako negoziazioekin jarraitzen dute, Gazan gosetea “larriagoa” bihurtzen ari den bitartean

AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]


Gaskoia irakatsiko dute lehenengo aldiz Samatzeko eta Bidaxuneko eskoletan

Martxan daude okzitanieran jatorria duen hizkuntza berpizteko hainbat ekimen. Ipar Euskal Herrian galzorian dagoen hizkuntza da gaskoia; aurreko mende hasieran galdu zen Hego Euskal Herrian.


Itsas salbamenduak 236 pertsona erreskatatu ditu Kanaria Handitik 429 kilometrora zegoen txalupa batetik

Sahara hegoaldeko gizonak, emakumeak eta adin txikikoak zeuden txalupan. Merkataritza ontzi batek jitoan zebilen txalupa ikusi, soka bat lotu, eta laguntza eskatu zuen.


2025-08-25 | ARGIA
Dani Larrea euskaltzalea hil da, Emun kooperatibaren sortzailea

Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal. 


Gazte boluntarioak frankismoko memoria berreskuratzen

Azken zortzi urteotan 30 bunker inguru berreskuratu dituzte dozenaka gazte boluntariok; Baztanen, Otsondon, izan da azkena. Ana Ollo kontseilariak bisitatu du auzolandegia eta gazteen ezinbesteko lana txalotu eta eskertu du.


2025-08-25 | Euskal Irratiak
Zigor Akixo
“Euskal Herriari, Miarritzeko herriari eta itsasoari atxikia zitzaion Maite Maniort”

95 urte bete zituela zendu zen Maite Maniort Hennebutte, 2025eko uztailaren 10ean.


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Eguneraketa berriak daude