Lehortea: gure mendiak inoiz baino gorriago


1985eko urriaren 14an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Euskal Herriko Nekazari Elkartearekin elkarrizketan.
Lehortea: gure mendiak inoiz baino gorriago
Lehortea dela eta jo beharra geneukan Euskal Herriko Nekazarien Elkartera. Nekazariak izan dira hurboletik jarraitu eta lehorte honen ondorioak jasan beharko dituztenak. Elkarte horretako bi partaide bizkaitarren hitzak dira ondorengoak.
EHNE.–Oso zaila da kalteak zenbatekoak izan diren kountifikatzea. Milioi asko, ehundak milioi izan dira, baina guztiz erlatiboa da eta ez da batere erraza hori koantifikatzea. Beharbada Arabako produzioan, erremolatxa, zereala eta patata produzitzen den horretan, argiago ikusi ahal dira kalteak, aurtengo produzioa iazkoarekin konparatuz. Baina hemen, kontutan harturik kalterik handienak soroan izan direla, ez da hain erraza koantifikatzea.
ARGIA.– Baina kalteak handiak izan dira...
E.–Dena dela argi dagoena da baserritarrarentzat fundamentalak diren lau hilabete aurten nuloak izan direla. Ekaina, uztaila, abuztua eta iraila dira hilabete horiek. Oinarrizkoak dira hilabete horiek, ze baserritarrak merke eta ondo produzitzeko aktore garrantzitsua da alimentazioa. Udaberrian eta udan negu guztirako forrajea ateratzen du. Aurten udaberrian bakarrik atera ahal izan du forrajea. Udaberrian izaten da belarrik onena eta ensilaje teknika erabili duena nahiko ondo konpondu da. Bestela egin duena nahiko gaizki ibiliko da, bigarren mailako forrajea edukiko duelarik, nahiko zikina etabar.
Halaz eta guztiz ere silotan sartutakoa normalean ez da erabiltzen azaro edo abendua bitartean. Aurten ordea lehenago erabili beharrean aurkitu dira guztiak. Uztailan eta abuztuan egote, da belarra erabili ahal izateko, gainontzekoa silotan gordea den bitarlean negurako. Aurten nola uztailean eta abuztuan ez den belarrik; egon soroetan jendeak pentsuak erosi behar izan ditu eta siloetan gordea zuena erabili. Aurten askoz ere garestiago atera da alimentazio prozesua.
A.–Ze prebisio edo ze neurri hartu dira lehortearen aurrean?
E.–Orain arte ez da neurririh hartu. Duela urte bi, aurtengoa baino txikiagoa baina lehorte bat izan zen eta neurri batzuk hartu ziren azkenean. Atzo bertan izan genuen batzar bat Eusko Jaurlaritzarekin eta antzeko neurriak hartuko direla ematen du. Edozein modutara neurri hauek partxeo bat baino ez dira. Neurri horiekin ez dira inolaz ere gure arazoak konpontzen Konkretuan zera lortu zen atzo Jaurlaritzan, sei hilabetetarako prestamo bat jendeak forrajea erosteko interes barik. Gaur erosi forrajea eta interesik gabe sei hilabetetan ordaindu. Eusko Jaurlaritzak egin du baremo bat eta horren arauera estimatzen du baserritarrak 14.000 peztako kreditoa eska dezakeela behi bakoitzeko. Arazo puntual hau konpontzeko, partxeo hau egin beharrean, egitea zeukaten beraiek hona ekarri hemen galdu den forraje guztia. Horrelako erosketa bat merkeago aterako litzateke gainera dena batera eginez gero.
Guk gure kexak agertu genituen Jaurlaritzan. Sei hilabete gutxi dira kredito horiek ordaindu ahal izateko.
A.–Mendi eta baso mailan ze kalte izan dira?
E.–Suteak asko izan dira eta kalteak handiak izan dira. Ez naiz hasiko baloratzen sute horietako batzuk norbaitek piztuta izan diren ala ez. Baina argi ikusten dena da hemen bakoitzak nahi duen lekuan jartzen duela pinua basoetan. Gero ez dira neurriak hartzen, ez dira egiten kortafuegosak, ez dira seguridade neurri minimoak hartzen... sua hasi eta hektarea pila batek hartzen du su. Batere planifikatu gabe dago hau, ordenatu gabe. Zuk pinua jarri nahi baduzu honenbeste hektareatan, neurri hauek, hauek eta hauek bete behar dituzu. Horrelako zerbait esan beharko litzateke, baina ez dago ezer.
Kalteak asko sortu dira gaizki antolatuta dagoelako hau.
A.–Ze kalte izan dira?
E.–Zenbat izan den ez dakit, baina milaka hektarea izan dira Bizkaian bakarrik. Gainera leku askotan irrebertsiblea izan daiteke kaltea. Zenbait tokitan, depende ze lur klase eta ze nolako sute izan den, posible da lur horrek gehiago balio ez izatea lurra bera ere kiskalita gelditu delako eta bizi guztia akabatu delako.
A.– Desertizazio prozesua asko areagotu da?
E.–Ikusi gabe ze masa forestal erre den ezin esango dizut ezer. Baina Galizian esan ahal da hori. Iaz ikusi nuen eta argi eta garbi ikusten da.
A.–EHNE bezala ba al duzue planik guzti honen aurrean?
E.– Hemen lehorte bat egon da. Gauza natural bat da eta ez dago prebeitzerik. Ez da inoren errurik hor.
Baina lehorteak kalte gehiago egiten ditu gauzak lanifikatu gabe daudenean. Eta hemen ez da egon planifikaziorik. Guk EHNE moduan ezin dugu besterik soluzionatu alimentazioarekiko. Beste irtenbide zabalago eta sakonago bat eman nahi genioke horri. Oraingo irtenbidea epe laburrekoa da. Baserritarrak ez dauka forrajerik orain. Eta behar du, Andaluziatik edo ahal den tokitik ekarriko ditugu forraje eta produkto sekundarioak. Partxeo bat da.
23,24,25

GaiezEkonomiaLehen sektoNekazaritza
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaEHNE
GaiezGizarteaientziaMeteorologi

Azkenak
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Gazako genozidioan hildakoen %83 zibilak dira, Israelgo armadaren datuen arabera

Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]


Sexu erasoak “kopuruz eta intentsitatez handitu” dira Bilboko Aste Nagusian

Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]


Kartzelan jaioa eta Israelek eraila adin nagusitasunera iritsi aurretik: Youssef Al-Zuqen historia

Youssef Al-Zuq munduko preso gazteena izandakoaren bizitza Gazako zigor zikloaren ikur da. Al-Zug 2008an jaio zen kartzelan, ama atxilotu eta epaiketarik gabe espetxeratu ondoren. Uztailaren 12an hil zuten Israelen bonbardaketa batean.


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Eguneraketa berriak daude